Ser kateak Erriberako Merkatuko Gastronomia Ikasgelatik arituko da zuzenean

Un momento del programa Hoy por Hoy Bilbao en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Ser kateak Erriberako Merkatuko Gastronomia Ikasgelatik arituko da zuzenean

Ser kateko “Hoy por Hoy Bilbao” programak “Bilbao Degustaren” edizio berri bat emango du atzo eta gaur Erriberako Merkatuko Gastronomia Ikasgelatik. Elkarrizketa-setean, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da. RAdio Bilbaok Bizkaiko sukaldari onenak entzutera gonbidatzen du, eta kultura gastronomikoari eskainitako hitzordu hau entzuleei eta, oro har, ostalarien gremioari eskaintzeko apustua egiten du.

Abenduaren 9an eta 10ean Erriberako Merkatutik eta abenduaren 13 eta 14an Vorwerk Bilbao dendatik emango den programak errezetak, sukaldaritzako trikimailuak, gastronomia purua eta sukaldariei egindako elkarrizketak eskaintzen ditu, besteak beste, Los Fueros jatetxeko Paul Ibarra edo San Mamés Jatetxeko arduradun Sendoa Calvo elkarrizketatuko ditu.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Itziar Ituño izan da Aitziber Ibarguenek Erriberako Merkatuan egindako horma-irudi feministaren amabitxia

Mural feminista colocado en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Itziar Ituño izan da Aitziber Ibarguenek Erriberako Merkatuan egindako horma-irudi feministaren amabitxia

Itziar Ituño aktorea 7 x 3,5 metroko horma-irudiaren amabitxia izan da. Horma-irudi hori Aitziber Ibarguen Zallako artistak egin zuen joan zen asteburuan, La Bernarda jaialdiaren barruan, Erriberako Merkatuan.

Horma-irudiak tokiko zein nazioarteko historiako emakume ikoniko batzuk erakusten ditu. Merkatuaren bigarren solairuan dago, baserritarrak egon ohi diren gunetik hurbil, eta Bilbao Zerbitzuak eginiko lagapena da. Artelana gure hiriko emakume guztiei eskainita dago, batez ere merkatua osatzen eta elkargune bihurtzea bilatzen dutenei.

Artista, horma-irudi honen bidez, emakumeen arteko ehunaren garrantzia jasotzen saiatu da, zatika ehundutako manta bat simulatuta, non gutako edozein izan litekeen irudi anonimo bat agertzen den. Aktore basauriarrak, bere aldetik, adierazi du harro egoteko modukoa dela horrelako horma-irudi bat izatea Bilbon eta, batez ere, hain leku berezi batean, Erriberako Merkatuan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gabonetako sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako merkatuan

Cocina navideña

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Gabonetako sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako merkatuan

Gabonak bertan direla, Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolak Gabonetako gaiei buruzko ikastaroen eskaintza berria egin du. Ikastaroa abenduaren 1ean, 15ean eta 22an egingo da, eta sei errezeta egingo dira guztira: hasierako bi, lehenengo bi eta bigarren bi.

Lehen saioan, hasierakoak izango dira protagonista: perretxiko eta gulen nahaskia bainu marian eta muskuiluak tenpuran concassé tomatearekin. Bigarren klasean, hotzari aurre egiteko, bi koilara-plater egingo dira: batetik, marinel salda bat arrain eta moluskuekin, eta, bestetik, porru eta zigala krema bat. Azkenik, Mikel Escudero sukaldari eta irakasleak emango dio amaiera ikastaroari, bi errezeta eginez, txipiroiak plantxan, gari-zainzuriekin eta romesco saltsarekin, eta oilaskoa txilindron erara.

Ikastaroak 110 euroko kostua du, eta lehen aipatutako egunetan emango da, 18:30ean, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan (2. solairua).

Informazioa eta erreserbak

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Bizkaia Design Week 2021en zehar beste erakusketa bat helduko da Erriberako merkatura

Cartel Pioneras del diseño 01

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Bilbao Bizkaia Design Week 2021en zehar beste erakusketa bat helduko da Erriberako merkatura

Historiako emakume diseinatzaile nabarmenen lana ezagutzeko eta argitara ateratzeko asmoz, Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak (IDarte), azaroaren 18tik 25era bitartean Erriberako Merkatuan ikusgai egongo den Diseinuaren Emakume Aitzindariak proiektua sortu du.

Proiektua Eskolako Diseinu Grafikoko Graduko 2. mailako ikasleek gauzatu dute, Proiektuak II ikasgaian. Erakusketa 20 kartelek osatzen dute guztira, eta horietan ikasleek hautatu dituzten diseinuaren munduko 20 emakume aitzindariei buruzko informazio garrantzitsuena aurkeztuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak jai erritmoarekin eta giro onarekin esango dio agur azaroari

Cartel de la romería de la Musika Eskola

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako merkatuak jai erritmoarekin eta giro onarekin esango dio agur azaroari

Herriko merkaturik esanguratsuena trikitixaren eta fanfarriaren eszenatoki bihurtu da aste honetan. Eguraldi txarra ez da oztopo izan produktu eta elikagai bila merkatura hurbildu diren eta Kalejiraren eta Erromeriaren erritmora tarte desberdina igarotzeko aprobetxatu duten bilbotar askorentzat. Egun hauetan zehar, Kalejira Triki Taldeak jendearen erosketak alaitu ditu bere trikitixa piezekin, beste behin ere gure folklorea paregabea bezain preziatua dela erakutsiz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Unescoren hiri sortzaileen III. topaketak geldialdia egin du Erriberako merkatuan

III encuentro de ciudades creativas

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Unescoren hiri sortzaileen III. topaketak geldialdia egin du Erriberako merkatuan

UNESCOren Hiri Sortzaileen III. Topaketa dela eta, oso bisita berezia izan zan ostiralean Erriberako Merkatuan, workshop batean. Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak cicerone lanak egin zituen honako hauek osatutako ordezkaritzarentzat: Floren Terrades, UNESCO Hiri Sortzaileak proiektuaren focal point-a; Vicent Grimalt Boronat, Deniako alkatea; eta Eduardo Luengo, sukaldaria eta ostalaritzako irakaslea, Zeliakoen Lehiaketa Nazionalaren irabazlea eta kilker-irinaren ikertzailea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak gastronomia tradizionaleko eta garaikideko hainbat jarduera hartuko ditu, “La Bernarda”-ren eskutik, Bilbaocooking-ekin batera

Cartel de actividades de La Bernarda y Bilbaocooking

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako merkatuak gastronomia tradizionaleko eta garaikideko hainbat jarduera hartuko ditu, “La Bernarda”-ren eskutik, Bilbaocooking-ekin batera

La Bernarda kolektiboak, Bilbaocookingekin batera, topaketa bat prestatu du azaroaren 26, 27 eta 28an Erriberako Merkatuan, eta protagonista bertako gastronomia izango da. Derrigorrezko hitzordua izango da sukaldaritzaren zale guztientzat; izan ere, jardueren artean, nabarmentzekoak dira Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHB) elkarlanean bakailaoa pil-pilean eta bizkaitar erara egiten irakatsiko duten tailer gastronomikoak, eta urdaiazpikoa maisuek bezala mozten ikasteko ikastaroak ere emango dituzte, besteak beste.

Gainera, merkatuaren atarian produktu berrien zenbait dastatze izango dira asteburuan zehar, hala nola saltsa pikanteak, kombuchak, alga-barietateak dituzten pintxoak eta kilker-irinekin egindako produktuen dastaketa. Beste jarduera nagusietako bat erosketa orgatxoekin egingo den moda desfilea izango da. Oraingo honetan, erdiko ataria pasabide handi bihurtuko da, eta bertako moda-marka batzuek eguneroko erosketak egitera Erriberako merkatura joateko euren look-proposamenak egingo dituzte.

Bestalde, arteak, musikak eta poesiak ere lekua izango dute asteburuan. Besteak beste, Amaia Naberab eta Itxaso Goitia arituko dira taula gainean. Horrez gain, Aitziber Ibarguen margolariak horma-irudi bat egingo du barrualdean, emakume handiak ikusgai jartzeko. Halaber, asteburu osoan zehar, gastro-tabernen gunean, herriko artisautza market bat instalatuko da eta Imaginatuak taldeak poesia eta kantautore programazioa proposatuko du ostiraleko eta larunbateko arratsaldeetan.

Aurkitu programazio eta informazio guztia www.labernarda.eus webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

La concejala del Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez, y Santiago Mohedano

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatuak bularreko minbiziaren aurkako borrokarekin solidarioak diren gazta-loreak banatu ditu

Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta bere “Flores de Queso/Cheese Flowers” sorkuntza preziatuak direla eta ospetsua den Santiago Mohedanok, gaixotasun horren aurka Bizkaiko ACAMBI Elkarteak aurrera daraman borrokaren aldeko mokadu goxoak banatu dituzte.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak eta “Jardinero de las Flores” ezizenez ezagutzen den Santiago Mohedanok Erriberako Merkatuan banatu dituzte gaur goizean helburu solidarioarekin sortutako gozoki horiek. 2 euroko prezio sinbolikoan, bildutako dirua, bularreko minbiziaren aurka borrokatzen den Bizkaiko ACAMBI elkartearentzat izango da.

Erriberako Merkatuak Idiazabalgo gazta usaina zabaldu du goiz osoan. Ezaugarri nagusi ebaketa berezia duten eta egileak sortzen dituen gazta-lore horien lurrina usaindu ahal izan da Bilbon. Flores de Queso/Cheese Flowers 2020an sortu zen, gaztaren munduaz beste modu batean gozatzeko helburuarekin, lore-ebaketa bereizgarri horrekin berrituz. Artisau-gazta nazionalak erabiltzen dituzte euren sorkuntzak diseinatzeko. Autonomia erkidego bakoitzeko gaztekin eta bertako ardi-, ahuntz- eta behi-esnearen barietateekin egindako ebaketa-formatu horrekin, dastatzeko unea ahoan ezustekoa bihurtu gura dute. 250 gazta-lore barietate ezberdin sortzera iritsi dira.

Erriberako Merkatua lorategi zoragarri batean sartu da, eta bisitariek modu solidarioan erantzun diote mokadu bikainari. Yolanda Diez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak horren arrazoia nabarmendu du. “Bularreko minbiziaren aurkako borrokaren aldeko ekintza askorekin ari gara azken astebetean, eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak ez du bide hori eten gura. Ekimen guztiak gutxi dira. Oraingoan, Bizkaiko ACAMBI Elkartearentzat izango da bildutakoa, gaixotasun horren aurka borrokatzeko. Euren lana izugarri eskertzen dugu, noski, euren eskutik jarraitzen dugu, gure babesa dute eta izaten jarraituko dute”.

Orduan Bizkaiko Emakume Mastektomizatuen elkartea zenak 1988tik izan duen ibilbide luzean, bilakaera handia ezagutu du, gaixotasun horren tratamendu medikoek ezagutu duten bezala. Hori dela eta, 2004an, izena bi arrazoirengatik aldatu zuten: “emakumeak” hitza baztertzea, bularreko minbiziak gizonei ere eragiten dielako, eta “mastektomizatuak” hitza ezabatzea, bularreko minbizia izateak ez duelako beti bularra erabat kendu behar denik esan gura. 2018an, elkartearen 30. urteurrenean, berriro ere izena aldatu zuten, minbizi ginekologikoa duten emakumeei ere laguntza emateko: “Asociación de Cáncer de Mama y Ginecológico de Bizkaia”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

La Concejala de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, Yolanda Díez y las y los comerciantes del Mercado de La Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatuko Gabonetako loteria, Palma uhartearekin solidarioa

77.554 zenbakiarekin bildutakoa sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik.

Lehenengo aldiz, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak dohaintza bat eskatu du Gabonetako loteria tradizionalean, helburu solidario batekin; izan ere, bildutako dirua Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsonentzat izango da oso-osorik. Ekimena merkatarien eta bezeroen elkartasuna hain maite dugun komunitate baterantz bideratzeko eta gure maitasuna eta babesa erakusteko sortu da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzia Erriberako Merkatuko merkatariekin izan da gaur goizean, dezimoaren aurkezpenean, udal merkatuan bertan, babesa emateko. Zenbakia 77.554 da, partaidetzek 5,50 euroko kostua dute, eta horietatik 0,50 dohaintzara bideratuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Una de las obras de Juan Carlos Eguillor

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Azokak Juan Carlos Eguillorren lanak biltzen dituen erakusketa bat jasoko du

Aurtengo Txikiteroen Festa dela eta, Erriberako Merkatuan eta Bilboko beste hainbat erreferentzia puntutan, Juan Carlos Eguillor artistaren lanak biltzen dituen “A la deriva por Bilbania” erakusketa izango da urriaren amaierara arte. Proiektu horren helburua Txikiteroen Festa hiriko beste sektore eta eremu batzuetara zabaltzen jarraitzea da, merkataritza-sektorera, besteak beste.

Juan Carlos Eguillor ilustratzaile bilbotar ezaguna izan zen, eta lotura handia izan zuen Erdigune Historikoarekin, eta joan den mendearen amaieran, bere obraren bidez, gure inguruko pentsamoldeak eta sentsibilitateak moldatu zituen. Ilustratzailea aukeratzearen zergatia proiektuarekin lotura zuzena izan zuela da, 2003an Ohorezko Txikito aukeratu baitzuten, eta, gainera, ez da ahaztu behar 2021. urte honetan 10 urte betetzen direla hil zenetik.

Ikusgai dauden piezez gain, artistaren lana eta erakusketa landuko dituzten bisita gidatu antzeztuak ere egingo dira. Bisita gidatuak urriaren 16an, 23an eta 30ean izango dira, larunbatez, goizeko 11:30ean. Bisitaldi bakoitzean 15 lagunentzako lekua dago; beraz, aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019