Asiako sukaldaritzaren sekretuak, Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan egingo diren bost tailerren bidez

Varios platos de cocina asiática

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Asiako sukaldaritzaren sekretuak, Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan egingo diren bost tailerren bidez

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak Asiara bidaiatuko du uztailean, Mikel Escudero Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) chefaren eskutik, sukaldaritza mota ezberdinetako bost tailerren bidez.

“Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola leku ezin hobea da nazioarteko sukaldaritzako ikastaro hauek emateko, ditugun instalazio eta baliabideei esker, bai eta gure Udal Merkatuetako postuek eskaintzen dituzten elikagaien kalitateari eta aniztasunari esker ere”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Lehenengo ikastaroa maiatzaren 28an izango da, 11:00etan, eta bertaratzen direnek bi Ramen errezeta prestatzen ikasi ahal izango dute, Shoyu Ramen errezeta bat eta Miso Ramen beste bat.

Bigarren ikastaroa ekainaren 2an eta 9an izango da, ostegunak, 18:30etik 20:30era. Bertan, sushirako arroza eta bere ongarria egiteko trikimailuak emango dira. Parte-hartzaileek Japoniako janari tradizional horren pieza ugari prestatzeko aukera izango dute, makiak, uramakiak, nigiriak, sushia tenpuran eta futomakiak.

Japoniatik, Merkatuko Sukaldaritza Eskolak Thailandiara “egingo du hegan”. Hirugarren ikastaroa Thai sukaldaritzari buruzkoa izango da. Ikastaroa ekainaren 3an, ostiralean, izango da, 18:30ean, eta bertaratzen direnek herrialdeko plater adierazgarriak egiten ikasiko dute, hala nola Pad Thai eta tom yan kung, Thailandiako oso zopa aromatikoa. Hurrengo ikastaroa Pan Bao-arena izango da, ogi leuna eta oso zaporetsua, eta kasu honetan ahate kurruskariz eta pulled porkez beteko da. Ekainaren 29an, asteazkenean, izango da, 18:30ean.

Asian zeharreko bidaiarekin amaitzeko, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak sukaldaritza asiarra maite duten guztiei euren ezagutzak zabaltzeko aukera eman gura izan die sukaldaritza japoniarrari buruzko ikastaro osoagoarekin. Kasu honetan, guztira 2 orduko lau klase izango dira, eta horietan hauek prestatzen ikasiko da: gyozak eta atun gorriaren tartarra, udoia oilaskoarekin eta miso zopa, kimuchi yakimeshi arroza eta yakisoba eta tonkatsu txerria eta teriyaki atuna.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko I. Lehiaketa deitu du ekainaren 4rako hilerrian

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko I. Lehiaketa deitu du ekainaren 4rako hilerrian

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki udal kanposantuko monumentu-, arte- eta ondare- alderdiak nabarmentzen dituztenak.

Inskripzioak ekainaren 3ko 12ak arte egin ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean.

Jardunaldia beste jarduera batzuekin osatuko da; besteak beste, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura klase bat eta 12:00etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 4an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko I. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 9:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12:00etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 3ko 12:00ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

“Hilerriko I. Argazki Lehiaketa arrakastatsuaren ondoren, beste hitzordu batekin animatu gara, oraingo honetan pintzelekin, parte-hartzaileek guk bezainbesteko ilusioa izango dutelakoan. Ziur gaude gure hilerri dotoreari beste ikuspegi batzuetatik begiratzen lagunduko digula, eta haren aberastasun artistiko, kultural, historiko-artistiko, paisajistiko eta hiletakoari balioa emango diola”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, eta horiek ere euskarri zurrunaren gainean emango dira. Euskarriak zigilatu eta zenbakitu egingo dira, segurtasun-neurri gisa, lehiaketaren egunean bertan, 08:45etik 09:15era, Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Lehiaketaren metodologia

Parte-hartzaile bakoitzak instalazioetan bertan egindako obra bakarra entregatuko du, sinatu barik. Lehiatzaileak obra bakoitzari eman gura dion izenburua adieraziko du, edo, hala badagokio, katalogoan sartzeko testua (gehienez 20 hitz, euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan), lehiaketaren egunean bertan Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan horretarako emango zaion dokumentuan. Lehiaketa amaitzean dokumentu hori lehiaketaren antolatzaileek emango dioten gutun-azal itxian sartu eta entregatu beharko du. Egileek geroago sinatuko dituzte saritutako lanak, sariak eman ondoren.

Lanak zuzenean entregatuko dira Kaperan, 13:30etik 14:15era bitartean. Obrarekin batera, lehiaketa egiten den egunean hilerrian aurkezten den unean parte-hartzaile bakoitzari eman zaion gutun-azala entregatu beharko da, itxita. Gutun-azal horretan egilearen datuak (izen-abizenak, helbide osoa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa) eta egindako obraren izenburua jasoko dira.

Epaimahaiak ez du onartuko inskripzioa gauzatzeko unean parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan gehienez ere lan argitaragabe eta original bat aurkezten duela egiaztatzeko euskarrian jarri den zigilua ez duen obrarik. Lan hori ezin izango da lehiaketa egin baino lehen beste modu batean sortutakoa izan. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab. Kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jasotzeko material egokia ere eraman beharko du, eta ez ditu horiek txorkoetan, estoldetan eta abarretan botako, eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Hiru sari

  • Lehen saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 250 eurokoa.

Irabazleez gain, aurreko sariren bat lortzen ez duten lehiakideek euren lana laga ahal izango dute, saritutako lanekin batera, Bilbao Zerbitzuak-ek adierazitako egunean eta lekuan egingo den baterako erakusketan erakutsi ahal izateko.

Aukeratu gabeko obrak ekainaren 17a baino lehen eraman beharko dira, 09:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bestela, ulertuko da egileak behin betiko uko egiten diola jasotzeari eta horren gaineko edozein eskubide erabili ahal izateari. Eraman ez diren obrak suntsitu ahal izango dira, eta ez dira inolaz ere Bilbao Zerbitzuak-en funts artistikotzat hartuko.

Poesia atzean

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marrazten ikastera egongo da zuzenduta.

Gainera, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak poesia errezitaldia eskainiko dute Kaperan. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek hainbat musika-pieza joko dituzte. Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango duela aurreikusten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria, Netflixek ekainean estreinatuko duen “Intimidad” serie berriaren agertokia

Carátula de la serie Intimidad ofrecida por Netflix

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilboko hilerria, Netflixek ekainean estreinatuko duen “Intimidad” serie berriaren agertokia

Bilboko udal Hilerria Netflixek ekainean telebista-pantailetan estreinatuko duen “Intimidad” telesail berriaren agertokietako bat da. Laura Sarmiento eta Verónica Fernándezek sortutako telesaila grabatzeko hainbat gune laga zituen Bilbao Zerbitzuak-ek zenbait egunez. Zortzi kapitulu horiek 20 astez filmatu dira Bizkaiko 90 lekutan.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak adierazi duenez, «beti da ilusionagarria proiektu garrantzitsuetan parte hartzea, zinemak, telebistak eta bestelako euskarriek maite duten Bilboko udal-hilerri ospetsuaren bidez, kasu honetan bezala”.

Itziar Ituño, Patricia López Arnaiz, Verónica Echegui, Ana Wagener, Emma Suárez eta Yune Nogueiras dira ekoizpenaren protagonistak, eta emakume politiko baten bideo sexual baten filtrazioak haien bizitzetan eragina izan duten lau emakumeren istorioa kontatzen du. Garai berriek sortzen duten babesgabetasunari buruzko seriea da, ikuspegi feministatik ikusita.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” lanak irabazi du Bilboko hilerriko I. Argazki lehiaketa

Los premiados y la Concejala Yolanda Díez posando en el balcón del Ayuntamiento

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” lanak irabazi du Bilboko hilerriko I. Argazki lehiaketa

Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari egokitu zaio, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

Saritutako lanak katalogo birtual batean egongo dira ikusgai, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” argazkiak irabazi du Bilboko Udal Hilerriko I. Argazki Lehiaketaren lehen saria. Lehiaketa joan den apirilaren 23an egin zen, Bilbao Zerbitzuak erakundea Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean egiten ari den Bilboko udal hilerriko kultur programazioaren barruan, eta 25 pertsonak hartu zuten parte. Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari eman diote, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

“Lehiaketari esker, Bilboko udal Hilerria parte hartu duten argazkilarien objektibotik ezagutu ahal izan dugu, eta irudi horiek are ederrago egiten duten xehetasun asko eman dizkigute. Helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Hilerriko kultura eta ondarea sustatzea zen, argazkigintzaren bidez, adierazpen artistiko gisa, eta obren kalitatea ikusita lortu dugula ematen du”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak osatu dute epaimahaia, eta eurekin batera Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Era berean lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea

Sariak apirilaren 29an, ostiralean, banatu ziren Bilboko Udaletxean, eta obrak astebetez egongo dira ikusgai Erriberako Merkatuko kartel digitaletan, astebetez, eta Bilbao Zerbitzuak elkartearen webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako argazkiak eta dohaintzan emandakoak Bilboko hilerrian ere jarriko dira ikusgai, Santu Guztien kultur programazioan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuak kirikiño abesbatza hartuko du maiatzaren 7an

Coro Kirikiño

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Erriberako merkatuak kirikiño abesbatza hartuko du maiatzaren 7an

Erriberako Merkatua emanaldi artistiko baten lekuko izango da berriro datorren larunbatean, maiatzak 7. Txurdinagako Kirikiño Abesbatzak eta Hendaiako abesbatzak kalejira egingo dute 12:30ean Alde Zaharreko kaleetan zehar.

“Plazerra da horrelako jarduera artistikoetan parte hartu ahal izatea, eta ohorea da musika-taldeek gure merkatuetako batean pentsatzea euren jarduerak egiteko”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Ekitaldi horretan abesbatzetako 50 kide inguruk hartuko dute parte eta Hendaiako abesbatzarekin egiten duten truke baten parte da.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza tradizionalaren eta abangoardistaren arteko fusioa Erriberako merkatuan

Una mujer cocinando

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Sukaldaritza tradizionalaren eta abangoardistaren arteko fusioa Erriberako merkatuan

Maiatzean zehar, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak errezeta tradizionalak eta teknika moderno eta abangoardistak konbinatuko dituzten sukaldaritza ikastaroak hartuko ditu. Ikastaro horiei esker, ikasleek betiko errezetei ukitu berezia ematen ikasiko dute, baita betiko zaporeei zertzelada desberdina jartzen ere.

“Sukaldaritza tradizionala gure parte da eta, horregatik, gure merkatuetako produktuen zapore tradizionala eta kalitatezkoa teknika eta osagai abangoardistenekin konbinatu ahal izatea, gure esentzia alde batera utzi gabe berritzeko modu egokia iruditzen zait”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Hilabete honetan zehar lau ikastaro emango dira guztira, bakoitza bi ordukoa. Lehenengoa maiatzaren 12an izango da, eta masail tradizional batzuk egingo dira, ondoren, ukitu moderno, espezializatu eta bidaiaria emanez, eraldatzeko, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako irakasleek erakutsiko dituzten trikimailuei esker.

Hurrengo tailerra maiatzaren 19an, ostegunean, izango da. Egun horretan, saltsak izango dira protagonista merkatuko sutegietan. Bi ordu horietan zehar hiru saltsa egiten ikasiko da: bizkaitar klasikoa, saltsa beltza eta saltsa amerikarra. Sukaldaritza tradizionaleko hirugarren tailerra itsasoko errezetetan oinarrituko da, eta zehatzago, alde batetik txipiroiak tipularekin eta bestetik txipiroi lurrarekin eta erremolatxarekin salteatutako sepia platera.

Kroketak ezinbesteko platera izan dira beti sukalde tradizionaletan; horregatik, maiatzaren 31n, jaki kurruskatsu eta krematsu horren bi errezeta berri iritsiko dira merkatuko sukaldera. Tailer horretan, bi errezeta zoragarri egiten ikasiko da, alde batetik urdaiazpiko kroketa tradizionala, kurruskatsuagoa den “PANKO” ogi birrindu japoniarrarekin egindako errebozatuarekin. Bigarrenik, gure lurrari omenaldia: bexamel eta Idiazabal gaztaz osatutako esfera gozoa, gure basoetako fruitu lehorrez betetako kurruskari batez estalia.

Ikastaroak:

  • Osteguna, maiatzak 12: Masailak: tradizioa eta fusioa
  • Osteguna, maiatzak 19: Saltsa tradizionalak
  • Osteguna, maiatzak 26: Itsasoko errezetak: txipiroiak eta sepia
  • Asteartea maiatzak 31: Aho zabalik uzteko kroketak

Ikastaroei buruzko informazio gehiago

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Amen omenezko ekitaldia maiatzeko lehen igandean

Cartel del evento homenaje a todas las madres

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Amen omenezko ekitaldia maiatzeko lehen igandean

Ekitaldia maiatzeko lehen igandean, maiatzaren 1ean, izango da, 12:00etan, Bilboko udal Hilerriko Kaperan. Ekitaldi horrekin, Bilbao Zerbitzuak-en helburua, Amaren Egunaren ospakizunaren bidez, familiak maite dituzten guztiekin batera egon ahal izatea da, bake eta lasaitasun giroan, jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzeko eta gure maiteekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea zein garrantzitsua den ikusteko.

Ekitaldia poesia errezitaldia izango da. Emanaldia Bidane Txopitearekin, 4kote emakumezkoen laukotea, batera egingo da. Gainera, txiribitaz eta askotariko lorez osatutako 150 lore sorta emango zaizkie ekitaldira doazenei, izakinak agortu arte.

Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak irakurriko dute poesia, eta 40 minutu ingurutan ekitaldi horretarako aukeratutako 15-18 poema errezitatuko dituzte.

Poesia irakurketa honekin batera, Bidane Txopitea 4kote emakumezkoen laukoteak 15 minutu inguruko musika errezitaldia eskainiko du.

Ekitaldia zuzenean emango da oso-osorik, eta gura denean ikusi ahal izango da Bilbao Zerbitzuak-en youtubeko kanalaren bidez.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaleko ibiltarien sareak gosari osasungarria egingo du Otxarkoagako merkatuan

Foto de familia de la red de caminantes y la concejala Yolanda Díez

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Udaleko ibiltarien sareak gosari osasungarria egingo du Otxarkoagako merkatuan

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen ibilbideak.

Gosari osasungarriekin bi helburu betetzen dira: ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria hartzeko ohitura sustatzea, eta konfiantzazko produktuak, hurbilekoak eta osasungarriak erosteko udal merkatuak sustatzea.

“Ibiltarien Sarea”, herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko udal programak 4.187 ibiltari erregistratu ditu 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean.

Gaur goizean, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak Ibiltarien Sareko parte-hartzaileak hartu ditu Otxarkoagako udal merkatuan, eta fruta freskoz eta urez egindako kopau osasungarria hartu dute egunaren martxarekin jarraitu baino lehen.

Herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko doako udal programak pandemiaren aurreko parte-hartze altua berreskuratu du urritik aurrera. Egunero 30 pertsonak, batez beste, parte hartzen dute urriaren 4an hasi eta ekainaren 29an amaituko diren ibilaldi hauetan. Hasi zenetik martxora arte, 4.187 ibiltari izan dira.

“Zuekin guztiekin berriz elkartzen naizen bakoitzean ilusioz betetzen naiz, egiaztatzen baitut gure biztanleria sasoian dagoela zentzu guztietan, fisikoki eta sozializatzeko gogoz. Harro sentitzen naiz hartaz, ibilbideetan parte hartuz ohitura osasungarriak praktikatzeko jarrera eta borondatea erakusten dutelako. Herritar guztiak gonbidatzen ditut, edozein adinetakoak, jarduera honetan parte hartzera. Jarduera honek, osasuna sustatzeaz gain, beste iturri osasungarri bat sustatzen du, gure udal-merkatuak, non konfiantzazko produktuak, gertukoak eta osasungarriak erosten diren”, ziurtatu du Yolanda Díezek.

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen 15 ibilbideak. Izan ere, oso garrantzitsua da sasoiko elikagaiak kontsumitzea, heldutasunaren garai onenean daudenean. Zaporea ez da abantaila bakarra: osasunerako hobeak dira, merkeagoak, tokiko ekonomia bultzatzen dute, eta ingurumenerako onak dira.

Programa osatzen duten 15 ibilbideak txandakatu egiten dira, eta interesdunek Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak argitaratutako “Ibiltarien Sarea” gidan kontsulta ditzakete, udaltegietan eta udalaren webgunean.

2021-2022 ikasturtean, Ibiltarien Sarea astelehenetik barikura egingo da, 11:00etatik 13:00etara, eta beti izango da langile profesional bat bidea zuzentzeko eta laguntzeko. Aurreko urteetan bezala, erabiltzaileen ibilbide gogokoenak Kañuko bidea, itsasadarraren ondokoa, Aliron bidea, Ametzola eta Hiru parkeetakoak dira. Batez beste jende gutxien biltzen duten ibilbideak dira zailtasun handieneko bideak, desnibelagatik, (Arnotegi, Artxanda) eta urigunetik gehien urruntzen diren bideak (Ollargan eta Larreagaburu).

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek “Bilboko udal hilerria” I. Argazki lehiaketaren epaia jakitera eman du

Desesperanza, obra ganadora del concurso

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek “Bilboko udal hilerria” I. Argazki lehiaketaren epaia jakitera eman du

Lehiaketa 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, egin zen, 8:30etik 13:30era, hilerria irekita dagoen ordutegian, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan prestatu duen Bilboko udal Hilerriko 2022ko kultur programazioaren barruan.

Bilboko udalerriko kultur politikaren barruan, lehiaketaren helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Bilboko udal hilerriko kultura eta ondarea sustatzea da, argazkigintza adierazpen artistiko gisa erabiliz. Bilbao Zerbitzuak-ek deitutako lehiaketan 25 pertsonak hartu dute parte, 7 emakumek eta 18 gizonek, 31 pertsonak eman dute izena.

Begoña Guillén Montero-ren “Desesperanza” lanak jaso du lehen saria; bigarren saria, berriz, Eduardo López Arceo-ren “Txoria txori” izeneko lanak jaso du, eta hirugarrena, Jesús Ángel Esteras López-ren “Acariciando el cielo” lanak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten pertsonek osatu dute epaimahaia, Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak eta baita Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Entitateko Zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea eta, azkenik, larunbateko 18:45ean gertatu da.

Laster emango da jakitera noiz banatuko zaizkien sariak sarituei eta non erakutsiko diren saritutako lanak katalogo digital batean. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Poesia eta musika klasiko errezitaldia

Horrez gain, eguerdiko 12:00etan, poesia eta musika klasikoaren zaleak Kaperan egin den poesia errezitaldian izan dira. Bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoko kide diren María José Domínguez, María Blanca Tinquero eta José Ramón López rapsodek ekitaldirako hautatutako euskal poeten 18 poema errezitatu dituzte. Aukeratutako poeten artean Javier de Bengoetxea, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Gabriel Celaya egon dira, besteak beste.

Poesiaren irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek, Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertuaren Adagioa, Johann Pachelbelen Canon eta Luigi Boccheriniren Madrilgo kaleetako Serenata interpretatuko dituzte, besteak beste.

Amaren Egunaren ospakizuna

Maiatzaren 1ean, maiatzeko lehen igandean, 12:00etan, Amaren Eguna ospatuko dugu Bilboko udal Hilerrian, helburu batekin: familiak maite dituzten guztiekin batera egon ahal izatea da, bake eta lasaitasun giroan, jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzeko eta gure maiteekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea zein garrantzitsua den ikusteko.

Horretarako, amei eta abesbatzen musikari eskainitako poesia errezitaldia egingo dugu, 1945etik margolariak, poetak, rapsodak eta artea maite duten kide ugari biltzen dituen Bizkaiko Elkarte Artistikoaren, Bilbon egoitza duen Bizkaiko lehen kultur elkartearen, eskutik.

Eta 4kote emakumeen abesbatzak hartuko du parte Edurne Eguiaren, Bidane Txopitearen, Iratxe Uribelarrearen eta Igone Amestiren ahotsekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Tokiko kalitatezko produktuak klik bakarrean

Fotografía retocada del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 04a, asteazkena
2026ko martxoaren 04a, asteazkena

Tokiko kalitatezko produktuak klik bakarrean

Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartean parte hartzen duten postuak aspalditik eskaintzen die bezeroei erosketak www.kibus.online/bilbao webgunetik egiteko aukera, eta horrek bizitza errazten die edozein arrazoirengatik erosketa aurrez aurre egin ezin duten pertsona askori.

Apirilaren 23an eta 30ean, larunbatak, 11:00etatik 13:00etara, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak bezeroen artean online erosketa sustatzeko ekintza egingo du. Modalitate hori iragartzeaz gain, postuetako langileek 10 euroko erosketa-kupoia oparituko diote aipatutako webgunean izena ematen duen pertsona bakoitzari, hurrengo erosketan gastatzeko.

“Jende askok ez du astirik aurkitzen astean zehar udal merkatuetara hurbiltzeko; horregatik, Erriberako Merkatuak online erosketa egiteko eskaintzen duen aukera modu ona da tokiko eta kalitatezko produkturik onena guztion eskura jartzeko”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019