Bilboko udal hilerriak bere ohiko kontzertu lirikoa berreskuratuko du azaroaren 1ean

4º Concierto lírico en la Capilla del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Bilboko udal hilerriak bere ohiko kontzertu lirikoa berreskuratuko du azaroaren 1ean

Bilboko Udal hilerriko kaperak Santu Guztien Eguneko Kontzertu lirikoa hartuko du azaroaren 1ean, 13:00etan. Kontzertuan “Bilbao Bel Canto” musika taldeak hartuko du parte. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak; Martín Barcelona tenoreak; Zuriñe de Diego biolinak; Miren de Diego biolak; eta Iñaki Velasco pianoak. Guztiak ere, ahots zein instrumentista moduan nazioko artearen panoraman ibilbide ezaguna dutenak, eta prestakuntza sendoa eta etengabe eguneratzen ari direnak, nazioko eta nazioarteko ekitaldietan parte hartzeari esker.

Laugarren kontzertu liriko honetan Kall Jenkins, Caccini, Mascagni, Cesar Franck, Sorozabal, Webber, Haendel, Guridi, Alcala de Penella, Mozart, Italiako musika napolitar tradizionaleko, Morricone, Olaizola eta Verdiren 14 obra interpretatuko dituzte, filmetako soinu-banden abestietatik hasi eta euskal zortzikoetara, kantu sakratu, aria eta erromantzetatik pasatuz, genero horiek entzule guztiengana hurbiltzeko helburuarekin, Bilboko udal-hilerriko kapera paregabearen barruan, Domu Santu Eguneko ospakizunaren egunean.

Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte. Klaustroaren kanpoko megafonia konektatu egingo da, kaperan sartu ezin diren pertsonek kontzertua jarraitu ahal izan dezaten.

Gainera, berrikuntza gisa, kontzertua zuzenean emango da Telebilbaoren eta Bilbao Zerbitzuak-en YouTubeko kanalaren bidez, bertaratu ezin izan diren guztiek kontzertua ordenagailu, mugikor edo tablet baten bidez zuzenean, edo ondorengo edozein unetan ikusi eta entzun ahal izan dezaten.

Laugarren kontzertu liriko honek Sarria-Funetxea eta Grupo Albia hileta-zerbitzuen enpresen laguntza du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Deustuko eta Bilboko hilerriek familiei arreta emateko zerbitzua zabalduko dute azaroaren 1ean

Bilboko hilerria

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Deustuko eta Bilboko hilerriek familiei arreta emateko zerbitzua zabalduko dute azaroaren 1ean

Aurten, Deustuko eta Bilboko Hilerriak zabalik egongo dira, azaroaren 1ean ospatuko den Domu Santu Egunean joan nahi duten guztientzat.

Gainera, Zamudion/Derion dagoen Bilboko Udal-hilerriak herritarren arretarako langile kopurua indartuko du beste pertsona batekin urriaren 23an, 24an, 30ean, 31ean eta azaroaren 1ean, jendearen arreta hobetzeko eta bulegoetako aurrez aurreko arretan pilaketak saihesteko.

Ondorioz, bulegoetako jende aurreko ordutegia egun horietan goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:00ak arte luzatuko da.

Bestalde, Deustuko Udal hilerriak familiei ematen zaien arreta indartuko du Bilbao Zerbitzuak-eko lanbideetako pertsona batekin, goizeko 10:00etatik 14:00etara.

Familiei arreta emateko ordutegia luzatu denez eta egun horietan jendearentzat irekita egongo denez, Bilbao Zerbitzuak-etik, gehienak erakusten ari diren jokabide eredugarria berriro erakusteko eskatu gura diegu herritarrei, Udalarekin lankidetzan arituz prebentzioko osasun-arauak eta osasun-agintaritza eskudunak hartutako zuhurtasun- eta babes-betebeharrak betez, batez ere, kanpoaldean musukoa erabiltzeari dagokionez, pertsonen arteko segurtasun-tartea gorde ezin denean.

Garraio publikoa

Bilboko Udal-hilerria bisitatuko duten pertsonei, hilerrira joateko garraio zerbitzu publikoak erabiltzea gomendatzen zaie, autobusa eta trena.

  • Euskotrenen L3 Kukullaga-Etxebarri/Lezama lineak tren zerbitzua du 7:30etik 22:30era, Otxarkoagako, Txurdinagako, Zurbaranbarriko, Zazpikaleetako (Alde Zaharra), Urribarriko eta Matikoko (Bilbo) geltokietan (informazio gehiago Euskotrenen webgunean).
  • Bestalde, Bizkaibusek Bilbo eta Zamudion/Derion dagoen bertako udal-hilerria lotzen dituzten zenbait autobus-linea ditu. Linea bakoitzaren ordutegiak eta maiztasunak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean kontsulta daitezke.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gurutze Gorria Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da bisitariei laguntzeko

Puesto de la Cruz Roja en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Gurutze Gorria Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da bisitariei laguntzeko

Bilboko Udal-hilerrian, urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean hiriko lekurik bizienetako eta jendetsuenetako bat gure hilerria izango dela aurreikusiz ari gara lanean.

Sarrerak eta bisitak segurtasun osoz egin ahal izateko, aurten ere, datorren asteburuan eta azaroaren 1ean, goizeko 08:00etatik 18:00ak arte, Hilerriko sarrera nagusiko aparkalekuan egongo den boluntario dispositibo bat eta oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat Bilboko udal-hilerrira joatea hitzartu dugu Bizkaiko Gurutze Gorriarekin.

Zerbitzu berezi horren bidez, Bilboko udal hilerriko bisitariek izan dezaketen edozein istripu edo kalte fisikoren aurrean osasun-estaldura egokia eskaini gura da.

Modu berean, hilerriko sarrera nagusian Gurutze Gorriko lau boluntario prest egongo dira, bi aulkirekin, mugikortasun murriztua duten eta Bilboko udal-hilerriaren barrualdetik mugitzeko eskatzen duten bisitariak leku batetik bestera eramateko.

Gainera, Bilboko Udal-hilerriak bi aulki elektriko ditu, eta horiek ere bisitarien eskura jarriko ditugu, pertsona horiei bisita egitea errazteko, euren laguntzaileentzat ere erakargarriagoa, erosoagoa eta errazagoa izan dadin, haiek baitira aulkia maneiatu behar dutenak, ez erabiltzailea/onuraduna. Horrela, Bilboko hilerriaren irisgarritasun unibertsalaren hobekuntzan aurrera egiten dugu.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaltzaingoa Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da jende kopurua kontrolatzeko

Una unidad de la Policía municipal en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Udaltzaingoa Bilboko udal hilerriarekin elkarlanean arituko da jende kopurua kontrolatzeko

Bilboko Udal Hilerrira jende asko joatea aurreikusten da, urriaren 23 eta 24ko asteburuetan eta 30 eta 31n, hurrenez hurren, eta azaroaren 1ean, eta horrek elkarbizitza arazoak eragin ditzake esparruaren barruan, batez ere ibilgailuak aparkalekutik sartu eta irtetearen ondorioz.

Segurtasuna bermatu ahal izateko eta hilerrira egiten duten bisitan pertsonentzako arrisku-egoerak saihesteko, Bilboko Udaltzaingoaren agenteen laguntza izango da, eta haien zeregin nagusia izango da Bilbao Zerbitzuak enpresako langileei laguntzea hilerriaren barne-antolaketan, hala nola sarbideen kontrolean eta abarretan, eta gatazka kasuetan edo indarrean dagoen araudia betetzen ez denean esku hartzeko.

Ibilgailuen sarbidea eta aparkalekuak

Bilboko Udal Hilerriak 67 plaza ditu, eta horietatik 2 mugikortasun murriztuko txartela duten pertsonentzat erreserbatuta daude, hilerrirako sarrera nagusiaren erdialdean ibilgailuak aparkatzeko.

Ibilgailuen sarbidea erraztuko da Bilboko Udal Hilerrira, Txorierri BI 737-Erandio / Larrabetzu errepidean bisiten arintasuna bermatzeko eta zirkulazio-arazoak eta aparkaleku irregularrak saihesteko.

Azaroaren 1ean leku bat gordeko da sarreraren eskuinaldean, Bilbao Zerbitzuak zerbitzuaren bulegoen ondoan, larrialdietako ibilgailuentzat, hileta-zerbitzuetako enpresentzat, mugikortasun murriztuko txartela indarrean duten ibilgailuentzat, baldin eta txartelaren titularrak ibilgailua okupatzen badu, eta egun horretan hilerrira sartzeko baimena duten pertsonen segizioan parte hartzen duten ibilgailuentzat, bai eta baimendutako beste pertsona batzuentzat ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriak prest daude Santu Guztien egunerako

José Antonio Fernández Celada, Yolanda Díez y Martin Barcelona

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Bilboko udal hilerriak prest daude Santu Guztien egunerako

  • Aurten, berrikuntza gisa, Bilbokoak dolu perinataleko gune bat izango du, oroitzapenerako topaleku pertsonalizatua eta intimoa, haurdunaldian, erditzean edo erditze ondoren alaba edo semea galdu duten familia guztientzat.
  • Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen bada ere, Bilboko Udaltzaingoaren eta Gurutze Gorriaren laguntza izango da eta Covidaren aurkako neurri guztiak beteko dira.
  • Urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean bulegoetako aurrez aurreko arreta indartu egingo da.
  • Aurten kontzertu liriko klasikoa berreskuratuko da; librea izango da edukiera bete arte, eta aurten Telebilbao tokiko telebista-katetik eta Bilbao Zerbitzuak-en youtubeko kanalaren bidez emango da zuzenean.

Datorren azaroaren 1ean Domu Santu Eguna da, eta hori giroan nabaritzen da. Iaz, inguru guztietan zegoen birusak eta horri eusteko neurriek eragotzi egin zuten bilbotar askok euren hildakoei bisita egitea, bizi ziren herriko hilerrietara soilik joan zitezkeelako. Baina 2021. urte honetan, pertsona maitatuenen panteoiak, nitxoak edo hilobiak berriro txukundu ahal izango dituzte, Bilboko eta Deustuko hilerriak berriro irekita egongo direlako joan nahi duten guztientzat. Aurten, berrikuntza gisa, Bilboko hilerriak dolu perinataleko gune bat izango du, oroitzapenerako topaleku pertsonalizatua eta intimoa, haurdunaldian, erditzean edo erditze ondoren alaba edo semea galdu duten familia guztientzat.

Ordutegiei dagokienez, Bilbokoa 8etatik 18etara egongo da zabalik, eta Deustukoa, berriz, 8etatik 15etara, azaroaren 1ean izan ezik, egun horretan 8etatik 18etara egongo baita herritarrentzat irekita.

Dolu Perinatalerako gune berria

Ama edo aita izatearen ametsa, askorentzat, hastera zihoan unean bertan amaitzen da. Haurdunaldian edo jaiotzeko unean seme edo alaba bat galtzea oso egoera traumatikoa eta mingarria da, eta dolu perinatalak ikusezin izaten jarraitzen du gizartean. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak isiltasun hori apurtu gura izan du, Bilboko udal-hilerrian intimitate- eta oroitzapen-espazio pertsonalizatu bat ezarriz, haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean seme-alaba galdu duten familia guztientzat. Gunearen aurkezpen ofiziala laster egingo da. Dolu Perinatalari Laguntzeko Euskadiko Taldearen lankidetzarekin eta parte-hartzearekin, irekiera sinbolikoa azaroaren 1ean izango da.

Espazio horren bidez, familia horiei arreta emateko dagoen hutsunea bete, haien galerak ikusarazi, eta gurasoei doluan lagundu gura da. Memoriala irekia eta konnotazio erlijiosorik gabea da, 63. etxaldean dago, Mungiako errepideko atetik Hilerrira sartzeko sarbidearen ondoan, eta 30 metro karratuko azalera du intimitatean egoteko.

Covid-aren aurkako neurriak eta langile gehiago

Zalantza barik, udal-hilerrien kudeaketaren urteko egunik garrantzitsuenetako bat da. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuak-ek ekintza-plan berri bat jarri du martxan, hilerriak duintzeko eta haien zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta, aldi berean, pertsonen bertaratze masiboaren ondorioz gura ez den kutsadura-gune bihur ez daitezen. Ildo horretan, gogorarazten da musukoa erabili behar dela pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko segurtasunezko distantzia gordetzea ezinezkoa den egoeretan.

Modu berean, hilerriko sarrera nagusian gel hidroalkoholikoa hornitzeko lau puntu jarriko dira bisitarien eskura, beste bi kaperarako sarbidean eta beste bi Derioko Mungialde Etorbidea kaleko sarreran, eta, horrez gain, gel hidroalkoholikoa banatzeko ohiko guneek eskuragarri jarraituko dute, errausketa-laberako sarbideetan eta Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta ere indartu egingo da urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean pertsona bat gehiagorekin. Ondorioz, jende aurreko ordutegia goizeko 8:30etik arratsaldeko 17etara luzatuko da.

Udaltzaingoaren eta Gurutze Gorriaren laguntza

Bilboko Udalak garraio publikoan joateko eskatu arren, euren ibilgailuan doazen pertsonek hilerrira sartzeko izango duten aukera bakarra sarrera nagusia izango da, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik, hain zuzen ere. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako guneetan aparkatu beharko dute. Urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, Bilboko Udaltzaingoak etengabeko zerbitzu berezia emango du sarbideetako trafikoa antolatzeko eta segurtasuna bermatzeko. Hiru egun horietan, Bilbao Zerbitzuak-ek Gurutze Gorriko boluntarioen eta anbulantziaren laguntza ere izango du, bisitariek izan dezaketen edozein istripu edo kalte fisikoren aurrean osasun-estaldura egokia emateko.

Kontzertu lirikoa

Aurten Bilboko Udalak kontzertu liriko klasikoa berreskuratuko du. Emanaldia azaroaren 1ean izango da, Bilboko Udal hilerriko kaperan, 13etan. Domu Santu Eguneko ohiko Meza 12etan izango da eta Bilboko gotzainak emango du.

Kontzertu lirikoak bere laugarren edizioa beteko du, aurten “Bilbao Bel Canto“ musika taldearen eskutik. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak, Martin Barcelona tenoreak, Alfonso Rodriguez biolinak, Miren de Diego biolak eta Iñaki Velasco pianoak. Besteak beste, ibilbide garrantzitsua duten Bilboko musikari horiek Kall Jenkins, Monteverdi, Caccini, Donizetti, Bach, Franck, Sorozabal, Webber, Guridi, Olaizola, Morricone eta Verdiren 14 lan interpretatuko dituzte. Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte. Aurtengo beste berrikuntzetako bat da kontzertua zuzenean emango dela Telebilbao tokiko telebista katearen eta Bilbao Zerbitzuak-en youtube kanalaren bidez.

Domu Santu Egunerako programatutako ekitaldiek Sarria-Funetxea eta Grupo Albia enpresen laguntza dute.

Gogobeteze-inkestak

Iristen direnean, bisitariek inkesta bat jasoko dute, orain arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. Zerbitzuak, horretarako kontratatutako pertsonen laguntza izango du, eta 10etatik 13etara bitartean emango dituzte inkestak eta horien edukia azalduko dute.

Hobekuntzak

Bilbao Zerbitzuak-ek hainbat hobekuntza egin ditu aurten kanposantuko zerbitzu eta instalazioetan. Dolu perinatalerako gune bat sortu da, oroimen-iturri bat eraiki da Covid-19ko osasun-krisian lurperatutako 961 pertsonak omentzeko eta gogoratzeko, Bilboko hilerriko harrizko horma perimetrala zaharberritu eta finkatu da, adineko pertsonentzako bi aulki elektriko erosi dira, eta, laster, eguzki-plakak jarriko dira hamar bat eraikinen estalkien gainean eta kanposantuko langileen aldagelako bi isurkiko teilatuaren gainean. Ohiko pintura-, garbiketa- eta lorezaintza-lanak egiteaz gain, jarraipena eman zaio iaz hasitako hilerriaren paisaia-eraldaketa prozesuari./p>

Prentsaurrekoa

Aurkezpena

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Laster hasiko dira Bilboko hilerriko 44. etxadiko panteoi komunitarioetan, gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak

Aviso desenterramiento de panteones comunitarios de la manzana 44

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Laster hasiko dira Bilboko hilerriko 44. etxadiko panteoi komunitarioetan, gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak

Bilbao Zerbitzuak-ek ohiko zereginekin jarraitzen du Bilboko Hilerrian: berdeguneak mantentzea, espazio komunak hobetzeko lanak… eta, gura duenak, legezko epeak amaitu ondoren hildako senideen gorpuak panteoi komunitarioetan lurperatzeko aukera izaten jarrai dezan, Bilboko udal-hilerrian erabilgarri dagoen espazioa berreskuratzen eta optimizatzen dugu.

Horretarako, 2021eko azarotik 2022ko maiatzera bitartean, 2002ko ekainaren 11tik 2007ko apirilaren 6ra bitartean egindako aldi baterako ehorzketei dagozkien Bilboko Hilerriko 44. etxadiko 1etik 260ra bitarteko panteoi komunitarioetako gorpuzkiak lurpetik aterako dira.

Aldez aurretik, senideei gutun bidez emango zaie lan horien berri, gorpuzkiak eskuratzeko interesa duten adieraz dezaten. Eskatzen ez diren gorpuzkiak hezurtegi orokorrean utziko dira. Interesdunek idatziz eskatu beharko dituzte gorpuzkiak, jakinarazpena egin eta 30 eguneko epean, bide hauetako edozein erabiliz:

Egoitza elektronikoaren iragarkia.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Acción, reacción” film laburraren grabazioaren zati bat hartu du Bilboko hilerriak

Un momento de la grabación en el cementerio municipal de Bilbao

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

“Acción, reacción” film laburraren grabazioaren zati bat hartu du Bilboko hilerriak

Artista gazte independente talde bat Bilboko Hilerrian aritu zen uztailaren 4an, Jonathan Lucerrek idatzitako “Acción, reacción”, film laburraren eszena bat filmatzen.

Taldearen buru Sandra Martinez filmaren zuzendaria izan zen, David Sarraldek soinuan lagunduta; Zuhaitz Campo script gisa; Javier Cortés zuzendarikide eta aktore gisa; eta azkenik, Jonathan Lucer aktore nagusi gisa.

Jardunaldi eguzkitsua eta bizia izan zen Hilerrian, eta taldeak aprobetxatu ahal izan zuen, espazioa laga zitzaiolako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Udal Hilerriak COVID-19aren biktimak gogorarazteko memorial bat izango du

Memorial COVID-19

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Bilboko Udal Hilerriak COVID-19aren biktimak gogorarazteko memorial bat izango du

Abuztuan hasiko dira osasun-krisiak iraun zuen bitartean, 2020ko martxoaren 14tik aurrera, Bilboko udal-hilerrian lurperatu edo erraustu zituzten COVID-19aren 961 biktimen oroimenezko memorialaren obrak. Memoriala altzairu herdoilgaitzezko hiru erretilu laukizuzenez osatutako iturria da. Erretilu horiek elkarren artean mailakatuta daude, eta guztira 15 metroko luzera duten hiru ur-xafla osatzen dituzte. Ura, Bilboko udal-hilerrian ez dagoen elementua, memoria eta bizi-itxaropena gogora ekartzeko erabiltzen da. Proiektuak 148.335 euroko aurrekontua du, eta 6 asteko epea dago lanak egiteko. Aurreikuspenen arabera, lanak abuztuan hasiko dira.

Bilboko Udala proiektu berriarekin konprometituta dago, eta baita pandemiaren biktimekin eta haien familiekin ere. Horren harira, Yolanda Diez Osasun eta Kontsumoko zinegotzi ordezkari eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidenteak adierazi duenez, “zalantza barik, hilabete hauek bereziki gogorrak izan dira biktimen familientzat, eta, kontsolamendu gisa balio ez badie ere, Bilboko hilerrian gure gertutasuna eta elkartasuna helarazi, eta ez daudela bakarrik esan gura diegu”.

Bilboko udal-hilerriak, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik XX. mendeko hiribilduaren historia astindu duten gertaera mingarri guztien lekukotasuna jasotzen du. 1912ko Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia da horietako bat, eta baita Espainiako Gerra Zibila ere, 400 eta 500 pertsona artean fusilatu zituzten ekialdeko harresian irudikatuta, edo Euzkadiko Herri Auzitegiak kondenatutako 19 pertsona exekutatu zituzten mendebaldeko horman izandako fusilamenduak. Gainera, Larrinagako espetxeko, Casa Galerako, Angeles Custodioseko, Altuna Mendi eta Cabo Quilates ontzietako erasoaldietako biktimak eta Oiz mendian 1985ean izandako hegazkin-istripuan hildakoak ere Kriptan ehortzita daude.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Haurdunaldian galdutako umeen dolu eremua egiteko lanak hasi dira Bilboko Hilerrian

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Haurdunaldian galdutako umeen dolu eremua egiteko lanak hasi dira Bilboko Hilerrian

Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldearekin lankidetzan gauzatutako Bilbao Zerbitzuaken ekimenak, haurdunaldian ume bat galdu duten familiek duten beharrari erantzuten dio.

Goizegi piztu ziren izar guztiei eta haien ausentziarekin bizi direnei eskainitako memorial bat. Hori izango da Bilboko Udal-hilerrian sortuko den Jaio Aurretik Hildako Umeen dolurako espazioa. Obrak hasi dira jada. Bilbao Zerbitzuaken ekimena da, Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldearekin lankidetzan, eta haurdunaldian ume bat galdu duten familiek duten beharrari erantzuten dio.

Jaio Aurretik Hildako Umeen dolurako espazio gune berria 63. hilobi-gunean egongo da, Mungiako errepideko atetik hilerrirako sarbidearen ondoan, eta 77 metro koadro inguruko azalera izango du. Obrek bi esku-hartze desberdin, baina osagarri, aurreikusten dituzte. Lehenengoa hirigintza arloko esku-hartzea da, eta garatu beharreko eremuari soluzio espazial bat emateko ahalegina egingo du, obra zibila gauzatuz. Bigarrenean, doluaren artelan edo irudikapen artistiko bat diseinatu eta egingo da. «Izar umeak» ideia edo lemapean, multzoari garrantzia ematen dion elementu adierazgarri bat aurkitzen saiatuko da, familiek jasaten duten doluaren isla gisa, eta horixe izango da esku-hartzearen pieza nagusia. Proposamen hori koherentea da eta espazioaren eraikuntzari eta monumentu-izaera emango dion elementuaren lanketari tratamendu bereizia ematea ahalbidetuko du.

Proposamenaren motibazioa argia da. Guraso asko biziaren zain daude, eta semea edo alaba jaio aurretik hiltzen denean heriotza aurkitzen dute aurrez aurre. Une horretako kontraesanaz harago, heriotza baten izapideak egin behar dituzte. Une horretan, guraso horiek euren umea omentzeko leku bat izatea gura izango lukete. Oraindik ere ikusezina den dolu bat, jaio aurretik hildako umeengatiko dolua, agerian utziko lukeen oroimenerako leku bat. Hori dela eta, Bilbao Zerbitzuakek, haurdunaldian, erditzean edo erditu ostean seme-alaba bat galdu duten familientzat Bilboko udal-hilerrian intimitate- eta oroitzapen-espazio pertsonalizatua eskaintzea erabaki du, galera horiek ikusarazteko eta gurasoei doluan laguntzeko. Behar duten pertsona guztientzako gune irekia, konnotazio erlijiosorik gabea.

Jaio aurretik Galdutako Umeen Doluari Laguntzeko Euskadiko Taldeak hartu du parte proiektuan. Talde horrek jaiotzera iritsi ez ziren edo jaio eta egun gutxira hil ziren euren umetxoak gogorarazi gura ditu, horrek emozioen ikuspegitik helduagoa den gizarterantz aurrera egiteko, eta oso goiz seme-alaba bat galtzen dutenean familiei laguntzeko balioko du. Horrela, hilerri honetan lurperatutako beste pertsona maitatu batzuen ondoan egon ahal izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Larunbat honetatik, abenduaren 12tik, aurrera, Bilboko hilerria bere ohiko ordutegira itzuliko da

neguko ordutegia

EU | ES

2025ko irailaren 17a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 17a, asteazkena
2025ko irailaren 17a, asteazkena

Larunbat honetatik, abenduaren12tik, aurrera, Bilboko hilerria bere ohiko ordutegira itzuliko da

Bilboko udal hilerria normaltasunera itzuliko da eta ohiko ordutegia berreskuratuko du larunbatetik, abenduaren 12tik, aurrera. Bizkaiko hiriburuko hilerri nagusiak bisitak egiteko ordutegia luzatuko du, eta 08:00etatik 18:00etara egongo da zabalik; hala ere, aurrez aurreko edozein izapide egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da, 94 423 10 19 telefonora deituz edo info@zbk.bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez. Gaur arte, Bilboko hilerriak 14:00etatik 20:00etara izan du ezarrita bisitak egiteko ordutegia, goizak ehorzketak eta errausketak egiteko gordetzeko, gaur egun indarrean dauden murrizketa-neurriak betez.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak erakundeak, hiriburuko udal hilerri nagusiak eskaintzen dituen zerbitzuak pandemiaren ondoriozko neurri- eta murrizketa-esparru berri bakoitzera egokitzen jakin du, bi helbururekin: osasuna zaintzea eta zerbitzua eta langileen zein erabiltzaileen segurtasuna bermatzea. Hainbat araudi eta betebeharretara egokitu da: hasieran, lehenengo alarma egoeran, Bilboko herritarrek eskatzen zituzten ehorzketak eta errausketak egiteko baino ez zen irekita egon; gero goizeko bisitak kendu eta arratsaldeetara mugatzera igaro zen, goizak ehorzketak eta errausketak egiteko erreserbatzeko; eta bihar, larunbatean, ohiko ordutegia itzuliko da.

 

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019