Bilbao Zerbitzuak oroimen eta duintasun gune bat sortuko du udal hilerrian

Estanque ubicado en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak oroimen eta duintasun gune bat sortuko du udal hilerrian

Proiektuaren idazketaren lizitazioa, gaur bertan atera dena, orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk egin ditzakeenak ere

Memorial berriak proiektuaren informazio panelak izango ditu eta Iñigo Arregi Elorzak egindako «Duintasuna – La dignidad» eskultura izango du buru

Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek jarraipena emango dio «Bilboko hilerriko 43. partzelan musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari», eta eraikin berri bat eraikiko du lurperatze-lekuaren ondoan

Bilbao Zerbitzuak-ek gure gizartearen Memoria Historikoa berreskuratzeko bidean aurrera egitea du helburu nagusi, eta horretarako Bilboko Udal Hilerrian memoriarako eta duintasunerako gune bat sortzeko bidea hasi du. Lizitaziora atera berri den proiektuak orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen mendekoa, burutu ditzakeenak.

«Memorialaren helburua da Espainiako gerra zibilean demokraziaren eta askatasunaren alde bizitza eman zutenen eredua duintzea, oroitzapena gordetzea eta oroimena ohoratzea», adierazi du Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidenteak. Hain zuzen ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2021eko urria eta 2022ko abuztua bitartean Bilboko Begoñako hilerrian egindako indusketak agerian utzitako 4.700 pertsonen gurpuzkien oroimenez, proiektuak «Begoñako Argia» izeneko bigarren errekonozimendu- eta erreparazio-gune bat izango du. «Gorpuzkiak udal hilerrira eraman dira behin betiko lurperatzeko, Bilboko memoria historikoaren zati gisa, eta horrekin konprometituta gaude Bilbao Zerbitzuak-en», gaineratu du zinegotziak.

Memorial berriak proiektuaren informazio-panelak izango ditu ere, eta «Duintasuna – La dignidad» eskultura, 3,50 metrokoa, izango du buru, Iñigo Arregi Elorzak egina eta GOGORAk hornitua, Institutuak sustatzen dituen memoria- eta duintasun-espazio guztien identifikazio-zeinu eta espazioaren mugarri gisa.

Erlijio musulmanaren hezurtegia

Era berean, 2023ko azaroan onartutako «Bilboko hilerriko 43. lurzatian musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari» jarraipena emateko, Bilbao Zerbitzuak-ek bigarren lizitazio bat atera du lurperatze-lekuaren ondoko eremuan eraikin bat eraikitzeko, argi eta garbi bereizitako bi zatirekin. Horietako bat lurperatu eta bost urte geroago aterako diren gorpuzkiak hartzeko erabiliko da, banan-banan, familiak hala eskatuta. Bigarren tokiak sarbide mugatua izango du, eta modu mugagabean ostatatuko ditu banaka kontserbatu nahi ez dituzten edo kontserbatu ezin dituzten pertsonen gorpuzkiak, hezurtegi orokor gisa.

Zinegotziaren hitzetan, «ekimen hau komunitate musulmanaren entzute-prozesu aktibo baten emaitza da, eta Udalaren helburuen barruan kokatzen da ere, Bilbo Kulturarteko Hiri gisa sendotzeko eta Bilboko gizartearen ezaugarri den aniztasuna aitortzeko ere».

Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta

Bi proiektuak Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta daude, zehazki, justizia sozialaren, aniztasunaren eta inklusioaren balioekin, giza eskubideekiko errespetuarekin, konpromisoarekin eta bizikidetzarekin. Era berean, proiektuak 11 eta 16 Garapen Iraunkorreko Helburuak biltzen ditu; hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izan daitezen lortzea, eta gizarte justuak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea, hurrenez hurren.

«Administrazio publikoetatik baldintzak sustatu eta erraztu behar ditugu, pertsonek iragana ezagutu ditzaten, edozein indarkeria-modurekiko beldurretik aske, eta egunerokoan seguru sentitzeko, jatorri etnikoa, erlijioa, sexu-orientazioa edo ideia politikoak edozein direla ere», ondorioztatu du Álvaro Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak bigarren urtez jarraian bat egin du libu liburudendak antolatolatutako liburu bilketa solidarioarekin

Cadena humana formada en el exterior de la librería Libu

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak bigarren urtez jarraian bat egin du libu liburudendak antolatolatutako liburu bilketa solidarioarekin

Abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra bitartean Erriberako Merkatuan liburuak laga ahal izango dira, bigarren bizitza izaten jarrai dezaten

Kirmen Uribe euskarazko literatura idazlea Zubietxe elkarteak antolatutako giza katean izango da ere

Zubietxe elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen, eta ekimen honekin kultura persona orori eskuragarri egitea bilatzen du

Bilbao Zerbitzuak, bigarren urtez jarraian, bat egingo du Zubietxe elkarteak Erriberako Merkatuan Libu liburu-denda proiektuaren bitartez abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra antolatuko duen liburu-bilketarako ekimen solidarioarekin. Gainera, ekitaldiari hasiera emateko, eta abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, 12etan, Zubietxe elkarteak giza kate bat egingo du, liburuak lokailu bezala erabiliz, merkatutik liburudendaraino, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikaskuntza, lan eta integrazio errealeko espazioen aldeko apustua egiteko.

Aurtengo ekitaldian Hirugarren Sektoreko hainbat elkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondoko herritarrek parte hartuko dute, bai eta Kirmen Uribe ere, nazioartean oihartzun handiena duen euskarazko literaturako idazlea. Izan ere, kultura danon eskura egotea aldarrikatzen duen jardunaldi honen azken manifestuaren irakurketaren burutuko du. Topaketan Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi den Álvaro Pérez Alonso ere izango da.

«Gure bigarren urtea izango da ekimen hau babesten. Espero dugu kultura eta irakurketa lotura gisa erabiltzen dituen sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta lagun izatea. Kultura guztion eskura egon beharreko ondasuna da, gizartearen eraikuntzan eta bilakaeran laguntzen duelako», azpimarratu du zinegotziak.

Bitartean, nahi dutenek urtarrilaren 7ra arte utzi ahal izango dituzte nahi ez dituzten liburuak Erriberako Merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.

2015etik

Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkarteakren eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak 3 euroko prezioan saltzen dira.

Urte hauetan zehar, idazketa eta irakurketa tailerrak, liburu aurkezpenak, ipuin kontaketak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak, eta hitzaldiak egin dira, gizarte sektore ugariko parte-hartzearekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Fair Saturday jaialdiak Erriberako merkatua erritmoz bete du

Actuación de Fair Saturday en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Fair Saturday jaialdiak Erriberako merkatua erritmoz bete du

Azaroaren 30ean Erriberako Merkatua erritmoz bete zen Arritmicus, Siriusly eta Dirty Four taldeen kontzertuekin, eta Noranai Elkartea proiektuaren Etorkizuna Musikatan errezitaldiarekin. Guztiek ehunka bilbotar mobilizatu zituzten helburu bakar batekin: kultura gizarte-aldaketarako tresna gisa sustatzea. Izan ere, Arritmicus, Siriusly eta Dirty Four taldeen kontzertuek Bilbo, Getxo, Leioa eta Erandion gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen Sortarazi elkartearen lana babestu nahi zuten.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbotarrek jada parte har dezakete Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegian

Buzón de recetas para el calendario de recetas en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilbotarrek jada parte har dezakete Erriberako merkatuko errezeten lehen egutegian

Abenduaren 2ra arte, hala nahi duten bilbotarrek, parte hartu ahal izango dute Bilboko Udaleko Gazteria arloak eta Bilbao Zerbitzuak Bilbao Gazte programaren bidez argitaratuko duten errezeten lehen egutegian. Interesa dutenek euren errezetarik onenak utzi beharko dituzte merkatuko sarreran kokatu den kutxan, edo elcalendariodelmercado@gmail.com helbide elektronikoari bidali.

Egutegia Andrea Albert eta Caterina Gilli proiektuko kideek garatu dute Elena Carnero eta Alicia Bosch ilustratzaileen laguntzarekin. Barnean, hautatutako 12 errezetak jasoko ditu plateraren izenarekin, erabili beharreko osagaiekin eta horiek non lortu, zein urtarori dagokion eta, jakina, prozesua ere. Datu horiek parte-hartzaileek adierazi beharko dituzte, bai eta beren izena eta kontaktua ere.

350 errezeta baino gehiago jasoz gero, egutegi ilustratuen zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean. «Egutegi hau lau helburu jarraitzen ditu: auzo-merkatuak berreskuratzea tokiko merkataritza-gune gisa, gastronomiarekiko interesa, sasoiko elikadura, tokikoa eta osasungarria sustatzea, eta ilustrazioaren artea dibulgazio-tresna eraginkor gisa bultzatzea», azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Herritarrak ados daude udal hilerrietan baliabideak inbertitzearekin eta interes artistiko eta kulturaleko ondasun bezala izendatzearekin

Estanque ubicado en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Herritarrak ados daude udal hilerrietan baliabideak inbertitzearekin eta interes artistiko eta kulturaleko ondasun bezala izendatzearekin

Hilerriek potentzial handia dute erabilera publikoko espazio gisa, zalantzarik gabe, baina gordetzen duten ondare artistiko eta kultural garrantzitsua, hori bai herritarrek estatu osoan gehien baloratzen duten alderdietako bat dela, zehazki %87,4, Hileta Sektorearen Behatokiak Sigmados-en bidez egin duen inkestaren arabera. Izan ere, ehuneko horretatik, gehien-gehienek, %80k, uste dute bake eta atsedenerako gune horiek interes artistiko eta kulturaleko ondasun izendatu beharko liratekeela bertan lurperatutako pertsona ospetsuak edo horietan eraiki diren eskulturak eta panteoiak balioan jartzeko.

Bilboko Udal Hilerria horren guztiaren adibide garbia da; izan ere, XX. mendean Bilbon izandako gertakarien historiaren aztarnak gordetzen dira oraindik bertan. Panteoien eta hilobien artean ezkutatuta bizi den ondare hori guztia ezagutaraztea da Bilbao Zerbitzuak-ek jarraitzen duen helburua. Horregatik, Bilboko kanposantuak kontzertuak, bisita gidatuak eta lehiaketak hartzen ditu urtero. «Leku hau modu desberdinean ezagutarazteko aukera bat da», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérezek.

Hilerriak kontserbatzeko baliabide publikoak inbertitzearen arira, %82,9a ados agertu da azterlanean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua “Semana gastronómica – de tapas por Galicia” programaren agertoki bihurtu da

Curso de maridaje de cervezas en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Erriberako Merkatua “Semana gastronómica - de tapas por Galicia” programaren agertoki bihurtu da

Gaurtik eta azaroaren 17ra arte, igandea, «Semana Gastronómica- De tapas por Galicia” izango da Erriberako Merkatuan, gastrobareen gunean. Galiziako Gobernuak antolatutako programa honetan, Galiziako hainbat sukaldarik pintxorik onenak prestatuko dituzte eskualde horretako ardoekin batera.

Aurkezpen ofiziala gaur egin da, eta bertan izan da Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzia, Álvaro Pérez. «Izugarri eskertzen dugu Erriberako Merkatua aukeratu izana Galiziako Gastronomia Jardunaldi hauetarako agertoki gisa. Erriberako Merkatua Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko gastronomiaren estandartea baita».

Gauzak horrela, azaroaren 8, 9, 10, 14, 15, 16 eta 17an, 12:30etik 15:30era eta 20etatik 23etara, Erriberako merkatura hurbiltzen diren bilbotarrek Galiziako sukaldaritza eta produktuak hobeto ezagutzeko aukera izango dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Garagardo uztarketa eta bakailao errezeta klasikoak azaroan Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de maridaje de cervezas en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Garagardo uztarketa eta bakailao errezeta klasikoak azaroan Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Garagardoaren zale amorratuek, uztartzeari ekin nahi izanez gero, hitzordua izango dute Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan, azaroaren 8an, garagardoen uztarketari ekiteko ikastaroarekin. Zaporeak identifikatzen aditu bilakatzeaz gain, bertaratzen direnek garagardo estilo eta eskola guztiak ezagutuko dituzte.

Aitzitik, sukaldean murgildu eta bakailaoaren errezeta klasikoak ikasi nahi dituztenek, bizkaitar eta pil pil erara, ezin izango dute galdu azaroaren 15ean emango den ikastaroa.

Saioak 18:30ean izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Bilboko hilerriaren eraldaketa jasangarri eta paisajistikoarekin eta basa-bizitzako lorategi bat sortu du

Santuario de insectos del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Bilboko hilerriaren eraldaketa jasangarri eta paisajistikoarekin eta basa-bizitzako lorategi bat sortu du

Lorezaintzako ohiko lanez gain, aurten Bilbao Zerbitzuak 2020an Bilboko udal hilerrian hasitako paisaia eraldatzeko prozesuarekin jarraitu du. Izan ere, eta hilerri iraunkor bihurtzeko helburu orokorrari laguntzeko, Bilbao Zerbitzuak intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegi izango den basa-bizitzako lorategi bat sortu du 39. etxadian erantsitako belardian. «Espazioak landare eta egitura berde ugari ditu, horietako asko autoktonoak, tokiko biodibertsitatearen garapena eta ezarpena erakarri, sustatu eta laguntzeko. Bisitariek naturagune lorategidun batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta», zehaztu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérezek.

Ekimen hau Udal Ehorztetxe Eta Hilerrien Elkartearen (UEHE / AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan kokatzen da. Bilboko Udal Hilerria sortu zenetik elkarte horren parte da, eta hilerrien balio naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta artistikoak sustatzea du helburu. «Helburua bertako dibertsitate biologikoa aberastuko den eta intsektuek, beste animalia askoren artean, bizitzeko leku aproposa aurkituko duten uharte bat sortzea da», gogorarazi du zinegotziak.

Lursail hori honako hauek mugatzen dute: iparraldeko hondakinak deskargatzeko eremuak, mendebaldean kokatutako bi nitxo-eraikinek, eta hegoaldean eta ekialdean sartzeko errepide batek, lurperatzeko 40 etxadiak. Bere kokapen estrategikoak leku diskretua eskaintzen du, hilerriko ohiko igarobideetatik urrun.

Tokiko biodibertsitatea

Flora ugari eta anitzaz gain, ingurunea beste elementuekin hornitu da, hala nola bi hotel edo intsektu-aterpe, hegaztientzako hiru habia-kaxa, anfibioentzako urmael bat eta animalientzako hidratazio-puntu gisa erabiliko diren bi ur-iturri.

Lorategiak ongi zehaztutako bi eremu ditu. Lehenengoa, sarbideetatik eta horma-hobien eraikinetatik hurbilen dagoena, erabiltzaileentzat da. Bertan, zoladura bide bat sortu da eta lau banku jarri dira bertara doazenek eguzkiaz goza dezaten. Bertan daude intsektuen sei babesleku txikiak eta oinplano zirkularreko bi iturri, non uretako intsektuak eta anfibioak dauden.

Bigarren eremua (ekialdean), berriz, erakarri nahi diren izaki bizidunen garapen biologikorako ingurune egokia sortzera bideratuta dago, tokiko biodibertsitatea sustatze aldera. Izan ere, fauna babesteko, ez dago sarbide zuzenik pertsonentzat, behaketara mugatuta dagoelako. Hemen hiru hegazti-kaxa jarri dira zuhaitz handietan, eta tamaina txikiko urmael natural bat egin da ekialdean, zingiretako eta uretako intsektu, narrasti eta hegazti komunitate baten garapena sustatzeko. Aurreko guztiaz gain, harri eta enbor multzoak ere jarri dira, ausaz, intsektu, narrasti eta ugaztun txikiei babesa emateko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak ramen eta pasta freskoaren ikastaro batekin itxiko du hila

Curso de ramen

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak ramen eta pasta freskoaren ikastaro batekin itxiko du hila

Azaroan murgildu aurretik, Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak bi ikastaro emango ditu urriko azken egunetan: ramen eta pasta freskoa.

Japoniar ramen on baten zirrikitu guztiak ezagutu nahi dituztenek ezin dute galdu hilaren 30ko hitzordua. Bertaratzen direnek, eskolako sukaldari baten eskutik, shoyu ramen eta miso ramen errezeta tipikoak sukaldatzen ikasiko dute.

Hurrengo egunean sutegiek piztuta jarraituko dute Italiara bidaiatu eta pasta freskoaren munduan murgildu nahi dutenentzat.

Saioak 18:30etatik aurrera izango dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriak prest daude Domu Santu egunerako

EU | ES

2026ko otsailaren 28a, larunbata

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko otsailaren 28a, larunbata
2026ko otsailaren 28a, larunbata

Bilboko udal hilerriak prest daude Domu Santu egunerako

Familiek jada ez dauden pertsona maiteak ohoratzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak VII. Kontzertu Lirikoa eskainiko du Bilboko hilerrian 13etan

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik

Bilboko udal hilerriek dena prest dute jada azaroaren 1ean, Domu Santu egunean, jende askoren bisita jasotzeko; azken asteetan asko nabaritu izan dena.

Alvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatuak azaldu duenez, «gure kulturan oso errotuta dagoen tradizio hau dela eta, Bilbao Zerbitzuak ekintza plan bat aktibatu du Bilboko eta Deustuko kanposantuek ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzko eta kalitatezko zerbitzua eskain dezaten. Ildo horretan, herritarrei eskatzen diegu, ahal den neurrian, aldez aurretik, mailaka eta garraio publikoan joateko Bilboko hilerrietara egun hauetan, jende pilaketak saihesteko».

Gainera, Bilbao Zerbitzuak urteroko kontzertu liriko klasikoa programatu du Bilboko Hilerriko Kaperan, 13etan. Ekitaldiaren zazpigarren edizio honetan Bilbao Bel Canto musika taldeak hartuko du parte, Patricia Sesar sopranoarekin, Martín Barcelona tenorrarekin, Alfonso Rodríguez biolinarekin, Miren de Diego biolarekin eta Iñaki Velasco pianoarekin. Bertara joaterik ez duten pertsonek Telebilbao tokiko telebista-katetik ere zuzenean gozatu ahal izango dute ibilbide ezaguna duten artista hauen kontzertuarekin.

Ordutegi berezia

Bilboko Udal Hilerrira hurbildu nahi dutenek 8etatik 18etara egin ahal izango dute, etenik gabe, ohiko neguko ordutegian. Bitartean, Deustuko kanposantua bisitatu nahi dutenek 15ak arte bisitatu ahal izango dute, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte egongo delako zabalik.

Bulegoetako aurrez aurreko arreta urriaren 26an eta 27an eta azaroaren 1ean ere indartuko da. Ondorioz, jendaurreko ordutegia goizeko 8etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, eta esparruaren gainerako lekuetan arreta errazteko eta hobetzeko helburuarekin, kanposantuko langileak txaleko islatzaileekin identifikatuko dira. Era berean, hala behar duten pertsonek beren senideen hilobiratze-kokapena aurkitu ahal izango dute bulegoetan, 8etatik 17etara, edo QR kodeen bidez, hilerriko 16 informazio-paneletan ikusgai daudenak.

Jendetza espero denez, Bilbao Zerbitzuakek Bilboko udaltzainen laguntza izango du Bilboko Udal Hilerriko sarrera nagusian pertsonen joan-etorria eta ibilgailuen sarrera antolatzeko.

Gogobetetze-maila neurtzeko 3.000 inkesta

Bilbao Zerbitzuak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28 eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Zerbitzua errazten eta hobetzen jarraitzeko konpromisoari helduz, gogorarazi nahi da bulegoetan arreta pertsonalizatua emateaz gain, emakiden kokapena euskaraz eta gaztelaniaz kontsultatu ahal izango dela, Bilboko hilerri osoan banatutako 16 informazio-paneletan eskuragarri dagoen QR kodearen bidez.

Emakidak berritzea

Joan den urtean, 2023an, Bilbao Zerbitzuak komunikazio-kanpaina bat abierazi zuen hilerriko 7.000 kontzesio baino gehiagoren titularrei jakinarazteko kontzesioen egoera arautu behar zela; eta horien guztien %5,7k erregularizatu dute euren egoera.

Berritu gabe geratu diren gainerako emakidei dagokienez, gai oso delikatua bada ere, Bilbao Zerbitzuak pertsona guztien eskubideak bermatzeko araudia beteko du. Nolanahi ere, oraingoz, eta hilerriko instalazioen zabaltasunari eta espazioen kudeaketari esker, ez da jardun behar izan.

Bilbao Zerbitzuak bukatutzat eman du iazko komunikazio-kanpaina, eta une honetan lanean ari da laster amaitzen diren 230 emakiden titularrekin harremanetan jartzeko. Ildo horretan, gogoratu behar da iaz egindako kanpainak 2019. urtetik aurrera amaitutako emakida guztiak biltzen zituela.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019