EU | ES
admin Página 4
admin Página 4
admin Página 4
Bilboko udal merkatuek ongietorria eman diote udazkenari neguko ordutegira itzuliz
Gaurtik aurrera, Bilboko Udal Merkatuek udazkenari ongietorria emango diote neguko ordutegira itzulita. Hirian aritzen diren seirak -La Ribera, El Ensanche, Deusto, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko- bilbotarren eta bisitarien errutina berrira egokituko dira berriro, produktu fresko eta kalitatezkoak, eta prezio oneko aukera zabala eskainiz. “Egunak laburragoak izaten hasi diren honetan, gure bizi-erritmoa eta ohiturak aldatzen dira, zalantzarik gabe. Baina gure merkatuetan helburu berari eusten diogu: denboraldi berriaren araberako zerbitzuak herritarrei eskaintzea”, nabarmendu du Alvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Hala nahi duten pertsonek sasoiko fruta eta barazkiak, arrainak eta haragiak, baita apetak eta postreak ere aurkituko dituzte azoketako postuen artean, hori guztia dendariek postuetan eskaintzen duten hurbiltasun-giroan.
Bilboko Udal Merkatuen ordutegiak hauek dira:
Merkatua | Neguko ordutegia |
---|---|
Erriberako Merkatua | Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14:30era eta 17etatik 20etara Astelehen arratsaldean itxita egongo da Larunbatean, 8etatik 15etara |
Zabalguneko Merkatua | Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era |
Deustuko Merkatua | Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara Larunbatean, 8etatik 14etara |
Otxarkoagako Merkatua | Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 19etara Larunbatean, 8etatik 14etara |
Traukoko Merkatua | Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara Larunbatean, 8etatik 14etara |
Labayruko Merkatua | Astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara Larunbatean, 8etatik 14etara |
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019
Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019