Bilbao Zerbitzuak-ek sariak banatu dizkie Bilboko hilerriko pintura azkarreko lehiaketako irabazleei

Yolanda Díez y Aida Mauri en la entrega de premios

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek sariak banatu dizkie Bilboko hilerriko pintura azkarreko lehiaketako irabazleei

Bilboko Udal Hilerriko Pintura Lehiaketaren I. edizioko irabazleei ekainaren 17an eman zitzaizkien sariak, Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean. Lanak astebetez erakutsiko dira Erriberako Merkatuko kartel digitaletan eta Bilbao Zerbitzuak-en webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako margolanak eta emandakoak Bilboko Hilerrian ere egongo dira ikusgai Domu Santu eguneko kultur programazioan.

“Beste ezer baino lehen, lehiaketa honetako irabazleak zoriondu gura nituzke, egindako lanen bidez benetako talentu artistikoa gozatzeko aukera eman digutelako. Bestalde, eskerrak eman gura dizkiet parte-hartzaile guztiei euren margolanen bidez Bilboko Udal Hilerriaren edertasuna eta xarma gozatzeko modu berriak erakusteagatik”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Aida Mauri Crusat bartzelonarraren “Entrada a la Cripta” margolanak lortu zuen lehen saria, eta José Reyes Rodriguezen “Capilla somonte basabe” eta Carlos Espiga Alfonsoren “Esculturas” lanek bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten, hurrenez hurren. Era berean, Josep Millasen «Cementerio de Bilbao» pinturak akzesita lortu zuen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak Suitzako turismoarekin elkarlanean ari da turismo arduratsua, ekologikoa eta jasangarria sustatzeko

Stand de 'Swisstainable on Tour'

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak Suitzako turismoarekin elkarlanean ari da turismo arduratsua, ekologikoa eta jasangarria sustatzeko

Erriberako Merkatuak “Swisstainable on Tour” erakusketa ibiltaria hartuko du, Suitza jasangarriena eta ekologikoena ezagutarazteko. Suitza Turismok, Friburgo eskualdearekin, Leman Lakuarekin, Basileako hiriarekin eta Suitzako trenekin lankidetzan antolatutako erakusketa, Erriberako Merkatuko sarrera nagusiaren atariaren erdian egongo da, beheko solairuan. 11 metroko luzera eta 6 metroko zabalera duen atoia daraman bizikleta elektriko batek osatzen du.

“Plazerra da “Swisstable on Tour” erakusketa bezalako ekimenetan parte hartzea; izan ere, Erriberako Merkatua hiribilduaren mugetatik haratago ezagutarazteko aukera ematen du, jasangarritasuna eta bizimodu ekologikoa sustatzen diren bitartean. Bi ezaugarri horiek gure Udal Merkatuen nortasunaren parte dira”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Erakusketak estatuko hainbat hiri zeharkatu ditu, Madril, Bartzelona eta Valentzia, besteak beste, Suitzako turismo arduratsuari balioa emanez eta hura sustatuz. Gainera, ekimen hau pertsonengana hurbiltzeko asmoz, Suitza Turismok Suitzara bidaia baten zozketa egingo du.

Irabazi bidaia bat Suitzara

Suitza Turismok zozketa bat egitea erabaki du. Zozketa horretan jende guztiak parte hartu ahal izango du eta irabazleek Suitzara bidaia bat jasoko dute opari. Parte hartzeko, inprimaki hau bete beharko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko hilerrian bisita antzeztua antolatu du uztailaren 9an

Composición gráfica del evento en el que se ve el cementerio de Bilbao de noche

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko hilerrian bisita antzeztua antolatu du uztailaren 9an

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Gehienez ere, 100 lagunentzako ekitaldia da, eta hortaz, erreserba egin behar da Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan, 944 231 019 telefonora deituta edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bidez, uztailaren 6ko 13:00ak arte.

Bilboko hilerriak bisita antzeztua eta gidatua antolatu du uztailaren 9ko (zapatua) gauean, 21:00etatik 22:30era bitartean. Bisita horretan, parte-hartzaileak hainbat espaziotatik (sarrera, hilobiak, panteoiak …) ibiliko dira eta horiek ezagutuko dituzte (edo berriro deskubrituko dituzte). Bilboko historia hilerrian lurperatuta dauden pertsonen bitartez, inoiz imajinatu gabeko moduan, kandelen argitan. Bilboko Udal Hilerria ezagutarazteko eta hilerriko ondare kulturalari, historiko-artistikoari, paisaia-ondareari eta hileta-ondareari balioa emateko Bilbao Zerbitzuak egiten ari den kultura-jardueren barruan kokatzen da honako hau.

Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Yolanda Díezek azaldu duenez, “heriotzaren kontzeptua, askotan, arindu eta ahuldu egin da alderdi morbosoenak goraipatuz. Horregatik, ekimen honekin heriotza modu naturalagoan eta lasaiagoan ulertzeko modu bat erakatsi nahi diogu gizarteari. Testuinguru horretan, ikuspegi hori ahaztu gabe eta oztopoei aurre egiteko borrokatuz, gure proiektua Europako hilerriek gaur egun duten joerarekin bat dator, hau da, hilerriak hurbiltzea pertsonei, bizidunei, hartara, hilerriez bizitzan goza dezaten, bake-, lasaitasun-, kontsolamendu- eta gogoeta-leku gisa, ondare historiko kulturalaz gozatzeko eta denboran zehar bilakaera soziala zer-nolakoa izan den ikusteko leku gisa.

Bisitan, hilerrian lurperatutako hainbat pertsonaia ospetsuren istorioa antzeztuko da, txistu-musikarekin eta musika klasikoarekin lagunduta. Era horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak hileta-kultura gizarteari hurbilduko dio, «tresna pedagogiko» baten moduan, osagai batzuk eta besteak nahastuko dituen ekimen batean, bitariko formatu batekin, alegia, bisita gidatu eta «performance» gisara.

Giroko soinuen, musikaren, ekintza performatiboen eta dinamikoen bidez, parte-hartzaileak hilerrian paseoan ibiliko dira ilunpetan, kandelen eta ilargiaren argia lagun. Kandelak bisitaren hasieran banatuko zaizkie, inork xehetasunik gal ez dezan.

Bilboko hilerria bisitatzea aukera ezin hobea da uriari, jendeari eta lurrari buruz dakiguna ezagutu, gogoratu eta zabaltzeko. Hilerri bat bisitatzean iragana ezagutu daiteke, hildakoen istorioen bidez hiriaren bizitza jasotzen baita, eta horrek gure ingurua eta hilerri hau beste modu batera ikusteko aukera ematen baitigu” zehaztu du Diezek.

Jarduera pertsonaia ospetsu batzuek eta gidari edo aurkezle batek egingo dute, guztiak ere Bizkaiko Arte Elkarteko kideak. Pertsona horiek lurperatutako pertsonak ordezkatuko dituzte, eta haien bizitzaren alderdi garrantzitsu eta bitxiak kontatuko dituzte.

Hala, gauaren aterpean, Bilboko udal-hilerriaren historia, hilerriak gordetzen duen artea eta hilerrian dauden XX. mendeko pertsonaia garrantzitsuen bizitza (Casilda Iturrizar eta Tomás José de Epalza senar-emazteak, Juana Mir idazlea, Gabriel Aresti poeta eta Rafael Moreno Aranzadi (Pichici) Athleticeko jokalaria, besteak beste) kontatuko digute, panteoi liluragarrien eta harrizko edo brontzezko estatuen artean.

Ez hori bakarrik, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egunera arte Bilboko XX. mendeko historia astindu duten gertaera mingarriak ere gogoraraziko dizkigute, hala nola hauek: Zabalguneko Zirkuko haurren tragedia, 1912an; Espainiako Gerra Zibila, ekialdeko harresia lekuko, 538 pertsona fusilatu baitzituzten, batez ere miliziano errepublikanoak; Larrinagako espetxeko erasoko, La Galerako eta Aingeru Zaindarietako biktimak; Altuna Mendi eta Cabo Quilates itsasontzietako biktimak, Kriptan ehortziak; eta Oiz mendiko 1985eko hegazkin-istripuko biktimak.

Bitxikeria asko dira Bilboko udal-hilerrirako bisita hori esperientzia ahaztezina egiten dutenak; udal-hilerria Espainiako hilerri zaharrenetako bat eta Europako hilerri esanguratsuenetako bat da.

Izena emateko epea

Jarduera horretan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, gehienezko kopuru bat izango baita, segurtasunagatik. Edukiera 100 lagunekoa izango da.

Bisita antzeztura joateko erreserba uztailaren 6ko 13:00ak arte egin daiteke, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bulegoetan (30 plaza), 944 231 019 telefonora deituta (30 plaza) edo Bilbao Zerbitzuak erakundearen webgunearen bitartez (40 plaza) [Bitarteko honen bidez agortutako plazak], pertsona guztiek bisitan sartzeko aukera izan dezaten, beren baliabide edo trebetasun teknologikoak edozein izanik ere. Sarbide-kanal horietako batean betetzen ez diren plazak beste kanaletara bideratuko dira.

Ibilbidean zehar audio-sistemak erabiliko dira, bertaratzen direnek gidariaren azalpenez modu inguratzaileagoan gozatu ahal izan dezaten.

Gurutze Gorriaren lankidetza

Ekitaldia egiteko, Bizkaiko Gurutze Gorriak oinarrizko laguntza-ekipoa jarriko du -boluntario 2 eta ibilgailu bat- 20:00etatik 23:00etara bitartean, prest egongo direnak ekitaldira bertaratutako pertsonei berehalako arreta eman behar izanez gero eta bestelako osasun-gorabehera edo istripu prebenitzeko.

Bestelakoak

  • Bisita ez da 12 urtetik beherakoentzat gomendatzen.
  • Ezingo da argazkirik, bideorik edo audio-grabaziorik egin.
  • Antzezpenak ibiltariak izango dira, eta, hortaz, ez da esertzeko leku espezifikorik egongo.
  • Oinetako erosoak eta hotzetik babesteko arropa eramatea gomendatzen da.
  • Ekitaldira joan ahal izateko, ezinbestekoa da erreserbaren ziurtapena aurkeztea ekitaldiaren sarreran.
  • Ezinbestekoa da Bilboko udal hilerriko ate nagusian egotea (Santimami Auzoa 4, Zamudio/Derio) bisita hasi baino 15 minutu lehenago.
  • Bisita ez da bertan behera geratuko euria eginda ere; bai, ordea, alerta horia edo gehiago ezarrita badago. Euria bada, zira, aterki eta oinetako egokiak eraman.
  • Jarduera bertan behera utzi ahal izango da gutxieneko jende-kopurua ez badago edo antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ibiltarien sareak agur esan du, datorren udazkenera arte; 5.000 parte hartzaile izan ditu 2021-2022 ikasturtean

Foto de familia en el final de la red de caminantes

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Ibiltarien sareak agur esan du, datorren udazkenera arte; 5.000 parte hartzaile izan ditu 2021-2022 ikasturtean

Yolanda Diez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak 2021-2022 ikasturteko balantzea eskaini du, gaurko ibilbidean parte hartu duten ibiltariekin Zabalguneko Udal Merkatuan egindako gosari osasungarri batean.

Osasuna sustatzeko doako udal programa hau herritar guztientzat da, eta 5.040 parte hartzaile izan ditu, eta 175 saio egin dira, 2021eko urriaren 4tik ekainaren 29ra arte.

Ikasturte honetan gogokoen izan diren ibilbideak, berriz, Kañu pasealekua, Itsasadarreko pasealekua, San Mames, Ametzola eta Hiru Parkeak izan dira.

Yolanda Diez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak Ibiltarien Sarearen ikasturteko azken jardunaldian parte hartu du gaur goizean. Díezek gaurko ibilbideko parte hartzaileei egin die harrera, eta geraldi bat egin dute bidean, indarrak berritzearren Zabalguneko Udal Merkatuan gosari osasungarri bat eginez.

Zabalguneko Udal Merkatuko ahamen osasungarria fruta freskoarekin eta urarekin egin da, berriro eguneko ibilaldiari ekin aurretik monitoreekin batera.

Yolanda Diezek ikasturtearen balantze labur bat egin du, eta pozik agertu da «urtetik urtera parte hartzaileen artean arrakasta handia izaten ari den programarengatik», zeinak, ibilaldiok egiten dituzten pertsonen osasunerako onuragarri izateaz gainera, harremanetarako aukera ere ematen baitu, eta, hala, onura bikoizten. Osasun eta Kontsumo Sailaren arduradunak hau gogorarazi du, orobat: «parte hartzaileen batez besteko adina 65 eta 70 urte artekoa den arren, gure erronka da herritar guztiek probatzea Ibiltarien Sarea, duten adina dutela».

Osasuna sustatzeko udal programa hau doakoa da, eta iragan urrian hasi zen, eta ekainaren 29an amaituko; herritar guztientzat da. Ikasturte honetan, 175 saio antolatu dira, eta 5.040 pertsonak parte hartu dute (batez beste, 32 pertsona).

Udal merkatuek bat egin dute ibiltarien sarearekin

Programa astelehenetik ostiralera garatu izan da, 11:00etatik 13:00etara, eta profesionalak izan ditu beti zuzendari eta laguntzaile. Programak 15 ibilbide izan ditu, eta txandaka egin dira; interesdunek «Bilbo ezagutzeko ibilbideak osasuna zaintzen duzun aldian» izeneko gidan ikus ditzakete, zeina Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak argitaratu baitu, eta dagoeneko eskura baitaude udaltegien sarean eta Udalaren web-orrian.

Bestalde, osagarri moduan, ikasturte honetan hiru ikustaldi egin dira udal merkatuetan, erakustearren zeinen ardura handikoa den gorputz jarduerarekin batera modu osasungarrian elikatzea, bizimodu osasungarri bat izatearren eta ekonomia zirkularra eta gertuko produktuen kontsumoa sustatzearren. Abenduan, ibiltariek geraldi bat egin zuten Labayruko udal merkatuan; apirilean, Otxarkoagakoan; eta, gaur, ekainak 10, Zabalgunekoan.

Arrakasta handiena duten ibilbideak

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, ibilbide gogokoenak Kañu pasealekua, Itsasadarreko pasealekua, San Mames, Ametzola eta Hiru Parkeak izan dira. Batez beste parte hartzaile gutxien izan duten ibilbideak, bestalde, desnibelagatik zailenak zirenak izan dira (Arnotegi, Artxanda), eta hirigunetik urrunen doazenak (Ollargan eta Larreagaburu)

«Zure osasunagatik, mugitu zaitez modu jasangarrian»

Ikasturtea hasi aurretik, irago irailean, Mugikortasunaren Astea ospatu zen, Europako Batzordeak 2021eko kanpainarako hautatutako goiburuarekin: «Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua», eta goiburua, «Zure osasunaren alde, mugitu modu jasangarrian». Europako Batzordeak osasuna nabarmendu nahi izan zuen, bai gorputz osasuna, bai buruko osasuna, gure udalerrietan batetik bestera modu jasangarrian ibiltzeko moduekin lotuz hura, eta Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak bat egin zuen kanpaina horrekin. Hala, bada, Bilboko 4 parketatik abiatuta (Abusu, Etxebarria, Deustu eta Kasilda Iturrizar), mugikortasun aktiboko eta bizimodu osasungarriko jardunaldi baterako proposamen bat egin zen, gorputz ariketa eta modu osasungarrian elikatzea hartuta ikuspuntutzat, helmuga Erriberako Merkatuan izanik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola udako zaporez beteko da

Ejemplo de platos de verano

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola udako zaporez beteko da

Uda hastear dagoen honetan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan emango diren tailer gastronomikoen eskaintza berria egin du. Mikel Escudero ESHBIko sukaldariak emango ditu ikastaroak, eta lau saio izango dira uztailean zehar.

«Beroa iristen denean, entsaladak, krema hotzak eta plater freskagarriak dira nagusi etxeetako jantokietan. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak-etik sukaldaritza-ikastaroetara joatera eta gure udal-merkatuetako sasoiko produktuetatik abiatuta egindako errezeta berriak ikastera animatzen ditugu herritarrak” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Ikastaroa uztailaren 6, 13, 20 eta 27an, 18:30ean, Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolan egingo diren lau klase praktikoz osatuta dago. Lehenengo klasean hegaluzea tipularekin eta atun gorria tatakiarekin prestatuko dira. Uztailaren 13an, asteazkenean, sukaldariak gazpatxo errezeta eta Vietnamgo biribilki hotza egiten erakutsiko du. Hirugarren astean, itsasoak Sukaldaritza Eskolako sukaldeak bisitatuko ditu bi errezetarekin, otarrainxkak limarekin eta albaka txipi beteekin. Azkenik, laugarren saioak azken ukitua emango dio ikastaroari, eta bertan kuiatxo-krema curryarekin eta kokoarekin eta muxika eta basoko fruituekin egindako bizkotxoa prestatzen ikasteko aukera eskainiko da.

Informazio gehiago

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Aida Mauri Crusat-ek, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako hilerriko aire zabaleko pinturaren lehiaketaren irabazlea

Aida Mauri Crusat, ganadora del Concurso de pintura

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Aida Mauri Crusat-ek, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako hilerriko aire zabaleko pinturaren lehiaketaren irabazlea

Aida Mauri Crusat-ek izan da Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako Bilboko Hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko I. Lehiaketaren irabazlea, ‘Entrada a la cripta’ obrarekin. Lehiaketa gaur, ekainak 4, larunbata, egin da, goiz osoan zehar, Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko Udal Hilerriaren 2022ko kultur programazioaren Barruan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan. Bigarren saria José Reyes Ramos Rodriguez-ek egindako ‘Capilla somonte basabe’ lanak jaso du, eta hirugarren saria Carlos Espiga Alfonso-k irabazi du ‘Esculturas’ lanarengatik. Epaimahaiak Josep Millas Chia margolariaren ‘Cementerio de Bilbao’ lana accesit batekin saritzea erabaki du.

“Gozamena eta esperientzia ederra izan da lehiaketako epaimahaikide izatea. Lehiaketak, batez ere, Hilerriko xarma euren lanetan modu sinestezinean islatzen jakin duten parte-hartzaile guztien talentu eta sormen handia bildu du”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak. Epaimahaia pinturaren arloan ospe eta ezagutza aitortua duten pertsonek osatu dute: Enrique López Suárezek; José Ramón Muro Pereg-ek; Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateordea eta Bilbao Zerbitzuak elkarteko presidenteak; eta José Antonio Fernández erakundeko zuzendariak.

Lehen saria kanposantuko kaperaren fatxada nagusian inspiratu da, eta adierazpen-indar handia, konposizio ona eta marrazki bikaina dituen lana da, perspektiba konplexua eta testura iradokitzaileak islatzen dituena. Bigarren saria kanposantuko kariatide batean inspiratu da, argi eta itzalen jokoagatik, gaiaren soiltasunagatik eta marrazkiagatik nabarmentzen dena. Hirugarren saria akuarela bat da, epaimahaiari gustatu zaion tonu okredun marrazki on batekin. Akzesit bat ematen zaio estilo figuratiboko laugarren lan bati, kanposantuko kapera klaustrotik erakusten duena. Bilboko hilerria ondo baino hobeto ezagutzen da, eta nolabaiteko konplexutasuna du.

Laster jakinaraziko da saridunei sariak noiz banatuko zaizkien eta saritutako lanak katalogo digital batean ikusgai non jarriko diren. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Gainera, gaur gerturatutako pertsonak, bai parte-hartzaileak, bai bisitariak, Bizkaiko Elkarte Artistikoak emandako pintura-klase magistral batera joan ahal izan dira. Bertan, Hilerriko panteoien estatuak esku hutsez arkatzez edo ikatzez marraztea landu da.

Lehiaketa girotzen laguntzeko, eguerdiko 12:00ak aldera, bertaratutakoek Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak une horretarako aukeratutako 15 poemen poesia errezitaldiaz gozatu ahal izan dute. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistak aritu dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako merkatura itzuliko dira

Plato de comida saludable

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako merkatura itzuliko dira

Ekainaren 2an, 9an eta 16an, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) lankidetzan Bilbao Zerbitzuak-ek joan den hilean inauguratu zituen Sukaldaritza Osasungarriko Tailerren hiru saio praktiko hartuko ditu. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak antolatutako tailerrek bilbotarrek elikadura hobetzeko eta ohitura osasungarriak hartzeko trukuak eta aholkuak ikasteko balioko dute.

“Errezeta eta sukaldeko truku berriak ikasteaz gain, tailerretara doazenek elikadura osasungarriari buruzko kezkak eta soluzio praktikoak partekatzeko aukera izango dute», azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak.

Klase teorikoaren ondoren, bertaratutakoek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute eta, hala, Udal Merkatuetako postuek eskaintzen dituzten tokiko eta kalitatezko produktuez baliatuz, plater zaporetsu eta osasungarriak egin ahal izango dituzte. Gainera, ekainaren 14an, giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonentzako tailerra eskainiko da. Bertan, jarraibide dietetikoak eskainiko dira, pazienteek euren elikadura gaixotasunaren faseko beharrizan espezifikoetara egokitu ahal izan dezaten.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketarako motorrak berotzen ari da

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketarako motorrak berotzen ari da

Gero eta hurbilago dago. Datorren ekainaren 4an, pinturaren eta artearen zale amorratuek hitzordua dute Bilboko Udal Hilerrian. Aire zabaleko pintura azkarreko I. lehiaketa egingo da, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko leku enblematikoaren kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa sustatzeko eta balioesteko antolatua. Lehiaketa 9:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek bost ordu izango dituzte lanak egiteko. Parte-hartzaileek ekainaren 3ko 12:00ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, interesdunek Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete lehiaketaren oinarriak.

«Aire zabaleko jardueraz gozatu nahi dugu, eta parte-hartzaileek panoramaz goza, euren lanetan gure udal-hilerriko arkitektura eta paisaia arloetako ikuspegi ederrak islatzen dituzten bitartean», adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotziak. Jatorrizko asmoa lehiaketa aire zabalean egitea bada ere, eguraldiak laguntzen ez badu Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

Pintura klase magistrala eta soinu poetikoak

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa Hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marraztera egongo da bideratuta.

Gainera, eguerdiko 12:00ak aldera, Kaperak, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak une horretarako aukeratutako 15 poemen poesia errezitaldia jasoko du. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistak arituko dira. Aurreikuspenen arabera, ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango du.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udal merkatuek udako ordutegia estreinatuko dute

horario de invierno

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Udal merkatuek udako ordutegia estreinatuko dute

Ekainean zehar egingo dute, udak berezkoa duen bizi-erritmora egokitzeko.

Udaren atarian, Bilboko etxeetan hain gustuko dituzten sasoiko elikagaiak Erriberako, Zabalguneko, Deustuko, San Inazioko, Labayruko, Otxarkoagako eta Traukoko udal merkatuetako postuetara iristen hasi dira. Uda garaiak dakarren bizimoduaren erritmora egokitzeko, datorren asteazkenetik aurrera, udako hilabeteetan, ekainaren 1etik aurrera, Hiriko udal merkatuek ordutegia egokituko dute.

“Elikadurak funtsezko zeregina du gure osasunaren egoeran, eta udan ez dugu alde batera utzi behar zaintza hori. Osasun eta Kontsumo Sailetik gure merkatuetan erosketak egitera animatzen ditugu herritarrak, kalitatezko elikagaiak, tokikoak eta guztiz osasungarriak erosteko leku aparta direlako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Udal Merkatuak ordutegien aldaketa txiki batzuekin hasiko dira ekainetik aurrera. Ez dute ordutegi aldaketa aldi berean egingo eta, are gehiago, ohiko ordutegiarekin jarraituko duten bi ere egongo dira: Zabalguneko eta Traukoko merkatuak. Erriberako eta San Inazioko merkatuen kasuan, irekiera-ordutegi berria hilaren 14an hasiko da, eta Deustuko merkatuan, berriz, egun bat geroago. Labayrun, ordutegiaren aldaketa bi hilabete inguru egongo da indarrean, uztailaren 4tik irailaren 7ra.

MerkatuaUdako ordutegia
Zabalguneko MerkatuaOhiko ordutegiari eusten dio
Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era
Deustuko MerkatuaEkainaren 15etik irailaren 15era
Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara
Uztailean ostiral arratsaldeetan 17:00etatik 20:00etara irekiko da
Abuztuan ostiral arratsaldeetan itxita egongo da
Otxarkoagako MerkatuaEkainaren 1etik irailaren 1era
Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara
Ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era
Abuztuan ostiral arratsaldeetan, itxita egongo da
San Inazioko MerkatuaEkainaren 14tik irailaren 14ra
Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara
Ostiral arratsaldetan, 17:00etatik 19:30era
Traukoko MerkatuaOhiko ordutegiari eusten dio
Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara
Astelehenetik ostiralera arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara
Labayruko MerkatuaUztailaren 4tik irailaren 7ra
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara
Uztailean arratsaldez itxita egongo da, ostiraletan izan ezik
Abuztuan arratsaldez itxita egongo da
Labayruko MerkatuaEkainaren 14tik irailaren 15era
Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:30era
Ostiraletan eta jaiegun bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara
larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Shipra Khanna influencerrak indiara eraman du Erriberako Merkatua

Influencer Shipra Khanna

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Shipra Khanna influencerrak indiara eraman du Erriberako Merkatua

Shipra Khanna Influencer eta Masterchef India 2012ko irabazleak Erriberako Merkatua bisitatu du eta euskal ohitura gastronomikoak erakutsi dizkie sare sozialetan dituen bost milioi jarraitzaile baino gehiagori, baita merkatu honek dituen espazio zoragarriak ere.

«Beti da atsegina Shipra Khanna bezalako bisita bereziak izatea, baita Bilbotik milaka kilometrora bizi diren pertsonengana iristea eta gure Udal Merkatuek dituzten produktu bikainak eta bitxikeriak erakustea ere», adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Jatorriz Shimplakoa den chefa Erriberako Merkatuan ibili da postuen, inguruen, gastro-tabernen eta janariaren beraren bideoak grabatzen. Gainera, bere sukaldaritzako ezagutzak partekatu ditu merkatariekin, gastronomia kulturartekotasunerako eta fusiorako elementu gisa balioetsiz. Shipra, “The Space Trail” izenekoaren sortzailea izateaz gain, Masterchef Travelen sukaldaritzako enbaxadorea ere bada, eta sukaldaritzako 8 liburu argitaratu ditu. “Basqyium” eta “Bilbao Urban & Cities Design” enpresek gauzatu duten euskal eta indiar sustraien arteko kulturari lotutako proiektuaren barruan iritsi da Bilbora.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019