Erriberako Merkatua: interes turistikoko lekua

Panadería Rosi

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatua: interes turistikoko lekua

Erriberako merkatua erreferente bihurtu da turismoaren sektorean, urtean bi milioi pertsonak baino gehiagok bisitatzen baitute. Bilbotarren hornikuntza gune nagusietako bat izateaz gain, Erriberako Merkatua milaka turistentzako intereseko lekua da. Udal merkatuak, askotan, hiriko kulturaren eta tradizioaren isla dira. Horixe da Erriberako merkatuaren kasua; izan ere, barazki, haragi eta arrain postu ugari izateaz gain, oso esperientzia erakargarriak eskaintzen ditu. “Merkatuetan gauzak gertatu behar dira”, horixe da Asierren leloa. Egunero dozenaka pertsona igarotzen dira bere postutik, eta horietako asko ohiko bezeroak direnez, oso tratu pertsonala jasotzen dute. Kalitatezko produktua oso prezio lehiakorrean saltzeaz gain, udal merkatuek eguneroko gaien zerrendan dagoen zerbait eskaintzen dute: jasangarritasuna. Tokiko eta hurbileko produktuekin egiten da lan. Gainera, harakin, arrain-saltzaile eta fruta-saltzaile bakoitza benetako espezialista da saltzen duen produktuan; beraz, produktua inork ez bezala ezagutzeaz gain, bezeroei produktua zelan prestatu eta zatirik onenak aukeratzen irakasten diete. Merkatu honetan bi bezero mota daude, oso desberdinak. Alde batetik, astelehenetik ostiralera joaten direnak, auzoko bezeroak, Alde Zaharrekoak, Atxurikoak, Bilbo Zaharrekoak… eta bestetik, asteburuko bezeroak, astean zehar lanean aritu ondoren Bizkaiko hainbat lekutatik merkatura joaten direnak.

Informazio gehiago atal honetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Zabalguneko Merkatua: giro ezin hobea, denak bikain funtziona dezan

Puesto de Elvira en el Mercado del Ensanche

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Zabalguneko Merkatua: giro ezin hobea, denak bikain funtziona dezan

Merkatuak ahalik eta ondoen funtziona dezan, lanpostuak betetzen dituztenak ondo moldatu behar dira elkarren artean. Familia handi bat. Horrela definitzen du Anderrek, Zabalguneko Merkatuko langileak. Egunero merkatuko postuez arduratzen direnak hain gutxi izanda, merkatua pertsona batena dela eta emaitzarik onenak lortzeko guztiek sinergia handiz lan egiten dutela pentsa liteke. Bakoitza bere postuaz arduratzen da, baina egunero bezero gehienak partekatzeaz gain, postuetako arduradunek barreak, pasadizoak eta kaferen bat edo beste ere partekatzen dituzte. “Gurea bezalako merkatu batean lan egitea pribilegio bat da, zentzu guztietan, ordutegiei, bezeroei… dagokienez”, adierazi du Anderrek. Zabalguneko Merkatua handiegia ez izan arren, ezta turistentzako interes puntu berezi bat, auzokoen topagunea da. Euren artean elkar ezagutzen duten eta betiko postuez arduratzen direnak ezagutzen dituzten erosleak. Bezero leialak dira, eta astero bisitatzen dute merkatua, seme-alabekin edo bilobekin batera, eta arreta ematen dieten pertsonen tratuaz eta hurbiltasunaz gozatzen dute postuen artean paseatzen duten bakoitzean.

Informazio gehiago atal honetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Deustuko Merkatua: belaunaldi erreleboa bilatzen

Charcutería Nieves

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Deustuko Merkatua: belaunaldi erreleboa bilatzen

Gazteek gaur egun ez diote garrantzi handirik ematen janariari, eta horregatik ez dira hainbeste joaten Udal Merkatuetara.

Merkatu honek kalitate ezin hobeko produktu ugari ditu, eta postuak dituzten pertsonen tratua gertukoa eta familiarra da. Gauza bat baino ez dute faltan botatzen, jende gazteagoa bertako igarobideetan paseatzen eta bertako produktuak dastatzen. Bezero leialak eta bizitza osokoak izan arren, merkatuko postuak betetzen dituztenek belaunaldi-aldaketaren falta sumatzen dute.

Deustuko Merkatua, astean behin joaten diren eta bertako langileak izen eta abizenekin ezagutzen dituzten hirurogei urtetik gorako jendez betetzen da batez ere. Gazteek garrantzi gutxiago ematen diote janariari, eta kalitate oneko produktuak erosteari baino lehentasun gehiago ematen diote gizarte-bizitzari, aisialdiari eta oporretara joateari. Horregatik, supermerkatu edo merkataritza-gune handietan erostea aukeratzen dute. Nikolasek, merkatuko langileak, gazte guztiak tokiko saltoki horietan erosketak egitera animatzeko ematen duen aholkua, probatu eta alderatu ditzatela da, haragi, arrain eta barazkien kalitatea azalera handietan daudenena baino askoz hobea baita.

Informazio gehiago gure webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaroak udan zehar Erriberako Merkatuetan

Show cooking

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Sukaldaritza ikastaroak udan zehar Erriberako Merkatuetan

Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) jende guztiari zuzendutako hainbat tailer eta ikastaro gastronomiko eskainiko ditu uda honetan Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan.

Ikastaroetan, ESHBIko profesionalek izokin-platerak egiteko teknika berriak irakatsiko dituzte, eta baita arroz-platerak prestatzeko aukera berriak ere. Gainera, euskal sukaldaritza tradizionalaren zale diren pertsonentzat bakailao ikastaroa ere emango dute, eta ikastaro horretan errezeta klasikoak prestatzen ikasiko dute: bakailaoa bizkaitar erara eta bakailaoa club ranero erara. Bestalde, sukalkiak eta marmitakoak ere, euskal janari tradizionalaren adibide bikain moduan, euren ikastaro propioa izango dute.

40 euroko ikastaro horiek, bi ordu inguruko iraupena dute, eta Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolan ematen dira. Ikastaro espres horiez gain, sukaldaritza munduan pixka bat gehiago sartu gura dutenentzat, ESHBIk sukaldaritzan hasteko ikastaro bat ere eskaintzen du, uztaileko astearte guztietan, 15:00etan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udal merkatuen ordutegiak udaren erritmora egokitu dira

Vidriera del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Udal merkatuen ordutegiak udaren erritmora egokitu dira

Ordutegi berria datozen asteetan hasiko da

Urte osoan zehar bilbotarrak hornitzen dituzten udal-merkatuek –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko– aldaketa txiki batzuk izango dituzte irekiera-ordutegietan datorren astelehenetik, ekainaren 14tik, aurrera. Ordutegi berria luzatu egingo da udako hilabeteetan, irailaren 14ra arte, Zabalguneko eta Traukoko merkatuetan izan ezik, horiek ohiko ordutegiarekin jarraituko baitute. Deustuko Merkatuaren kasuan, ordutegi berria 15ean hasiko da eta Labayrun bi hilabetez baino ez da aldatuko, uztailaren 4tik irailaren 5era. Kalitatezko zerbitzu ezin hobea eskaintzeko, Osasun eta Kontsumo Sailak merkatu horietan erosketak egitera animatzen ditu herritarrak, leku aparta direlako kalitatezko elikagaiak, bertakoak eta guztiz osasungarriak erosteko.

Merkatuak eta ordutegiak

  • Zabalguneko Merkatua:
    • Ohiko ordutegiarekin jarraitzen du.
    • Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era.
  • Deustuko Merkatua:
    • ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara.
    • Uztailean, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara irekiko da, eta abuztuan ostiral arratsaldetan itxita egongo da.
  • Otxarkoagako Merkatua:
    • ekainaren 14tik irailaren 14ra, astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara;
    • ostiraletan eta jai-bezperetan, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuan ostiral arratsaldetan itxita egongo da.
  • San Inazioko Merkatua:
    • astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara, eta ostiral arratsaldetan, 17:00etatik 19:30era.
  • Traukoko Merkatua:
    • ohiko ordutegiarekin jarraitzen du.
    • Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostiralera arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
  • Labayruko Merkatua:
    • uztailaren 4tik irailaren 5era, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara; uztailean arratsaldez itxita, ostiraletan izan ezik;
    • abuztuan arratsaldez itxita.
  • Erriberako Merkatua:
    • ekainaren 15etik irailaren 15era, astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 14:30era;
    • ostiraletan eta jai-bezperetan, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Produktu kalitatezkoak, eskuragarriak eta oso osasungarriak, itsasotik gure udal merkatuetara zuzenean

Pili y Luis Mariscos

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Produktu kalitatezkoak, eskuragarriak eta oso osasungarriak, itsasotik gure udal merkatuetara zuzenean

Udan arraina eta itsaskia jatea aukera bikaina da, barietate handia baitago. Garairik beroena heldu den honetan, jaki horiek behar bezala zelan kontserbatu jakin behar dugu, eta konfiantza ematen diguten lekuetan erosi. Gure Udal Merkatuek urteak daramatzate bilbotar guztiei kalitatezko produktu freskoak eskaintzen.

Sardinak, bokartak eta hegaluzea edo muskuiluak, otarrainak eta txirlak dira gure udal merkatuetako postuetan aurkitu ditzakegun produktu ugarietako batzuk. Gainera, nabarmendu behar da barietatea ez dagoela soilik arrain eta itsaski mota desberdinetan, prestatzeko modu ugari ere badaude; izan ere, oso moldakorrak direnez, produktu horiek labean presta daitezke patata erreekin, edo pastarekin edo ceviche freskagarri gisa. Pasa zaitez gure zazpi Udal Merkatuetako edozeinetatik, inspirazioa bakarrik eta prezio onean dator eta.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udako frutak eta barazkiek kolore berriz bete dituzte gure udal merkatuak

La vida padre “komediaren filmaketa hasiko da Erriberako merkatuan

Karra Elejalde y Enric Auquer

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Karra Elejalde, Enric Auquer eta Megan Montaner dira 'La vida padre' komediaren protagonistak

Joaquin Mazok zuzendu eta Joaquin Oristrellek idatzitako La vida padre komedia aste honetan hasi da filmatzen

Protagonista nagusiak Karra Elejalde (La Fortuna, Mientras dure la guerra, Ocho apellidos vascos) eta Enric Auquer (Sky Rojo, Vida Perfecta, Quien a hierro mata) izango dira. Karra Elejaldek bi aldiz irabazi du Goya saria, eta Enric Auquer Errebelazio Aktorerik Onenaren Goya sariaren jabe da. Filmaketa lanak Bilbon eta Madrilen egingo dira.

Gainerako aktoreak honako hauek izango dira: Megan Montaner (30 Monedas, Señor, dame paciencia), Lander Otaola (Patria, Ane), Maribel Salas (Allí abajo, La pequeña Suiza), Gorka Aguinagalde (Ane, Perdiendo el este) eta Manuel Burque (Vida perfecta, Requisitos para ser una persona normal).

Gainera, Diego Guerrero sukaldari arabarrak filmean parte hartuko du eta aholkuak emango ditu. Bi Michelin izar dituen Dstage jatetxearen jabea da.

Sinopsia

Mikelek, sukaldari gazte eta anbiziotsu batek, duela hogeita hamar urte desagertutako aitaren ustekabeko bisita jasoko du. Bere jatetxearen etorkizunerako une kritiko batean, aitaz arduratu beharko da. Juan (Mikelen aita) gizon txoro eta bizia da, urakan baten antzekoa. Ezinezkoa da aurretik jakitea une bakoitzean zer egingo duen, eta kolokan jarriko ditu Mikelek sukaldaritzaz eta bizitzaz dituen ideia guztiak.

Joaquin Oristrellek (Cuéntame cómo pasó, La Tribu) idatzi du LA VIDA PADRE komediaren gidoia, Olatz Arroyoren eta Joaquin Mazonen ideia batetik abiatuta. Filmaren zuzendaria Joaquin Mazon bera da.

Joaquin Mazonek Manolito Gafotas, Cuestión de sexo eta Doctor Mateo telesailetan hasi zuen bere ibilbidea, eta azken telesail horrekin zuzendaritzara jauzi egin zuen. Orduz geroztik, arrakasta handiko hainbat telesail zuzendu ditu, hala nola Con el culo al aire eta Allí Abajo. 2016an, bere lehen film luzea estreinatu zuen zinema aretoetan (Cuerpo de Élite), eta milioi bat ikusle baino gehiago izan zituen. 2018an, telebistara egokitu zuten film arrakastatsu hori, telesail formatuan: Cuerpo de Élite: la serie. Prime time ordutegian egindako telebista apustu nagusietako bat izan zen.

LA VIDA PADRE filmaren ekoizleak MOD Producciones eta KOWALSKI FILMS dira. Partaide ditu MOVISTAR eta ETB, eta ICAA – Espainiako Gobernuaren babesa jaso du, honako erakunde hauen bitartez: Bizkaia Film Commission, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Erriberako merkatuko espazio honetara bertaratzen diren guztiei ez zaie inoiz interesa falta”

Joseba Lozano

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

"Erriberako merkatuko espazio honetara bertaratzen diren guztiei ez zaie inoiz interesa falta"

Joseba Lozano Agirre Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) zuzendariari elkarrizketa

Nork ez du umetan “janarietara” jolastu? Ondo, jolas hori beste maila batera eramateko unea da. Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak umeei zuzendutako ikastaro eta tailer gastronomikoak hartuko ditu uda honetan. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolaren (ESHBI) ekimena da, eta Joseba Lozano Agirre zuzendariak azaldu ditu horren gakoak.

Zelan sortu zen ekimena edo ba al du aurrekaririk, Joseba?

Duela urte asko jarri ginen harremanetan umeekin, Llona Badiola Ostalaritza Artxanda Fundazioaren bidez. Fundazio horrek ikastola eta ikastetxeetako 1.000 ume baino gehiago hurbiltzen zituen urtero gure campusera. Elikaduraren garrantziari buruzko hitzaldi bat ematen genien, eta gero jarduera bat egiten genuen. Gure asmoa jarduera hau 2020tik Erriberako merkatura eramatea izan zen, Artxandako campusean genuen okupazioagatik, baina Covid delakoak proiektu hori atzeratzera behartu gintuen eta aktibatu ahal izateko zain geratu ginen. Fundazioarekin lanean emandako urteei esker, umeek sukaldean eskuak zikintzea atsegin dutela jakin dugu, eta beti harritu gaituzte euren gaitasun eta ilusioarekin.

Ikasturtean zehar egiten dituzuen tailer eta ikastaroen artean, etxeko txikienentzat ere ba al dago lekurik?

Ikastaro gehienak ume ez direnentzat dira, ordutegien eta banaketaren arabera, eta, Covid gabeko baldintzetan, umeentzako ikastaroak ere eskaini ditugu oporraldietan.

Badirudi musika eta sukaldaritza talenturako bi bitarteko natural direla umeentzat. Ba al du zerikusia “Master Chef Junior” bezalako telebista-saioen eragin mediatikoak?

Inpaktu mediatikoak seguru zerikusia duela, baina bai musika bai sukaldaritza oso jarduera sortzaileak dira, eta bertan, umeek euren aurrerapenak, emaitza azkarra eta etengabeko gainditzea agerian uzten dituzte. Umeek ezagutza bereganatzeko gaitasun inbidiagarria dute. Erraztasuna dute, eta erraztasun hori txikitatik lantzen bada, bizitza osorako geratuko da. Garrantzitsua da txikitatik janaria prestatzen jakitea nolabaiteko autonomia gastronomikoa izateko; egunero hainbat aldiz jateko ohitura txarra dugu.

Zertan oinarrituko dira ikastaro horiek?

Ikastaroak hiru saio izango ditu, eta horietan sukaldaritzarekiko duten jakin-mina ezagutzen saiatzen gara, praktika handiarekin: pizza, calzonea, hanburgesak, quichéa, ravioliak, etxean egindako nugguetak…; gozokiak ahaztu barik: browniea, gailetak, etab. Eskuak zikintzeaz gain, Merkatuan zehar bisita bat egingo da, gure inguruko produktuak eta erabiliko dituzten produktuen ezaugarriak ezagutzeko.

Zelan eta noiz eman izena?

www.escuelahosteleria.com gure webguneko Prestakuntza atalaren bidez (ikastaro amateurrak), eta plazak agortu arte. Uztaileko lehen errotazio honetarako plaza batzuk geratzen dira libre oraindik. Covida dela eta edukiera % 50era mugatu dugu eta dagoeneko zenbait neska-mutil ditugu apuntatuta.

Gurasoak lasai egon daitezke, Covid-19ren aurkako protokoloa betetzen delako. Zertan datza?

Edukiera erdira mugatzeaz gain, nahitaez bete beharreko kontingentzia-plan bat dugu: musukoa, distantzia eta eskuak garbitzeko nahitaezko neurriak, eta sukaldeko sabaia potentzia handiko ke-kanpaia da, eta airea etengabe berritzen ari da. Bakoitzak bere sukaldaritza-modulua du, bere pila eta lan-mahaia, bere materiala, bere lehengaia… Espazio segurua da.

Zer ikas dezakegu umeengandik sukaldean?

Bada, nik esango nuke errezetak egiteko erraztasuna dutela, eta hori ez direlako urduri jartzen gertatzen da, konfiantza dutelako eta ez dutelako zalantzarik Mikelek, irakasleak, azaltzen dituen pausoak emateko.

Adin txikikoak ala helduak, zeintzuk aukeratzen dituzu, Joseba?

Interesa duten guztiekin lan egitea erraza da, eta Erriberako gune horretara bertaratzen direnei ez zaie inoiz interesik falta.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak seinale berriak estreinatu ditu, erosketak eta bisitak ahalik eta gehien dinamizatzeko

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatuak seinale berriak estreinatu ditu, erosketak eta bisitak ahalik eta gehien dinamizatzeko

Bilbao Zerbitzuaketik koordinatutako jarduketaren helburua Merkatuko pasabideetan eta solairuetan orientazioa erraztea eta postuen arteko sinergiak sortzea da.

Erriberako Merkatuak espazioaren potentzial guztiari buruzko informazioa ematen eta hori berrantolatzen duen seinaletika berria estreinatu du, Bilboko merkataritzaren bihotzean egindako erosketak eta bertarako bisitak ahalik eta gehien dinamizatzeko. Argiagoa denez, gainera, merkatariak eta haien jarduera ikusarazten ditu, are gehiago hurbilduz.

Merkatu osoan zehar banatutako aireko errotuluen bidez, orain erabiltzaileek eta bisitariek seinaletika berriaz gozatuko dute, jarduera bakoitzari buruzko irudiak edo ikonoak erabiliz, kolore-kota handiagoak erantsiz. Horrelakoak egiten espezializatutako enpresa batek egin du lana. Testuak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude eskuragarri, baita Braille formatura egokituta ere. Gainera, erabilitako materialek ingurumena errespetatzen dute.

Yolanda Díez zinegotziak zuzentzen duen Bilbao Zerbitzuakek koordinatzen du jarduketa, eta helburua Erriberako Merkatuak egunero hartzen dituen ehunka erosle eta bisitariei merkatuko pasabideetan eta solairuetan ibiltzeko orientazioa ematea da, eta baita sinergiak sortzea ere haragi eta arrain, fruta eta barazki, txerriki, ogi eta gozoki… postuen artean egin beharreko joan-etorrietan.

Neurri horren bitartez, Erriberako Merkatuari bizitza gehiago eman gura zaio. Nahasketarik ez sortzea bilatzen da, atzerritarren artean batez ere. Izan ere, asmoa modu bisual eta intuitiboan gidatzea da. Ohiko bezeroek eta bisitariek jadanik jarduera gisa eskertzen dituzten Merkatu barruko beste kontzeptu batzuk, musika, dantza, antzerkia… eta beste zenbait kultur adierazpen aprobetxatzen saiatuz, erosketak egiteaz gain, Merkatura hurbiltzeko beste aitzakia bat emanez.

Informazio gehiago.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019