Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

El alumnado del grado de Diseño de la Escuela de Arquitectura de la Universidad de Navarra expone gran variedad de objetos y obras de diseño en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

Aste honetan Erriberako Udal Merkatuan erosketak egiteak pizgarria du. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduko ikasleek askotariko objektuak eta diseinu-lanak dituzte erakusgai Merkatuaren atarian, azaroaren 27ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa originalaren barruan.

Ekimena, azaroaren 17tik 27ra egiten den Bilbao Design Week-en barruan dago. Edizio bakoitza diseinuarekin eta sormen-industriekin erlazionatutako lurraldeko eragile askoren lankidetzarekin egiten da, hainbat unibertsitatetako diseinu graduekin, besteak beste, Nafarroako unibertsitatearekin egin den bezala.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak aste osoan zehar luzatuko den erakusketa bisitatzera animatu du jendea, artista eta diseinatzaile gazteei eskerrak emanez, euren lanak ezagutzera emateko Erriberako Merkatua aukeratu dutelako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Yolanda Díez recoge el Premio a la Mejor iniciativa medioambiental del Concurso de Cementerios de España de 2022

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta “Adiós Cultural” aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko zinegotziak balioa eman dio “Bilboko Udalaren estrategiari, udal-hilerriak modernitatera egokitutako zerbitzuaren bertsio berri bat izan daitezen”. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak “Adiós Cultural” aldizkariak Bilboko hilerriari eman dion saria –Ingurumen Ekimen Onenaren atalean- jaso du gaur, Madrilen. Bilboko hilerriak hirugarren saria ere eskuratu du Jarduera Publiko Onenaren kategorian. Yolanda Díezek, hunkituta, adierazi du “nire esker ona agertu nahi dut sari honengatik, ilusio handiz jaso baitut Bilboko Udaleko alkateorde naizen aldetik, baina aldi berean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko eta, baita Bilbao Zerbitzuak erakundearen talde osoaren ordezkari naizen aldetik; esan gabe doa aitortza hau eurentzat dela. Nire poza agertu nahi dut denon aurrean, nire lantaldean dena ematen duten profesionalak daudelako, eta gauzak ondo egiten direnean, eta Bilbon ondo egiten ditugu, saria dutelako”. Bilboko Udaleko alkateordeak Bilboko Udalaren estrategia nabarmendu du, alegia, udal-hilerriak ulertzeko eta eraldatzeko estrategia, hain konnotazio handiak dituzten espazioak izanik, modernitatera egokitutako zerbitzuak ematen dituztelako, hau da, “bizitzaren eta heriotzaren kontzeptu berrietara egokitua”. Estrategia hori funtsezko helburu hauetan laburbildu du: hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenaren arlokoa, artistikoa eta ondare-interesa aitortzea; bizi izan zen jendearen tokitzat aldarrikatzea, bizitzaz eta oroitzapenez betea; uriaren atal garrantzitsua, kontserbatu eta balioa eman behar zaiona; herritarrak jabearaztea hilerrietan ondare garrantzitsua dagoela, eta heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, bizitzaren zikloa baita; eta, nola ez, baliabide turistiko gisa duen ahala sustatzea.

Ingurumen Ekimen Onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat ere eman dio Bilboko hilerriari: hirugarren saria Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu zuen, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Yolanda Díez visitando el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Adiós Cultural aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak datorren martitzenean, azaroak 22, jasoko du Bilboko Udal Hilerriak jaso duen saria, Adiós Cultural aldizkariak antolatutako 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketaren epaiaren ondoren. Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

“Bilboko Udala, Osasun eta Kontsumo Saila eta Bilbao Zerbitzuak pozik eta eskertuta sentitzen gara, baina, batez ere, harro sentitzen gara aitorpen honetaz, Bilboko hilerriaren interes historiko, sozial, artistiko eta ondarezkoa eta uriburuan daukan trakzio-gaitasuna saritzen baititu” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak, azaroaren 22an Madrilen sariak jaso baino egun batzuk lehenago.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak. Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko Udal Hilerria aurkeztu zuen Espainiako 2022ko Hilerriak Lehiaketan, hiru hautagaitzatan: Monumenturik Onena, COVID-19aren osasun-krisialdian hildakoen memorialagatik; Ingurumen Ekimen Onena, eguzki-plakak instalatu direlako eta errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtu direlako urte amaierarako; eta Jarduera Publikorik Onena, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik.

Ingurumen ekimen onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

“Bilboko hilerria erabat jasangarria izatea lortu du Bilbao Zerbitzuak erakundeak”, azpimarratu du Yolanda Díez alkateordeak. Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da. Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat. Era berean, kontratazio-prozedura bi hasi ditu, gaur egungo errekuntza-bidezko ibilgailuen flotaren ordez ibilgailu elektrikoak erabiltzeko. Ingurumen- eta jasangarritasun-neurri horiek guztiek irabazi dute Espainiako hilerrien artean Ingurumen Ekimen Onenaren kategoria.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat eman dio Bilboko hilerriari, eta hirugarren saria eman dio Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan, zehazki uztailean, gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Castro Urdialesko (Kantabria) Ballenako hilerria lehen saria lortu badu ere, kategoria horretan Valentziako hilerriak zeuden, bigarren postua eskuratu dutenak, bai eta Reus eta Bilboko hilerriak ere, beren ekimen publikoekin hirugarren postuan geratu direnak.

Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu du, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Cartel de la Romería organizada por Bilbao Musika Eskola

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeria moduan iritsiko dira Erriberako Udal Merkatura azaroaren 23an, 19etan, Bilbao Musika Eskolaren eskutik, pieza herrikoi eta tradizionalak interpretatuko dituen eskolako fanfarrearen eskutik, hain zuzen ere. Aukeratutako kantu dantzagarrien errepertorioak, zalantza barik, Merkatuan egiten den erosketa animatuko du. Ikastetxeko dantza tradizionaleko ikasleak ere bertaratuko dira, ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure udalerrietako plazetan aspalditik egiten dena moduko erromeria egiteko.

Hilaren 24an, 18:00etan, Bilbao Musika Eskolak txistularien kalejira egingo du Alde Zaharrean zehar, eta kalejira hori Erriberako Merkatuan azken abesti pare bat interpretatuz amaituko da.

Izan ere, musikaren gremioa ospakizunetan dago hilabete honetan. Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, euren zaindaria, eta aste horretan Euskadi osoko musika eskolak kalera ateratzen dira, EHMEk (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako Musikalean programaren barruan. Gainera, aurten, Musikalean asteak Euskaraldiarekin bat egingo du, eta, beraz, ekitaldiek euskara babestearen osagai erantsia dute.

“Zalantzarik gabe, gastronomia eta musika konbinazio oso gurea da, oso bilbotarra. Bilbao Musika Eskolak Erriberako Merkatuan egiten duen geldialdi hau, gainera, erosketa egiteko pizgarri bat da, hurbiltzeko eta arratsalde atsegin batez gozatzeko aitzakia”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak animatzen duenez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

Suber Dúo

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

12etan izango den emanaldia, Bilbao Zerbitzuak-ek Hiriko hilerri nagusia ikusarazteko eta dinamizatzeko urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperan Iñaki Bermudezek eta Adam Sugak osatutako Suber bikotearen emanaldia izango da datorren igandean, azaroaren 20an, 12etan. Errezitaldia Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Programa horren helburua jendea erakartzea eta Hiriko kanposantu nagusiaren arte eta ondare balio handia ezagutzera ematea da.

Iñaki Bermudez, Sopelako bizilaguna, saxofoi jotzaile gaztea da, eta bakarlari gisa duen jarduera ganbera musikarekin uztartzen du. Yamaha Music Europe artista, Dáddario Woodwinds familiako kide eta JLV Pariseko artista, Adam Suga pianojolearekin batera arituko da. Bruselan elkartu ziren, elkar ezagutu zuten eta musika ulertzeko moduek bikotea osatzera eraman zituen. Igande honetan, azaroaren 20an, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak egingo die harrera, euren lana Bilboko ikus-entzuleei hurbiltzeko.

“Beti da atsegina hainbeste historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan batzea eta berriro topatzea, oraingo honetan, Bilboko Udal Hilerriaren balio artistiko eta ondare handia ezagutarazteko asmoz urtean zehar eskaintzen ditugun kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen topaketarako”, adierazi du parte hartzeko Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak neguko zaporea eta usaina ditu dagoeneko

Cocina de invierno - Plato de alubias

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Erriberako Merkatuak neguko zaporea eta usaina ditu dagoeneko

Neguak pisua du mahaian. Inoiz baino gehiago, bero jateko gogoa dugu, eta, horregatik, Bilboko Ostalaritza Goi Eskola (ESHBI) urte sasoi honetarako egokiak diren ikastaro berriekin itzuliko da Erriberako Merkatura. Indarrarekin, berrikuntzekin, errezeta tradizionalekin, gisatuekin, saltsekin eta, zelan ez, ezustekoekin. ikastaro guztiak ESHBIren webgunean kontsulta daitezke.

“Bero-bero eta ondo jatea dagokigu, energia gordetzeko, hotza agertu egingo da eta. ESHBIko profesionalek oso ondo dakite zelan egokitu gure dieta urteko garai bakoitzera, gure bizi-ohitura osasungarriei eusteko, inolako osagairik alde batera utzi barik” berbekin animatu du parte hartzera Yolanda Díez Alkateordeak eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatua hasi da 324 eguzki-panel ipintzen, eta, haien bidez, egungo argindar-kontsumoaren are %25 ere aurreztu ahal izango da

Foto de familia tomada antes de la rueda de prensa en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Erriberako merkatua hasi da 324 eguzki-panel ipintzen, eta, haien bidez, egungo argindar-kontsumoaren are %25 ere aurreztu ahal izango da

Eguzki-panelak jarriko diren eraikinak badu babes berezi bat Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik; bestalde, ekimen honekin, aukera ematen zaie auzotarrei beren erkidegoetan eguzki-energia fotovoltaikozko instalazioen onuradun izateko.

Panel fotovoltaikoak ezarrita, egungo argindar-kontsumoaren % 25 aurreztu ahal izango dela jotzen da, gutxi gorabehera.

Jardun honetarako aurrekontua 184.000 euro (BEZa aparte) izan da, eta Iberdrolak egingo du instalazioa, hiru hilabeteko epean; halaber, merkatariak sartzeko aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu ere ipiniko dira.

Bilboko Udala Erriberako udal-azokan eguzki-panel fotovoltaikoak ezartzeko obra egiten ari da, Bilbao Zerbitzuak tokiko enpresa-entitate publikoaren bidez, eta dagoeneko sartu da amaierako fasean, 234 eguzki panel ezarrita eraikinaren 6 estalkitan.

Instalazio horren potentzia nominala 129,6 KWp izango da, eta, gutxi gorabehera, 110.678 KWh argindar ekoitziko du urtean; horrekin, egungo argindar-kontsumoaren %25 inguru aurreztuko dela jotzen da.

Gainera, ekimen jasangarri horrekin, merkatariak sartzeko aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu bikoitz ipiniko dira, 22kW-ko potentziakoak, eta, horri esker, azken miliako deritzon garraioa elektrifikatzen lagunduko da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi-ordezkariak azaldu duenez: “ekintza honekin, lortuko da uriko udal-azoka ospetsuena geroz eta jasangarriagoa izatea, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak eta haren 17 GJHek ezarritako bidetik”.

Yolanda Díezek eskerrak agertu dizkie axola handiko esku hartze honetan parte hartu duten entitateei, eta, axola handikoa diogu, Erriberako Azoka delako, eraikin babestu bat; entitate horiek, izan ere, esku hartzearen xehetasunak ezagutzera emateko prentsaurrekoan egon dira. Era horretan, bada, Iván Calderón ere izan da aurkezpenean, Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkari eta SURBISA sozietateko presidentea, eta halaber Joanes Mendaluniz, PI Berlin, S. L. sozietateak egindako proiektu teknikoaren idazlea, eta David Martínez ere bai, Iberdrolaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari komertziala.

Kultur ondasuna, monumentu multzoaren kategoriakoa

Proiektu honen ezaugarri nagusietako bat da erakinak babes berezia duela Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik, Estatuko multzo historiko-artistiko izendatua izan baitzen 3290/1972 Dekretu azaroaren 9koaren bidez, eta, ondoren, kultur ondasun kalifikatuaren deklarazioa erantsi zitzaion, gainera, monumentu multzoaren kategoria emanez, 543/1995 Dekretu abenduaren 29koaren bidez.

“Hasiera-hasieratik, gure nahia izan da instalazioak erabateko begirunea izatea eraikinaren tipologiaren eta historiaren ondoriozko babes-sistemari. Babes hori, ordea, gure ustean, ezin zen izan oztopo edo muga gure ekimen honetarako” adierazi du Yolanda Díezek.

Horretarako, Iván Calderón Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi-ordezkariak azaldu duenez, beharrezkoa izan da Zazpi Kaleak Birgaitzeko Plan Berezia aldatu eta egokitzea Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren arabera. “Egokitze horren bidez, aurrera egin da nabarmenki deskarbonizazioan eta argindar-kontsumoa urritzeko bidean, eta ate bat ireki zaio Zazpi Kaleetako eraikinen estalkietan eguzki-panelak ipintzeko aukerari, betiere haien ondare-balioa zainduz eta errespetatuz”.

Beste alde batetik, David Martínez Iberdrolak Euskadin duen ordezkari komertzialak nabarmendu duenez: “proiektu hau axola handiko mugarri bat da, eta erakusten du gure konpainiak Euskadiren alde, energiaren arloko soluzioen berrikuntzaren alde eta jasangarritasunaren alde egiten duela, eta konpromisoa duela Bizkaiko herritarrengana, lurralde honetako auzoetan inbertituz eta tokian-tokian kalitatezko enplegua sortuz, eta zero kilometroko energia auzotarren esku ipiniz”.

Bilbao Zerbitzuak tokiko enpresa-entitate publikoak sustatzen duen proiekturako, PI Berlin, S. L. sozietatearen aholkularitza teknikoa baliatu da, proiektuaren betekizun teknikoak lantzeko, hain zuzen; PL Berlin SL sozietate alemaniar bat da, Bilbon egoitza duena. Obra hau egikaritzeko lana Iberdrola Clientes, S.A sozietateari adjudikatu zaio, 183.773,03 euroan (BEZa aparte).

Moduluen antolaerari esker, albait gutxiena izango dira sistemaren orientazioaren eta makurduraren ondorioz eta itzalen ondorioz sortuko diren galerak; gainera, erakinak aukerak eskaintzen ditu espazioa aprobetxatuz eta eguzki-energiako instalazioa erakinari egokituz energia-eraginkortasun albait handiena lortzeko, eta hala, eguzki-panelek albait ikusizko eragin txikiena izango dute, eta proiektua ondo uztartzen da Erriberako Azokaren estalkiarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Yolanda Díez Bilboko alkateordeak udal hilerria bisitatu du Domu Santu Egunean

Yolanda Díez en el Claustro del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Yolanda Díez Bilboko alkateordeak udal hilerria bisitatu du Domu Santu Egunean

Gaur, azaroak 1, jaieguna dela eta, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak Bilboko udal-hilerria bisitatu du. Ehunka pertsona hurbiltzen ari dira Bilboko udal-hilerrira, pertsona maitatuenekin oroitzeko eta elkartzeko.

Alkateordeak ere jai eguna ohoratu gura izan du bere presentziarekin. “Zalantza barik, Domu Santu eguna oso egun berezia da Bilboko etxe guztietan, baita Bilbao Zerbitzuak-entzat ere. Izan ere, dispositibo berezia antolatu dugu –Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, aurrez aurreko arreta, irisgarritasun handiagoa, kontzertua Kapera Nagusian …–, eguna normaltasunez eta are ederrago joan dadin. Gure hilerriak duen ondare historikoa kolorez gainezka azaltzen da, lore usaina du, eta gaur hemendik igaroko diren ehunka pertsonen bisitek dinamikoagoa eta biziagoa egiten dute”, adierazi du Yolanda Díezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Hilaren 1ean, 13etan, V. Kontzertu lirikoak Domu Santu Eguna girotuko du Bilboko udal hilerriko kaperan

Grupo Bilbao Bel Canto

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hilaren 1ean, 13etan, V. Kontzertu lirikoak Domu Santu Eguna girotuko du Bilboko udal hilerriko kaperan

Aurten bosgarren edizioa beteko duen ohiko Kontzertu Lirikoak girotuko du Domu Santu eguna 13etatik aurrera Bilboko Udal Hilerriko Kaperan. “Bilbao Bel Canto” musika taldeak emango du kontzertua. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak, Martín Barcelona tenoreak, Zuriñe de Diego biolinak, Miren de Diego biolak eta Anastasia Chernyavskaya pianoak.

Ibilbide handiko musikari bilbotar horiek, besteak beste, Webber, Händel, Kall Jenkins, Franck, Mozart, Morricone, Vivaldi, Olaizola, eta Verdiren 13 lan interpretatuko dituzte. Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte, eta zuzenean emango da Telebilbao tokiko telebista katearen eta Bilbao Zerbitzuak-en youtube kanalaren bidez.

“Bilbao Bel Canto musika taldeak ez du hutsik egiten Bilboko Hilerrian hildakoen eguneko hitzorduan. Aurten, bi urteko pandemiaren ondoren murrizketarik gabeko Domu Santu eguna ospatuko dugu, eta taldea ere denon ongi etorria duen normaltasunaren parte dira. Benetan eskertzen dugu elkarte liriko bikain hau gurekin izatea, zalantza barik jardunaldia gehiago edertuko dutelako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaltzaingoak eta Gurutze gorriak Domu Santu Egunaren garapenean lagunduko dute Bilboko hilerrian

Puesto de la Cruz Roja en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2024ko azaroaren 25a, astelehena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2024ko azaroaren 25a, astelehena
2024ko azaroaren 25a, astelehena

Udaltzaingoak eta Gurutze gorriak Domu Santu Egunaren garapenean lagunduko dute Bilboko hilerrian

Aurreko egun hauetan, eta azaroaren 1ean, Domu Santu egunean, batez ere, Bilboko Udaltzaingoak zerbitzu berezi iraunkorra eskainiko du Bilboko Udal Hilerriko sarbideetan segurtasuna bermatzeko eta trafikoa antolatzeko. Garraio publikoan joatea gomendatzen bada ere, beren ibilgailuan doazenak hilerriko sarrera nagusitik baino ezingo dira sartuko, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Era berean, aurten ere, Bilbao Zerbitzuak-ek azaroaren 1ean boluntarioen dispositibo bat eta oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat Bilboko hilerrira joatea adostu du Bizkaiko Gurutze Gorriarekin. Barrutiko sarrera nagusiko aparkalekuan egongo dira.

Era berean, hilerriko sarrera nagusian, Gurutze Gorriko boluntarioak, bi gurpil-aulki dituztela, prest egongo dira hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariak kanposantu barrutik eramateko. Horrez gain, hilerriak beste bi gurpil-aulki elektriko ditu, behar dituzten pertsonek erabil ditzaten, horrela, bisita errazteko, eta laguntzaileentzat ere erakargarriagoa, erosoagoa eta errazagoa izan dadin, laguntzaileak izan ohi direlako aulkia maneiatu behar dutenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019