Bilbao Zerbitzuak 2024ko programazioaren barruan antolatutako sukaldaritzako errezeten II. Lehiaketa bertan behera geratu da

Concurso de recetas de cocina ligado a la celebración de la festividad de Todos los Santos

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak 2024ko programazioaren barruan antolatutako sukaldaritzako errezeten II. Lehiaketa bertan behera geratu da

Bilbao Zerbitzuak-ek 2024ko kultura programazioan antolatutako Sukaldaritzako Errezeten II. Lehiaketa bertan behera geratu da. Jarduera ostiral honetan, urriaren 25ean, egitekoa zen.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak bat egin du Panasef-en III. Forumarekin, Bilboko historia eta gastronomia balioetsiko dituzten bi jarduerarekin

Bilbao Zerbitzuak se suma al III Fórum Panasef con dos actividades que pondrán en valor la historia y la gastronomía bilbaina

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak bat egin du Panasef-en III. Forumarekin, Bilboko historia eta gastronomia balioetsiko dituzten bi jarduerarekin

Igor Ozamiz ESHBIko sukaldaritza-arduradunak gastronomia-tailer bat eskainiko du gastronomiaren eta arkeologia-aztarnategien arteko harremana ezagutzeko, eta Ascension Badiola idazle eta historialariak hitzaldi bat emango du Bilboko hilerriaren historiaren alderdi nabarmenenak azpimarratuz

Antolatutako ekintzak urriaren 18an izango dira Euskalduna eraikinean. Bi jarduerak Panasefek forumaren III. ediziorako aurreikusi duen programazioaren barruan kokatzen dira

Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Jada eskuragarri daude EventBrite plataforman

Urriaren 18an, Bilbao Zerbitzuak-ek heriotzari buruzko tabuak dakartzan oztopoak hausten saiatuko da Panasef-en III. Forumean (Euskalduna Bilbao, urriak 17 eta 18) parte hartuz herritar guztientzat irekiak izango diren bi jarduerekin: gastronomia-tailer bat Igor Ozamiz ESHBIko Sukaldaritza Saileko arduradunaren eskutik, gastronomiaren eta arkeologia-aztarnategien arteko harremana ezagutzeko; eta «Vista Alegre, un bello paseo por el Bilbao que fue» hitzaldia, Ascensión Badiola bilbotar idazle eta historialariaren eskutik.

«Ozamizen eskutik, hileta-ospakizunei lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango dugu, eta Badiolaren hitzaldiarekin, berriz, Bilboko hilerriaren edertasunari lagundu dioten hildako guztiei omenaldia egingo diegu. Azken finean, norbaitek esan zuen heriotza bizitako bizitza eder bat besterik ez dela», adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatuak.

Tailer gastronomikoa, «Evolución gastronómica a tumba abierta» izenarekin, 16:15ean hasiko da. Bertan, Ozamizek aztarnategi arkeologikoei lotutako gastronomiari buruz duen ezagutza partekatuko du bertaratutako pertsonekin. Izan ere, hotzeko elaborazioen erakustaldi gastronomiko bat egiteaz gain, bertaratzen direnek beilatokietan heriotzari lotutako ohitura gisa jartzen ziren errezeta batzuk ere dastatu ahal izango dituzte.

Egun horretan bertan, baina 17:30ean, Ascensión Badiola idazle eta historialariak bere hitzaldia emango du, eta Bilboko hilerriko historiaren alderdi nabarmenenak azalduko ditu, hilobietan eta panteoietan dauden pertsonen oroimena gogoratuz eta mantenduz. Izan ere, XIX. eta XX. mendeen artean Alde Zaharretik Indautxura arte hiriak izan zuen eraikuntza eta hazkundea erretratatzen saiatuko da aditua. Badiolak auditore gisa bere bizitza profesionala garatu duen arren, artikuluak, kontakizunak eta telebistako dokumentaletan kolaboratu du, hitzaldiak emateaz gain.

Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta jada eskuragarri daude EventBrite plataforman.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria neguko ohiko ordutegira itzuliko da gaur

Imagen alegórica al cambio de hora de verano a invierno

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilboko hilerria neguko ohiko ordutegira itzuliko da gaur

Gaur Bilboko Udal Hilerriak udako ordutegia utziko du eta neguko ohiko ordutegira itzuliko da: 8etatik 18etara. Aurrez aurreko edozein izapide egiteko, Bilbao Zerbitzuak-ek hitzordua eskatzea gomendatzen du, 944 231 019 telefonoan edo info@zbk.bilbao.eus helbide elektronikoan, arreta hori eskatzen dutenek lehentasuna izango dutelako. Gainerako pertsonei arreta ondoren emango zaie.

«Aldez aurreko hitzordua herritarrek duten eskubidea da eta hala ulertzen dugu. Interesa dutenek erabil dezakete edo ez, baina arreta arintzeko eta itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, bai eta Bilbao Zerbitzuen administrazio-bulegoetan pilaketak saihesteko balio du ere», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Edonola ere, bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8etatik 14etara. Eta larunbat eta igandeetan arreta emango zaie bakarrik hildako pertsonen familiei. Bestalde, ehorzketako guardiak ere ohiko ordutegia izango du, 8etatik 13etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Lusers de bohemia-k Bilboko hilerriko film laburren I. Lehiaketa irabazi du «marmolista.com el portal innecesario» lanarekin

Premiados del I Concurso de cortometrajes "Cementerio de Bilbao" en la Capilla del cementerio

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Lusers de bohemia-k Bilboko hilerriko film laburren I. Lehiaketa irabazi du "marmolista.com el portal innecesario" lanarekin

AP-68 Peliculas-en «Un trabajo de muerte» filmak bigarren saria eskuratu du. Horrez gain, bi accesit eman zaizkie “Campanera” eta “Marmolista.com el portal innecesario” obrei, Gazte Zuzendaritza Onena izategatik eta herritarren bozka gehienak eskuratzeagatik, hurrenez hurren

Bilbao Zerbitzuak-ek joan den asteburuan 2024ko kultur programazioaren barruan antolatutako lehiaketara 15 film labur aurkeztu dira.

Bilboko Udal Hilerriaren kultura- eta ondare-aberastasuna modu original eta sortzailean ikus-entzunezko klip batean jasotzea zen Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako Film Laburren I. Lehiaketaren helburu nagusia; eta Lusers de bohemia produkzio taldeko artistek, Paula Brezo, Antonio Meléndez eta Marco Navarro, hori bera lortu dute «Marmolista.com el portal innecesario» lanarekin.

Obra irabazleak atzo arratsaldean aukeratu zituzten, Bilboko Hilerriko Kaperan bertan, Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatuak parte hartu duen ekitaldian. “Lehiaketaren lehen edizioa izateko, uste dugu erantzuna positiboa izan dela. Aurkeztutako lanek hilerriaren dibertsitate soziala eta egungo pertzepzioa adierazten dute. Harrera onak ildo horretan lanean jarraitzera animatzen gaitu. Gainera, aurkeztutako film laburrek jasotzen duten istorioak beste ikuspegi batekin ikusarazi digu lekua; eta hori zen helburua», adierazi du zinegotziak.

Lehiaketa joan den asteburuan (irailak 20-22) egin zen, 2024ko kultur programazioaren baitan. Guztira, 15 taldeek parte hartu zuten eta kanposantuko instalazio guztiak izan zituzten eskura. Aurreikusi zen bezala, film laburren grabaketak ez zuten gainerako zerbitzuak oztopatu, ezta erabiltzaileen bisitak ere.

Lehen edizio honetan parte hartu duten 15 taldeek epaimahaiaren oniritziarekin ikuskatze publikora igaro ziren, gero bi sarien eta bi accesit-en irabazleen aukeraketa egiteko. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak; Iñigo Gómez Fernández zinema zuzendari bizkaitarrak -2023an animaziozko goya irabazi zuen-, eta Ivan Miñambres UNIKO ekoiztetxeko zuzendaria; eta Eugenio Puerto Bilboko fantasiazko zinemaren jaialdiko programazio zuzendariak.

Epaimahaiak azpimarratu duenez, «lehiaketak artista parte-hartzaileen sormena eta gogoa piztu du, heriotzarekiko tabu soziala apurtzea bilatzen duten kontakizun hunkigarri eta askotarikoak sortuz, gure hildakoei eta maiteen elkartasun leku gisa erakutsiz. Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenak betiko gordeko dira obra horiei esker»

Atzo Kaperan egon ziren ikusleek bozkatu eta aukeratu zituzten film laburren irabazleak. Lehen saria Lucers de bohemia taldearentzat izan da, “Marmolista.com el portal innecesario” lanagatik; eta bigarrena AP-68 Peliculas-entzat, “Un trabajo de muerte” film laburrari esker.

Bi accesit

18 urtetik beherakoen parte-hartzea eta interesa sustatzeko, Bilbao Zerbitzuak-ek “Campanera” filmari Gazte Zuzendaritza Onenaren accesita eman dio. Eta “Marmolista.com el portal innecesario” obrari beste bat herritarren bozka gehienak eskuratzeagatik.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak duen Arte Bildumaren parte dira orain. Bilduma bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean dago eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbok XX.mendean jasan zituen gerra-gatazken aztarnak aurkitzen

Un momento de la visita "Zona de guerra" al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilbok XX.mendean jasan zituen gerra-gatazken aztarnak aurkitzen

Bilboko hilerria oraindik ere jendea txundituta uztea lortzen du 2024ko kultura-programaren barruan bultzatutako bisita gidatuetan. Gerra-gunea» izeneko bisitak esaterako, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte Bilboren historia astindu duten gertaera mingarrienak azaltzen dizkigu; Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia 1912an; Espainiako gerra zibila (1936tik 1939ra), Oiz mendiko hegazkin-istripua (1985eko otsailaren 19a), edo COVID-19aren pandemia, besteak beste. Baina horiek guztiak gidari aditu baten eskutik entzutea iraileko larunbat goiz eguzkitsu batean, ezin alderatu.

Istorioen artean, Jose Oriberena dugu, baina nor izan zen? Bada, gaur egun Bilboko hilerrian dagoen teniente bilbotar bat. Bai, gorpuzkiak bere jaioterrian daude, baina lehenago Ceutan eta gero Sevillan egon ziren, Marokoko gerran hil ondoren, non Francisco Franco izeneko koronel baten aginduetara egon zen. Herrialde horretara Garellanoko kuartelean eratu ondoren iritsi zen (orain etxebizitza-dorre altuak eta autobus-geltoki bat ezagutzen ditugu). Hilobian Alberto Oribe dago, bere anaia, txiroen mediku bezala ezaguna zena. Honek errepublikanoen bandoan borrokatu zuen, ondorioz, errepresaliatu egin zuten.

Horrelako familia istorioak hilerriak duen aberastasun arkitektoniko garrantzitsuarekin nahasten dira. Erdialdeak, «nobleei» eskainita, Quitín de la Torre, Mogrovejo eta Higinio Basterraren obrak ditu. Hara iristeko lehendik bisitariek biltegia zeharkatu behar dute. Ibilbidea hagin gerizpean dagoen hilerri zibileraino doa, eguerdiko eguzkitik babestuta agertzen den familia ebanjelistarenera heldu arte.

Bilbok XX. mendean jasan zituen gerra-gatazken beste aztarna batzuk ere aurki daitezke bisitan; alegia, alde bietara ia modu simetrikoan eraikita dauden fusilamendu-hormetan. Bertan oraindik ikusgai daude bala-markak.

Bisitaren amaieran hilerria bera bonbardatua izan zela ezagutuko da ere, ohartaraziz toki asko erreprodukzioak direla.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da «La dernière chanson» kontzertuarekin

Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki en un momento del concierto

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Musika klasikoa Bilboko hilerriko kaperara itzuliko da "La dernière chanson" kontzertuarekin

Larunbatean, hilaren 21a, Iñaki Bermúdez bizkaitarraren saxofoiak, Yume Takasaki japoniarraren pianoak eta Helena Ressurreição abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahots harrigarri eta paregabea musika klasikoz beteko dute Bilboko Udal Hilerriko Kapera «La dernière chanson» kontzertuarekin, Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen dena.

Hirukote gazte zoragarri honek, 12etatik aurrera, atsegin emango diete berturatutakoei musika klasikoko konpositore handien pieza ikonikoekin; Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren esaterako.

«Kontzertu honeak Bilbao Zerbitzuak hilerrirako kultura-programaren barruko jarduera guztiekin lortu nahi dugun helburua jarraitzen du: artea eta kultura sustatzea. Baina «La dernière chanson» kontzertuaren bidez, talentu gazteei ematen diegun babesa ere erakutsi nahi dugu, gurekin izango dugun hirukote zoragarri hau bezala», nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Iñaki Bermudez saxofoi jotzaile bizkaitarrak eta Yume Takasaki piano-jotzaile japoniarrak Bilboko Hilerriko Kaperan jada izan dira arrakasta handiz. Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ezagutu zuten elkar, eta Frantzian bizi dira oraindik ere nahiz eta nazioarteko agertokietan txoko bat irekitzea lortu duten. Hain da horrela, Sorbonako Unibertsitatearekin eta Pompidou Zentroarekin (Paris) batera doktoretza burutuko duen lehen atzerritarra izango dela Bermudez. Osatzen duten bikotea paregabea da, eta Bilboko Hilerriko Kaperan entzunteaHelena Ressurreição portugaldar mezzosopranoarekin batera; zalantzarik gabe, aukera aparta izango da larunbat goizaz gozatzeko. Kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika klasikoa Bilboko hilerrira itzuliko da larunbatean Iñaki Bermudezen saxofoiarekin, Yume Takasakiren pianoarekin eta Helena Ressurreiçaoren ahotsarekin

Recital de saxofón, piano y canto en la capilla del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Musika klasikoa Bilboko hilerrira itzuliko da larunbatean Iñaki Bermudezen saxofoiarekin, Yume Takasakiren pianoarekin eta Helena Ressurreiçaoren ahotsarekin

«La dernière chanson» errezitaldia 12etan hasiko da, eta musika klasikoko bilduma bat hurbilduko die bertaratutakoei, garai guztietako obra ospetsuenekin

Asteburu honetan, Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen Film Laburren I. Lehiaketa ere ospatuko da Hilerrian. Izena emateko epea zabalik dago oraindik Bilbao Zerbitzuak-en webgunean

Irailaren 21ean, larunbata, Bilboko Udal Hilerriko Kapera Iñaki Bermudez bizkaitarraren saxofoiaren, Yume Takasaki japoniarraren pianoaren, eta Helena Ressurreiçao abeslari mezzosoprano portugaldarraren ahotsaren magiaz blaituko da berriro «La dernière chanson» (Azken abestia) kontzertuarekin. Ekimena Bilbao Zerbitzuak kanposantuan urtero antolatzen duen kultur jardueren programaren barruan kokatzen da.

«Kontzertu honen bidez, hiriburuko hilerri nagusiaren balio artistiko, historiko eta kulturala, bai eta ondarea ere, ezagutarazi nahi dugu musikako talentu berriak babestuz eta bultzatuz. Helburu horrekin, oraingo honetan hirukote artistiko gazte hau izango dugu», adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Bizkaiko eta Japoniako gazteek osatutako bikote bertutetsua Bilboko hilerrira itzuliko da, eta aurten, berrikuntza gisa, Helena Ressurreiçao mezzosoprano portugaldar gaztea batuko zaie; Liceuko Kontserbatorioan graduatua, Marisa Rocarekin, eta Espainiako Musika Gazteen 88. lehiaketa iraunkorreko 1.sariaren irabazlea.

Iñaki Bermudezek nazioarteko bakarlari lana ganbera-musikarekin uztartzen du, eta jarduera horrek guztiak nazioarteko eta estatuko hainbat lehiaketatan saritua izatera eraman du. Saxofoi-jotzailearekin batera Yume Takasaki piano aditua eta ganbera-musika maitalea izango da. Japoniarrak Yusuke Kikuchirekin eta Tomoaki Yoshidarekin musikan lizentziatu da eta Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten jarraitu du. Izan ere, bertan ezagutu zuten elkar nazioarte mailan oso ezagunak diren bi artista hauek.

Horrela, eta saxofoiaren errepertorio klasikoaren musika transmititzeko asmoz, hirukote gazteak kontzertua eskainiko du konpositore handien pieza ikonikoekin: Fernande Decruck, Bruno Mantovani, Núria Gimenez Comas, Henri Duparc, Émile Paladilhe, Gabriel Fauré edo Wijnand van Klaveren.

Emanaldia 12etan hasiko da eta ordu betez bertaratzen direnei garai guztietako obra ospetsuenak hurbilduko dizkie. «Egun horretan Kaperara hurbiltzen direnek “La dernière chanson” bezalako topaketa berezia gozatzea besterik ez dugu nahi, eta, gainera, Bilboko Hilerria bezalako leku adierazgarri batean egitea», ondorioztatu du zinegotziak.

Zinema-agertokia

Asteburu honetan bertan ere, irailaren 20an (ostirala), eta musika klasikoak kanposantua hartu aurretik, Film Laburren I. Lehiaketa ospatuko da, «Bilboko hilerriko kultura eta ondare aberastasuna bultzatzeko helburuarekin», Álvaro Pérezek gogorarazi duenez.

Parte hartu nahi duten taldeek oraindik izena eman dezakete Bilbao Zerbitzuak-en webgunean eta lehiaketaren oinarriak kontsultatu. Lehiaketa irailaren 22an, igandea, amaituko da; epaimahaiak, Bilbao Zerbitzuak-eko ordezkari batek eta kultura eta zinema munduko profesionalek osatuko dute eta gehienez 20 lan aukeratuko dituzte iraialren 27an egingo den herri-bozketan erakusteko. Egun horretan ere sari-banaketako ekitaldi publikoa izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerria zinema agertoki bihurtuko da irailean, film laburren lehen lehiaketarekin

Rueda de prensa de presentación del I Concurso de cortometrajes 'Cementerio de Bilbao'

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilboko udal hilerria zinema agertoki bihurtuko da irailean, film laburren lehen lehiaketarekin

Lehiaketa, Bilbao Zerbitzuak antolatua, irailaren 20tik 22ra egingo da, eta lanak irailaren 27an, 19etan, ikusiko dira, jende guztiari irekitako ekitaldi batean, hilerriko kaperan

Lan kreatiboenak eta originalenak sarituko dira, Bilboko kanposantuaren kultura- eta ondare-aberastasuna islatzea lortzen dutenak; 1.000 euroko 1. saria eta 500 euroko 2. saria egongo dira, baita bi accesit ere

Parte hartu nahi duten taldeek irailaren 19ko 12ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak web orrian, non lehiaketaren oinarriak ere kontsulta daitezkeen

Bilboko hilerria zinema-agertoki bihurtuko da irailaren 20ko asteburuan, Bilbao Zerbitzuak kanposantuko 2024 kultura-agendaren barruan antolatu duen Film Laburren I. Lehiaketari esker.

Ekimena gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, eta kreatibo eta originalentzat jotzen diren lanak sarituko ditu, Bilboko kanposantuaren kultura- eta ondare-aberastasuna islatzea lortu dutenak. Helburua, beraz, Bilboko hilerriko filmaketa-espazioak ezagutaraztea da, zinemaren bidez sustatzea eta prestigiatzea. Izan ere, hilerria bere hiriaren isla da; bake-gune bat da, istorio garrantzitsu bat duena, eta orain parte-hartzaileek aurkezten dituzten ikus-entzunezko kontakizunen parte izango da.

«Film laburren istorioak hilerriko errealitatea normalizatzen eta eguneroko bizitzan integratzen lagundu beharko du. Heriotzari buruzko tabu sozialak zeharka begirarazten gaitu, baina gure hildakoei laguntzen diegun lekua besterik ez da, hiltzen garenean norbait gurekin egotea espero dugun tokia. Horregatik, gure hilerria Bilbon bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako lekua dela aldarrikatzea da helburua, leku hori gorde eta baloratu egin behar baita, nabarmendu du Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Parte hartu nahi duten taldeek, gehienez 5 lagunek, gaur hasi eta irailaren 19ko 12ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak web orrian, non lehiaketaren oinarriak ere kontsulta daitezkeen. Era berean, parte-hartzaileek antolatzaileek irailaren 20ko 10etan jakinaraziko dizkieten kokalekuak sartu beharko dituzte beren obretan, gehienez ere hiru minutukoak. Film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo elebidunak izan daitezke eta irailaren 26ko 12ak arte aurkeztu ahal izango dira info@zbk.bilbao.eus helbidera bidaliz.

Bilboko hilerria hartzen duen eta 2024ko kultur programazioaren barruan kokatzen den lehiaketa honetarako, epaimahaia Bilbao Zerbitzuak-eko ordezkari batek eta kultura eta zinema munduko profesionalek osatuko dute. Izan ere, haiek erabakiko dute, talde parte-hartzaileen artean, zein 20 obra erakutsi eta herri-bozketara eramango diren sariak banatzeko ekitaldi publikoan.

Bi sari eta bi accesit

Lehiaketak 1.000 euroko lehen saria eta 500 euroko bigarren saria izango ditu. Halaber, 18 urtetik beherako parte-hartzaileentzat, accesit bat emango zaie Gazte Zuzendaritza onenari eta beste bat herritarrek gehien bozkatutako obrari. Bi sariak 200 eurokoak izango dira. Sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira, Hilerriko Kaperan, irailaren 27an, 19etan. Ekitaldira hurbiltzea erabakitzen dutenek bere obra irabazlearen alde bozkatuko dute arratsalde horretan bertan.

Saritutako film laburrak Bilbao Zerbitzuak enpresaren jabetzakoak izango dira, eta bere arte bildumaren parte izango dira. Saritu gabeko lanak ere bildumari eman ahal izango zaizkio.

Saxo kontzertua

Zinemaz gain, musika ere izango da hilerrian irailaren 20ko asteburuan, Iñaki Bermudez saxofoi jotzailearen saxo eta piano kontzertu klasikoarekin. Ekitaldia irailaren 21ean izango da, 12etan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria: bitxi arkitektonikoa eta hiriaren memoria historikoaren eta bilakaera soziokulturalaren isla

Grupo de personas realizando la visita guiada "Un cementerio con arte" en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilboko hilerria: bitxi arkitektonikoa eta hiriaren memoria historikoaren eta bilakaera soziokulturalaren isla

2024ko kultur programaren Bilboko hilerria ezagutzeko bisita gidatuen zikloak kanposantua beste ikuspegi batetik ezagutzeko asmoa duen publikoa erakartzen jarraitzen du.

Bilboko hilerria Bilboko hiriko historiaren oparotasun-aldiak ezagutzeko aukera ematen dituzten arkitektura-lanen eta eskulturen ugaritasunagatik da ezaguna. Bertako bazterrak aztertuz, hilobi, mausoleo eta eskulturen formak eta estiloak nola eboluzionatu duten ikusiko dugu.

1902ko apirilaren 27an inauguratua, Bilboko hilerria arkitektura bitxi bat da, memoria historikoa jasotzen duena eta hiriko garai bakoitzeko une soziokulturala islatzen duena. Eliza, fusilamendu-horma, non 19 pertsona espetxeratu, epaitu eta fusilatu zituzten, azkenean errausketa-labea bihurtu zen gorpu-gordailua… Hortik abiatuta, bisitak arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdirik azpimarragarrienak azaltzen ditu. Era berean, historiaren azken 120 urteetako aldaketa artistikoak eta estilistikoak ezagutaraziko ditu gidak, baita ondare garrantzitsua duten lurperatze bereziak ere.

Era berean, hiri-espazio eta aire zabaleko monumentu gisa, kanposantuak interes botanikoa eta ingurumenekoa du, eta, beraz, heriotza, hilarriak eta Bilboko Hilerriko panteoiak apaintzen dituzten korronte arkitektoniko eta artistikoen ezagutza berreskuratzeaz gain, sinbolismo handiz betetako adibide batzuk ezagutarazi dira, esanahia eta solemnitatea ematen diotenak. Pertsonaia ospetsuak, arkitektoak, hiriko enpresari handiak… Bilboko hilerrian pertsona ezagunak eta ez hain ezagunak daude, baita inor axolagabe utziko ez duten istorioak ere.

«Hilerri bat artearekin» saioaren hurrengo ibilbidea urriaren 4an izango da. Nolanahi ere, Bilbao Zerbitzuak elkarteak ibilbide gehiago diseinatu ditu hilerriaren beste alderdi batzuk ezagutu nahi dituztenentzat. Kanposantuko pertsona ospetsuenen» bizitzan interesa dduten pertsonentzat ibilbide bat egongo da abuztuaren 28an. Halaber, irailaren 8an bisita orokor bat egingo da, esparru historiko honen historia, kultura eta kondairak ezagutzeko. Bestalde, hiribilduaren historiako ekitaldirik mingarrienak gogoratu nahi dituzten pertsonek irailaren 21ean izango dute hitzordua “Gerra-eremua” bisitarekin.

Gainera, pertsona-taldeentzako, enpresentzako edo taldeentzako bisitak hitzartu ahal izango dira, interesdunekin adostutako egun, ordu eta baldintzetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriaren historiari eta alderdi orokorrei buruzko bisitek lurraldeko hainbat tokitako pertsonen interesa erakarri dute

Un momento de una de las visitas guiadas al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 24a, ostirala

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 24a, ostirala
2026ko apirilaren 24a, ostirala

Bilboko hilerriaren historiari eta alderdi orokorrei buruzko bisitek lurraldeko hainbat tokitako pertsonen interesa erakarri dute

Hilerriek bere jatorrizko hiriaren isla izan omen dira, eta Bilboko ez da salbuespena. Bilboko kanposantua bake gunea da, historia luzeko zuhaitz-hedadura handia du. Bilbao Zerbitzuak 2024ko kultur programaren barruan eskaintzen ari den bisita gidatuak hilerriaren historia hori eta beste alderdi orokor batzuk ezagutzeko aukera dira.

Ibilbidea sarrera nagusian hasten da, Hiribilduaren historiari buruzko kontakizun labur batekin. XIX. mendeko Bilbora hurbildu ostean, bertaratutakoak hilerriko panteoi eta hilobiak inguratzen dituzten bideetatik sartzen dira, harresien artean oraindik bizirik dirauten istorio ezkutuak ezagutzeko. Izan ere, pertsona anonimoen bizitzaren eta heriotzaren alderdi garrantzitsuetan murgiltzeko aukera izango dute, besteak beste, politikari, pentsalari edo zientzialari gisa lagundu zuten istorio bereziekin eta pertsonaia ospetsuekin ere.

Horrez gain, XX. mendean Bilbo astindu zuten gertaera mingarrienak ere gogoratzen dira, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte: Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia 1912an, Espainiako gerra zibila 1936tik 1939ra bitartean, edo Oiz mendiko hegazkin-istripua 1985eko otsailaren 19an.

Hurrengo bisita orokorra irailaren 8an izango da. Nolanahi ere, Bilbao Zerbitzuak-ek beste lau ibilbide gehiago diseinatu ditu hilerriaren beste alderdi batzuk ezagutu nahi dituztenentzat. Horrela, kanposantuaren historiako azken 120 urteetako arkitektura, artea eta paisaian zentratu nahi dutenek «Hilerri bat artearekin» ibilbidea izango dute abuztuaren 8an eta urriaren 4an; eta Hiribilduaren historiako gertaera mingarrienak «Gerra-gunea» lanarekin gogoratu nahi dituztenek irailaren 21ean izango dute hitzordua. Halaber, hilerriko pertsona ospetsuenen bizitzan interesa duten pertsonentzat ibilbide bat egongo da uztailaren 23an eta abuztuaren 28an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019