Erriberako merkatuak berriro ekin die giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura ikastaroei

Yolanda Díaz en uno de los cursos

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako merkatuak berriro ekin die giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura ikastaroei

Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak giltzurruneko arazoak dituzten pertsonentzako elikadura osasungarriari buruzko tailerrei ekin die berriro. Ikastaro horiek iazko apirilean jarri ziren martxan eta, udako oporren ondoren, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalek beste hiru prestakuntza-saio emango dituzte urtea amaitu arte.

Ikastaroak giltzurrunetako gaixotasunen bat duten pertsonei daude zuzenduta. Gaixotasun mota horrek biztanleria orokorraren % 10ean eta 65 urtetik gorakoen % 25ean du eragina. Ikastaroetan, ESHBIko adituek nutrizio-aholkularitza eta zenbait jarraibide dietetiko emango dituzte, pazienteek euren egoerarekin bat datozen elikadura-ohiturak har ditzaten.

“Bilbao Zerbitzuak-etik oso pozik gaude Alcer Elkartearekin elkarlanean tailer hauei berriro ekiteaz. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako profesionalen aholkularitzari esker, giltzurruneko gaixotasunen bat duten pazienteek euren elikadura gaixotasun medikoaren egoeraren arabera egokitzeko aukera izango dute”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Urtea amaitu arteko hiru saioak:

  • Urriak 18
  • Azaroak 23
  • Abenduak 13

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udako hilabeteen ondoren sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatura itzuliko dira

Uno de los talleres de cocina saludable

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Udako hilabeteen ondoren sukaldaritza osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatura itzuliko dira

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) elkarlanean abian jarri zituen sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroak Erriberako Merkatura itzuliko dira hilabete honetan. Sukaldaritza Eskolak bost saio hartuko ditu urtea amaitu arte. Ikastaro eta klase praktikoetan zehar, bertaratzen diren San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako bilbotarrek elikadura ohitura osasungarriagoak hartzeko truku eta aholku berriak ikasi ahal izango dituzte.

“Klase teorikoetan elikadura hobetzeko hainbat estrategia irakatsiko dira, eta errezetak prestatzeko, ingurukoak diren eta kalitate ezin hobea duten Bilboko Udal Merkatuetako postuetako produktuak erabiliko dira”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Tailer horiek aukera ona dira udako hilabeteetan, errutina aldaketen, oporren eta abarren artean, askotan, deskuidatu egiten den elikadura osasungarria berreskuratzeko.

Urtea amaitu arteko bost saioak:

  • Urriak 20
  • Urriak 27
  • Azaroak 10
  • Azaroak 17
  • Azaroak 24

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Fekoor-en laguntza du hilerriko irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko

Emilio Puertas, Sergio Díaz, Guillermo Treku, Carme García y José Antonio Fernández en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Fekoor-en laguntza du hilerriko irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko

Bilbao Zerbitzuak erakundeak Fekoor Desgaitasun Fisikoa edo/eta Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen aholkularitza eskatu du, Bilboko Hilerriko irisgarritasuna eta argiztapena hobetzeko proiektuaren jarraipena egiteko.

José Antonio Fernández Celada Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerentea buru dela Bilboko udal-hilerrira egindako bisitan, Fekoorrek baieztatu egin du proiektuaren jarraipena egingo duela eta instalazio horietan “ahalik eta irisgarritasun handiena lortzeko” beharrezko ekarpenak egingo dituela. Prozesu horren barruan, erakundeko Irisgarritasun Batzordeko kideak bertaratzea aurreikusten da, oztopo arkitektonikoak lekuan bertan ikusteko eta konponbiderik egokienak eta eraginkorrenak bilatzeko, oztoporik gabeko igarobidea ahalbidetu ahal izateko.

“Fekoor beste batzuetan ere aritu izan da Bilbao Zerbitzuak erakundearekin lankidetzan, Erriberako Merkatuko proiektuan, adibidez, eta benetan eskertzen diegu batzen gaituen helburu honetan duten inplikazioa: desgaitasun fisikoa edo/eta organikoa duten emakumeak eta gizonak gizartearen esparru guztietan integratzea”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Emilio Puertas, Sergio Díaz, Guillermo Treku, Carme García y José Antonio Fernández en el Cementerio de Bilbao
Ezkerretik eskuinera: Emilio Puertas estudioko Emiliio Puertas Arquitectos SL, Sergio Díaz (Bilbao Zerbitzuak zerbitzuko administrazio-kudeaketako teknikaria), Guillermo Treku (Fekoor enpresako aholkulari juridikoa), Carme García (Proaltec enpresako 3D digitalizazioko arduraduna) eta José Antonio Fernández Celada (Bilbao Zerbitzuak zerbitzuko zuzendari kudeatzailea).

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Piedra de toque” podcast-ak Erriberako Merkatuan estreinatu du denboraldia

Foto de familia de las personas que han intervenido en el programa

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

“Piedra de toque” podcast-ak Erriberako Merkatuan estreinatu du denboraldia

Joan den larunbatean, irailaren 24an, Erriberako Merkatuaren Atariak Iñaki Makazagaren “Piedra de Toque” podcastaren denboraldi berriko lehen kapitulua hartu zuen. Oraingoan, Patricia Simon kazetariaren eta Luz Mary Osorio ekintzaile kolonbiar eta giza eskubideen defendatzailearen bisitarekin estreinatu zuen denboraldia.

Merkatuko atari ikusgarri eta argitsuan egin zen “irrati showean”, kazetariak munduan zehar egindako bi hamarkadako kazetaritzaren balantzea egiten duen eta, beldurren bidez, gure bizitzetatik urrun eta hurbil dauden errealitateak lotzen dituen “Miedo: viaje por un mundo que se resiste a ser gobernado por el odio” bere liburuari buruz hitz egin zuen.

Saioan zehar, entzuleek, besteak beste, Balkanetan, Sahelen, Kuban, Kolonbian edo Palestinan zehar bidaiatu ahal izan zuten, Patriciak eskainitako kontakizunari esker. Solasaldian, aktibista eta giza eskubideen defendatzailea izateaz gain, bertako komunitate indigenaren buru izateagatik bere herrialdean bost urteko mehatxuak jasan ondoren aldi baterako Bilbon errefuxiatuta dagoen Luz Mary Osoriok hartu zuen parte.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak bere distira guztia erakutsiko du 2022ko Open House Bilbao ekimenean

Presentación de la edición Open House Bilbao 2022

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuak bere distira guztia erakutsiko du 2022ko Open House Bilbao ekimenean

Erriberako Merkatuak, pandemiaren ondoriozko urte biko geldialdiren ondoren, berriro ireki ditu ateak 2022ko Open House Bilbao ekimenean bere distira guztia erakusteko. Erriberako Merkatua izango da ekimen horretan bisitatu ahal izango diren Hiriko eraikin enblematikoetako bat. Zehazki, igandean, urriak 2, 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita, 24 laguneko taldekako bisitetarako. Bisita bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du.

Bizkaia Aretoan aurkeztu da gaur goizean Open House Bilbaoren 2022ko edizioa, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilboko udal merkatuen kudeatzailea den Bilbao Zerbitzuak erakundeko gerentea den José Antonio Fernández Celadaren partaidetzarekin. Esan duenez “harro egoteko modukoa da beti gure udal merkatuak Bilboko Open House bezalako ekimen indartsuen barruan baloratzea. Herritarrak hurbiltzera, eta merkatua, seguruenez behin baino gehiagotan erosketa-saskia kalitatezko produktu eskuragarriz bete izan duten leku ezin hobe hori, beste modu batera ezagutzera animatu gura ditugu”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak banana zaporeko laba jangarri forma izango duen Palma uhartearekiko ekimen solidarioa hartuko du

Producto solidario con la Isla de la Palma de lava comestible

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuak banana zaporeko laba jangarri forma izango duen Palma uhartearekiko ekimen solidarioa hartuko du

La Palma uharteko sumendiak eztanda egin zuenetik urtebete bete denean, irailaren 19an, hain zuzen ere, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak ekimen solidarioa gauzatuko du larunbat honetan, hilak 17, Bilbon, Estatuko beste merkatu batzuekin batera. 2,50 euroren truke, helburu on batengatik, erabiltzaileek eta bisitariek banana zaporeko lehen “laba jangarria” gozokia probatu eta erosi ahal izango dute.

Espainiako Merkatu Tradizionalen Konfederazioak bultzatutako ekimen solidarioa da. La Palma uharteko sumendiaren erupzioaren lehen urteurrena den honetan laguntzeko produktu bat sortu du, dirua biltzeko helburuarekin. Banana zaporeko “laba jangarria” da, eta bildutako guztia, baita ustiapen-eskubideak ere, La Palma uhartera bideratuko dira.

“Laba jangarria” Estatuko merkatu garrantzitsuenetan emango da ezagutzera: Bilboko Erriberan, Bartzelonako Boquerían, Valentziako Zentralean, Tenerifeko La RecovanYolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkaria izango da ekitaldian. “Bat egiten dugu helburuarekin, La Palma suspertzen joango denaren gure desiorik zintzoena adierazten dugu, eta zorionak eman gura dizkiegu merkatariei, baita Erriberako Merkatukoei, noski, horrelako elkartasun-helburuekin eta beste askorekin beti aktibo eta proaktibo agertzen direlako”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbok 2022ko Mugikortasunaren Aste Europarra sustatzen du, aurtengo leloa “konexio hobeak” delarik, eta baldosan eta bidegorrian jarriko du arreta

Nora Abete y Yolanda Díaz en la rueda de prensa

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbok 2022ko Mugikortasunaren Aste Europarra sustatzen du, aurtengo leloa “konexio hobeak” delarik, eta baldosan eta bidegorrian jarriko du arreta

2022ko MAE Bilbo programak baldosari eta bidegorriari ematen diote protagonismoa, asfaltoaren aurrean, joan-etorri jasangarri, seguru eta osasungarrien neurri eta ekimen berrien bidez.

2022ko MAEren esparruan, Bilbo funikularraren berrikuntzari, igogailu berrieei eta bidegorri bati bultzada emateko prestatzen ari da, eta jasangarritasun turistikoko proiektuak batzen ditu.

Langileen eta bazkideen joan-etorrietan CO2 isurtzen dela jabetuta, enpresek eta erakundeek jardunbide egokiak jarriko dituzte abian horiek arintzeko.

Domekan, hilaren 18an, Bilboko Kale Nagusia festa bihurtuko da, ume eta adinekoentzako mugikortasun jasangarriarekin lotutako jolas- eta kirol-jarduerak egiteko.

Osteguenean, hilak 22, “Bilbo, nire kotxe barik!” egunean, Telebilbaoko kaleko berriemaileek 2022ko “Ibiltaria” saria jasoko dute, sortu zireneko 30. urteurrenean.

Nora Abete Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak gaur aurkeztu du aurtengo Mugikortasunaren Aste Europarraren edizioa (2022ko MAE), urtero irailaren 16tik 22ra egiten dena. Aurtengo goiburua «Konexio hobeak» da. Yolanda Díaz alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak lagunduta, Abetek hainbat ekimen errepasatu ditu, egun hauetan baldosak eta bidegorriak asfaltoaren lekua har dezaten.

Erriberako Merkatua aukeratu da 2022ko MAE aurkezteko, mugikortasuna eta ariketa fisikoa elikadura osasuntsuko ohiturekin modu sinbolikoan elkartzeko. Yolanda Diez alkateordeak eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak aurreratu duenez, ihazko edizioaren arrakastaren ondoren, Bilbao Zerbitzuak-ekin lankidetzan eta “Ibiltarien sarea” programaren osagarri modura, bisitak egingo dira udal merkatuetara jarduera fisikoan elikadura osasungarria sartzeak daukan garrantzia nabarmentzeko, ekonomia zirkularra eta bertoko produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, hori guztia bizimodu osasungarria izateko.

2000. urteaz geroztik, Bilbo Mugikortasunaren Aste Europarrean ari da parte hartzen. Kanpaina horren helburua da hirietako mugikortasun jasangarriak eta garraiobide jasangarrien erabilerak dakartzan onurei buruz herritarrak sentsibilizatzea; garraiobide horien artean daude, besteak beste, garraio publikoa, bizikleta, oinezko joan-etorriak, partekatutako autoen sistemak eta abarrak.

Bi hamarkada baino gehiagotan, Bilbok hainbat ekimen gauzatu ditu, Europako Batzordeak automobilaren erabilera eta haiek eragiten dituzten isurketa murrizteko jardunbide egokienen artean dauzkanak, eta hiri-plangintzako neurriak ere ezarri ditu, uria inklusiboagoa izan dadin.

Izan ere, uriburua aitzindaria izan da, orduko 30 kilometrora jaitsi baitu kale guztietan zirkulatzeko abiadura. Ekimen horren bidez, Europako Batasuneko Hiri Segurtasuneko Saria lortu zuen, tokiko agintariek bide-segurtasunaren arloko lorpen garrantzitsu eta berritzaileei egindako ekarpena aitortzen duena. Era berean, Bilbok bidegorrien kopurua eta hedapena handitzen jarraitzearen aldeko apustua egin du eta, horri esker, bizikleta ohiko garraiobide bihurtu da kaleetan; beste alde batetik, herritarrak oinez edo garraio publikoan ibiltzera bultzatu ditu. Azken politika horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, “Bilbo ezagutzeko ibilbideak osasuna zaintzen duzun aldian”, “Eskola-bideak”, domeketan Moyua eta Mazarredo arteko bidea eta Mesedeetako kalea, San Nikolas eta Areatzako zubiaren arteko bidea, eta egunero hiru eskola-inguruneak oinezkoentzako bihurtzea, eta Bilbobizi bizikletak alokatzeko udal-zerbitzua jartzea.

Era berean, uriak beste ekimen batzuk gehitu dizkie horiei erregai fosilak erabiltzen dituzten ibilgailuak apurka-apurka aldatzeko, autobusen flota berritzeko, taxiak, anbulantziak eta banaketa elektrikoko ibilgailuak berritzeko edo gaur egun bizilagunen irisgarritasuna errazten duten 64 igogailu eta arrapalak abian jartzeko. Orain, MAEren esparruan, Artxandako Funikularra berritzeari, igogailu eta bidegorri berriak martxan jartzeari edo jasangarritasun turistikoko proiektuei bultzada handia emateko prestatzen ari da.

Enpresen eta erakundeen jardunbide egokiak

2022ko MAE programaren aurkezpenean, Nora Abetek gizarte-erakundeek, erakundeek eta enpresa laguntzaileek egindako ekarpena nabarmendu nahi izan du, hala nola Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbobus, Decathlon, Euskaltel, Ceprenor, Bilbao Basket Fundazioa, Athletic Fundazioa edo Laboral Kutxa. Mugikortasun jasangarriarekin lotutako jarduerak egiten dituzte beren eragin-eremuetan, herritarrak garraiobide bat aukeratzeko orduan portaera aldatzeak dakarren onura indibidual eta kolektiboaz kontzientziatzeko.

Mobility Action edo mugikortasunari buruzko jardunbide egoki horien barruan, Decathlonek mugikortasun jasangarria sustatzeko proposamena egin du bere dendetan. Hain zuzen ere, langileen eta bezeroen eskura jarriko du ibilgailu-flota bat, bizikletaz eta patinete elektrikoz hornituta. Gainera, helburu horrekin, datorren domekan, irailak 18, eta 2022ko MAE Bilbao programaren barruan, irristatze-pista bat jarriko du, adin guztietako pertsonek irristatzen ikasteko ikastaroekin.

Euskaltelek jasangarritasunarekin lotutako hainbat jarduera egiten ditu, langileentzako mugikortasun-planekin eta haiei egindako mugikortasun-inkestekin. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktu txikiagoa daukaten ibilgailuak eskaintzen dizkie, eta diruz lagundutako auto elektrikoen eta hibridoen eta bizikleta elektrikoen eredu gehiago eskaintzen dizkie. Konpainiak langileentzako autobus-zerbitzua ere jarri du martxan, bulegoetan ibilgailu-kargagailuak jarri ditu eta autoen isuriak neurtzeko neurriak hartu ditu, eta igorle handientzako hobekuntza-ekintzak abian jarri ditu. Jasangarritasunarekin daukan konpromisoa osatzeko, Euskaltelek astearen zati batean telelana sustatzen du, elektrizitate erabat berdea erabiltzen du eta eraikinetan energia-eraginkortasuna hobetzeko ekintzak gauzatu ditu.

Athletic Fundazioak, bere aldetik, Athletic Club jasangarritasunaren erreferente bihurtu nahi du bere jarduerari eragiten dioten alderdi guztietan, eta ikuspegi horren barruan mugikortasuna garrantzi handiko eremua da. Ez da ahaztu behar Athleticek ikaragarrizko eragin soziala duela bere ingurunean eta horrek sentsibilizazio prozesu kolektiboa azkartu dezake. 2019an akordioa aurkeztu zuen Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailarekin, 2019ko MAEren esparruan. Akordio horren ondorioz, 50 bizikleta aparkatzeko lekua jarri zen San Mamesen, zaleak garraiobide horretan joan zitezen partidetara. Fundazioak bere bazkideen mugikortasun-prozesua aztertzen du kirol-topaketak egiten diren egunetan, C02 emisioak apurka-apurka murrizteko asmoz, eta klubaren mugikortasunerako garraio publikoa eta flota elektrikoak sustatzen jarraitzen du. Ekarpenen beste adibide bat C02 isuriak konpentsatzeko programa da, Lurgaia Fundazioarekin zuhaitzak landatuz.

Txirrindularitzako Euskadi Fundazioak bide-segurtasuneko neurriak ezartzera bideratutako sentsibilizazioan egiten du lan. Hori funtsezkoa da bizikletaren eta beste garraiobide jasangarri batzuen erabilera garatzen jarraitzeko, azpiegitura eroso eta erabilerrazen bidez erabilera sustatuz. Fundazioak konpromisoa hartu du txikienen artean harrobia sortzeko eta, beraz, funtsezkotzat jotzen du zirkulatzeko beldurra galtzea. Segurtasun-pertzepzio horrek zaletasuna sortuko du ume txikiengan.

Bilbao Basket Fundazioak ere bat egin du edizio honetan 2022ko MAErekin eta saskibaloiko zale guztiak mugikortasun jasangarri eta osasungarria praktikatzeko onurez kontzientziatzeko helburuekin. Bilbao Basket Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta, kirolaren praktikaren eta balioen bitartez, gizarte-, hezkuntza- eta kirol-arloko proiektuak sustatu eta garatzea du helburu. Bilbao Basket Fundazioaren funtsezko helburua kirolaren bidez balioetan heztea da eta, zehazkiago, saskibaloia tresna modura erabiltzea.

Era berean, Laboral Kutxak “Laboral by Bike”, Enpresa Osasungarriaren programaren parte den ekintza garatzen du. Programa hori 2019an jarri zuen abian erakundeak, pertsonei bizitza osasuntsuagoaz gozatzen laguntzeko, elikadura osasungarriarekin, jarduera fisikoarekin, ongizate emozionalarekin eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako ekimenak hedatuz. Aldi berean, GJHak lortzen laguntzeko konpromisoaren barruan, CO2aren emisio-iturri nagusietako bat langileak etxetik lantokira joatea dela ikusi du eta, beraz, plan bat diseinatzea erabaki zuen, Laboral Kutxan lan egiten duten pertsonek bizikleta erabil dezaten lanera joateko.

Ekimen horren emaitzak onak izaten ari dira, eta langileen % 10ek dagoeneko erabili du erakundeak ekimen horren barruan garatu duen aplikazioa (% 5 dira normalean bizikletaz joaten direnak). Aplikazio horri esker lanera bizikletan joaten diren pertsonak identifika daitezke, eta garraiobide hori aukeratzen dutenei egunean euro bat emateko balio du. Baina ez da hor geratu; izan ere, irailetik aurrera, aplikazioa erabiltzen dutenek bizikletaren erabileraren ondorioz karbono-aztarna murrizten zelan lagundu duten ikusiko dute (egindako kilometroen bidez), bai banaka, bai taldean. Gainera, irailean, lanera oinez doazen pertsonak sartuko dira ekimen horretan; horrela, bada, bizikleta garraiobide jasangarri gisa erabiltzea sustatzeaz gain, garraiobide kutsatzaileak erabili ordez oinez joateko aukera dutenak ere animatuko dituzte. Helburua da aukera daukaten pertsona guztiek, etxetik gertu daudelako, autoaren ordez alternatiba jasangarriagoak erabiltzera animatzea eta, horretarako, beren kolektiboa horrelako ekimenen bidez kontzientziatzen eta animatzen jarraitzea.

2022ko MAE-ren leloa: konexio hobeak

Mugikortasunaren Aste Europarraren hogeita bigarren edizioaren helburua da lekuen eta herritarren arteko sinergiak sustatzen jarraitzea. Ekimena 1999an sortu zen Europan (Autorik gabeko eguna), eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen laguntza izan zuen. Edizio honetan, mugikortasun aktiborako portaera-aldaketa, garraio publikoaren erabilera eta garraio-soluzio garbi eta adimendunak sustatuko dira, bai eta jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak ere.

2022. urteko kanpainarako Europako Batzordeak aukeratu duen leloa “Konexio hobeak” da eta bost zutabetan oinarrituko da: pertsonak, tokiak, garraio publikoa eta plangintza eta politikak. Aurtengo helburua da pertsonak elkarrengana bideratzea garraio publikoaren bidez, inguruko espazio publikoetan hainbat hilabeteko isolamendu, murrizketa eta muga jasan ondoren.

Esparru horretan, Multimodaltasun lasterketa tradizionala aldatu egingo da aurten MAEren “Konexio hobeak” lelora egokitzeko. Oraingoan, “Bilbo, nire kotxe barik!” egunean, irailaren 22an, eguena, UPV/EHUko ikasleen artean hautatutako lau pertsonak, Barik eta Bilbao Bizi txartelekin, gutxienez hiru garraiobide konbinatu beharko dituzte Otxarkoaga eta Errekalde plazaren arteko distantzia egiteko; horrela, konbinaziorik egokiena ebaluatuko da, bidean egindako denbora eta karbono-aztarna baloratuz.

2022ko Bilbo MAE-ren agenda

EMAren edizio honetan, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak aurreikusitako jarduerak berriz ere www.bilbaosinmicoche.net webgunean jasoko dira, baldosak eta bidegorriak asfaltoa jango duten aste honetako jarduerak barne.

  • Irailaren 16a, barikua: «Eskola-bideak» programari buruzko erakusketa, adingabeak ikasgelara autonomiaz joatea errazteko. Beste garai batzuetako ohituren eta erabileren erakusketa.
  • Irailaren 18a, domeka: Aisialdirako eta kirolerako gune irekia Kale Nagusian.
    • Giza futbol handi bi, Athletic Fundazioarekin
    • Indoor txirrindularitza-lehiaketa, Laboral Kutxarekin eta Euskadi Fundazioarekin
    • Trebetasun-jolasen ginkana zeure bizikletarekin, Bizieskolarekin (6-14 urte)
    • Erabiltako bizikletak saltzeko eta erosteko azoka
    • Skate-pista Hiru Hamabirekin, gazteen artean kaskoaren erabilera sustatzeko
    • Patinak erabiltzen ikasteko roller-pista, Decatlonekin
    • Bide-hezkuntzako zirkuitua Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearekin (4-14 urte)
    • Bilbobus espazioa. Autobus elektrikoa; ebakigarriak banatuko dira
    • Bizkaibus. Autobus elektrikoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailak bizikletaren erabilera sustatzeko abian jarritako ekimenekin.
  • Irailaren 19a, astelehena: Bidegorri berriaren aurkezpena, Etxebarria parkearen eta Udaletxeko biribilgunearen artean egingo dena.
  • Irailaren 20a, martitzena: Jasangarritasun turistikoko proiektua – Artxandako funikularra berritzeko proiektuaren aurkezpena.
  • Irailaren 21a, eguaztena: Jasangarritasun Turistikoko Proiektua. Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta Bilboko taxilarien arteko akordioa, garraioaren bidezko mugikortasun turistiko jasangarriaren ekimen berri batekin.
  • Irailaren 22a, eguena:
    • Bilbo, nire kotxe barik!
    • Multimodalitatearen lasterketa, “Otxarkoagatik Errekalde plazara joateko garraio-konbinaziorik onena” lortzeko. Garraiobide desberdinen nahasketa, non garraio-denbora eta bidaia mota bakoitzak uzten duen karbono-aztarna baloratzen diren.
    • 2022ko Ibiltari Saria “Telebilbaoko kaleko berriemaileei, beren 30. Urteurrenean”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sasoiko produktu berrien itzulera

Frutas del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Sasoiko produktu berrien itzulera

Iraila, zalantza barik, itzuleraren hilabetea da. Oporretatik lanera, eskolara… itzultzea, errutinara, hain zuzen ere, eta Bilboko Udal Merkatuen kasuan, oso modu gozoan. Izan ere, hilabete honek zapore, usain eta kolore berriak dakartza, eta hori ikusteko nahikoa da estreinatzen diren eta sasoiko produktuak kontsumitzera bultzatzen gaituzten postuetan zehar ibilbidea egitea.

“Gure errutinetan ohitura osasungarriak eta jasangarriak txertatzea, adibidez, sasoiko eta hurbileko elikagai gehiago kontsumitzen hastea, etapa aldaketa errazago onartzeko modu egokia da. Gure Udal Merkatuetako postuek eskaintzen dituztenak bezalako elikagaiak”, aholkatu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Frutei dagokienez, mahatsaren eta pikuaren garaia da; barazkiei dagokienez, hauen sasoia da: letxuga, berenjena, kalabazina, kalabaza, luzokerra, tipula, piperra, espinaka, azenarioa, apioa, erremolatxa, artoa, patata eta zerba, eta, pixkanaka-pixkanaka, porrua eta txanpinoia sartzen joango dira; lekaleei dagokienez, babarruna da erregina; arrainetan, hegaluzea, txitxarroa, meroa, palometa, enperadorea eta sardina inoiz baino presenteago daude. Ogiari eta gozoei lekua uztea ere jardunbide osasungarria da. Normaltasunera itzuli arren ez dira Bilboko mahaietatik kanpo geratzen, eta hori eskertu egiten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaroak indarrez eta berrikuntzez beteta itzuliko dira Erriberako merkatura

Dos personas cocinando

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Sukaldaritza ikastaroak indarrez eta berrikuntzez beteta itzuliko dira Erriberako merkatura

Lanaren errutinara itzulita eta ikasturtea hastear dagoela, Bilbao Ostalaritza Goi Eskola (ESHBI) Erriberako Merkatura itzuliko da bere ikastaroekin. Indarrez eta berritasunez beteta, masterclass eta ardo eta gourmet produktu dastatzeak Eskolako jatetxeko maitrearen eskutik. Gainera, sukaldaritzako apar errezeta berriak eta izokin ikastaro berri bat ere egingo dira.

“Oporrak atzean uztea gogorra da, eta ikastaro hauek, zalantza barik, deskonektatzeko eta une atseginak igarotzen lagunduko duten jarduerekin oporraldiaren osteko denboraldiari aurre egiteko aukera ematen dute” esanez parte hartzera animatu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak.

Ikastaro guztiak ESHBIren webgunean kontsulta daitezke.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak hiru hautagaitza aurkeztu ditu 2022ko Espainiako hilerrien lehiaketara

Logotipo del Concurso de Cementerios de España 2022

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriak hiru hautagaitza aurkeztu ditu 2022ko Espainiako hilerrien lehiaketara

Bilbao Zerbitzuak erakundeak hiru hautagaitzatan aurkeztu du Bilboko Udal-hilerria 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketan: Monumentu Onena, Covid-19aren osasun-krisian hildako pertsonen Memorialarengatik; Ingurumen arloko Ekimen Onena, eguzki-plakak jarri eta urte honen amaierarako errekuntzako ibilgailu flota osoa ibilgailu elektriko bihurtzeagatik; eta Jarduera Publiko Onena, uda honetan eskainitako gaueko bisita gidatu eta antzeztuagatik.

Adiós Cultural aldizkariak antolatutako lehiaketak hainbat helburu ditu, besteak beste, Espainiako hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenekoa, artistikoa eta ondareari buruzkoa aintzatestea; inguru horretan bizi izan zen jendearen bizitzaz eta oroitzapenez betetako leku gisa aldarrikatzea, kontserbatu eta balioetsi behar den hiriaren zati oso garrantzitsua izanik; herritarrak esparru horietan dagoen ondare garrantzitsuaz kontzientziatzea, eta bizitzaren zikloaren parte den aldetik heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, eta baliabide turistiko gisa duen potentziala sustatzea.

Irailaren 1etik 30era bitartean, ADIÓS Cultural aldizkariaren webgunean orria bisitatzen duten erabiltzaileentzat irekita egongo den bozketa egingo da. Bertan, erabiltzaileek, euren irizpidearen arabera, lehiaketaren edizio honetako hilerririk politena aukeratuko dute. Botoa eman ahal izateko, webgunean bertan horretarako gaituko den inprimakia bete beharko da. Emaitzak urriaren 1etik 15era bitartean jakinaraziko dira webgunean bertan.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019