Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko

Instalación de placas solares en uno de los tejados

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko

Bilbao Zerbitzuak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera, ekimenak herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen duen bitartean; izan ere, 214 tona karbono aurreztu dira, hau da, 349 zuhaitzen landaketa suposatzen duena.

Instalazioei erreparatuz, kanposantuan kontsumitutako energiaren %38,3 ekoitzi da, Erriberako merkatuan %28,7a, eta Otxarkoagako eta Zabalguneko merkatuetan %60,6 eta %35a, hurrenez hurren.

Bilbao Zerbitzuak 2021ean jasangarritasunaren alde hasitako bidea Bilboko Hilerri eta Udal Merkatuetan onurak eman ditu jada, erakundeak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera. Orain, instalazio horiek energia fotovoltaikoaren kontsumoa lehenesten dutenez, sare elektrikoarekin osatuz, kanposantuan 69,9 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta horietatik 40,2 MWh, %57,5 kontsumitu da. Guztizko kontsumoaren 105 MWh-etatik, %42,5a (29,6 MWh) sarera itzuli da.

“Ekimen honek herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen duen bitartean. Energia garbia da”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Merkatuei dagokienez, Erriberako merkatuan 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta guztizko kontsumotik (292,4 MWh) 81,2 MWh, hau da, %85,6a, kontsumitu da. Otxarkoagako merkatuko eguzki-instalazio fotovoltaikoak 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi ditu, eta sortutako 97,1 MWh-etik 58,8 MWh kontsumitu ditu, %99,2a. Azkenik, Zabalguneko Merkatuan, 47,9 MWh energia elektriko ekoitzi da, eta %35a merkatuan bertan kontsumitu da. Ekoitzitako gainerako energia Deustuko eta Labayruko merkatuetara bideratu da.

Uda ekoizpen handieneko garaia

Energia fotovoltaikoa klimatologiaren mende dagoenez, nabarmentzekoa da uda izan dela ekoizpen eta aprobetxamendu handiena izan duen garaia. Neguan, aldiz, eguzki-argi ordu gutxiagorekin, energia gutxiago sortu da, baina jada ekoitzitako energia aprobetxatu da. Zifretara itzulita, 2024 honetan jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistemak ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako 254 tona C02 baino gehiago murriztea ahalbidetu du, eta 214 tonako karbonoa aurreztea, hau da, 349 zuhaitz landatzea.

«Proiektu hau Bilbao Zerbitzuak bere eraikinen ingurumen-iraunkortasun osoa bermatzeko egiten ari den hobekuntza energetikoko obra multzoaren parte da. Oraingoz, ez da eguzki-plaka gehiago jartzea aurreikusten, baina bai bateria metatzaileak instalatzea, sortutako energia eta momentuan kontsumitzen ez dena hobeto aprobetxatzeko», azaldu du zinegotziak.

Bilboko Hilerrian eta Erriberako, Otxarkoagako eta Zabalguneko udal-merkatuetan egin berri diren eguzki-plaka fotovoltaikoak energia berriztagarrien bidezko autokontsumorako eta biltegiratzerako pizgarrien programaren barruan sartzen dira, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere. Programa hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte da, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako ekimena, eredu energetiko jasangarriago eta eraginkorrago baterako trantsizioa bultzatzeko helburuarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak zazpi sukaldaritza ikastaro eskainiko ditu martxoan gustu eta adin guztientzat

Curso de inciación a la cocina en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak zazpi sukaldaritza ikastaro eskainiko ditu martxoan gustu eta adin guztientzat

Martxoaren 6tik 29ra bitartean Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako sutegiak piztuta mantenduko dira gustu eta adin guztietarako eskainiko diren zazpi ikastaroekin. «Elikadura funtsezko zutabea da haurren garapen integralean. Dieta orekatua funtsezkoa da hazkunde fisikorako, eta, horrez gain, berebiziko garrantzia du garapen kognitiboan, emozionalean eta sozialean. Janaria nutrizio-ekintza bat baino gehiago da; gorputza eta burua zaintzearen garrantzia erakusteko tresna bat da, eta kulturei, zaporeei eta tradizioei buruz ikasteko aukera eskaintzen du», goraipatu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok.

Lehenengo formakuntza ostegunean izango da, hilak 6, eta atunaren eta izokinaren uztarketetan jarriko du arreta. Hurrengo egunean, haragia izango da protagonista, masailezurren errezeta tradizional eta berritzailearekin. Plater abangoardistekin jarraituz, martxoaren 14an parte-hartzaileek Asiako modako ogia prestatzen ikasiko dute betegarri ezberdinekin; zehazki, ahate kurruskariaren baoa eta pulled pork baoa.

Etxeko txikiek ere Mexikoko gastronomian murgiltzeko aukera izango dute, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak familientzat eskainiko duen tako ikastaroarekin. Halaber, sukaldaritzan urratsez urrats hasi nahi dutenek izena eman ahal izango dute martxoaren 25ean hasi eta apirilean amaituko den tailerrean.

Gozogileek ere hiru gazta tarta mota egiteko aukera izango dute hilaren 27an emango den ikastaroan: gazta «errearen» tarta, gazta mamitsuaren tarta eta gazta hotzaren tarta.

Azken ikastaroa 29an emango da eta Asiako zopetan jarriko du arreta. Prestakuntza guztiak 18:30ean izango dira, familiei zuzendutako ikastaroa eta zopa asiarren tailerra izan ezik, 11etan izango baitira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak Bilboko leku bisitatuenetako bat izaten jarraitzen du

Zona de gastrobares del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Erriberako merkatuak Bilboko leku bisitatuenetako bat izaten jarraitzen du

Erriberako Merkatu enblematikoak Bilboko lekurik bisitatuenetako bat izaten jarraitzen du. Hala erakusten dute 2024an eskuratutako 1.982.586 sarrerek, hilean 162.215 batez besteko bisitariekin.

«Argi dago Erriberako Merkatuak tokiko pertsonen begirada erakartzen duela beren historiagatik eta produktuen kalitateagatik, baina baita bisitariena ere, udan guneak 200.000 sarrera inguru izaten baititu hilero», nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérezek. Izan ere, jendetzarik handieneko hilabetea abuztua izaten jarraitzen du, eta ondoren iraila. Urtarrila eta otsaila, aldiz, bisita gutxien izan zituzten hilabeteak izan ziren, 115.995 eta 125.632 sarrerekin, hurrenez hurren.

Bisita-kopuruaren arabera, honako egun hauetan erregistratu ziren sarrera gehien merkatuan: martxoaren 30ean (11.258), azaroaren 2an (10.918), abenduaren 21ean (10.784), abenduaren 30ean (10.667) eta abenduaren 7an (10.569).

Merkatuko sarbideei dagokienez, 2024an Mesedeetakoa izan zen jendetsuena, %40,98 sarrerekin. Erribera kaleko sarbidetik pertsonen %38,67 sartu ziren, eta %20,35ek San Anton atea erabili zuten. Aurreko urteetan bezala, 2024an Erriberako Merkatuak pertsona gehien bildu izan ditu 11etatik 13etara, astelehenetik igandera, gailurrik altuena 12etan izanda.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegia herritarren eskura dago jada

Foto de familia de los ganadores con los concejales Itxaso Erroteta y Álvero Pérez Alonso

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegia herritarren eskura dago jada

Hala nahi duten bilbotarrek dagoeneko eskuratu dezakete Erriberako Merkatuko errezeten lehen egutegia. Proiektua, Konekta Ideiak udal programaren «Green Jan: elikadura jasangarria» ideia irabazleetako bat, Andrea Albertek, Caterina Gillik eta Elena Carnero eta Alicia Bosch ilustratzaileek gidatu dute, eta hiriko bizilagunek aurkeztutako denboraldiko 44 errezetetatik 12 biltzen ditu.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak eta Alvaro Pérez Osasun eta Kontsumo zinegotziak. Egutegia modu digitalean eskuragarri egongo da Udalaren eta Bilbao Zerbitzuen webgunean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal merkatuek ordutegia egokitu dute gabonetako jai egunetan

Reloj

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Bilboko udal merkatuek ordutegia egokitu dute gabonetako jai egunetan

Gabonetako jai egunetan Bilboko udal-merkatuek ordutegia egokitu dute. Erriberako merkatua, adibidez, irekita egongo da abenduaren 23an, 24an, 28an, 30ean eta 31n, eta urtarrilaren 4an, 8etatik 15etara. Abenduaren 26an eta 27an, eta urtarrilaren 2an eta 3an, ordutegia 8etatik 14etara eta 17etatik 20etara izango da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Otxarkoagako udal-azokaren kasuan, abenduaren 23an 8etatik 14etara eta 17etatik 19:30era emango da zerbitzua, eta urtarrilaren 24an, 26an, 31n eta 2an 8etatik 14etara. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Labayrukoak neguko ohiko ordutegia mantenduko du abenduaren 24an eta 31n izan ezik, goizez bakarrik irekiko da-eta, 9etatik 14etara.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua «Star Wars» unibertsoaren agertoki izango da berriro, autismoaren eta asperger-aren inguruan sentsibilizatzeko

Photocall del evento

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Erriberako Merkatua "Star Wars" unibertsoaren agertoki izango da berriro, autismoaren eta asperger-aren inguruan sentsibilizatzeko

Larunbat honetan, hilak 14, Erriberako Merkatuko ataria «Star Wars» unibertsoaren eszenatoki izango da berriro, herritarrak autismoaren eta asperger-aren inguruan sentsibilizatzeko. Ekimena, AprendeTEAk antolatua, Asperger eta Autismoaren Espektroko nahasmendua duten pertsonen Familien Prestakuntza eta Aisia Sustatzeko Elkarteak, zazpigarren edizioa beteko du aurten.

Bi orduz, 11:30etik 13:30era, haurrek, beren familiekin batera, 501 Legioko kideekin argazkiak atera ahal izango dituzte, «Star Wars» unibertsoko figurante homologatuekin; eta instalatuko den informazio puntuan nahasmendu horiek dituzten pertsonei buruz dauden mitoak gezurtatuko dituzte.

Ekitaldian zehar, zenbait pertsonaiek merkatuko postuak bisitatu eta animatuko dituzte, Bilbao Zerbitzuak udal merkatuetan egiten duen lana ikusarazteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak bigarren urtez jarraian bat egin du libu liburudendak antolatolatutako liburu bilketa solidarioarekin

Cadena humana formada en el exterior de la librería Libu

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Bilbao Zerbitzuak bigarren urtez jarraian bat egin du libu liburudendak antolatolatutako liburu bilketa solidarioarekin

Abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra bitartean Erriberako Merkatuan liburuak laga ahal izango dira, bigarren bizitza izaten jarrai dezaten

Kirmen Uribe euskarazko literatura idazlea Zubietxe elkarteak antolatutako giza katean izango da ere

Zubietxe elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen, eta ekimen honekin kultura persona orori eskuragarri egitea bilatzen du

Bilbao Zerbitzuak, bigarren urtez jarraian, bat egingo du Zubietxe elkarteak Erriberako Merkatuan Libu liburu-denda proiektuaren bitartez abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra antolatuko duen liburu-bilketarako ekimen solidarioarekin. Gainera, ekitaldiari hasiera emateko, eta abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, 12etan, Zubietxe elkarteak giza kate bat egingo du, liburuak lokailu bezala erabiliz, merkatutik liburudendaraino, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikaskuntza, lan eta integrazio errealeko espazioen aldeko apustua egiteko.

Aurtengo ekitaldian Hirugarren Sektoreko hainbat elkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondoko herritarrek parte hartuko dute, bai eta Kirmen Uribe ere, nazioartean oihartzun handiena duen euskarazko literaturako idazlea. Izan ere, kultura danon eskura egotea aldarrikatzen duen jardunaldi honen azken manifestuaren irakurketaren burutuko du. Topaketan Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi den Álvaro Pérez Alonso ere izango da.

«Gure bigarren urtea izango da ekimen hau babesten. Espero dugu kultura eta irakurketa lotura gisa erabiltzen dituen sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta lagun izatea. Kultura guztion eskura egon beharreko ondasuna da, gizartearen eraikuntzan eta bilakaeran laguntzen duelako», azpimarratu du zinegotziak.

Bitartean, nahi dutenek urtarrilaren 7ra arte utzi ahal izango dituzte nahi ez dituzten liburuak Erriberako Merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.

2015etik

Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkarteakren eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak 3 euroko prezioan saltzen dira.

Urte hauetan zehar, idazketa eta irakurketa tailerrak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, eta hitzaldiak egin dira, gizarte sektore ugariko parte-hartzearekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Fair Saturday jaialdiak Erriberako merkatua erritmoz bete du

Actuación de Fair Saturday en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Fair Saturday jaialdiak Erriberako merkatua erritmoz bete du

Azaroaren 30ean Erriberako Merkatua erritmoz bete zen Arritmicus, Siriusly eta Dirty Four taldeen kontzertuekin, eta Noranai Elkartea proiektuaren Etorkizuna Musikatan errezitaldiarekin. Guztiek ehunka bilbotar mobilizatu zituzten helburu bakar batekin: kultura gizarte-aldaketarako tresna gisa sustatzea. Izan ere, Arritmicus, Siriusly eta Dirty Four taldeen kontzertuek Bilbo, Getxo, Leioa eta Erandion gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen Sortarazi elkartearen lana babestu nahi zuten.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbotarrek jada parte har dezakete Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegian

Buzón de recetas para el calendario de recetas en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Bilbotarrek jada parte har dezakete Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegian

Abenduaren 2ra arte, hala nahi duten bilbotarrek, parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko Gazteria arloak eta Bilbao Zerbitzuak Bilbao Gazte programaren bidez argitaratuko duten errezeten lehen egutegian. Interesa dutenek euren errezetarik onenak utzi beharko dituzte merkatuko sarreran kokatu den kutxan, edo elcalendariodelmercado@gmail.com helbide elektronikoari bidali.

Egutegia Andrea Albert eta Caterina Gilli proiektuko kideek garatu dute Elena Carnero eta Alicia Bosch ilustratzaileen laguntzarekin. Barnean, hautatutako 12 errezetak jasoko ditu plateraren izenarekin, erabili beharreko osagaiekin eta horiek non lortu, zein urtarori dagokion eta, jakina, prozesua ere. Datu horiek parte-hartzaileek adierazi beharko dituzte, bai eta beren izena eta kontaktua ere.

350 errezeta baino gehiago jasoz gero, egutegi ilustratuen zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean. «Egutegi hau lau helburu jarraitzen ditu: auzo-merkatuak berreskuratzea tokiko merkataritza-gune gisa, gastronomiarekiko interesa, sasoiko elikadura, tokikoa eta osasungarria sustatzea, eta ilustrazioaren artea dibulgazio-tresna eraginkor gisa bultzatzea», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua “Semana gastronómica – de tapas por Galicia” programaren agertoki bihurtu da

Curso de maridaje de cervezas en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 15a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 15a, igandea
2026ko otsailaren 15a, igandea

Erriberako Merkatua “Semana gastronómica - de tapas por Galicia” programaren agertoki bihurtu da

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte, igandea, «Semana Gastronómica- De tapas por Galicia” izango da Erriberako Merkatuan, gastrobareen gunean. Galiziako Gobernuak antolatutako programa honetan, Galiziako hainbat sukaldarik pintxorik onenak prestatuko dituzte eskualde horretako ardoekin batera.

Aurkezpen ofiziala gaur egin da, eta bertan izan da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzia, Álvaro Pérez. «Izugarri eskertzen dugu Erriberako Merkatua aukeratu izana Galiziako Gastronomia Jardunaldi hauetarako agertoki gisa. Erriberako Merkatua Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko gastronomiaren estandartea baita».

Gauzak horrela, azaroaren 8, 9, 10, 14, 15, 16 eta 17an, 12:30etik 15:30era eta 20etatik 23etara, Erriberako merkatura hurbiltzen diren bilbotarrek Galiziako sukaldaritza eta produktuak hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019