Martxoak 17, Jose de Arimatea Eguna ospatuko da: hileta patroiaren eguna

Un coche funerario prestando un servicio en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Martxoak 17, Jose de Arimatea Eguna ospatuko da: hileta patroiaren eguna

Igande honetan, martxoak 17, Jose de Arimatea ospatuko da, hileta sektorean lan egiten duten pertsonen patroia. Bilbao Zerbitzuak Bilbo-Bizkaiko ehorztetxeetan lan egiten duten pertsona guztien lana goraipatu nahi du, baita Bilboko Hilerrian egunero lan egiten duten pertsonena ere.

Helburua sektoreko profesional guztien lana aldarrikatzea da, eta senide edo hurbileko pertsona baten heriotza bezalako une delikatuan egiten duten lan garrantzitsua ikusaraztea. Kanposantuko eginkizunetan diharduten langileek isilean lan egiten dute, ia oharkabean, baina, zalantzarik gabe, beren lana ezinbestekoa da.

José de Arimatea

Jose de Arimatea pertsonaia biblikoa izan zen eta, tradizio kristauaren arabera, Jesus gurutziltzatzearen ondoren, bere gorpua utzi zuten hilobiko jabea zen. Beste tradizio batzuen arabera, Sudarioa, Griala eta beste erlikia batzuk Jerusalem hiritik Mediterraneo arroko beste leku batzuetara eraman zituzten. Edonola ere, bere fideltasunak eta konpromisoak historian nabarmendu zuten; Bilbao Zerbitzuak hileta-sektorean lan egiten duten pertsona guztiak nabarmendu nahi dituen bezala.

Horrek guztiagatik, Bilbao Zerbitzuak hileta-sektoreak eta bertako profesionalek egiten duten lan garrantzitsua aldarrikatu nahi du. Zorionak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Datorren asteartean Bilboko hilerriak aitei omenaldia egingo die ekitaldi poetiko musikal batekin

Foto de familia con la presencia de Álvaro Pérez Alonso, Concejal del Área de Salud y Consumo y Presidente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Datorren asteartean Bilboko hilerriak aitei omenaldia egingo die ekitaldi poetiko musikal batekin

Jada ez dauden aita guztiei gogorazteko, eta familiak beren maiteekin bake eta lasaitasun giroan egon daitezen, Bilbao Zerbitzuak poesia eta musika klasikoko errezitaldia antolatu du 12etan Bilboko Kanposantuko Kaperan.

Datorren asteartean, hilak 19, Aitaren Egunean, Bilboko Udal Hilerriak omenaldia egingo die jada ez dauden aita guztiei. Jardunaldi hunkigarri honetan familiak beren maiteekin bake eta lasaitasun giroan egon daitezen, Bilbao Zerbitzuak poesia eta musika klasikoko errezitaldia antolatu du 12etan Bilboko Kanposantuko Kaperan, Bizkaiko Arte Elkartearen eta Bilbao Bel Canto String Duet-eko musikari bilbotarren eskutik, Clara Junguitu biolinean eta Martín Barcelona, tenore gisa. Ekitaldi horrekin inauguratuko da 2024ko Bilboko Udal Hilerriko kultur agenda.

Ekitaldi poetiko-musikala amaitzean, primula vulgaris alba plena edo San José lore 100 loreontzi emango zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte. Jarduera ia ordubete luzatuko da.

Ekitaldi kultural gehiago 2024an

Aurtengo egitarauak hamar bat kultur ekitaldi izango ditu, baita nobedadeak ere, lehen aldiz Bilboko Udal Hilerriak film laburren lehiaketa bat hartuko duelako. Argazki eta pintura lehiaketak, maiatzeko lehen igandean amei egingo zaien omenaldia, saxo eta piano kontzertuak eta Domu Santu eguneko ospakizunak, besteak beste, osatuko dute aurten Bilboko kanposantuaren agenda.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetako martxoko protagonistak arrainak eta itsaskiak izango dira

Curso de atún y salmón en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetako martxoko protagonistak arrainak eta itsaskiak izango dira

Arrainak eta itsaskiak protagonista izango dira berriro ere martxo honetan Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan. Plater aberats bezain ikusgarriak prestatzen ikasi nahi dutenek Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) arrain eta itsaskiei buruz antolatu duen ikastaroan parte hartu ahal izango dute hilaren 5, 12, 19 eta 26an, 18:30ean.

Itsas munduak bere tokia izaten jarraituko du hilaren 16an, atun eta izokin marinatuen sukaldaritza ikastaroarekin. Bertaratzen direnek gatzez eta azukrez marinatuko dituzte arrainak, hau da, denbora jakin batez urperatu eta lehortu egingo dituzte, hainbat emaitza lortzeko. Zenbat eta denbora gehiago marinatu, orduan eta kontzentratuago geratuko da zaporea, baita lehorrago ere.

Baina arrain eta itsaskien ikastaroen aurretik, Peruko sukaldaritza-tailer bat egingo da Erriberako Merkatuko sukaldaritza-eskolan. Prestakuntza martxoaren 2an izango da, 18:30ean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko erlijioen mahaiak partzela berri bat sustatu du musulmanen komunitatearentzat Bilboko udal hilerrian

Foto de familia con la presencia de Álvaro Pérez Alonso, Concejal del Área de Salud y Consumo y Presidente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko erlijioen mahaiak partzela berri bat sustatu du musulmanen komunitatearentzat Bilboko udal hilerrian

Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotzia, Osasun eta Kontsumoko zinegotzia, eta konfesio erlijiosoetako ordezkariak hilerrira joan dira, bertatik bertara ikusteko egindako aldaketen ondorioz “musulmanak euren sinesmenen arabera lurperatu daitezkeela”.

Partzela berriak 2.160 ehorzketa egiteko tokia dauka.

Erlijioen Mahaia aldian behin biltzen da, gogoeta egiteko eta kontzientzia eta erlijio askatasuna baliatzearen aldeko ekintzak gauzatzeko.

Azken hilabeteetan, Bilboko Erlijioen Mahaiak –udal ordezkarien eta uriko konfesio erlijioso aktiboen ordezkarien elkarrizketa-foroak– zeremonietan eta lurperatzeetan konfesio erlijiosoek dituzten beharrak aztertu dituzte. Gogoeta horri esker, eta Bilbao Zerbitzuak elkartearen lankidetzarekin, Bilboko Udal Hilerriak pertsona musulmanak lurperatzeko partzela berria dauka.

Gaur goizean, Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak, Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak eta erlijioen ordezkariek bisita egin dute hilerrian, egiaztatzeko egin diren aldaketek bermatzen dutela “pertsona musulmanak euren sinesmenen arabera lurperatu daitezkeela”.

Jarduera hori Bilbo Kultur arteko Hiri bihurtzeko Udalak duen helburuan kokatzen da: “erlijioak eta haien ordezkariak funtsezko gizarte-eragileak dira. Herritar aktibo eta parte-hartzaileen adierazpen antolatu bat dira. Bilboko Udalak haiekin lan egiten eta hiri gero eta irekiago eta inklusiboago baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitu gura du”, esan du Kontxi Claverrek bisitaldian.

Ildo horretan, Álvaro Pérezek esan duenez, “Bilboko Hilerrian zenbait hileta mota antolatzen dira, ezberdintasun etiko, kultural eta erlijiosoak eta familien nahia kontuan izanik, errespetua eta duintasuna bermatuz. Gure kultura nortasun eta sinesmen askoren arragoa da, eta diskriminaziorik gabe adierazteko aukera egon behar da”.

Partzela berria, 2.160 pertsonarentzako lekuarekin

Bilboko Udal Hilerriak, 2008tik, musulmanak lurperatzeko egokitutako partzela bat dauka, 80 ehorzketarako lekuarekin. Gaur egun, 49 pertsona daude lurperatuta. Beraz, edukiera datozen urteetarako aurreikuspenen araberakoa zen. Horren aurrean, Bilboko Erlijioen Mahaiak elkarrizketa eta kolaborazio prozesu bat abiatu zuen Bilboko komunitate musulmanarekin, beharrezko aldaketa guztiak planeatzeko. Horren ondorioz, usadio musulmanaren araberako ehorzketa-protokolo berri bat sortu da, eta partzela berri bat sortu da horretarako.

Partzela estreinatu berriak 2.160 ehorzketa hartzeko lekua dauka. Horrek bermatzen du musulmanen eskaerei erantzun ahalko zaiela, epe luzean espazio-arazorik eduki gabe. Horregatik, komenigarria da aukera ematea ez bakarrik Bilboko musulmanak lurperatzeko, baizik eta Bizkai osokoak.

Bilboko komunitate musulmana

Bilboko Erlijioen Mahaiak bultzatu duen neurri hau bat dator uriaren biztanleriaren osaeraren aldaketarekin, azken urteetan musulmanen kopurua gehitu baita.

Migrazio-prozesuen ondorioz, musulmanak gehiengoa diren herrialdeetatik datozen bilbotar ugari daude, kasurako Marokokoak (5.140 pertsona, atzerritarren % 9,1) edo Senegalgoak (988 pertsona, % 1,8). Modu berean, kontuan izan behar ditugu bertokoak edo beste herrialde batzuetakoak diren eta fede hori duten pertsonak; denen artean Bilboko komunitate musulmana osatzen dute.

Errealitate horren kudeaketak eta Bilboko gizarteak jasan dituen aldaketa demografiko, soziologiko eta kulturalek, besteak beste, premia berriak dakartzate hileta-zerbitzuen eta hilerrien eremuan, hildakoei, haien senideei eta gertukoei duintasunez arreta emateko eta heriotzaren aurrean dituzten azken borondateak errespetatuko dituen erantzuna emateko, euren uste erlijioso, espiritual eta humanisten arabera. Izan ere, hala agintzen du ideologia-, erlijio- eta kultu-askatasunerako funtsezko eskubidea bermatzen duen araudiak.

Horrexegatik, ekarpenak egiteko bide bat sortu da eta solaskidetza bat ireki da, komunitate erlijioso guztiek euren zehaztasunak aurkez ditzaten udalak komunitate guziei euren tokia eskaintzeko hartutako konpromisoaren aurrean, betiere tratu berdintasunaren eta ezberdintasunaren errespetuaren printzipioen barruan”, esan du Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak.

Bilboko erlijioen mahaia

Bilboko Erlijioen Mahaia aldian behin biltzen da. Gogoeta egiteko eta ekintzak garatzeko gune bat da, kontzientzia- eta erlijio-askatasuna gauzatzen laguntzeko, herritarren aniztasunean oinarritutako bizikidetzan eta giza eskubideen defentsan oinarritutako testuinguru batean, akonfesionaltasuna ezaugarri duena.

Bilbo Kulturarteko Uria 2021-2023 III. Udal Planean ezarritako neurrietako bat da. Neurri horien bidez, jatorri etniko, kultural, linguistiko edo erlijiosoaren aniztasunaren kudeaketa positiboa lortu nahi da, uriaren kohesio soziala eta kulturen arteko bizikidetza bultzatzeko.

Foro horri esker, Udalak erlijio-aniztasuna kudeatzeko politikak egikaritzen ditu, Bilboko gizarte- eta erlijio-errealitatea ezagutuz, alde batetik, eta haiei ezagutza agertuz, bestetik; alegia, Administrazio Publikoaren eta erlijio-entitate eta -sentsibilitate batzuen eta besteen arteko harremana bideratzen du horrela.

Bilboko Erlijioen Mahaian hainbat fede daude ordezkatuta: Eliza Katolikoa, Euskadiko Kontseilu Ebanjelikoa, Filadelfiako Eliza Ebanjelikoa, Espainiako Eliza Ebanjelikoa, Eliza Adbentista, Azken Egunetako Santuen Jesukristo eliza, Assalam meskita, Bader meskita, Al Forkan meskita, Errekaldeko meskita, Mourideen Kofradia, Bahá’i komunitatea, Komunitate Hinduista eta Komunitate Budista. Gainera, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Pedro Arrupe Institutuak eta Ellacuria Fundazioak Mahaiaren Idazkaritza Teknikoa osatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du urtebetean

Álvaro Pérez Alonso, concejal del Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, y Eduardo Lobato, delegado Comercial de Iberdrola en Euskadi, en la rueda de prensa realizada en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du urtebetean

Merkatuko instalazio fotovoltaikoak 324 eguzki-panel ditu eraikineko 6 estalkitan, eta urtebetean 92,05MWh sortzea eta horietatik 79,98MWh kontsumitzea lortu du.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bitartez, atmosferara 44 tona CO2 gutxiago isuri du; 61 zuhaitz landatzearen baliokidea.

Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bitartez, Erriberako Udal Merkatuan egin zuen eguzki-instalazio fotovoltaikoak urtebete bete du dagoeneko; urtebetean, merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du, hasieran aurreikusitakoa baino % 5 gehiago. Hala aurreratu dute gaur goizean prentsaurrekoan Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak, Eduardo Lobato Iberdrolak Euskadin duen Merkataritza ordezkariak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuetako gerenteak.

Sistema horrekin, aurrera egiten dugu Erriberako udal-merkatuaren deskarbonizazioan eta energia-kontsumoaren murrizketan. 2023ko martxoaren 26an abian jarri zenetik, 92,05 MWh-ko energia ekoitzi du. Horren % 86,9 merkatuan kontsumitu da, eta % 13,1 sarera itzuli da. Zehazki, merkatuak 267,18 MWh kontsumitu ditu: % 29,9 eguzki-plaketatik eta % 70,1 sare elektrikotik. Horrek esan nahi du % 40,8 murriztu dela 2022. urtearekin alderatuta zinegotziak adierazi duenez.

Merkatuko instalazio fotovoltaikoak 324 eguzki-panel ditu eraikineko 6 estalkitan, eta urtebetean, Bilboko Udalak, atmosferara 44 tona CO2 gutxiago isuri du; 61 zuhaitz landatzearen baliokidea eta 37,37 tona ikatz aurreztea.

Gainera, ekimen jasangarri horrekin batera, merkatarien aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu bikoitz ipini ziren, 22kW-ko potentziakoak, eta, horri esker, azken miliako garraioa elektrifikatzen lagunduko da.

Erriberako udal-merkatuak babes berezia du, Bilboko Hirigune Historikoan dagoelako. Ekimen horri esker, orain, gure merkatua jasangarria da, eta ondare-balioa gordetzen du” zehaztu du Álvaro Pérezek. Instalazio hori bat dator Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin.

Bestalde, Iberdrolak Euskadin duen merkataritza-ordezkari Eduardo Lobatok azpimarratu du proiektu hau «oso mugarri garrantzitsua izan dela guretzat, leku enblematikoa eta historikoa delako, eta garrantzi sozial handia duelako merkatarientzat eta bilbotarrentzat. Gainera, Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren arteko akordioaren eta lankidetzaren adibide bat da. Batetik, soluzio energetiko berritzaile eta jasangarriak ekartzen ditugu, eta, haiek eraikitzeko, tokiko langileak kontratatzen ditugu, eta, bestetik, merkatarien eskura jartzen dugu erabat berriztagarria eta berdea den autokontsumoko energia, eta, horrela, deskarbonizazioan laguntzen jarraitzen dugu”.

Eguzki-plaken instalazio horrek bat egiten du Erriberako Merkatuaren eraginkortasun energetikoa hobetzen joateko gauzatutako beste jarduketa batzuekin (adibidez, 2022aren amaieran hotz industrialeko sistema berri bat ezarri zen merkatuan), eta horri esker, 2023an (2019arekin alderatuta) 38.037,43 euro aurreztu ziren, eta faktura % 53,8 murriztu da, erdia baino gehiago.

Uri jasangarriago baten alde

Instalazio horri iaz Zabalguneko eta Otxarkoagako udal-merkatuetan instalatutako eguzki-energiaren sistemak gehitu behar zaizkio. Izan ere, merkatu bi horien artean, instalazioek 1.616 metroko azalera dute eguzki-paneletan, eta horietatik 900 Zabalgunean egongo dira eta 716 Otxarkoagan. Autokontsumo moduan funtzionatzen dute, eta soberakina sarean sartzen da. Horrela, Zabalguneko merkatuan sortutako soberakinarekin Deustuko eta Traukoko merkatuak hornitzen dira, eta Otxarkoagako instalazioarekin Labayruko eta Erriberako merkatuak.

Instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia % 31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren % 32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako bete beharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea.

Babes bereziko eraikina.

Erriberako merkatuaren erakinak babes berezia du Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik, Estatuko multzo historiko-artistiko izendatua izan baitzen azaroaren 9ko 3290/1972 Dekretuaren bidez, eta, ondoren, kultur ondasun kalifikatuaren deklarazioa erantsi zitzaion, gainera, monumentu multzoaren kategoria emanez, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretu bidez.

Horiek horrela, duela urtebete pasatxo eguzki-plakak jarri ziren Erriberako Merkatuan, Zazpi Kaleak Birgaitzeko Plan Berezia Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrira egokitzeko, aldaketak egin ondoren. Plan hori deskarbonizatu eta energia-kontsumoa murrizteko konpromisoaren barruan dago, eta eraikinaren tipologiatik eta historiatik eratorritako babes-sistema erabat errespetatzeko konpromisoa hartu zuen. Bilbao Zerbitzuak erakundeak eguzki-plaken instalazioak jartzearen eta martxan jartzearen aldeko apustua Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen ildotik doa. Izan ere, Lege horrek xedatzen duenez, 2030erako euskal administrazio publiko bakoitzak energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio nahikoak izango ditu kontsumoaren % 32 hornitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ramen errezetak eta haragi elaborazio ezberdinek Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroak osatuko dituzte otsailean

Curso de comida japonesa de la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Ramen errezetak eta haragi elaborazio ezberdinek Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroak osatuko dituzte otsailean

Asiako gastronomiak leku bat hartu du Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan. Oraingo honetan, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) ramen ikastaro berri bat antolatu du plater honen zaleentzat. Formakuntza ostiral honetan, otsailak 2, arratsaldeko 18:30tan hasiko da eta bertaratutakoei shoyu ramen eta miso adarren ohiko errezetak hurbilduko dizkie.

Haragi mota ezberdinei zapore ikaragarriak ateratzen ikasi nahi dutenentzat ere ikastaro bat izango da otsailaren 6, 13, 20 eta 27an 18:30ean.

«Prestakuntza horiekin, bertaratzen diren pertsonek ramen zopa aberatsak egiten ikasiko dute, edozein tokitan arrakasta izateko. Eta haragi errezeta on bat batuz gero, arrakasta ziurtatuta egongo da», adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Radio Popular “Asuntos exteriores” programa zuzeneko saioan eman du Bilboko udal hilerritik

Álvaro Pérez Alonso, Presidente de Bilbao Zerbitzuak, participa en el programa de Radio Popular "Asuntos Exteriores"

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Radio Popular “Asuntos exteriores” programa zuzeneko saioan eman du Bilboko udal hilerritik

Gaur goizean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatuak, Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udal Hilerritik zuzenean parte hartu du Radio Popularreko «Asuntos Exteriores» saioan, Agustín Herranz kazetariak zuzentzen duena. Saioan zehar, zinegotziak hilerriko kultur egitarauaren berri eman du, martxoaren 19an abiatuko dena, Aitaren Egunean. Saioan ere José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko gerentea izan da. «Ekitaldi hauen bidez, herritarrei panteoien artean ezkutatuta bizi den ondarea hurbildu nahi diegu, hilerriaren ikuspegi positiboagoa proposatzeaz gain, bake, oroimen eta jada ez daudenekin elkartzeko lekua delako», adierazi du gaur goizea irratiko saioan Álvaro Pérez Alonso zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak hamar bat kultur ekitaldi hartuko ditu 2024an zehar

Rueda de prensa ofrecida por Álvaro Pérez Alonso y José Antonio Fernández Celada en el Ayuntamiento de Bilbao para dar a conocer la agenda cultural del Cementerio de Bilbao.

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriak hamar bat kultur ekitaldi hartuko ditu 2024an zehar

Bilbao Zerbitzuak Bilboko Udal Hilerriko arkitektura-, arte- eta paisaia-ondarea sustatzeko asmoarekin jarraizten du hainbat kultur jarduera antolatuz.

Aurtengo egitarauak 10 mugarri garrantzitsu izango ditu, baita nobedadeak ere; lehen aldiz film laburren lehiaketa bat hartuko duelako eta udaberri eta uda bitarteko bisita gidatuen zikloa luzatuko duelako.

Bilboko Udal Hilerria jardueraz beteko da berriro 2024an, Bilbao Zerbitzuak aurreikusi duen kultur programarekin. Hala aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi den Álvaro Pérez Alonsok eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerente den José Antonio Fernándezek.

«Ekintzek herritarrei panteoi artean ezkutatuta bizi den ondarea gerturatzea dute helburu. Bai eta hilerriaren ikuspegi positiboago bat proposatzea ere, bake, oroimen eta jada gurekin ez daudenekin elkartzeko lekua delako», nabarmendu du Álvaro Pérez Alonsok.

Aurtengo egitarauak hamar bat kultur ekitaldi izango ditu, baina nobedadeak ere, lehen aldiz film laburren lehiaketa bat hartuko duelako kanposantuak. «Jarduera honen helburua hilerriak bake eta atsedenerako leku diren ikuspegia hurbiltzea da, mina kontsolamendu, onarpen eta itxaropen bihurtzen duten ikuspegia alegia, itxialdi leku bat delakoaren ideia urrunduz. Heriotza beharrezko igarobide natural bat bezala ikusi behar dugu», zioen zinegotziak gaur goizean. Bideoak 3 minutuko iraupena izango du gehienez, eta lekuaren jarrera positiboa transmititu beharko du.

Gainera, Hego Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren (gaur egun Euskal Mendizale Federazioa) mendeurrena dela eta, datorren maiatzaren 18an, larunbata, omenaldi bat egingo zaie Bilboko hilerrian lurperatuta dauden mendizale guztiei. Egun horretan, Bidea Orientazio Klubaren laguntzarekin, orienteering proba bat (kirol-orientazioa) egingo da kanposantuaren esparruan.

«Aurreko urteetan herritarren artean izandako onarpen ona ikusita, leku honen beste ikusmira bat sortu nahi dugu jarduera berriekin», adierazi du Álvaro Pérez Alonsok. Izan ere, gaueko bisita antzeztuen zikloarekin lortutako arrakastaren ondoren, 2024an bisita gidatu ezberdinak eskainiko dira; bata kulturala, bestea arkitekturari buruzkoa, eta azkena hiriko pertsonaia ospetsuenen hilobiak zeharkatuko dituena. Jarduerak gida kualifikatuak izango ditu eta martxotik ekainera bitartean eta irailean zehar egitea aurreikusten da. Uztail eta abuztuko hilak gaueko bisiten ziklo berri baterako gordeko dira.

Poesiak, pinturak eta argazkigintzak hilerria hartuko dute berriro

Edonola ere, hilerrian egingo den lehenengo jarduera martxoaren 19an izango da, Aitaren Eguna dela eta. Omenaldia 12etan hasiko da Bilboko Udal Hilerriko kaperan, poesia eta musika klasikoko errezitaldi tradizionalarekin. Bertan, familiak euren senideekin elkartu ahal izango dira bake eta lasaitasun giroan, helburu batekin; jada ez dauden aitak gogoraraztea. Ekitaldia amaitutakoan, primula vulgaris alba plena edo flor de San José loreak dituzten 100 loreontzi banatuko zaizkie bertaratutakoei (izakinak agortu arte).

Egitarauak apirilaren 20an jarraituko du III. argazki lehiaketarekin. Jarduera hirugarren urtez jarraian egingo da, 9etatik 14etara, eta hilerriaren kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa balioetsi nahi ditu.

Martxoan aitekin egingo den bezala, hilerriak amak ere omenduko ditu maiatzaren lehenengo igandean, hilaren 5ean, goizeko 12etan. Bilbao Zerbitzuak elkartearen helburua da, Amaren Egunaren ospakizunaren bitartez, familiek gogoratzea zein garrantzitsua den maite ditugunekin eta hurbilekoekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea. Jarduera poesia-errezitaldi bat izango da, emakumezko talde bokal batek lagunduta. Bertaratutakoei 100 bouquet/margarita/lore sorta banatuko zaizkie (izakinak agortu arte).

Aurten aire zabaleko pintura lehiaketak ekainaren 1ean izango da, bere hirugarren edizioa betez. Ekitaldia 8:30etik 14etara egingo da. Hileta-artearekin lotutako pinturak aurkeztuko ahal izango dituzte parte-hartzaileek, arreta berezia ipinita alderdi monumental, artistiko, paisajistiko eta ezohikoei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, baita Bilboko udal-hilerriaren esparruan dagoen bake- eta harmonia-sentsazioari buruzkoa ere.

Musika ere ez da faltako 2024ko programan. Iaz bezala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak berriz antolatuko du saxo- eta piano-kontzertua, Iñaki Bermúdez saxofonistaren eskutik. Kontzertua irailaren 21ean izango da.

Domu Santu Eguna

Bilboko Udal Hilerriak Domu Santu eguna ospatuko du berriro azaroaren 1ean klasiko batekin: VII. Kontzertu lirikoa (13etatik 14:15era). Kontzertua konpositore ospetsuenen musika-lan sakratuen hautaketa zainduaren eta delikatuaren interpretazioa izango da. Gainera, Bilbao Bel Canto Elkarteko soprano batek, tenore batek, biolin batek, biola batek eta piano batek hartuko dute parte. Bertaratu ezin diren pertsonentzat, ekitaldia zuzenean emango dute Telebilbao tokiko telebista-katearen bitartez.

Aurten ere, Domu Santuen Egunari lotutako sukaldaritzako errezetak gogoratu eta sustatzeko, Bilbao Zerbitzuak elkarteak egun horri lotutako sukaldaritzako errezeten lehiaketaren bigarren edizioa deituko du. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek euren errezeta gustukoenak helarazi beharko dituzte, osagaiak deskribatuz eta nola egiten dituzten azalduz, edozein bide erabiliz, baita bideo bidez ere. Ondoren, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako (ESHBI) sukaldariek osatutako epaimahai batek bi errezeta onenak aukeratuko ditu eta egileak Erriberako Merkatu Sukaldaritzako Eskolako instalazioetan egingo dira, ESHBIko arduradun batekin batera. Ekitaldia urriaren 25ean izango da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila

Plato variado de comida japonesa

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila

Japoniar gastronomiatik nabarmentzen den platerra, dudarik gabe, sushia da. Eta orain, Asiako plater tradizional eta internazionala den honen teknikak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiek Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) antolatu duen sukaldaritza ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Bertaratzen direnek sushirako arroza egiteko trikimailuak ikasiko dituzte, baita arrozaren ongailua ere. Horrez gain, sushi piezak egingo dituzte; makiak, uramakiak, nigiriak, sushia tenpuran eta futomakiak. Ikastaroa urtarrilaren 19 eta 26an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Etxeko txikienek ere aukera izango dute familiarekin batera sushi platerak egiten ikasteko. Baina hori hilaren 20an izango da, 11etatik 13etara.

«Bertaratzen diren pertsonek nazioarteko gastronomia eta tokikoa uztartzen gozatuko dute, sukaldaritzarekiko pasioaz gain», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak 2 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2023an

Personas accediendo al Mercado de la Ribera en Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuak 2 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2023an

Urte berria hasi berri da, hortaz, aurrekoaren balantzea egin behar, eta 2023an Erriberako Merkatuak 2.096.526 sarrera lortu zituen, hilean 174.710 batez besteko bisita; azken hiru urteetako merkatuko zifrarik onena. Ildo horretan, azpimarratzekoa da uztaila eta abuztua bisitari gehien izan zituzten hilabeteak izan zirela. Aldiz, sarrera gutxien izan zituzten hilabeteak urtarrila eta azaroa izan ziren. Hala ere, merkatura sarrera gehien izan dituzten 2023ko egunak, bisita-kopuruaren arabera, honako hauek izan ziren: apirilaren 29a (13.362), apirilaren 8a (12.477), abenduaren 30a (12.262), abenduaren 7a (11.531) eta abenduaren 9a (11.159).

“Azken 3 urteetan merkatuak jaso dituen sarrera guztien bilakaera kontuan hartuta, goraipatzekoa da 2023an bisitari eta erabiltzaileak berreskuratu ditugula, 796.611 sarrera gehiagorekin», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Merkatuko sarbideak ere nabarmentzekoak dira. Horrela, 2023an Erribera kaleko sarrera izan zen jendetsuena, egindako sarreren %42,33 hartzen. Merced-eko sarreratik %38,17 sartu ziren, eta %19,5ek San Antongo atea erabili zuten.

Azkenik, merkatura sartzeko ordutegiari dagokionez, astegunetan eta goizeko ordutegian, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen, eta handiena 12etan izan zen, herritarrek edo turistek merkatua bisitatzen duten ordua izaten delako. Arratsaldeko ordutegian, jendetzarik handiena 17etatik 19etara egon zen, eta handiena 18etan. Larunbatetan, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019