Bilboko udal hilerrian bisita gidatuak eta antzeztuak egiteko izena emateko epea zabalik

Visita guiada al Cementerio de Bilbao para grupos

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Bilboko udal hilerrian bisita gidatuak eta antzeztuak egiteko izena emateko epea zabalik

Ekainaren 9an Bilbao Zerbitzuak elkarteak Bilboko hilerrian bultzatutako bisita gidatu eta antzeztuen programa berria hasiko da. Bisiten bidez, pertsonak hilerrira hurbiltzea bilatzen da. Gure arbasoen, gure hiriko aurreko biztanleen historiarekin berriz topo egitea, zeintzuek haien arrasto txiki edo handiarekin, haien lorpenekin, haien porrotekin, gaur egungo gizartea eratu duten, gure bizitzako ariketarekin bere eboluzioa jarraitzen duen gizartea, hain zuzen ere; hau da, Bilboko memoria biziarekin.

Izena emateko epea jada zabalik dago Bilbao Zerbitzuak webgunean. Eguneko bisiten prezioa 5 €-koa da eta gaueko bisiten prezioa 10 €-koa. Bisita bakoitzaren gehieneko edukiera 30 pertsonakoa da. Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerrira hurbiltzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen die bertaratutakoei. Halaber, pertsona talde, enpresa edo kolektiboentzako bisitak hitzar daitezke interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan.

5 ibilbide desberdin dira:

  • «Pertsonaia ospetsuak» ekainaren 9an, uztailaren 23an eta abuztuaren 28an egingo da; eta hilobi, mausoleo eta panteoien bidez, Bilboko hilerrian lurperatu zituzten pertsonaia ospetsuen bizitza eta lana ezagutaraziko du.
  • «Artea duen hilerria» ekainaren 15ean, abuztuaren 8an eta urriaren 4an izango da, eta arkitektura-, arte- eta paisaia-alderdiei erreparatuko die, hilerriaren azken 120 urteetako historia ezagutzera emateko.
  • Bilboko Udal Hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu nahi dituztenentzat beste bisita bat izango da. Bertan, bi orduz, esparru historiko honen historia, kultura eta kondairak balorean jarriko dira. Ekainaren 23an, uztailaren 11n eta irailaren 8an izango da.
  • «Gerra-gunea», ekainaren 28an eta irailaren 21ean izango da, eta bertan Bilboko XX. mendeko historia astindu duten gertaera mingarrienak gogoratuko dira.
  • Gaueko bisita antzeztuak uztailaren 7an eta 19an, eta irailaren 6an, 13an eta 27an.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

150 pertsona ibili ziren Bilboko hilerrian Jesús de la Fuente herri orientazio proban

Dos participantes de la prueba en el recinto del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

150 pertsona ibili ziren Bilboko hilerrian Jesús de la Fuente herri orientazio proban

Larunbateko euriak ez zien gogoa kendu Bidea Orientazio Klubak Bilbao Zerbitzuak-en laguntzarekin antolatutako Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoian parte hartu zuten 150 pertsonei eta haien laguntzaileei.

Familia guztiek, beteranoek eta gazteek, taldeka edo banaka ibili zirenek, diseinatutako hiru ibilbideak gozatu eta oso positiboki baloratu zituzten: Open Horia (20 kontrol), Open Laranja (29 kontrol) eta Open Gorria (40 kontrol).

Lasterketan Asturias, Kantabria, Araba, Gipuzkoa, Errioxa eta Burgosko partaideak izan ziren, baita Bizkaiko beste udalerri batzuetako pertsonak ere.

Jarduera horri esker, Bilboko Udal Hilerrian dagoen ondare kultural, historiko eta arkitektoniko garrantzitsua gertutik ezagutzeko eta gozatzeko aukera nabarmendu zuten bertaratutakoek.

Jarraian, Bidea Orientazio Klubak (COBI) proban zehar egindako argazki-erreportajearen irudiak argitaratzen ditugu, argitalpen honetarako modu adeitsuan utzi dizkigutenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak Jesus de la Fuente orientazio zirkuitu herrikoia hartuko du, mendizale guztien omenezko egunean

X. Circuito popular de orientación Jesús de la Fuente en el Día homenaje a todas las montañeras y montañeros

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Bilboko hilerriak Jesus de la Fuente orientazio zirkuitu herrikoia hartuko du, mendizale guztien omenezko egunean

Proba Bidea Orientazio Klubak eta Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatu dute, 15:30etik 19etara, eta txandaka egingo da.

Izena emateko epea maiatzaren 15era arte zabalik mantenduko da, eta ekimena 8 euroko kostua izango du, adingabeentzat eta COBIko bazkideentzat izan ezik, bi euroko deskontua izango dutelako.

Kirol-ekitaldiak bat egingo du Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerrian lurperatutako mendizale guztiei egingo dien omenaldiarekin.

Maiatzaren 18an, Euskal-Nafar Alpinismo Federazioaren mendeurrenean -gaur egun Euskal Mendizale Federazioa-, Bilboko Udal Hilerria herri-orientazioko zirkuitua bihurtuko da, Bidea Orientazio Klubak Bilbao Zerbitzuakekin elkarlanean antolatu duen Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren seigarren probarekin.

Kirol-ekitaldiak bat egingo du Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerrian lurperatutako mendizale guztiei egingo dien omenaldiarekin.

Proba 15:30etik 19etara egingo da txandaka, jende pilaketak saihesteko. Gainera, hiru ibilbide izango ditu: Open Horia (20 kontrol), Open Laranja (29 kontrol) eta Open Gorria (40 kontrol). Parte hartzeko iparrorratza eta SPORTident matxarda beharko dira, bertan alokatu ahal izango dena.

Nolanahi ere, aldez aurreko ezagutzarik ez duten bertaratuak hitzaldi labur batera joan ahal izango dira 15:15ean. Izena emateko epea maiatzaren 15ean amaituko da, eta ekimena 8 euroko kostua izango du, adingabeentzat eta COBIko bazkideentzat izan ezik, bi euroko deskontua izango dutelako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura lasterreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du

III Concurso de pintura al aire libre "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Bilbao Zerbitzuak Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura lasterreko III. Lehiaketan izena emateko epea ireki du

Izen-emateak maiatzaren 31ko 10ak baino lehen egin beharko dira, Bilbao Zerbitzuak webgunearen bidez.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere.

Ekainaren 1ean, pinturaren eta artearen zale amorratuek hitzordua izango dute Bilboko Udal Hilerrian Aire Zabaleko Pintura Lasterreko III. Lehiaketarekin. Lehiaketa honen bidez, Bilbao Zerbitzuak Bilboko espazio enblematiko honen kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa sustatu eta balioetsi nahi du.

Ekimena 8:30ean hasiko da eta parte hartzaileek 14ak arte izango dute euren irudimena askatzeko eta obrak egiteko. Izen-emateak hilaren 31ko 10ak baino lehen egin beharko dira, Bilbao Zerbitzuak webgunearen bidez. Bertan, lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira ere.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Gauzak horrela, parte-hartzaile bakoitzak sinatu gabeko eta hilerrian bertan eginiko obra bakar bat aurkeztuko du Kaperan, 13:30etik 14:15era.

Artistak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, (astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab). Horrez gain, eta kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jaso eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua ere librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira ere akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere hiru sari banatuko dira: 1.000 euroko lehen saria, 500 euroko bigarren sari bat, eta 300 euroko hirugarren bat. Edozein kasutan ere, epaimahaiak 20etatik aurrera emango du jakitera epaia, eta, egoki baderitzo, akzesit bat eman ahal izango du, 250 euroko sariarekin.

Sarituak ez diren lehiakideek Bilbao Zerbitzuak bildumaren esku utzi ahal izango dute beren lana. Hala ez bada, egile bakoitzak kendu egin beharko du bere lana.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Datorren domekan, Bilboko hilerriak omenaldia egingo die jada gure artean ez dauden amei

Acto homenaje a todas las madres en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Datorren domekan, Bilboko hilerriak omenaldia egingo die jada gure artean ez dauden amei

Jada gure artean ez dauden amak gogora ekartzeko eta familiak maite dituzten pertsona guztiekin bake- eta lasaitasun-giroan egon daitezen, Bilbao Zerbitzuak erakundeak poesia-errezitaldi bat antolatu du -emakumezkoen talde bokal batekin batera-, 12etan, Bilboko Hilerriko Kaperan.

Maiatzeko lehenengo domeka guztietan legez, Bilbao Zerbitzuak-ek Amaren Eguna ospatuko du maiatzaren 5ean Bilboko Udal Hilerrian. Omenaldi honen bidez, Bilbao Zerbitzuak erakundeak familiak batu nahi ditu jada gure artean ez dauden amak gomuta ditzaten, maite dituzten pertsonen eta senideen babesarekin eta maitasunarekin.

Ekitaldia igandean izango da, 12etan, kaperan. Poesia-errezitaldi bat izango da, emakumezko talde bokal batekin batera. Ekitaldian 100 margarita/lore sorta banatuko zaizkie bertaratutakoei, agortu arte.

Kultura biziko hilerria

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko hilerrian diseinatu duen kultur programazioaren barruan, orientazio-proba bat eta dagoeneko ez gure artean dauden mendizaleen omenezko ekitaldi bat ere egingo dira. Baina beste jarduera asko ere bai, ohiko jarduerez gain, hala nola, aire zabaleko pintura-lehiaketa, saxo- eta piano-kontzertua edo Domu Santu egunaren ospakizuna, aurten lehenengo aldiz film laburren lehiaketa bat egingo delako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Garazi Monteren “Final óseo” lanak irabazi du Bilboko Hilerriko III. Argazki lehiaketa

"Final óseo" de Garazi Monte, fotografía ganadora del III Concurso de fotografía "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Garazi Monteren “Final óseo” lanak irabazi du Bilboko Hilerriko III. Argazki lehiaketa

Garazi Monteren «Final óseo» argazkiak irabazi du Bilbao Zerbitzuak gaur goizean antolatu duen Bilboko Udal Hilerriko Argazki Lehiaketaren III. Edizioaren lehen saria. Aurtengo lehiaketa, hilerriko kultur programazioaren barruan kokatzen dena, izen-emateen errekorra (77) hautsi du, 52 parte-hartzailerekin: 34 gizon eta 18 emakume Euskadiko hiru lurralde historikoetatik etorri dira, horietako bi Segoviatik. Bigarren saria Emilio Pérez «Petirrojo» irudia jaso du, eta hirugarrena Severiano Sánchez «Bienvenida» irudiari egokitu zaio.

Aurreko edizioetan bezala, epaimahaia, argazkilaritzaren munduan ospe handia duten El Correoko Ignacio Pérezek eta Deiako Óscar Gonzálezek; Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak; eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko gerenteak osatu dute. Guztiek lanen originaltasuna, kalitate teknikoa, harritzeko gaitasuna eta gaia, hileta-artea bere esanahirik zabalenean, komunikatzeko indarra baloratu dute.

Lehen sarian, epaimahaiak bere nagusitasun teknikoa nabarmendu du, grisen gamaren kudeaketa ezin hobearekin eta oreka harmoniatsuarekin. Konposizioaren sinpletasuna, xehetasun zehatz batean zentratuta, funtsezkoa da arrakasta izateko. Eskulturatik eta ingurutik aldentzen jakin izan du egileak, funtsezkoan zentratzeko, eta ezer soberan ez duen eta ezer falta ez zaion irudia sortu du.

Bigarren argazki sarituak bere erritmo eta koloreagatik harritu du, zerurantz eskailera bat simulatzen duen konposizio batekin, hau ere gorantz begira dagoen txantxangorri bat lagun duela. Desenfokearen gorriak bizitasun ukitua ematen dio irudiari, eta berdeen eta urdinen gamak, berriz, giro lasaia sortzen du. Gurutzeak, protagonista izan gabe, eta harriaren ehundurak osatzen dute konposizioa.

Hirugarren argazki saritua argien kontrasteagatik eta esku argiztatuaren ehunduragatik bereizten da, begirada «Jainkoa» testura zuzenduz. Egilearen asmoa argia da, eta zailtasun teknikoa eskua erre gabe behar bezala jartzea da.

Saritutako lanak katalogo digital batean jasoko dira eta Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo dira eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Apirilak 19 Bilboko udal hilerriko III. Argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Cartel del III Concurso de fotografía "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Apirilak 19 Bilboko udal hilerriko III. Argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Lehiaketa hilaren 20an izango da, 8:30etatik 13:30etara, eta profesionalei zein zaleei zuzenduta egongo da.

Izen-emateak hilaren 19ko 10ak arte egongo dira zabalik, Bilbao Zerbitzuak webgunearen bidez.

Apirilaren 20an Bilbao Zerbitzuak Bilboko Hilerriko III. Argazki Lehiaketa antolatuko du. Aurreko edizioetan bezala, Lehiaketa hilerria ikuspuntu ezberdinetatik erretratatuko duten profesionalei zein zaleei zuzenduta dago. Izen-emateak apirilaren 19ko 10ak arte egongo dira zabalik.

Lehiaketa apirilaren 20an, larunbata, egingo da, 8:30etatik 13:30etara, eta Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea du helburu. Horrela, irudiaren bidez hilerria ondoen sustatzen eta ezagutarazten duten argazkiak sarituko dira. Parte hartzaileek izena eman ahal izango dute Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta gehienez ere apirilaren 20an sortu beharko diren bi lanekin lehiatu ahal izango dira.

Hileta-artea

Gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Martxoak 17, Jose de Arimatea Eguna ospatuko da: hileta patroiaren eguna

Un coche funerario prestando un servicio en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Martxoak 17, Jose de Arimatea Eguna ospatuko da: hileta patroiaren eguna

Igande honetan, martxoak 17, Jose de Arimatea ospatuko da, hileta sektorean lan egiten duten pertsonen patroia. Bilbao Zerbitzuak Bilbo-Bizkaiko ehorztetxeetan lan egiten duten pertsona guztien lana goraipatu nahi du, baita Bilboko Hilerrian egunero lan egiten duten pertsonena ere.

Helburua sektoreko profesional guztien lana aldarrikatzea da, eta senide edo hurbileko pertsona baten heriotza bezalako une delikatuan egiten duten lan garrantzitsua ikusaraztea. Kanposantuko eginkizunetan diharduten langileek isilean lan egiten dute, ia oharkabean, baina, zalantzarik gabe, beren lana ezinbestekoa da.

José de Arimatea

Jose de Arimatea pertsonaia biblikoa izan zen eta, tradizio kristauaren arabera, Jesus gurutziltzatzearen ondoren, bere gorpua utzi zuten hilobiko jabea zen. Beste tradizio batzuen arabera, Sudarioa, Griala eta beste erlikia batzuk Jerusalem hiritik Mediterraneo arroko beste leku batzuetara eraman zituzten. Edonola ere, bere fideltasunak eta konpromisoak historian nabarmendu zuten; Bilbao Zerbitzuak hileta-sektorean lan egiten duten pertsona guztiak nabarmendu nahi dituen bezala.

Horrek guztiagatik, Bilbao Zerbitzuak hileta-sektoreak eta bertako profesionalek egiten duten lan garrantzitsua aldarrikatu nahi du. Zorionak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Datorren asteartean Bilboko hilerriak aitei omenaldia egingo die ekitaldi poetiko musikal batekin

Foto de familia con la presencia de Álvaro Pérez Alonso, Concejal del Área de Salud y Consumo y Presidente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Datorren asteartean Bilboko hilerriak aitei omenaldia egingo die ekitaldi poetiko musikal batekin

Jada ez dauden aita guztiei gogorazteko, eta familiak beren maiteekin bake eta lasaitasun giroan egon daitezen, Bilbao Zerbitzuak poesia eta musika klasikoko errezitaldia antolatu du 12etan Bilboko Kanposantuko Kaperan.

Datorren asteartean, hilak 19, Aitaren Egunean, Bilboko Udal Hilerriak omenaldia egingo die jada ez dauden aita guztiei. Jardunaldi hunkigarri honetan familiak beren maiteekin bake eta lasaitasun giroan egon daitezen, Bilbao Zerbitzuak poesia eta musika klasikoko errezitaldia antolatu du 12etan Bilboko Kanposantuko Kaperan, Bizkaiko Arte Elkartearen eta Bilbao Bel Canto String Duet-eko musikari bilbotarren eskutik, Clara Junguitu biolinean eta Martín Barcelona, tenore gisa. Ekitaldi horrekin inauguratuko da 2024ko Bilboko Udal Hilerriko kultur agenda.

Ekitaldi poetiko-musikala amaitzean, primula vulgaris alba plena edo San José lore 100 loreontzi emango zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte. Jarduera ia ordubete luzatuko da.

Ekitaldi kultural gehiago 2024an

Aurtengo egitarauak hamar bat kultur ekitaldi izango ditu, baita nobedadeak ere, lehen aldiz Bilboko Udal Hilerriak film laburren lehiaketa bat hartuko duelako. Argazki eta pintura lehiaketak, maiatzeko lehen igandean amei egingo zaien omenaldia, saxo eta piano kontzertuak eta Domu Santu eguneko ospakizunak, besteak beste, osatuko dute aurten Bilboko kanposantuaren agenda.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko erlijioen mahaiak partzela berri bat sustatu du musulmanen komunitatearentzat Bilboko udal hilerrian

Foto de familia con la presencia de Álvaro Pérez Alonso, Concejal del Área de Salud y Consumo y Presidente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2025ko azaroaren 09a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko azaroaren 09a, igandea
2025ko azaroaren 09a, igandea

Bilboko erlijioen mahaiak partzela berri bat sustatu du musulmanen komunitatearentzat Bilboko udal hilerrian

Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotzia, Osasun eta Kontsumoko zinegotzia, eta konfesio erlijiosoetako ordezkariak hilerrira joan dira, bertatik bertara ikusteko egindako aldaketen ondorioz “musulmanak euren sinesmenen arabera lurperatu daitezkeela”.

Partzela berriak 2.160 ehorzketa egiteko tokia dauka.

Erlijioen Mahaia aldian behin biltzen da, gogoeta egiteko eta kontzientzia eta erlijio askatasuna baliatzearen aldeko ekintzak gauzatzeko.

Azken hilabeteetan, Bilboko Erlijioen Mahaiak –udal ordezkarien eta uriko konfesio erlijioso aktiboen ordezkarien elkarrizketa-foroak– zeremonietan eta lurperatzeetan konfesio erlijiosoek dituzten beharrak aztertu dituzte. Gogoeta horri esker, eta Bilbao Zerbitzuak elkartearen lankidetzarekin, Bilboko Udal Hilerriak pertsona musulmanak lurperatzeko partzela berria dauka.

Gaur goizean, Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak, Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak eta erlijioen ordezkariek bisita egin dute hilerrian, egiaztatzeko egin diren aldaketek bermatzen dutela “pertsona musulmanak euren sinesmenen arabera lurperatu daitezkeela”.

Jarduera hori Bilbo Kultur arteko Hiri bihurtzeko Udalak duen helburuan kokatzen da: “erlijioak eta haien ordezkariak funtsezko gizarte-eragileak dira. Herritar aktibo eta parte-hartzaileen adierazpen antolatu bat dira. Bilboko Udalak haiekin lan egiten eta hiri gero eta irekiago eta inklusiboago baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitu gura du”, esan du Kontxi Claverrek bisitaldian.

Ildo horretan, Álvaro Pérezek esan duenez, “Bilboko Hilerrian zenbait hileta mota antolatzen dira, ezberdintasun etiko, kultural eta erlijiosoak eta familien nahia kontuan izanik, errespetua eta duintasuna bermatuz. Gure kultura nortasun eta sinesmen askoren arragoa da, eta diskriminaziorik gabe adierazteko aukera egon behar da”.

Partzela berria, 2.160 pertsonarentzako lekuarekin

Bilboko Udal Hilerriak, 2008tik, musulmanak lurperatzeko egokitutako partzela bat dauka, 80 ehorzketarako lekuarekin. Gaur egun, 49 pertsona daude lurperatuta. Beraz, edukiera datozen urteetarako aurreikuspenen araberakoa zen. Horren aurrean, Bilboko Erlijioen Mahaiak elkarrizketa eta kolaborazio prozesu bat abiatu zuen Bilboko komunitate musulmanarekin, beharrezko aldaketa guztiak planeatzeko. Horren ondorioz, usadio musulmanaren araberako ehorzketa-protokolo berri bat sortu da, eta partzela berri bat sortu da horretarako.

Partzela estreinatu berriak 2.160 ehorzketa hartzeko lekua dauka. Horrek bermatzen du musulmanen eskaerei erantzun ahalko zaiela, epe luzean espazio-arazorik eduki gabe. Horregatik, komenigarria da aukera ematea ez bakarrik Bilboko musulmanak lurperatzeko, baizik eta Bizkai osokoak.

Bilboko komunitate musulmana

Bilboko Erlijioen Mahaiak bultzatu duen neurri hau bat dator uriaren biztanleriaren osaeraren aldaketarekin, azken urteetan musulmanen kopurua gehitu baita.

Migrazio-prozesuen ondorioz, musulmanak gehiengoa diren herrialdeetatik datozen bilbotar ugari daude, kasurako Marokokoak (5.140 pertsona, atzerritarren % 9,1) edo Senegalgoak (988 pertsona, % 1,8). Modu berean, kontuan izan behar ditugu bertokoak edo beste herrialde batzuetakoak diren eta fede hori duten pertsonak; denen artean Bilboko komunitate musulmana osatzen dute.

Errealitate horren kudeaketak eta Bilboko gizarteak jasan dituen aldaketa demografiko, soziologiko eta kulturalek, besteak beste, premia berriak dakartzate hileta-zerbitzuen eta hilerrien eremuan, hildakoei, haien senideei eta gertukoei duintasunez arreta emateko eta heriotzaren aurrean dituzten azken borondateak errespetatuko dituen erantzuna emateko, euren uste erlijioso, espiritual eta humanisten arabera. Izan ere, hala agintzen du ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasunerako funtsezko eskubidea bermatzen duen araudiak.

Horrexegatik, ekarpenak egiteko bide bat sortu da eta solaskidetza bat ireki da, komunitate erlijioso guztiek euren zehaztasunak aurkez ditzaten udalak komunitate guziei euren tokia eskaintzeko hartutako konpromisoaren aurrean, betiere tratu berdintasunaren eta ezberdintasunaren errespetuaren printzipioen barruan”, esan du Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak.

Bilboko erlijioen mahaia

Bilboko Erlijioen Mahaia aldian behin biltzen da. Gogoeta egiteko eta ekintzak garatzeko gune bat da, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna gauzatzen laguntzeko, herritarren aniztasunean oinarritutako bizikidetzan eta giza eskubideen defentsan oinarritutako testuinguru batean, akonfesionaltasuna ezaugarri duena.

Bilbo Kulturarteko Uria 2021-2023 III. Udal Planean ezarritako neurrietako bat da. Neurri horien bidez, jatorri etniko, kultural, linguistiko edo erlijiosoaren aniztasunaren kudeaketa positiboa lortu nahi da, uriaren kohesio soziala eta kulturen arteko bizikidetza bultzatzeko.

Foro horri esker, Udalak erlijio-aniztasuna kudeatzeko politikak egikaritzen ditu, Bilboko gizarte- eta erlijio-errealitatea ezagutuz, alde batetik, eta haiei ezagutza agertuz, bestetik; alegia, Administrazio Publikoaren eta erlijio-entitate eta -sentsibilitate batzuen eta besteen arteko harremana bideratzen du horrela.

Bilboko Erlijioen Mahaian hainbat fede daude ordezkatuta: Eliza Katolikoa, Euskadiko Kontseilu Ebanjelikoa, Filadelfiako Eliza Ebanjelikoa, Espainiako Eliza Ebanjelikoa, Eliza Adbentista, Azken Egunetako Santuen Jesukristo eliza, Assalam meskita, Bader meskita, Al Forkan meskita, Errekaldeko meskita, Mourideen Kofradia, Bahá’i komunitatea, Komunitate Hinduista eta Komunitate Budista. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Pedro Arrupe Institutuak eta Ellacuria Fundazioak Mahaiaren Idazkaritza Teknikoa osatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019