Abendu honetan ceviche-ak eta italiako gastronomia Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Curso de ceviche del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Abendu honetan ceviche-ak eta italiako gastronomia Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Abendu honetan, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako ikastaroek cevicheak eta italiar gastronomia izango dituzte ardatz. Gauzak horrela, Italiako sukaldaritzan erabat murgildu nahi duten pertsonek haragi prestakuntza bat izango dute eskura gaur, abenduak 2, Ossobuco alla milanese mamitsu bat edo Saltimbocca goxoa patatekin eta espinakekin prestatzen ikasteko. Prestakuntza 18:30ean izango da.

Era berean, itsasoko produktu maitaleentzat bigarren prestakuntza bat egongo da abenduaren 13an, cevicheak egiten zerotik ikasteko. Formakuntzan arrain edo itsaski gordinaren plater ikoniko perutar hau prestatzen irakatsiko da bi errezetekin: burbinazko cevichea eta lupiazko cevichea. Saioa 11etan izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Fair Saturday jaialdiaren musikak Erriberako Merkatua berotuko du berriz

Logotipo de Fair Saturday Festival

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Fair Saturday jaialdiaren musikak Erriberako Merkatua berotuko du berriz

Larunbat honetan, hilak 29, Erriberako Merkatua Fair Saturday jaialdiaren agertoki bihurtuko da berriro ere. Aurten, tokiko artista berrien musikak Retina Bizkaia Begisare erakundea ardatz izango dute; Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elkarteak biltzen dituen erretinako herentziazko distrofiek kaltetutako pertsonen erakundea.

«Gaitz hauek ikusraztea, ikerketa sustatzea eta kaltetuentzako eta haien familientzako laguntza-sareak osatzea ezinbestekoa da. Retina Bizkaia Begisare bezalako elkarteen lanari esker, desberdintasunak ezabatzeko bidean aurrera egiten dugu, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea sustatuz», adierazi du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak.

Edizio berri honetan, 10 emanaldi izango dira, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Horrela, agertokitik pasako dira Jad Gift, Madera Ilegal, Blue Velvet, Oihane Durán, Julen Burgos, Jon Moma, Sunmusic, Naia Aguiló, Aintzane Arzamendi, eta Le Monk.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria “¿Descansan en paz?” ikus-entzunezko proiektuaren agertoki bihurtu da erlijio-aniztasunaren aldeko apustuaren esparruan

Imagen alegórica de la grabación del proyecto audiovisual ¿Descansan en paz?

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilboko hilerria “¿Descansan en paz?” ikus-entzunezko proiektuaren agertoki bihurtu da erlijio-aniztasunaren aldeko apustuaren esparruan

Bilbao Zerbitzuak-ek eta Bilboko Udalak udal-hilerri inklusibo baterantz aurrera egiteko konpromisoa berresten jarraitzen dute, non erlijio-konfesio guztiek beren sinesmenak errespetatuko dituen espazio bat izango duten. Gauzak horrela, eta erakundeen elkarlanari esker, Entierro Digno elkarteak ekoiztutako “¿Descansan en paz?” ikus-entzunezko proiektuaren agertoki bihurtu da hilerria, hiriko kultura-aniztasuna eta ehorzketa jarduerak ikusarazteko helburuarekin.

“Bilboko Hilerrian zenbait hileta mota antolatzen dira, ezberdintasun etiko, kultural eta erlijiosoak eta familien nahia kontuan izanik, errespetua eta duintasuna bermatuz. Gure kultura nortasun eta sinesmen askoren arragoa da, eta diskriminaziorik gabe adierazteko aukera egon behar da”, adierazi du Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak. Halaber, Iñigo Zubizarreta Kulturartekotasun zinegotziak nabarmendu duenez, «jarduera honekin Bilbok hiri ireki eta inklusibo gisa duen posizioa sendotzen du».

Proiektu honek Bilboko Udal Hilerriak musulmanak lurperatzeko egokitutako espazioaren handitzeko lanekin kointziditu du. Leku berri honen sorrerarekin, Bilboko Erlijioen Mahaiak elkarrizketa eta kolaborazio prozesutik abiatu dena, 2.000 ehorzketa baino gehiago hartzeko lekua dago orain. Neurriarekin sor daitezkeen beharrei bide emango zaie eta Bizkaia osoko musulmanen hilobiak hartzeko aukera zabalduko da.

Bilbok bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua funtsezko balioak diren hiri gisa duen posizioa sendotu du “¿Descansan en paz?” proiektuaren.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko film laburren I. Lehiaketako bigarren sariaren irabazleak, «Un trabajo de muerte», pantaila berriak bereganatzen jarraitzen du

Cortometraje "Un trabajo de muerte". 2º Premio del I Concurso de cortometrajes "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilboko hilerriko film laburren I. Lehiaketako bigarren sariaren irabazleak, "Un trabajo de muerte", pantaila berriak bereganatzen jarraitzen du

AP-68 Películas sortutako «Un trabajo de muerte» film laburrak, Bilbao Zerbitzuak-ek bultzatutako Bilboko Hilerriko Film Laburren I. lehiaketan bigarren saria jaso zuenak, bere ibilbide zirraragarriarekin jarraitzen du, beste jaialdi ospetsu batzuetan aurrera egiten, bere historia gure mugetatik haratago eramaten.

Bilbon epaimahaia liluratu eta Hileta Produktu eta Zerbitzuen Nazioarteko Azokako filmen hautaketan parte hartu ondoren, Funermostrak, lehiaketako gainerako film labur irabazleekin batera, Javier Gilen film laburrak leku bat aurkitu du Jarabako (Zaragoza) Jaialdiaren programazioan eta Mexikoko bi lehiaketatan, Vochocinema Festival eta Noctambulante Fest.

«Hobby bat izaten hasi zena, gehienak ikus-entzunezkoen autodidaktak baikara, AP68 proiektua sortzera bultzatu gintuen. Orain arte, 14 film labur baino gehiago, hainbat bideoklip eta dokumental bat ekoitzi ditugu, eta gure lanetako batzuk jaialdi nazional ezberdinetan aukeratu izan dira. Horrekin erakutsi nahi duguna da zinema egin daitekeela dirua eduki beharrik gabe, gogoa eta ahaleginarekin gauza interesgarriak eta kalitatezkoak egin daitezke eta», aurreratu du Javier Gilek.

Argi dago beraz bere proposamenak «nazioartean interesa piztu duela, baina baita Bilboko hilerriko film laburren lehiaketak artisten tranpolin gisa diharduten duela ere”, adierazi du Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatuak. Izan ere, lanaren atzean dagoen sormena eta talentuaz gain, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako lehiaketaren espiritua ere aitortzen du: oroimenari, bizitzari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duten istorioei ahotsa ematen, begirada artistiko eta gizatiar batetik.

III. Film laburren lehiaketa

Hain zuzen ere, eta heriotzarekiko tabu soziala hausteko eta hilerria hirian bizi izan zen jendearen oroitzapenez betetako leku gisa aldarrikatzeko, Bilbao Zerbitzuak lehiaketaren edizio berri bat bultzatuko du berriro, hirugarrena. Horrela, datorren urtean, Bilboko hilerria zinema-plato bihurtuko da berriro, jatorrizko funtzioa gaindituz eta kontakizun unibertsaletan protagonista bihurtuz.

«Ez gara heriotzaz ari, zinemak espazio horiei eskaintzen dien bizitza berriaz baizik; hilarriak metafora bihurtuz, korridoreak argumentuzko bilbeetan eta hilobiak pertsonaietan. Heriotzak sorrerari eta hasiera berriei bide ematen die», amaitu du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak prest daude familiek beren maiteak ohoratzeko Santu guztien egunean

Concierto lírico protagonizado por Bilbao Bel Canto en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilboko hilerriak prest daude familiek beren maiteak ohoratzeko Santu guztien egunean

Azaroaren 1ean Bilboko Hilerriko Kapera bisitatzen duten pertsonek Bilbao Zerbitzuak-ek urtero antolatzen duen kontzertu liriko klasikoaz gozatu ahal izango dute, Bilbao Bel Canto musika taldeko ahots ezagunen eskutik

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe; eta Deustuko hilerrira hurbildu nahi dutenek 15ak arte, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik

Urtero bezala, egun hauetan Bilboko udal hilerriak prest daude euren maiteak ohoratzera hurbilduko diren familiak hartzeko, azaroaren 1ean ospatzen den Santu Guztien eguna dela eta. Gauzak horrela, eta Bilboko eta Deustuko kanposantuetan espero diren ehunka bisiten aurrean, Bilbao Zerbitzuak ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko ekintza-plan bat aktibatu du beste behin ere. Edonola ere, eta jendetzarik ez sortzeko, ahal den neurrian, aldez aurretik, mailaka eta garraio publikoan joateko eskatzen zaie herritarrei.

«Data seinalatuak dira eta gure kulturan oso errotua dagoen tradizioa erakusten dute. Bilbao Zerbitzu-tik ziurtatu nahi dugu familiek eta bisitariek jada ez daudenak ohoratu ahal izatea merezi duten bezala», azaldu du Álvaro Pérezek, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatuak. Horregatik, azaroaren 1ean, Bilboko Hilerriko Kapera bisitatzen dutenek Bilbao Zerbitzuak urtero antolatzen duen kontzertu liriko klasikoaz gozatu ahal izango dute.

Zortzigarren edizioa beteko duen musika ekitaldia 13etan hasiko da, Bilbao Bel Canto musika taldearen ahots ezagunekin; Patricia Sesar sopranoarekin, Martín Barcelona tenorrarekin, Alfonso Rodríguez-en biolinarekin, Miren de Diegoren biolarekin eta Anastasia Chernyavskayaren pianoarekin. Bertara joaterik ez dutenek Telebilbao tokiko telebista-katetik ere izango dute kontzertuaz gozatzeko aukera eta Bilbao Zerbitzuak YouTube kanalaren bidez.

Ordutegi berezia

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe, ohiko neguko ordutegian. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta azaroaren 1ean ere indartuko da. Ondorioz, jendaurreko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, eta esparruaren gainerako lekuetan arreta errazteko eta hobetzeko helburuarekin, kanposantuko langileak txaleko islatzaileekin identifikatuko dira. Era berean, hala behar duten pertsonek beren senideen hilobiratze-kokapena aurkitu ahal izango dute bulegoetan, 8etatik 17etara, edo QR kodeen bidez, hilerriko 16 informazio-paneletan ikusgai daudenak.

Jendetza espero denez, Bilbao Zerbitzuakek Bilboko udaltzainen laguntza izango du Bilboko Udal Hilerriko sarrera nagusian pertsonen joan-etorria eta ibilgailuen sarrera antolatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria zerbitzu gizatiarrago, digitalago eta jasangarriago baterantz doa bere erregelamendu berriarekin

Nuevo reglamento del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilboko hilerria zerbitzu gizatiarrago, digitalago eta jasangarriago baterantz doa bere erregelamendu berriarekin

Bilbao Zerbitzuak-en Administrazio Kontseiluak argi berdea eman dio erregelamendu berriari, helburu honekin: hilerria egungo gizarte-beharretara eta etorkizuneko erronketara egokitzea.

Erregelamendu berriak erlijio-neutraltasuna, herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna indartuko ditu, eta konpainia-animalientzako hilerri bat aurreikusten du lehen aldiz.

Bilbao Zerbitzuak-eko Administrazio Kontseiluak Udal Hilerriaren Erregelamendu berria berretsi du, instalazioa gizartearen gaur egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara egokitzeko. Berrikuntza-prozesuaren azken urratsa da, alegazioak aurkezteko epearen ondoren. Horrela, aro berri bat hasiko da Bilboko hilerriarentzat, non erlijio-neutraltasuna, herritarren parte-hartzea eta jasangarritasuna indartuko diren. Era berean, konpainia-animalientzako hilerri bat aurreikusten da lehen aldiz.

Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez, «onarpen honekin, aurtengo martxoan hasitako prozesua amaitzen da. Prozesuaren helburua izan da indarrean dagoen araudia errealitate sozial, juridiko eta kultural berrietara egokitzea, hilerri-zerbitzu publiko gizatiarrago, inklusiboago eta jasangarriago bat bermatuz».

Alegazioak aurkezteko epea udan ireki zen. Aurkeztutako alegazioak aztertu eta gero, Bilbao Zerbitzuak elkarteak urriaren 24an (ostirala) bere Administrazio Kontseiluaren mahaian aurkeztu zuen dokumentuaren azken bertsioa. Horrela, Kontseiluak baliozkotu ondoren, dokumentu berri horrek 2012an onartutakoa ordeztuko du.

Erregelamendu berriak errealitate eta premia berriei erantzuten die; besteak beste, errausketen gorakadari; kolektibo erlijiosoak ehorzteko espazioen erreserbari; heriotza perinatalaren tratamendu sentikorrari, edo familiei laguntza eta arreta integrala emateari erakunde espezializatuekin lankidetzan aritzeko sare baten bidez. Hain zuzen ere, onartutako aldaketa nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: erlijio-aniztasunaren arloan langileei prestakuntza espezifikoa ematea; administrazio-termino eta -prozeduren definizioan hobekuntzak sartzea; gizakien eta animalien gorpuzkien «azken destinoaren» kontzeptua zabaltzea, indarrean dagoen autonomia-erkidegoko eta estatuko araudiaren arabera; eta kontsumitzaileek kexak eta erreklamazioak aurkezteko duten eskubidea zehatzago arautzea.

Animalientzako hilerria

Era berean, erregelamendu berriak estreinako aldiz aurreikusten du hilerrian espazio publiko bat gaitzea etxeko animaliak errausteko eta haien errautsak gordetzeko, gizartean animalien zaintzaz eta errespetuaz dagoen sentsibilizazioari erantzuteko. «Espazio horri esker, maskotei destino duin bat eman ahal izango zaie, eta zerbitzu publiko honen ikuspegi berria indartu: zerbitzu hau eboluzionatzen ari da, herritarren egungo beharrei modu gizatiarrago, eraginkorrago eta egokituagoan erantzuteko», gaineratu du zinegotziak.

Dokumentua 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta eskuragarri dago Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Oroitzapenak eta historia

Funtsezko zerbitzu hau bermatzeaz harago, dokumentu berri honen bidez, Bilbao Zerbitzuak-ek balioa eman nahi dio hilerriak barruan daukan ondare historiko eta artistiko handiari. Lan hori duela hiru urte hasi zen egiten, kultura- eta hezkuntza-arloko ekimenekin, errezitaldiekin, eta ondare-elementuak zaharberrituz. «Hilerriaren presentzia normalizatu behar dugu hiriaren bizitzan, eta heriotzari lotutako tabu sozialak hautsi, Bilbon bizi izan den jendearen oroitzapenez betetako lekua baita», gogoratu du zinegotziak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Azaro honetan denboraldiko errezetak nagusi izango dira Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Curso de cocina saludable en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Azaro honetan denboraldiko errezetak nagusi izango dira Erriberako merkatuko Sukaldaritza Eskolan

Azaro honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako sutegietara batzea erabakitzen duten pertsonen erronka mahaikideak harritzea izango da. Oraingo honetan, eta aprobetxatuz gabonak bueltan direla, parte-hartzaileek hainbat ikastaro izango dituzte, Koreako sukaldaritzatik hasita. Asiako gastronomiaren munduan sartu nahi dutenek eskolara joan ahal izango dira hilaren 4an eta 11n.

Halaber, sukaldaritza osasungarria maite dutenentzat beste prestakuntza bat egongo da hilaren 13an, eta barazkijaleentzat ere bai, baina 29an, 11etan.

Itsasoko produktuek eta ehizako haragiak ere hartuko dituzte ESHBIko sutegiak: euskal legatz tradizionalaren ikastaro batekin, hilaren 22an (11 o), eta basurde eta orein haragiaren beste formakuntza batekin, 27an. Jaki begetarianoen ikastaroa eta legatzaren errezetak izan ezik, gainerako ikastaroak 18:30ean emango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gaur Bilboko hilerria arrosaz eta urdinez argiztatuko da haurdunaldi, jaiotza inguruko eta jaio ondoko doluaren kontzientziazioaren aldeko munduko egunarekin bat egiteko

Inauguración del jardín de las estrellas en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Gaur Bilboko hilerria arrosaz eta urdinez argiztatuko da haurdunaldi, jaiotza inguruko eta jaio ondoko doluaren kontzientziazioaren aldeko munduko egunarekin bat egiteko

Gaur, Haurdunaldiko, Jaiotza inguruko eta Jaio ondoko Doluaren Kontzientziazioaren aldeko Munduko Egunean, Bilbao Zerbitzuak-ek arrosaz eta urdinez argiztatuko du Bilboko hilerria, haurdunaldian edo jaio ondoren haur bat galdu duten emakume eta familiei babesa adierazteko. «Keinu honekin galera horiek pairatu dituzten familiak babestu eta ikusarazi nahi ditugu. Sarritan isilean bizi den errealitatea baita», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok.

Ekimena, Esku Hutsik elkartetik abiatuta, haurdunaldiko, jaiotza inguruko eta jaio ondoko dolua laguntzen eta ikusarazten duen elkartea Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean, hirian ere sentituko da. Gaurko gauan Arriaga antzokia, La Bolsa eraikina, Moyua plazako iturria eta Casilda Iturrizar parkeko pergolako iturria euren itxura aldatuko dute, arrosaz eta urdinez argiztatuz dolu perinatalari elkartasuna adierazten.

Izarren lorategia

Errealitate horren jakitun izanda, Bilbao Zerbitzuak-ek duela hiru urte izarren lorategia izeneko espazioa eraiki zuen Bilboko kanposantuan, gurasoek eta senideek haurdunaldian, erditzean edo jaio eta gutxira hil ziren ume guztiak gogora ditzaten.

“Espazio hori, irekita dago behar duten pertsona guztientzat eta ez du inolako konnotazio erlijiosorik. Gainera, bere arkitekturak intimitate-sentsazioa indartzen du. Espazio horretara joaten diren familiek objektuak zintzilikatzeko eta uzteko edo umetxoak oroitzeko eta omentzeko lekua izan gura zutela adierazi dute”, biribildu du zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Asiako gastronomia protagonista hil honetan Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Imagen alegórica a los cursos de cocina de la Escuela del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Asiako gastronomia protagonista hil honetan Erriberako merkatuko sukaldaritza eskolan

Vietnamgo eta Japoniako sukaldaritza protagonista izango da hil honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Asiako gastronomiaren munduan murgildu nahi dutenek gyozak, atun gorriaren tartarra, oilaskozko udona, miso zopa eta beste hainbat errezeta ikasi ahal izango dituzte urriko asteazkenetan (8, 15, 22 eta 29) emango den Japoniako sukaldaritza ikastaroan. Horrez gain, Vietnamgo errezeta berriak ikasi nahi dituztenek ere; Bún chere platera edo Vietnamgo roltxo ikonikoak (freskoak eta frijituak), beste ikastaro bat izango dute urriaren 23an.

Halaber, hilaren azken egunean, urriaren 31n, zezen-buztanari buruzko ikastaro bat egingo da, errezeta klasikoa elaborazio original eta moderno bihurtzeko. Prestakuntza guztiak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek udal sei merkatuen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatuko du sustapen kanpaina batekin

Imagen alegórica a la licitación de campañas de publicidad para los mercados de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak-ek udal sei merkatuen lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatuko du sustapen kanpaina batekin

Tokiko merkataritzari balioa ematea, hurbileko produktuen kontsumoa sustatzea eta Bilboko sei udal-merkatuek gizarte- eta kultura-topagune gisa duten zeregina indartzea izan da beti Bilbao Zerbitzuak-ek jarraitu duen ibilbide-orria. Sustapen- eta balio-lan horrek bultzatuta, Bilboko sei merkatuak (Erribera, Deustu, Zabalgunea, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko) indartzeko eta protagonismoa emateko komunikazio-kanpaina bat kontratatzea onartu da.

Ekimena, Merkatuen Plan Estrategikoaren eta 2023 – 2027 Agintaldi Planaren barruan kokatua, urteko azken hiruhilekoan garatuko da, kalean dinamizatzeko ekintzekin ere. Kanpaina honen bidez, 91.597 euroko aurrekontuarekin, tokiko merkataritza lehiakorragoa eta berritzaileagoa egin nahi da, merkatuak herritarren erreferentziazko eta konfiantzazko gune gisa kokatuz. Parte hartu nahi duten enpresek urriaren 17ra arte izango dute eskatutako dokumentazio guztia aurkezteko. Nolanahi ere, lizitazioari buruzko informazio guztia eskuragarri dago Bilbao Zerbitzuen webgunearen kontratatzailearen profilan.

«Apustua argia da: udal-merkatuen sarea modernizatzea eta indartzea, azalera handien eta online merkataritzaren aurrean alternatiba iraunkor eta hurbil gisa», azpimarratu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Era berean, proiektua bat dator Bilboko Balioen Gutuna eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) osatzen dituzten gizarte-justiziaren, ingurumen-jasangarritasunaren, konpromisoaren eta osasunaren balioekin.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019