Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

El alumnado del grado de Diseño de la Escuela de Arquitectura de la Universidad de Navarra expone gran variedad de objetos y obras de diseño en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

Aste honetan Erriberako Udal Merkatuan erosketak egiteak pizgarria du. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduko ikasleek askotariko objektuak eta diseinu-lanak dituzte erakusgai Merkatuaren atarian, azaroaren 27ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa originalaren barruan.

Ekimena, azaroaren 17tik 27ra egiten den Bilbao Design Week-en barruan dago. Edizio bakoitza diseinuarekin eta sormen-industriekin erlazionatutako lurraldeko eragile askoren lankidetzarekin egiten da, hainbat unibertsitatetako diseinu graduekin, besteak beste, Nafarroako unibertsitatearekin egin den bezala.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak aste osoan zehar luzatuko den erakusketa bisitatzera animatu du jendea, artista eta diseinatzaile gazteei eskerrak emanez, euren lanak ezagutzera emateko Erriberako Merkatua aukeratu dutelako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Cartel de la Romería organizada por Bilbao Musika Eskola

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeria moduan iritsiko dira Erriberako Udal Merkatura azaroaren 23an, 19etan, Bilbao Musika Eskolaren eskutik, pieza herrikoi eta tradizionalak interpretatuko dituen eskolako fanfarrearen eskutik, hain zuzen ere. Aukeratutako kantu dantzagarrien errepertorioak, zalantza barik, Merkatuan egiten den erosketa animatuko du. Ikastetxeko dantza tradizionaleko ikasleak ere bertaratuko dira, ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure udalerrietako plazetan aspalditik egiten dena moduko erromeria egiteko.

Hilaren 24an, 18:00etan, Bilbao Musika Eskolak txistularien kalejira egingo du Alde Zaharrean zehar, eta kalejira hori Erriberako Merkatuan azken abesti pare bat interpretatuz amaituko da.

Izan ere, musikaren gremioa ospakizunetan dago hilabete honetan. Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, euren zaindaria, eta aste horretan Euskadi osoko musika eskolak kalera ateratzen dira, EHMEk (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako Musikalean programaren barruan. Gainera, aurten, Musikalean asteak Euskaraldiarekin bat egingo du, eta, beraz, ekitaldiek euskara babestearen osagai erantsia dute.

“Zalantzarik gabe, gastronomia eta musika konbinazio oso gurea da, oso bilbotarra. Bilbao Musika Eskolak Erriberako Merkatuan egiten duen geldialdi hau, gainera, erosketa egiteko pizgarri bat da, hurbiltzeko eta arratsalde atsegin batez gozatzeko aitzakia”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak animatzen duenez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak neguko zaporea eta usaina ditu dagoeneko

Cocina de invierno - Plato de alubias

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Erriberako Merkatuak neguko zaporea eta usaina ditu dagoeneko

Neguak pisua du mahaian. Inoiz baino gehiago, bero jateko gogoa dugu, eta, horregatik, Bilboko Ostalaritza Goi Eskola (ESHBI) urte sasoi honetarako egokiak diren ikastaro berriekin itzuliko da Erriberako Merkatura. Indarrarekin, berrikuntzekin, errezeta tradizionalekin, gisatuekin, saltsekin eta, zelan ez, ezustekoekin. ikastaro guztiak ESHBIren webgunean kontsulta daitezke.

“Bero-bero eta ondo jatea dagokigu, energia gordetzeko, hotza agertu egingo da eta. ESHBIko profesionalek oso ondo dakite zelan egokitu gure dieta urteko garai bakoitzera, gure bizi-ohitura osasungarriei eusteko, inolako osagairik alde batera utzi barik” berbekin animatu du parte hartzera Yolanda Díez Alkateordeak eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatua hasi da 324 eguzki-panel ipintzen, eta, haien bidez, egungo argindar-kontsumoaren are %25 ere aurreztu ahal izango da

Foto de familia tomada antes de la rueda de prensa en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Erriberako merkatua hasi da 324 eguzki-panel ipintzen, eta, haien bidez, egungo argindar-kontsumoaren are %25 ere aurreztu ahal izango da

Eguzki-panelak jarriko diren eraikinak badu babes berezi bat Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik; bestalde, ekimen honekin, aukera ematen zaie auzotarrei beren erkidegoetan eguzki-energia fotovoltaikozko instalazioen onuradun izateko.

Panel fotovoltaikoak ezarrita, egungo argindar-kontsumoaren % 25 aurreztu ahal izango dela jotzen da, gutxi gorabehera.

Jardun honetarako aurrekontua 184.000 euro (BEZa aparte) izan da, eta Iberdrolak egingo du instalazioa, hiru hilabeteko epean; halaber, merkatariak sartzeko aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu ere ipiniko dira.

Bilboko Udala Erriberako udal-azokan eguzki-panel fotovoltaikoak ezartzeko obra egiten ari da, Bilbao Zerbitzuak tokiko enpresa-entitate publikoaren bidez, eta dagoeneko sartu da amaierako fasean, 234 eguzki panel ezarrita eraikinaren 6 estalkitan.

Instalazio horren potentzia nominala 129,6 KWp izango da, eta, gutxi gorabehera, 110.678 KWh argindar ekoitziko du urtean; horrekin, egungo argindar-kontsumoaren %25 inguru aurreztuko dela jotzen da.

Gainera, ekimen jasangarri horrekin, merkatariak sartzeko aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu bikoitz ipiniko dira, 22kW-ko potentziakoak, eta, horri esker, azken miliako deritzon garraioa elektrifikatzen lagunduko da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi-ordezkariak azaldu duenez: «ekintza honekin, lortuko da uriko udal-azoka ospetsuena geroz eta jasangarriagoa izatea, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak eta haren 17 GJHek ezarritako bidetik».

Yolanda Díezek eskerrak agertu dizkie axola handiko esku hartze honetan parte hartu duten entitateei, eta, axola handikoa diogu, Erriberako Azoka delako, eraikin babestu bat; entitate horiek, izan ere, esku hartzearen xehetasunak ezagutzera emateko prentsaurrekoan egon dira. Era horretan, bada, Iván Calderón ere izan da aurkezpenean, Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkari eta SURBISA sozietateko presidentea, eta halaber Joanes Mendaluniz, PI Berlin, S. L. sozietateak egindako proiektu teknikoaren idazlea, eta David Martínez ere bai, Iberdrolaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari komertziala.

Kultur ondasuna, monumentu multzoaren kategoriakoa

Proiektu honen ezaugarri nagusietako bat da erakinak babes berezia duela Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik, Estatuko multzo historiko-artistiko izendatua izan baitzen 3290/1972 Dekretu azaroaren 9koaren bidez, eta, ondoren, kultur ondasun kalifikatuaren deklarazioa erantsi zitzaion, gainera, monumentu multzoaren kategoria emanez, 543/1995 Dekretu abenduaren 29koaren bidez.

«Hasiera-hasieratik, gure nahia izan da instalazioak erabateko begirunea izatea eraikinaren tipologiaren eta historiaren ondoriozko babes-sistemari. Babes hori, ordea, gure ustean, ezin zen izan oztopo edo muga gure ekimen honetarako» adierazi du Yolanda Díezek.

Horretarako, Iván Calderón Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi-ordezkariak azaldu duenez, beharrezkoa izan da Zazpi Kaleak Birgaitzeko Plan Berezia aldatu eta egokitzea Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren arabera. «Egokitze horren bidez, aurrera egin da nabarmenki deskarbonizazioan eta argindar-kontsumoa urritzeko bidean, eta ate bat ireki zaio Zazpi Kaleetako eraikinen estalkietan eguzki-panelak ipintzeko aukerari, betiere haien ondare-balioa zainduz eta errespetatuz».

Beste alde batetik, David Martínez Iberdrolak Euskadin duen ordezkari komertzialak nabarmendu duenez: «proiektu hau axola handiko mugarri bat da, eta erakusten du gure konpainiak Euskadiren alde, energiaren arloko soluzioen berrikuntzaren alde eta jasangarritasunaren alde egiten duela, eta konpromisoa duela Bizkaiko herritarrengana, lurralde honetako auzoetan inbertituz eta tokian-tokian kalitatezko enplegua sortuz, eta zero kilometroko energia auzotarren esku ipiniz».

Bilbao Zerbitzuak tokiko enpresa-entitate publikoak sustatzen duen proiekturako, PI Berlin, S. L. sozietatearen aholkularitza teknikoa baliatu da, proiektuaren betekizun teknikoak lantzeko, hain zuzen; PL Berlin SL sozietate alemaniar bat da, Bilbon egoitza duena. Obra hau egikaritzeko lana Iberdrola Clientes, S.A sozietateari adjudikatu zaio, 183.773,03 euroan (BEZa aparte).

Moduluen antolaerari esker, albait gutxiena izango dira sistemaren orientazioaren eta makurduraren ondorioz eta itzalen ondorioz sortuko diren galerak; gainera, erakinak aukerak eskaintzen ditu espazioa aprobetxatuz eta eguzki-energiako instalazioa erakinari egokituz energia-eraginkortasun albait handiena lortzeko, eta hala, eguzki-panelek albait ikusizko eragin txikiena izango dute, eta proiektua ondo uztartzen da Erriberako Azokaren estalkiarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Bideotikan”-en kriptoartea Erriberako Merkatura iritsi da

Uno de los videos expuestos en la cartelería digital del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

“Bideotikan”-en kriptoartea Erriberako Merkatura iritsi da

Erriberako Merkatuko kartel digitalek “Bideotikan” hartzen dute, irailetik azarora bitartean hiriko bideowallik garrantzitsuenetan ikusgai dauden arte digitaleko bideo-sortak.

Bilboko kaleetan, etorbideetan, lurpeko tuneletan, gero eta pantaila gehiago daude. Gauza bera gertatzen da beste hiri askotan. “Bideotikan”-ek, pantaila horiek kriptoarterako espazio gisa berreskuratzea proposatzen du, Bilbo galeria birtual ireki bihurtuz. Bertan, artearen abangoardia mundu guztiaren aurrean egongo da, eta hiritarrekin, turistekin eta ibiltariekin, elkarrizketa adimentsu eta ludikoa ezartzen da artearen eta ikus-entzunezko proiektu iradokitzaileen bidez.

Hiriko pantailetan proiektatutako multimedia klip laburrekin, mundu osoko artistei euren lanak partekatzeko espazio alternatiboa eskaintzea du helburu “Bideotikan”-ek. “Erriberako Merkatuak bere euskarriak eskaini ditu obra horiez formatu zabalagoan eta partekatutako hiri-esparruan gozatzeko, oraingo honetan, erosketa egiten dugun bitartean, konbinazio ezin hobea”, ziurtatu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Zallako Krosta okindegiak Euskadiko urrezko mamia saria jaso du Erriberako merkatuan

La teniente de Alcalde del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez, posa con los responsables de la panadería Krosta

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Zallako Krosta okindegiak Euskadiko urrezko mamia saria jaso du Erriberako merkatuan

Gaur goizean, Euskadiko Urrezko Mamia Saria eman diote Erriberako Merkatuan Zallako Krosta okindegiari. Ekimena Ogi Onaren Ibilbide Espainiarraren barruan dago. Ibilbide horrek Euskadiko top okinak bilatzen ditu, eta, horrekin, ondoren, 2022ko Ogi Onaren Espainiako Ibilbidearen zerrenda osatuko da, Okintzako Izarren banaketarekin, azaroaren 14an Valentziako Gastronomia Azokan amaituko den ekitaldian.

Hautaketa-sistema dastatze anonimoen bidez egin da. Epaimahai profesional batek eskatutako ogien alderdiak ebaluatu ditu, eta horien artean, ehundura, zaporea, azala, zola eta mamia nabarmendu behar dira. Lan egiteko erabili den dastatze anonimoen sistemak neutraltasuna eta erabateko independentzia bermatzen ditu ebaluatzeko eta erabakitzeko orduan.

Ebaluazio-proiektu honetarako, lan sakona, zaila eta neketsua behar izan da, eta horretarako, ogiak beti modu anonimoan ebaluatzeaz arduratu den epaimahai profesionaleko kide izan diren sektoreko profesional askoren lankidetza behar izan da.

Proiektuaren azken helburua Okintzako Izarrak ematea da, bisitatzen duten autonomia erkidego bakoitzean finalerdiak egin ondoren 100 okin top aukeratuta.

“Erriberako Merkatua ondo egindako ogiaren erakustoki da gaur egun, eta merezi duen lekua ematen dio. Betiko ogia, berrikuntza eta joera berriak alde batera utzi barik. Elikagai hori ezin da falta gure dietan, eta nik neuk beti aldarrikatzen dut. Eskerrik asko okinei. Izan ere, balioez eta tradizioz betetako ekoizle eta saltzaileei zor diegu. Ogiaren adierazpen guztiak goretsi gura dituzuen pertsonei, nutrizio- eta elikadura-ezaugarrien oihartzuna helaraziz”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak berriro ekin die giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura ikastaroei

Yolanda Díaz en uno de los cursos

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Erriberako merkatuak berriro ekin die giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura ikastaroei

Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura osasungarriari buruzko tailerrei ekin die berriro. Ikastaro horiek iazko apirilean jarri ziren martxan eta, udako oporren ondoren, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalek beste hiru prestakuntza-saio emango dituzte urtea amaitu arte.

Ikastaroak giltzurrunetako gaixotasunen bat duten pertsonei daude zuzenduta. Gaixotasun mota horrek biztanleria orokorraren % 10ean eta 65 urtetik gorakoen % 25ean du eragina. Ikastaroetan, ESHBIko adituek nutrizio-aholkularitza eta zenbait jarraibide dietetiko emango dituzte, pazienteek euren egoerarekin bat datozen elikadura-ohiturak har ditzaten.

“Bilbao Zerbitzuak-etik oso pozik gaude Alcer Elkartearekin elkarlanean tailer hauei berriro ekiteaz. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako profesionalen aholkularitzari esker, giltzurruneko gaixotasunen bat duten pazienteek euren elikadura gaixotasun medikoaren egoeraren arabera egokitzeko aukera izango dute”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Urtea amaitu arteko hiru saioak:

  • Urriak 18
  • Azaroak 23
  • Abenduak 13

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udako hilabeteen ondoren sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatura itzuliko dira

Uno de los talleres de cocina saludable

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Udako hilabeteen ondoren sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatura itzuliko dira

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) elkarlanean abian jarri zituen sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroak Erriberako Merkatura itzuliko dira hilabete honetan. Sukaldaritza Eskolak bost saio hartuko ditu urtea amaitu arte. Ikastaro eta klase praktikoetan zehar, bertaratzen diren San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako bilbotarrek elikadura ohitura osasungarriagoak hartzeko truku eta aholku berriak ikasi ahal izango dituzte.

“Klase teorikoetan elikadura hobetzeko hainbat estrategia irakatsiko dira, eta errezetak prestatzeko, ingurukoak diren eta kalitate ezin hobea duten Bilboko Udal Merkatuetako postuetako produktuak erabiliko dira”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Tailer horiek aukera ona dira udako hilabeteetan, errutina aldaketen, oporren eta abarren artean, askotan, deskuidatu egiten den elikadura osasungarria berreskuratzeko.

Urtea amaitu arteko bost saioak:

  • Urriak 20
  • Urriak 27
  • Azaroak 10
  • Azaroak 17
  • Azaroak 24

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Piedra de toque” podcast-ak Erriberako Merkatuan estreinatu du denboraldia

Foto de familia de las personas que han intervenido en el programa

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

“Piedra de toque” podcast-ak Erriberako Merkatuan estreinatu du denboraldia

Joan den larunbatean, irailaren 24an, Erriberako Merkatuaren Atariak Iñaki Makazagaren “Piedra de Toque” podcastaren denboraldi berriko lehen kapitulua hartu zuen. Oraingoan, Patricia Simon kazetariaren eta Luz Mary Osorio ekintzaile kolonbiar eta giza eskubideen defendatzailearen bisitarekin estreinatu zuen denboraldia.

Merkatuko atari ikusgarri eta argitsuan egin zen “irrati showean”, kazetariak munduan zehar egindako bi hamarkadako kazetaritzaren balantzea egiten duen eta, beldurren bidez, gure bizitzetatik urrun eta hurbil dauden errealitateak lotzen dituen “Miedo: viaje por un mundo que se resiste a ser gobernado por el odio” bere liburuari buruz hitz egin zuen.

Saioan zehar, entzuleek, besteak beste, Balkanetan, Sahelen, Kuban, Kolonbian edo Palestinan zehar bidaiatu ahal izan zuten, Patriciak eskainitako kontakizunari esker. Solasaldian, aktibista eta giza eskubideen defendatzailea izateaz gain, bertako komunitate indigenaren buru izateagatik bere herrialdean bost urteko mehatxuak jasan ondoren aldi baterako Bilbon errefuxiatuta dagoen Luz Mary Osoriok hartu zuen parte.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak bere distira guztia erakutsiko du 2022ko Open House Bilbao ekimenean

Presentación de la edición Open House Bilbao 2022

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Erriberako Merkatuak bere distira guztia erakutsiko du 2022ko Open House Bilbao ekimenean

Erriberako Merkatuak, pandemiaren ondoriozko urte biko geldialdiren ondoren, berriro ireki ditu ateak 2022ko Open House Bilbao ekimenean bere distira guztia erakusteko. Erriberako Merkatua izango da ekimen horretan bisitatu ahal izango diren Hiriko eraikin enblematikoetako bat. Zehazki, igandean, urriak 2, 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita, 24 laguneko taldekako bisitetarako. Bisita bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du.

Bizkaia Aretoan aurkeztu da gaur goizean Open House Bilbaoren 2022ko edizioa, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilboko udal merkatuen kudeatzailea den Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerentea den José Antonio Fernández Celadaren partaidetzarekin. Esan duenez “harro egoteko modukoa da beti gure udal merkatuak Bilboko Open House bezalako ekimen indartsuen barruan baloratzea. Herritarrak hurbiltzera, eta merkatua, seguruenez behin baino gehiagotan erosketa-saskia kalitatezko produktu eskuragarriz bete izan duten leku ezin hobe hori, beste modu batera ezagutzera animatu gura ditugu”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019