Hilerriko kapera “Fantasie” saxofoi eta piano bikote biurtuosoaren magiaz bete zen

Los artistas Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki posan con el concejal del Área de Salud y Consumo Álvaro Pérez Alonso

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hilerriko kapera “Fantasie” saxofoi eta piano bikote biurtuosoaren magiaz bete zen

Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen duen kultur jarduera programaren barruan, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartu zuen joan den larunbatean, ikusmena zein entzumena musikari-bikote birtuosoaren talentutik urrundu ezinik egon ziren bertaratutako ikus-entzuleen gozamenerako.

Kapera Bermudezen saxofoiaren eta Takasakiren pianoaren magiaz bete zen ordubeteko kontzertuan. Kontzertuan estilo eta aldi desberdinetako obren programa zabala landu zen, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastu zituen piezak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Ikus-entzuleen artean, Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak ez zuen hitzordua galdu gura izan. Interpreteen maila goraipatzeaz gain –“zentzumenetarako plazer handia izan da entzutea, are gehiago Kapera zoragarri honen babesean”–, Hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko jendea erakartzeko Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen dituen kultur jardueren programari balioa eman zion.

“Oraingo honetan, musikaren talentu gazteen babesarekin eta bultzadarekin lotu da, Iñakirekin eta Yumerekin, hain zuzen ere. Izan ere, kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programako jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, «Fantasie» kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaitu, Bilboko Hilerriaren bertsio aktiboena eta biziena erakutsiz. Eskerrak eman gura dizkiegu”, amaitu zuen Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan

Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Bilboko hilerriko kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan

Iñaki Bermudez saxofoi-jotzailearen eta Yume Takasaki piano-jotzailearen emanaldia, urtean zehar hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko ikus-entzuleak erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

“Artearen eta kulturaren sustapena da beti gure helburua, oraingo honetan talentu gazteen babesarekin, bultzadarekin eta sustapenarekin lotuta”, azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan, irailak 23, eguerdiko 12etan, Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien eskutik.

Emanaldia, urtean zehar Hiriko hilerri nagusiaren artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio ezagutzera emateko, jendea erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Oraingo honetan, musikaren talentu berrien laguntzari eta bultzadari lotuko zaio, gonbidatutako bikote artistiko gazteari, hain zuzen ere.

Kontzertuak estilo eta aldi desberdinetako obren egitarau zabala hartuko du, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastuko ditu abestiak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Iñaki Bermudez (Sopela), bere ametsa egia bihurtuz, nazioarteko bakarlari ibilbidea eta ganbera musika uztartzen dituen saxofoi jotzaile klasiko profesional gaztea da. 2019az geroztik, Dadario Woodwinds artista familiako kide da, eta musikagilearen eta interpretearen arteko harremanean sakontzera zuzentzen du bere musika-lana; musikaz duen kontzeptua bere sortzailearen ezagutzatik ikusteko modua aurkitzera; eta horrek mundu fantastikoan murgiltzera darama. Bertan, bere sentimenduak agerian uzten ditu, obraren esentziari leial, betiere.

Bestalde, Yume Takasakik (Yokohama) oso txikitatik izan zuen harreman estua pianoarekin, lau urte zituenetik. Tokioko Musika Elkargoaren Bekaren laguntzarekin, 2015ean Yusuke Kikuchiren eta Tomoaki Yoshidaren klasera batu zen. 2019an lortu zuen lizentziatura, eta urtebete geroago, 2020an, Ganbera Musikako lizentziatura. 2018az geroztik, Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten du, eta zerbaitek definitzen badu, ganbera-musikarekiko duen grina da. Horrela, proiekzio handiko hainbat taldetako partaide da.

“Artearen eta kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programaren barruko jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, «Fantasie» kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaituen erantzun bikaina ematen digu. Eskerrak eman gura dizkiegu. Kontzertu horren bidez, gure babesa erakutsi gura diegu Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki bezalako talentu gazteei” azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

“Gainera, beti da plazerra hainbesteko historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan berriro elkartzea, oraingo honetan, urtean zehar eskaintzen ditugun ikus-entzule guztientzako kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen doako topaketa ospatzeko, Bilboko Udal Hilerria bertsiorik aktibo eta bizienean ezagutzera emateko, jendea erakartzeko asmoz”, esanez parte hartzera animatzen gaitu Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Gogoratu Bilboko hilerria aterpe klimatikoa dela beroak estutzen duenean

Rueda de prensa en la que Álvaro Pérez explica la red de refugios climáticos de Bilbao

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Gogoratu Bilboko hilerria aterpe klimatikoa dela beroak estutzen duenean

Klima-aldaketaren ondorioak gero eta nabariagoak dira, eta horietako bat muturreko beroa da. Bilbao Zerbitzuak gogorarazten du Bilboko Udalak babesleku klimatikoen sare bat duela, herritarrek erabil ditzaketen 130 gune edo eraikinez osatua, eta horietako bat Bilboko hilerria dela.

«Bilboko hilerriak, bere landaretza eta itzal ugariari esker, pertsonen sentsazio termikoa hobetzen du, bero-egunetan babes naturala izanik. Gainera, hainbat iturri ditu freskatzeko eta hidratatzeko», azaldu du Alvaro Perez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sartu Bilboko hilerriko gaueko bisita antzeztuan gure YouTubeko kanalaren bitartez

Intervención en memoria a Santiago Herrero Ruiz en la visita nocturna teatralizada

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Sartu Bilboko hilerriko gaueko bisita antzeztuan gure YouTubeko kanalaren bitartez

Joan den uztailaren 8an Bilbao Zerbitzuak, Bizkaiko Elkarte Artistikokoarekin (Asociación Artistica Vizcaina) elkarlanean antolatutako Gaueko Bisita Antzeztuaren bigarren edizioa ospatu zen Bilboko Hilerrian. Ibilbidean zehar, bertaratutakoek istorioak eta pertsonaiak ezagutu ahal izan zituzten gauean egindako antzezpenen bidez, «guztion eskura Bilbao Zerbitzuak YouTubeko kanalean», gonbidatu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Bilbao Zerbitzuak, bilbotar guztiek esperientzia liluragarri horretaz gozatzeko aukera izatea nahi duenak, hasieratik amaierara grabatu zuen ibilbide osoa. «Zalantzarik gabe, ekitaldira joaterik izan ez zuten edo, besterik gabe, berpiztu nahi duten pertsona guztientzako aukera da».

Esperientzia honetan zehar, ikusleak Bilboko hiriaren parte izan ziren pertsonaia historikoen bitartez iraganak bizia nola hartzen duen lekuko dira. Bizkaiko Elkarte Artistikoko aktoreek honako pertsonaia hauek antzeztu zituzten: Santiago Herrero Ruiz, Man uhartean hilezkor bihurtu zen espainiar motoziklismoaren legenda; Gabriel Aresti Segurola, bilbotar idazle eta euskarazko poeta; Simón Cabido Gil, aktore eta umorista, Croqueta andrearen pertsonaiaren interpretazioagatik ospetsua; Casilda Iturrizar, Bilboko kale-izendegian bi kale dituen pertsona bakarra; Rafael Moreno Aranzadi (Pichichi) Athleticeko futbolaria; eta Recaredo Uhagón Vedia, Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria, Bilboko saneamendu-lanak egin zituena.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak kandelen argitan kontatzen du bere historia

Intervención en homenaje a Doña Casilda Iturrizar y su criada en la visita nocturna teatralizada

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Bilboko hilerriak kandelen argitan kontatzen du bere historia

Bilboko Udal Hilerrian gaueko bisita antzeztuaren edizio berri bat egin zen bart. 80 lagunek parte hartu zuten Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatutako 2023ko Bilboko Udal Hilerriaren Kultur Egitarauaren barruan egindako topaketa honetan. Bart gaueko gauerako, Bizkaiko Arte Elkartearen laguntza izan zuen.

Bigarren urtez jarraian, Bilbao Zerbitzuak elkarteak Bilboko Udal Hilerrian antolatutako gaueko bisita antzeztuak interes handia piztu zuen Bilboko herritarren artean, eta hogeita hamasei ordu eskasetan osatu zen horretarako ezarritako edukiera. Eskertzen dugu kultur ekimen berri honek izan duen harrera bikaina, eta hilerri honen ondare garrantzitsua herritarrei erakusteko proiektuetan lanean jarraitzen laguntzen digu.

Esperientziaren helburua hileta-kultura gizartera modu berezian eta pedagogikoan hurbiltzea da. Parte-hartzaileek Bilboko Udal Hilerria zeharkatu zuten, misterioz betetako giroan murgilduz, Hiriaren historia bertako hilerri nagusian lurperatutako pertsonaien bitartez ezagutzeko.

Antzezpenen bitartez Bizkaiko Elkarte Artistikoko aktoreek bizitza eman zieten bertan atseden hartu zuten hainbat pertsonaia ospetsuri. Horrela, hainbat pertsonaia ezagunen historia kontatu zen, horien artean, Man uhartean hilezkor bihurtu zen Santiago Herrero Ruiz motoziklismoaren espainiarraren legenda; Gabriel Aresti Segurola idazle eta poeta bilbotarra; Simón Cabido Gil aktore eta umorista, Doña Croqueta pertsonaiaren interpretazioagatik ezaguna; José Espinosa Orive tenientea, 1925ean Rifeko gerran Malmusi mendian egindako erasoan hila; Casilda Iturrizar, Bilboko kale-izendegian bere izena duten bi kale dituen pertsona bakarra; Rafael Moreno Aranzadi (Pichichi) Athleticeko futbolaria; Recaredo Uhagón Vedia Bide, Kanal eta Portu ingeniaria, Bilboko saneamendu-lanak egin zituena, eta panteoi liluragarriak eta harrizko edo brontzezko estatuak dituzten beste hainbat pertsona famatu.

Bertaratutakoek ezusteko zirraragarria izan zuten: Bizkaia Elkarte Motoklasikoak, LUBE Elkarte Motoziklistaren ondorengoak, ekitaldian Agustín Heredia presidenteak ordezkatuta, Elkartearen bitxietako bat aurkeztu zuen gure Hilerrian, Santiago Herrerok hainbat txapelketatan parte hartu zuen LUBE motoa.

Gainera, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egun arte Bilboren historia astindu duen gertaera mingarrienetako baten historia ere kontatu zen, 1912an gertatutako Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia. Narrazio hori musikaz lagunduta egin zen, ohiko bisita gidatuen eta performance artistikoaren arteko esperientzia hibridoa sortuz.

Bisita egiten zen bitartean, Bizkaiko Gurutze Gorriaren bi boluntariok eta ibilgailu batek osatutako taldearen laguntza izan ziren. Talde hori 20etatik 23etara egon zan bertan, ekitaldira bertaratzen diren pertsona guztien ongizatea bermatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak gaueko antzeztutako bisita antolatu du uztailaren 8an Bilboko hilerritik

Un momento de la visita guiada teatralizada

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak gaueko antzeztutako bisita antolatu du uztailaren 8an Bilboko hilerritik

Jarduera honen bigarren edizioa 21etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du hileta-kultura gizarteari modu berezi eta pedagogikoan hurbiltzeko.

Antzezpenen bitartez Bizkaiko Elkarte Artistikoko aktoreek bizitza emango diete bertan atseden hartzen duten hainbat pertsonaia ospetsuri.

Uztailaren 8an Bilboko hilerria modu berezian irekiko da. Gauez irekiko da, kandelen argitan, antzeztutako bisita gidatu batean. Bertan, laurogei pertsonak hiriaren hileta-historiara hurbiltzeko aukera izango dute, Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako ekimen horren bigarren edizioan. Bisita 21etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Esperientziaren helburua hileta-kultura gizartera modu berezian eta pedagogikoan hurbiltzea da. Parte-hartzaileek Bilboko Udal Hilerria zeharkatuko dute, misterioz betetako giroan murgilduz, Hiriaren historia bertako hilerri nagusian lurperatutako pertsonaien bitartez ezagutzeko.

Antzezpenen bitartez Bizkaiko Elkarte Artistikoko aktoreek bizitza emango diete bertan atseden hartzen duten hainbat pertsonaia ospetsuri. Horrela, hainbat pertsonaia ezagunen historia kontatuko da, horien artean, Man uhartean hilezkor bihurtu zen Santiago Herrero Ruiz motoziklismo espainiarraren legenda; Gabriel Aresti Segurola idazle eta poeta bilbotarra; Simón Cabido Gil aktore eta umorista, Doña Croqueta pertsonaiaren interpretazioagatik ezaguna; Casilda Iturrizar, Bilboko kale-izendegian bere izena duten bi kale dituen pertsona bakarra; Rafael Moreno Aranzadi (Pichichi) Athleticeko futbolaria; Recaredo Uhagón Vedia Bide, Kanal eta Portu ingeniaria, Bilboko saneamendu-lanak egin zituena, eta panteoi liluragarriak eta harrizko edo brontzezko estatuak dituzten beste hainbat pertsona famatu.

Gainera, 1902ko apirilaren 27an inauguratu zenetik gaur egun arte Bilboren historia astindu duen gertaera mingarrienetako baten historia ere kontatuko da, 1912an gertatutako Zabalguneko Zirkuko umeen tragedia. Narrazio hori musikaz lagunduta egingo da, ohiko bisita gidatuen eta performance artistikoaren arteko esperientzia hibridoa sortuz.

Gurutze Gorriaren lankidetza

Bisita egiten den bitartean, Bizkaiko Gurutze Gorriaren bi boluntariok eta ibilgailu batek osatutako taldearen laguntza izango da. Talde hori 20:00etatik 23:00etara egongo da bertan, ekitaldira bertaratzen diren pertsona guztien ongizatea bermatzeko eta berehalako arreta behar duen edozein istripuri arreta emateko.

Kontuan hartzekoak

Bilboko Udal Hilerria bisitatzea esperientzia paregabea da, eta zenbait gogoeta garrantzitsu kontuan hartzea eskatzen du. Besteak beste:

Sarrerak izendunak dira eta erreserbaren titularrak adinez nagusia izan behar du. Bisita ez da 12 urtetik beherakoentzat gomendagarria; beraz, 12 eta 18 urte bitarteko adingabe batek joan gura badu, dagokion erantzukizuna bere gain hartuko duen heldu batekin joan beharko du.

Garrantzitsua da kontuan izatea, bisita egingo den lursailaren ezaugarriak direla-eta, ibilbideak irisgarritasunari dagozkion zenbait zailtasun izan ditzakeela, eta, beraz, pertsona guztiak ezin izango direla bertara joan. Gainera, hori dela eta, lurraren baldintzetara egokitzen diren oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

Jarduerara joan ahal izateko, Bilbao Zerbitzuaken webgunearen bitartez egindako erreserbaren baieztapena aurkeztu beharko da, eta hori barik ezingo da sartu.

Jarraitzeko, alferrikako atzerapenak saihesteko, Santimami auzoa 4, Zamudio/Derio helbidean dagoen Bilboko hilerriko ate nagusira gutxienez 15 minutuko aurrerapenarekin iristea komeni da. Hilerriko ate nagusia itxi egingo da 20:45etik aurrera eta itxita jarraituko du bisita amaitu arte.

Segurtasun- eta errespetu-arrazoiengatik, jarrera egokia izan beharko da ibilbidean zehar, eta erabat debekatuta egongo da hilobietara igotzea edo horietan esertzea, bai eta bisitak irauten duen bitartean erretzea ere.

Argazkiei dagokienez, bisitaldian irudiak, bideoak edo audio-grabazioak hartu ahal izango dira, betiere beste batzuen esperientzia edo ekitaldiaren garapen egokia kaltetzen ez badute. Aitzitik, debekatuta dago partikularren hilobiei argazkiak ateratzea aldez aurreko baimenik gabe.

Esperientzia horretan parte hartu gura dutenek Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bitartez erreserbatu beharko dute plaza. Plaza guztiak agortuta daudenez, itxaron-zerrenda batean izena eman daiteke dagoeneko sarrera duten pertsonek ekitaldira ezin direla joan ohartarazten badute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ekainaren 20an hasiko da Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez Bilboko hilerriko bisita antzeztuan parte hartzeko izena emateko epea

Un momento de la visita guiada teatralizada

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Ekainaren 20an hasiko da Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez Bilboko hilerriko bisita antzeztuan parte hartzeko izena emateko epea

Bilbao Zerbitzuak-ek antolatuta, uztailaren 8an, Bilboko Hilerrian egingo den bisita antzeztuaren beste edizio batean parte hartzeko izena emateko epea datorren asteartean, ekainak 20, irekiko da. Interesdunek Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez egin dezakete.

Kalitatezko zerbitzua eskaintzeko helburuarekin eta bertaratzen diren pertsonen gozamena ziurtatzeko, jarduera horren edukiera 80 pertsonara mugatuta egongo da. Horregatik, martxan dago joan ahal izateko kontagailua. Iaz lehen aldiz abian jarri zen esperientzia horretaz gozatzeko 80 plazetako bat eskuratzeko izena emateko epea, ekainaren 20ko (asteartea) 10etan irekiko da. Esperientziaren arrakastak, ekimena beste uda batez errepikatzera animatu du.

80 plazak bete ondoren, itxarote-zerrenda sortuko da, izena eman duten pertsonak bertaratu ezin badira, sarrerak itxarote-zerrenda horretako pertsonei esleitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Esther Gutiérrez Cifrián, Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatutako Hilerriko aire zabaleko II. Pintura Lehiaketaren irabazlea

La obra "Claustro del Cementerio de Bilbao" realizada por Esther Gutiérrez Cifrián ganadora del II Concurso de pintura al aire libre "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Esther Gutiérrez Cifrián, Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatutako Hilerriko aire zabaleko II. Pintura Lehiaketaren irabazlea

Pedreñako Esther Gutiérrez Cifriánek irabazi du Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatutako Bilboko hilerriko aire zabaleko pintura azkarraren II. Lehiaketa, «Bilboko Hilerriko Klaustroa» lanarekin. Lehiaketa gaur, ekainak 3 larunbata, goiz osoan egin da, Bilbao Zerbitzuak Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean 2023an Bilboko Udal Hilerriko kultur programazioaren baitan. Bigarren saria Leticia Gaspar Garcíak (Bilbo) sortutako «De los angeles» lanari eman diote, eta hirugarren saria Muriedasko (Kantabria) Zara García Saizek jaso du, «Nuestro destino» lanarekin.

Lehen saria lehen orbaneko akuarela argitsu bat da, konposizio orekatu eta orekatu bat, mugimendu sentsazioa zuena eta oso ondo konpondua dagoena. Bigarren saria Martinez de las Rivasen panteoia da. Olio-olioak tonu hautsiak ditu eta ondo orekatuta dago oinarrizko bi tonalitate berde eta urdinen gainean. Panteoiaren bolumena behar bezala islatzen du. Hirugarren saria olio bat da, argiaren erabilera egokiaren bidez hilerriko panteoietako baten irudikapen polita eskaintzen duena.

Laster iragarriko da noiz banatuko zaizkien sariak sarituei, eta non erakutsiko diren saritutako lanak katalogo digital batean. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak elkartearen webgunean egongo da eskuragarri.

Lehiaketa lagundu eta girotzeko, eguerdiko 12ak aldera, bertaratutakoek poesia errezitaldi batez gozatu ahal izan dute, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodaren eskutik. Irakurketarekin batera, Miren De Diego, a la viola eta Martín Barcelona artistek interpretatutako hainbat pieza musikal irakurri dira, tenore gisa eta baita pianoan ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria 20ak arte egongo da irekita ekainaren 1etik aurrera

Reloj alusivo al cambio de horario de invierno a verano

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Bilboko hilerria 20ak arte egongo da irekita ekainaren 1etik aurrera

Egunak luzeagoak direla eta beranduago iluntzen duela aprobetxatuz, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udal Hilerriko ordutegia aldatuko du datorren ekainaren 1etik aurrera. Ixteko ordua, neguko 18etatik 20ak arte luzatuko da. Horrela, Bilboko Udal Hilerriak etenik gabeko ordutegia izango du 8etatik 20etara, eta ordutegi horrek uda osoan jarraituko du, irailaren 30era arte.

Bestalde, bulegoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 8:30etik 13etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan ez zaio jendeari arreta emango. Lurperatze-guardiak bere ohiko ordutegiarekin jarraituko du 8:30etik 13etara. Deustuko Hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara da.

“Ordutegiaren egokitzapen honekin, Bilbao Zerbitzuak-ek, bisitatzen den unearen arabera xarma ugari eskaintzen dituen Bilboko Hilerria bisitatzeko ordu gehiago eskaintzen ditugu” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko II. Lehiaketa deitu du ekainaren 3rako hilerrian

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko abuztuaren 06a, osteguna
2026ko abuztuaren 06a, osteguna

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko II. Lehiaketa deitu du ekainaren 3rako hilerrian

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki udal kanposantuko monumentu-, arte- eta ondare- alderdiak nabarmentzen dituztenak.

Inskripzioak ekainaren 2ko 12ak arte egin ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean.

Jardunaldia beste jarduera batzuekin osatuko da; besteak beste, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura klase bat eta 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 3an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko II. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 8:30etatik 14etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 2ko 12ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, eta horiek ere euskarri zurrunaren gainean emango dira. Euskarriak zigilatu eta zenbakitu egingo dira, segurtasun-neurri gisa, lehiaketaren egunean bertan, 08:45etik 09:15era, Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Lehiaketaren metodologia

Parte-hartzaile bakoitzak instalazioetan bertan egindako obra bakarra entregatuko du, sinatu barik. Lehiatzaileak obra bakoitzari eman gura dion izenburua adieraziko du, edo, hala badagokio, katalogoan sartzeko testua (gehienez 20 hitz, euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan), lehiaketaren egunean bertan Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan horretarako emango zaion dokumentuan. Lehiaketa amaitzean dokumentu hori lehiaketaren antolatzaileek emango dioten gutun-azal itxian sartu eta entregatu beharko du. Egileek geroago sinatuko dituzte saritutako lanak, sariak eman ondoren. Lanak zuzenean entregatuko dira Kaperan, 13:30etik 14era bitartean.

Epaimahaiak ez du onartuko inskripzioa gauzatzeko unean parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan gehienez ere lan argitaragabe eta original bat aurkezten duela egiaztatzeko euskarrian jarri den zigilua ez duen obrarik. Lan hori ezin izango da lehiaketa egin baino lehen beste modu batean sortutakoa izan. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab. Kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jasotzeko material egokia ere eraman beharko du, eta ez ditu horiek txorkoetan, estoldetan eta abarretan botako, eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Hiru sari

  • Lehen saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 250 eurokoa.

Irabazleez gain, aurreko sariren bat lortzen ez duten lehiakideek euren lana laga ahal izango dute, saritutako lanekin batera, Bilbao Zerbitzuak-ek adierazitako egunean eta lekuan egingo den baterako erakusketan erakutsi ahal izateko.

Aukeratu gabeko obrak uztailaren 3a baino lehen eraman beharko dira, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bestela, ulertuko da egileak behin betiko uko egiten diola jasotzeari eta horren gaineko edozein eskubide erabili ahal izateari. Eraman ez diren obrak suntsitu ahal izango dira, eta ez dira inolaz ere Bilbao Zerbitzuak-en funts artistikotzat hartuko.

Poesia atzean

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marrazten ikastera egongo da zuzenduta.

Gainera, eguerdiko 12etan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak poesia errezitaldia eskainiko dute Kaperan. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek hainbat musika-pieza joko dituzte. Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango duela aurreikusten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019