Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko II. Lehiaketa deitu du ekainaren 3rako hilerrian

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko II. Lehiaketa deitu du ekainaren 3rako hilerrian

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki udal kanposantuko monumentu-, arte- eta ondare- alderdiak nabarmentzen dituztenak.

Inskripzioak ekainaren 2ko 12ak arte egin ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean.

Jardunaldia beste jarduera batzuekin osatuko da; besteak beste, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura klase bat eta 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 3an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko II. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 8:30etatik 14etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 2ko 12ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, eta horiek ere euskarri zurrunaren gainean emango dira. Euskarriak zigilatu eta zenbakitu egingo dira, segurtasun-neurri gisa, lehiaketaren egunean bertan, 08:45etik 09:15era, Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Lehiaketaren metodologia

Parte-hartzaile bakoitzak instalazioetan bertan egindako obra bakarra entregatuko du, sinatu barik. Lehiatzaileak obra bakoitzari eman gura dion izenburua adieraziko du, edo, hala badagokio, katalogoan sartzeko testua (gehienez 20 hitz, euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan), lehiaketaren egunean bertan Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan horretarako emango zaion dokumentuan. Lehiaketa amaitzean dokumentu hori lehiaketaren antolatzaileek emango dioten gutun-azal itxian sartu eta entregatu beharko du. Egileek geroago sinatuko dituzte saritutako lanak, sariak eman ondoren. Lanak zuzenean entregatuko dira Kaperan, 13:30etik 14era bitartean.

Epaimahaiak ez du onartuko inskripzioa gauzatzeko unean parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan gehienez ere lan argitaragabe eta original bat aurkezten duela egiaztatzeko euskarrian jarri den zigilua ez duen obrarik. Lan hori ezin izango da lehiaketa egin baino lehen beste modu batean sortutakoa izan. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab. Kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jasotzeko material egokia ere eraman beharko du, eta ez ditu horiek txorkoetan, estoldetan eta abarretan botako, eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Hiru sari

  • Lehen saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 250 eurokoa.

Irabazleez gain, aurreko sariren bat lortzen ez duten lehiakideek euren lana laga ahal izango dute, saritutako lanekin batera, Bilbao Zerbitzuak-ek adierazitako egunean eta lekuan egingo den baterako erakusketan erakutsi ahal izateko.

Aukeratu gabeko obrak uztailaren 3a baino lehen eraman beharko dira, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bestela, ulertuko da egileak behin betiko uko egiten diola jasotzeari eta horren gaineko edozein eskubide erabili ahal izateari. Eraman ez diren obrak suntsitu ahal izango dira, eta ez dira inolaz ere Bilbao Zerbitzuak-en funts artistikotzat hartuko.

Poesia atzean

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marrazten ikastera egongo da zuzenduta.

Gainera, eguerdiko 12etan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak poesia errezitaldia eskainiko dute Kaperan. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek hainbat musika-pieza joko dituzte. Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango duela aurreikusten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko kapera poemaz eta lorez bete da, amei omenaldia egiteko

Yolanda Díaz Saiz, Teniente alcade del Ayuntamiento de Bilbao presenta el acto homenaje a todas las madres

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriko kapera poemaz eta lorez bete da, amei omenaldia egiteko

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Udal Hilerrian omenaldi hunkigarria egin zaie amei gaur goizean, maiatzeko lehen igandean, jendez bete den Kapera apainduan. Hamarnaka pertsona hurbildu dira Bilboko Hilerriko gune eder horretara, poesiaren eta loreen inguruan bi une nagusi izan dituen ekitaldian parte hartzeko.

Bilbao Zerbitzuak-en helburua da, Amaren Egunaren ospakizunaren bidez, familiek gogoratzea zein garrantzitsua den gure gertueneko pertsona maitatuekin egotea eta jada ez dauden ama guztiak ere gogoratzea.

Eguerdiko 12etan puntuan, bilbotarrak eta hiriburu inguruko udalerrietako bisitariak, omenaldiaren laguntzaile izan den Bizkaiko Elkarte Artistikoak eskaini duen poesia errezitaldira hurbildu dira. Amaitu ondoren, bertaratutakoek 100 txiribita-sorta jaso dituzte, eta horrela amaitu da Bilboko 2023ko Hilerriko Kultur Programaren barruan amak omentzeko antolatutako goiza.

Bertaratzeko aukerarik izan ez dutenek Bilbao Zerbitzuak-en Youtubeko kanalean ikusi ahal izango dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Amei egingo zaien omenaldia hartuko du Bilboko hilerriak igande honetan

Cartel anunciador del Acto homenaje a todas la madres el 7 de mayo de 2023

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Amei egingo zaien omenaldia hartuko du Bilboko hilerriak igande honetan

Urtero bezala, Bilboko Udal Hilerriak amei omenaldia egiteko gordeko du maiatzeko lehen igandea. Ekitaldia hilaren 7an izango da, 12etan, Kaperan, olerki eta lore artean eta 2023ko Bilboko udal hilerriko Kultur Programazioaren barruan dago. Bilbao Zerbitzuak-en helburua da Amaren Egunaren ospakizunaren bidez, familiek gogoratzea zein garrantzitsua den gehien maite ditugunen ondoan egotea eta jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzea.

Jarduera poesia errezitaldia izango da eta 100 bitxilore bouquet edo sorta banatuko zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte. Ekitaldia zuzenean emango da Bilbao Zerbitzuak-en Youtube kanalaren bidez, eta aurretik grabatuta ere ikusi ahal izango da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

José Luis Rodríguez Moránen “Abrazo” lanak irabazi du Bilboko Hilerriko II. Argazki lehiaketa

"Abrazo" de José Luis Rodríguez Morán, ganador del Primer premio del II Concurso "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

José Luis Rodríguez Moránen “Abrazo” lanak irabazi du Bilboko Hilerriko II. Argazki lehiaketa

José Luis Rodríguez Moránen (Zalla) “Abrazo” argazkiak irabazi du Bilbao Zerbitzuak elkarteak gaur goizean antolatu duen Bilboko Udal Hilerriko Argazki Lehiaketaren II. Edizioaren lehen saria. 2023ko Bilboko Udal Hilerriko kultur programazioaren barruan egin lehiaketan 35 pertsonak hartu dute parte. Bigarren saria Estíbaliz Mugeta-ren (Bilbao) “Jarrones” izeneko irudia jaso du, eta hirugarrena Uxue Díaz Perearen (Getxo) “Elkarrekin” izeneko irudia.

Epaimahaia, argazkilaritzaren munduan ospe handia duten El Correoko Ignacio Pérezek eta Deiako Óscar Gonzálezek; Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak; eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko gerenteak osatu dute.

Epaimahaiak originaltasuna, kalitate teknikoa, harritzeko gaitasuna eta gaia, hileta-artea bere esanahirik zabalenean, komunikatzeko indarra baloratu ditu. Laster jakinaraziko da sariak noiz emango zaizkien saridunei, eta saritutako lanak katalogo digital batean jasoko dira. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ostiral honetan amaituko da Bilboko hilerriko II. Argazki lehiaketan izena emateko epea

Obra ganadora del concurso

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Ostiral honetan amaituko da Bilboko hilerriko II. Argazki lehiaketan izena emateko epea

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Hilerriko II. Argazki Lehiaketa antolatu du larunbat honetan, hilak 22. Izena emateko epea ostiral honetan, apirilaren 21ean, 10etan, amaituko da. Lehiaketa hilerria ikuspuntu ezberdinetatik erretratatuko duten profesionalei zein zaleei zuzenduta dago. Egun horretako beste ekitaldi aipagarri bat poesia eta musika klasiko errezitaldia izango da, 12etatik aurrera Kaperan.

Lehiaketa 8:30ean hasi eta 13:30ean amaituko da. Helburua Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea da. Horrela, irudiaren bidez hilerria ondoen sustatzen eta ezagutarazten duten argazkiak sarituko ditu. Parte hartzaileek apirilaren 21eko 10ak arte eman ahal izango dute izena, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta gehienez ere apirilaren 22ko 8:30etik 13:30era bitartean sortu beharko diren bi lanekin lehiatu ahal izango dute.

Gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere. Informazio gehiago gura izanez gero, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira.

Poesia eta musika klasiko errezitaldia Kaperan 12etan

Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Bizkaiko Arte Elkarteak Kaperan egingo duen poesia errezitaldian parte hartzeko aukera izango dute. Bilbao Zerbitzuak-en YouTubeko kanalaren bitartez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

Ekitaldirako aukeratutako poeta unibertsalen, besteak beste Francisco Villaespesa, Pablo Neruda, Miguel Hernández eta Gioconda Belliren 15 olerki errezitatuko dira, Loly Rubio, Santiago Liberal Expósito eta Carma Albert rapsoden ahotsetan. Poesiaren irakurketari Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artisten musikak lagunduko die, poesiaren irakurketa bost pieza musikalekin osatuz.

Ser Bilbaon elkarrizketa «Bilboko hilerria» I. argazki lehiaketaren irabazleari

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Blue Marlin TV britainiarrak sukaldaritza programa bat grabatuko du Erriberako Merkatuan

Un fotograma de una de las grabaciones de James Martin

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Blue Marlin TV britainiarrak sukaldaritza programa bat grabatuko du Erriberako Merkatuan

Erresuma Batuko Blue Marlin TV ekoiztetxeak “James Martin´s Spanish Adventure” sukaldaritza saioa grabatuko du apirilaren 20an Erriberako Merkatuan. Grabazioan zehar, telebista saioari izena ematen dion sukaldaria merkatuan zehar ibiliko da, bertako postuak bisitatuko ditu eta saskia produktu onenekin beteko du, prestatu gura duen menua kontatzen duen bitartean.

Erriberako Merkatua programak bisitatuko dituen Hiriko gune enblematiko eta aipagarrienen ibilbidearen parte da. Hiriko jatetxe eta gozotegi ezagunenak ere ibilbide horren parte izango dira. Gainera, saioari amaiera bikaina emateko, James Martinek zenbait plater prestatuko ditu oraindik zehaztu barik dagoen Bilboko espazioren batean egongo den unitate mugikorrean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua Basquetourrek egindako iragarki berriaren parte da

Secuencia en la que se puede ver a 2 turistas en dirección al Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatua Basquetourrek egindako iragarki berriaren parte da

Erriberako Merkatua, Basquetour turismoaren euskal agentziak Berde Produkzioak ekoiztetxearekin batera grabatu duen iragarki berriaren protagonista izan da, Euskadiko beste leku ikoniko askorekin batera. Kanpaina errespetuz jokatzen duen eta tokiko esperientzia bereziak bilatzen dituen eta Turismoaren Kode Etikoaren printzipioekin bat datorren turistari zuzentzen zaio.

“Ez izan turista bat, izan zaitez bat gehiago”. Horrela hasten da Euskadiko altxorrei balioa ematen dien eta bertako kultura eta tradizioa bertatik bertara ezagutzeko eta miresteko Euskadi bisitatzera animatzen duen spot-a. Zubi Esekia, Guggenheim, Marqués de Riscal hotela, Gaztelugatxeko San Joan eta antzeko paisaiak Bilboko udal azoka ezagun eta bisitatuenarekin batera agertzen dira pantailan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan, sasoiko produktuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko

Un plato cocinado en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan, sasoiko produktuei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko

Apirilean, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) ikastaro berriak eskainiko ditu Erriberako Merkatuan dagoen Sukaldaritza Eskolan, oraingo honetan uda aurreko hilabeteetako produktu tipikoei, orburuari, zainzuriei edo legatzari, besteak beste, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Urteko sasoiaren arabera, Erriberako Merkatuko postuek produktu batzuk edo besteak eskaintzen dituzte; horregatik, Sukaldaritza Eskolak ematen dituen ikastaroak aukera paregabea dira errezeta berriak ezagutzeko eta ondoren erabiliko diren trikimailuak ikasteko.

Apirilean, Mikel Escudero ESHBIko sukaldariak Bilboko Udal Merkatuetako postuetako sasoiko produktuak erabiliko dituen sukaldaritza ikastaroa emango du. Ikastaroa hiru klasetan banatuko da, apirilaren 12, 19 eta 26an, 18:30ean.

Lehenengo saioan, bertaratzen direnek plater hauek egiten ikasiko dute: orburuak iberikoz eta ahuntz-gaztaz egindako kremarekin, eta zainzuri zuriak babekin eta txerri-kokospearekin. Bigarren saiorako, chefak, batetik, gari-zainzuri, perretxiko eta barazki salteatua eta bestetik, sepia baratxuriarekin patata-aparrarekin prestatzen ikasteko tailerra prestatu du. Ikastaroei amaiera emateko, apirilaren 26an, ilar kremarekin betetako legatza eta atun gorri tatakia prestatzeko piztuko dira Sukaldaritza Eskolako sutegiak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Poesia eta musika klasiko errezitaldiak eta II. Argazki lehiaketak kultur jardueraz beteko dute Bilboko hilerria apirilaren 22an

Un participante del concurso de fotografía haciendo una foto de la Capilla del Cementerio de Bilba

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Poesia eta musika klasiko errezitaldiak eta II. Argazki lehiaketak kultur jardueraz beteko dute Bilboko hilerria apirilaren 22an

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa etengabe 2023an Bilboko Udal Hilerria ekintza kulturalez beteko duen programazioarekin. Bilbao Zerbitzuak-ek profesionalei zein zaleei zuzendutako II. Argazki Lehiaketa deitu du. Apirilaren 22ko, larunbateko, goizean, hilerria hainbat ikuspuntutatik erretratatuko dute. Egun horretako beste ekitaldi aipagarri bat poesia eta musika klasiko errezitaldia izango da, 12etatik aurrera Kaperan.

Lehiaketa 8:30etan hasi eta 13:30ak arte luzatuko da, eta Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea du helburu. Horrela, irudiaren bidez hilerria modurik egokienean sustatzen duten eta prestigioa ematen dioten argazkiak sarituko dira. Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea. Edozein nazionalitate edo bizilekutako zaleak edo profesionalak izan daitezke, eta ezin izango dute lan-harremanik izan Bilbao Zerbitzuak-ekin. Parte hartzaileek apirilaren 21eko 10ak baino lehen gauzatu beharko dute izen ematea, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta apirilaren 22an bertan sortu beharko diren bi lanekin gehienez lehiatuko dira. Egun horretan bertan, 8:30etik 9:30era, jaso beharko dira parte hartzeko behar diren akreditazioak, eta argazkiak 13:30 arte atera ahal izango dira. Ondoren, parte hartzaileek 13:45ak arteko epea izango dute argazkiak Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan entregatzeko.

Gaia hileta-arteari buruzkoa izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia izango dute monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiak, hileta-sinbologiak eta ondare-balioak, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioa islatzeak ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Jardunaldia ez da horretara mugatuko. Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Bizkaiko Arte Elkartearen eskutik Kaperan egingo den poesia errezitaldira joateko aukera izango dute. Bilbao Zerbitzuak-en YouTube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da zuzenean. Besteak beste, Francisco Villaespesa, Pablo Neruda, Miguel Hernández eta Gioconda Belli poeta unibertsalen 15 poema errezitatuko dira, Loly Rubio, Santiago Liberal Expósito eta Carma Albert rapsoden ahotsetan. Poesia irakurketa, bost pieza musikalekin osatuko duten Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artisten musika interpretazioak lagunduko du.

“Tokiko kultura eta ondarea sustatzen laguntzea da Bilboko Udal Hilerriak urtean zehar eskainiko duen programazio osoaren azken helburua, baita bigarren argazki-lehiaketa honena eta poesia eta musika klasiko errezitaldiarena ere” azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek legegintzaldiko azken Administrazio Kontseilua egin du

Foto de familia del Consejo de Administración de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

Domingo, 1 de marzo de 2026

Inicio          Mapa Web          Contacto          Canal de denuncias

Domingo, 1 de marzo de 2026
Domingo, 1 de marzo de 2026

Bilbao Zerbitzuak-ek legegintzaldiko azken Administrazio Kontseilua egin du

Bilbao Zerbitzuak-ek joan den martxoaren 24an egin zuen legegintzaldi honetako Administrazio Kontseiluaren ohiko azken bilkura, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkaria, eta aldi berean Bilbao Zerbitzuak-eko presidentea buru zela. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eskaileren oinean Kontseiluaren irudia gordeko duen familia argazkian hartu zuen parte.

Bilkura 2022ko azaroaren 18an egindako azken Administrazio Kontseiluaren bilkurako aktaren onarpenarekin hasi zen, eta horren bidez onetsita geratu ziren aurreko ekitaldiari dagozkion erakundearen urteko kontuak, balantzea eta egoera, galdu-irabazien kontuak eta memoria barne. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren 2006ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez itxi zen Begoñako hilerri zaharraren esparruaren kudeaketa Bilboko Udalari itzultzea onartu zen.

Bilkura horretan, halaber, 111/2022 prozedura arruntaren egoeraren berri eman zen. Prozedura hori aurrera doa Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian. Horren bidez, bere garaian Baika enpresari emandako Erriberako Merkatuan gastrotabernen eremuaren gaineko emakida bertan behera uztea eskatzen zen, emakidadunak ez ordaintzeagatik, bereziki, aurretik behin-behinekoz emandako kautelazko neurriak kentzeari dagokionez.

2022ko Kudeaketa Txostenaren kontu-ematea izan zen gai-zerrendako puntu nagusietakoa. Erriberako Merkatuan hotz industrialaren sistemaren ordezkapena eta merkatu horretan eguzki-panelen instalazioa nabarmendu ziren egindako jarduketen artean. Jarduketa horien guztien helburua Erribera ingurumen aldetik jasangarri bilakatzea da, gutxiago kutsatuz eta autokontsumorako energia elektrikoa sortuz. Era berean, Bilboko udal-hilerrian eguzki-plakak instalatzeak ekonomian eta ingurumenean duen eraginari buruzko zifrak eman ziren; izan ere, urtebete martxan egon ondoren, energia elektrikoaren guztizko kontsumoaren % 59a autokontsumo-erregimenean estaltzea lortu du.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak, Bilbao Zerbitzuak-eko presidente den aldetik, eskerrak eman zituen “Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsona guztien lau urte hauetako lanagatik, guztien ahaleginari, gertutasunari, laguntzari eta emandako laguntzari esker proiektuak atera direlako eta aurrera egiten jarraitu dutelako, erakundearen jarduerarekiko dedikazioaren eta leialtasunaren erakusgarri izanik. Era berean, eskerrak eman gura dizkiet Bilbao Zerbitzuak-en lan egiten duten pertsona guztiei, komunikabideei eta Administrazio Kontseiluko Idazkaritzari, organoari laguntza juridikoa emateagatik”, bukatu zuen Diezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019