Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerrien kontserbazio tasa ordaintzeko epea ireki du

Carta de pago de la tasa de conservación de los cementerios de Bilbao.

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek udal hilerrien kontserbazio tasa ordaintzeko epea ireki du

Ordainagiriak otsailaren 20tik martxoaren 27ra kobratuko dira.

Titularrei ordainketa errazteko, ohikoez gain, online ordaintzeko modalitate berriak gehitu dira Euskadiko Ordainketa Pasabidearen bitartez.

Bilbao Zerbitzuak-ek otsailaren 20an irekiko du Bilboko eta Deustuko hilerrietako elementu komunak kontserbatzeko, mantentzeko eta garbitzeko zerbitzuak emateagatiko tasak ordaintzeko epea. Tasa horren ordainketa helbideratuta dutenei epealdiaren azken egunean kobratuko zaie, errekargurik gabe, hau da, martxoaren 27an. Bankuan helbideratuta ez dauden gainerako ordainagirietan, ordaintzeko epea otsailaren 20tik martxoaren 27ra artekoa izango da.

Ordainketa Kutxabanken edo BBVAren edozein bulegotan egin ahal izango da, banketxe bakoitzak ezarritako egun eta orduetan, titularrek etxean jasoko duten inprimakia aurkeztuz. Berritasun gisa, aurten, titularrei izapidea errazteko, ordainketa Euskadiko Ordainketa Pasabidearen bidez ere izapidetu ahal izango da: aipatutako erakundeen banka elektronikoaren bidez, Bizum, MiPago Wallet edo edozein kreditu-txartel erabilita. Bide horri erabilita ordaintzeko, nahikoa izango da ordainagiriaren QR kodea eskaneatzea eta ordainketa-metodoa aukeratzea edo eskatutako datuak sartzea. Epea igarotakoan, ordainagirien ordainketa betearazpen-bidetik eskatuko da, dagokion errekarguarekin.

Helbideratu gabeko kasu horietan, Bilbao Zerbitzuak-ek hurrengo urteetarako, ordainagiriari dagokion atalean bankuko datuak emateko eta adierazitako bitartekoen bidez helarazteko aukera eskaintzen du.

Kanpaina honetan 20.659 dira tasa hori ordaindu behar duten Deustuko eta Bilboko udal-hilerrietako emakidak, kapera, panteoi, hilobi edo horma-hobi izan. Bilbao Zerbitzuak-ek 429.203,05 € bilduko ditu kontzeptu horrengatik (zeharkako zergak kanpo).

Gaur egun, zenbait emakida mugaeguneratu barik daude norbanakoen eskuetan, eta ez dago horien helbide eguneraturik. Hori dela eta, informazio hori eman dezatela eskatzen zaie titular horiei, erakundeak eskura dituen harremanetarako bitartekoen bidez, jakinarazpenak epearen barruan bidali ahal izateko eta etorkizunean tasa horren errekargurik egon ez dadin.

Kontserbazio-tasa horren bidez, Bilboko eta Deustuko Udal hilerrietako eremu komunak, bideak, zuhaitzak eta instalazio orokorrak kontserbatzen, mantentzen eta garbitzen laguntzen da, emakiden titularren kontura. Ehorzketa-unitateak garbitzea eta mantentzea ez da sartzen, horien erantzukizuna emakidaren titularrarena baita.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek ibilgailu elektriko berriak erosi ditu udal hilerrietarako

Vehículo nuevo

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek ibilgailu elektriko berriak erosi ditu udal hilerrietarako

    • Ehuneko ehun elektrikoa den eta zero igorpeneko “0” etiketa duen flota berriak, 5 ibilgailu osagarri, lanerako furgoneta 1, hileta-zerbitzuen erabilerarako furgoneta 1 eta 2 turismo ditu.
    •  Erregai fosilak erabiltzen zituzten erremintak eta makina txikiak, inausgailuak edo sasiak kentzeko makinak, besteak beste, ere ordeztu dira, eta horien ordez kutsagarriak ez diren erreminta elektriko baliokideak eskuratu dira.

Bilbao Zerbitzuak-ek Udal Hilerrien parke mugikorra berritu du, eta ibilgailu zaharren ordez ibilgailu seguruagoak eta jasangarriagoak eskuratu ditu. Flota berriak 5 ibilgailu osagarri, lanerako furgoneta 1, hileta-zerbitzuen erabilerarako furgoneta 1 eta 2 turismo ditu, ehuneko ehun elektrikoa da, zero emisioko “0” etiketa elektrikoa du, eta 28 urte zituzten errekuntzako bost ibilgailu ordezkatu ditu, gasolinazkoak eta dieselak, eta 15 urte zituzten zuten eta kutsatzaileagoak ziren beste hiru.

Horrez gain, Bilbao Zerbitzuak-ek erregai fosilak erabiltzen zituzten erremintak eta makina txikiak horien baliokide elektrikoengatik ordeztu ditu, inausgailuak eta sasiak garbitzeko makinak, besteak beste.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko zinegotziak adierazi duenez, “energia aurrezteko eta energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna eta mugikortasun jasangarria sustatzeko eta ezartzeko ekimena da, eta, aldi berean, jasangarritasunarekin eta ingurumen eragina, berotegi-efektua eta kutsadura termikoa murriztearekin dugun konpromisoa sendotzen dugu”.

Ibilgailu berriek langileak leku batetik bestera eramateko segurtasun eta ahalmen handiagoa ematen dute. Horrela, Udal Hilerrietan erabiltzen den materiala garraiatzeko zama-espazio zabala dagoenez, Bilboko Hilerriaren barruan erabiltzeko edo objektuak eta pertsonak Deustuko Hilerrira edo Hiriko Udal Merkatuetara eramateko erabiliko dira.

Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak-ek neurri berriak ezarri ditu, Bilboko Udal Hilerriko autokontsumo energetikoa, besteak beste. Horretarako, hamar eraikinen estalkien gainean 266 eguzki-plaka instalatu dira edo Bilboko Hilerriko sarrerako aparkaleku publikoan lau ibilgailu elektriko aldi berean kargatzeko bi karga-puntu instalatu dira, besteak beste.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerrietan hilobiak aurkitzeko zerbitzua jarri du abian Udalak

Yolanda Díez en el Claustro del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilboko udal hilerrietan hilobiak aurkitzeko zerbitzua jarri du abian Udalak

Tresna hau Bilboko hilerrian eta Deustuko hilerrian dago erabilgarri eta bisitariei aukera ematen die gehien maite dituzten pertsonen hilobiak azkarrago eta zehaztasun handiagoz identifikatzeko.

Joan den azaroaren 1ean, 2022ko Domu Santu egunean, behin-behinekoz jarri zen martxan zerbitzua eta 1.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu.

Bilbao Zerbitzuak etxadien koloreak erreferentziatuko dituen mapa bat ezarri nahi du, hilobiak kokatzea errazagoa izan dadin.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak tresna telematiko berria jarri du abian Bilboko eta Deustuko udal-hilerrietako hilobiak aurkitzeko, web-orrian dagoen inprimaki erraz baten bidez. Joan den azaroaren 1ean, 2022ko Domu Santu egunean, behin-behinekoz jarri zen martxan zerbitzu berri hau eta 1.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu.

Lan informatiko sakon baten ondoren, udal-artxiboetan dauden ehunka mila identitate eta eguneroko gorabeherak (ehorzketa berriak edo lekualdatzeak) sisteman sartu dira, posible da hilerri biak ireki zirenetik lurperatu den edozein pertsona aurkitzea. Gainera, hilerriaren planoa ere erakusten da, hobiaren edo nitxoaren kokapen zehatza adierazten duena.

“Hurbiltzen diren pertsona asko, senideak eta maite dituzten pertsonak bisitatzeaz gain, Bilboko Hilerriko ondare arkitektonikoa miresten eta korridore amaigabeetan ibiltzen dira. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak erakundeak egonaldia erraztu nahi die bisitariei lokalizazio-tresna berri honekin”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Tresna erabilgarria, intuitiboa eta praktikoa da, eta, urrats erraz batzuei jarraituz, eskatutako informazioa lortzen da. Izenaren, lehen abizenaren, bigarren abizenaren eta heriotza-urtearen arabera egin daiteke bilaketa. Pertsonaren izena oso arrunta bada, bilatzaileak hildakoaren bigarren abizena eskatuko du eta horrela behin eta berriro. Pertsona aurkitu ondoren, ordenagailuak zehazki adieraziko du non dagoen ehorzketa lekua, etxadia, zenbakia, hilobia/panteoia/nitxoa eta, kasu gehienetan, gutxi gorabeherako kokapena duen planoa.

Bilbao Zerbitzuak mapa intuitiboago bat lantzen ari da, etxadien koloreak aipatuko dituena eta bilaketa erraztuko duena, hobeto ikus dadin. Tresna honetako datuak erregistratzeko prozesua datu publikoekin egiten da eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legearen arabera egiten da; beraz, erabat segurua da.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak beste zerbitzu bat ere jarri du martxan, 3D kamera bidezko digitalizazioaren bidez 3.500 argazki esferiko baino gehiago hartu dituena. Funtzio horri esker, erabiltzaileek paseo birtuala egin dezakete Bilboko Hilerritik, Google Mapsen bidez.

Hauek dira Bilboko Udal Hilerrietako tresna birtualetarako estekak:

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Yolanda Díez recoge el Premio a la Mejor iniciativa medioambiental del Concurso de Cementerios de España de 2022

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta «Adiós Cultural» aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko zinegotziak balioa eman dio “Bilboko Udalaren estrategiari, udal-hilerriak modernitatera egokitutako zerbitzuaren bertsio berri bat izan daitezen”. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak «Adiós Cultural» aldizkariak Bilboko hilerriari eman dion saria –Ingurumen Ekimen Onenaren atalean- jaso du gaur, Madrilen. Bilboko hilerriak hirugarren saria ere eskuratu du Jarduera Publiko Onenaren kategorian. Yolanda Díezek, hunkituta, adierazi du “nire esker ona agertu nahi dut sari honengatik, ilusio handiz jaso baitut Bilboko Udaleko alkateorde naizen aldetik, baina aldi berean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko eta, baita Bilbao Zerbitzuak erakundearen talde osoaren ordezkari naizen aldetik; esan gabe doa aitortza hau eurentzat dela. Nire poza agertu nahi dut denon aurrean, nire lantaldean dena ematen duten profesionalak daudelako, eta gauzak ondo egiten direnean, eta Bilbon ondo egiten ditugu, saria dutelako”. Bilboko Udaleko alkateordeak Bilboko Udalaren estrategia nabarmendu du, alegia, udal-hilerriak ulertzeko eta eraldatzeko estrategia, hain konnotazio handiak dituzten espazioak izanik, modernitatera egokitutako zerbitzuak ematen dituztelako, hau da, “bizitzaren eta heriotzaren kontzeptu berrietara egokitua”. Estrategia hori funtsezko helburu hauetan laburbildu du: hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenaren arlokoa, artistikoa eta ondare-interesa aitortzea; bizi izan zen jendearen tokitzat aldarrikatzea, bizitzaz eta oroitzapenez betea; uriaren atal garrantzitsua, kontserbatu eta balioa eman behar zaiona; herritarrak jabearaztea hilerrietan ondare garrantzitsua dagoela, eta heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, bizitzaren zikloa baita; eta, nola ez, baliabide turistiko gisa duen ahala sustatzea.

Ingurumen Ekimen Onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat ere eman dio Bilboko hilerriari: hirugarren saria Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu zuen, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Yolanda Díez visitando el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Adiós Cultural aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak datorren martitzenean, azaroak 22, jasoko du Bilboko Udal Hilerriak jaso duen saria, Adiós Cultural aldizkariak antolatutako 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketaren epaiaren ondoren. Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

“Bilboko Udala, Osasun eta Kontsumo Saila eta Bilbao Zerbitzuak pozik eta eskertuta sentitzen gara, baina, batez ere, harro sentitzen gara aitorpen honetaz, Bilboko hilerriaren interes historiko, sozial, artistiko eta ondarezkoa eta uriburuan daukan trakzio-gaitasuna saritzen baititu” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak, azaroaren 22an Madrilen sariak jaso baino egun batzuk lehenago.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak. Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko Udal Hilerria aurkeztu zuen Espainiako 2022ko Hilerriak Lehiaketan, hiru hautagaitzatan: Monumenturik Onena, COVID-19aren osasun-krisialdian hildakoen memorialagatik; Ingurumen Ekimen Onena, eguzki-plakak instalatu direlako eta errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtu direlako urte amaierarako; eta Jarduera Publikorik Onena, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik.

Ingurumen ekimen onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

“Bilboko hilerria erabat jasangarria izatea lortu du Bilbao Zerbitzuak erakundeak”, azpimarratu du Yolanda Díez alkateordeak. Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da. Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat. Era berean, kontratazio-prozedura bi hasi ditu, gaur egungo errekuntza-bidezko ibilgailuen flotaren ordez ibilgailu elektrikoak erabiltzeko. Ingurumen- eta jasangarritasun-neurri horiek guztiek irabazi dute Espainiako hilerrien artean Ingurumen Ekimen Onenaren kategoria.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat eman dio Bilboko hilerriari, eta hirugarren saria eman dio Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan, zehazki uztailean, gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Castro Urdialesko (Kantabria) Ballenako hilerria lehen saria lortu badu ere, kategoria horretan Valentziako hilerriak zeuden, bigarren postua eskuratu dutenak, bai eta Reus eta Bilboko hilerriak ere, beren ekimen publikoekin hirugarren postuan geratu direnak.

Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu du, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

Suber Dúo

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

12etan izango den emanaldia, Bilbao Zerbitzuak-ek Hiriko hilerri nagusia ikusarazteko eta dinamizatzeko urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperan Iñaki Bermudezek eta Adam Sugak osatutako Suber bikotearen emanaldia izango da datorren igandean, azaroaren 20an, 12etan. Errezitaldia Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Programa horren helburua jendea erakartzea eta Hiriko kanposantu nagusiaren arte eta ondare balio handia ezagutzera ematea da.

Iñaki Bermudez, Sopelako bizilaguna, saxofoi jotzaile gaztea da, eta bakarlari gisa duen jarduera ganbera musikarekin uztartzen du. Yamaha Music Europe artista, Dáddario Woodwinds familiako kide eta JLV Pariseko artista, Adam Suga pianojolearekin batera arituko da. Bruselan elkartu ziren, elkar ezagutu zuten eta musika ulertzeko moduek bikotea osatzera eraman zituen. Igande honetan, azaroaren 20an, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak egingo die harrera, euren lana Bilboko ikus-entzuleei hurbiltzeko.

“Beti da atsegina hainbeste historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan batzea eta berriro topatzea, oraingo honetan, Bilboko Udal Hilerriaren balio artistiko eta ondare handia ezagutarazteko asmoz urtean zehar eskaintzen ditugun kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen topaketarako”, adierazi du parte hartzeko Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Yolanda Díez Bilboko alkateordeak udal hilerria bisitatu du Domu Santu Egunean

Yolanda Díez en el Claustro del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Yolanda Díez Bilboko alkateordeak udal hilerria bisitatu du Domu Santu Egunean

Gaur, azaroak 1, jaieguna dela eta, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak Bilboko udal-hilerria bisitatu du. Ehunka pertsona hurbiltzen ari dira Bilboko udal-hilerrira, pertsona maitatuenekin oroitzeko eta elkartzeko.

Alkateordeak ere jai eguna ohoratu gura izan du bere presentziarekin. “Zalantza barik, Domu Santu eguna oso egun berezia da Bilboko etxe guztietan, baita Bilbao Zerbitzuak-entzat ere. Izan ere, dispositibo berezia antolatu dugu –Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, aurrez aurreko arreta, irisgarritasun handiagoa, kontzertua Kapera Nagusian …–, eguna normaltasunez eta are ederrago joan dadin. Gure hilerriak duen ondare historikoa kolorez gainezka azaltzen da, lore usaina du, eta gaur hemendik igaroko diren ehunka pertsonen bisitek dinamikoagoa eta biziagoa egiten dute”, adierazi du Yolanda Díezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Hilaren 1ean, 13etan, V. Kontzertu lirikoak Domu Santu Eguna girotuko du Bilboko udal hilerriko kaperan

Grupo Bilbao Bel Canto

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hilaren 1ean, 13etan, V. Kontzertu lirikoak Domu Santu Eguna girotuko du Bilboko udal hilerriko kaperan

Aurten bosgarren edizioa beteko duen ohiko Kontzertu Lirikoak girotuko du Domu Santu eguna 13etatik aurrera Bilboko Udal Hilerriko Kaperan. “Bilbao Bel Canto” musika taldeak emango du kontzertua. Hauek osatzen dute: Patricia Sesar sopranoak, Martín Barcelona tenoreak, Zuriñe de Diego biolinak, Miren de Diego biolak eta Anastasia Chernyavskaya pianoak.

Ibilbide handiko musikari bilbotar horiek, besteak beste, Webber, Händel, Kall Jenkins, Franck, Mozart, Morricone, Vivaldi, Olaizola, eta Verdiren 13 lan interpretatuko dituzte. Kontzertura joatea librea izango da leku guztiak bete arte, eta zuzenean emango da Telebilbao tokiko telebista katearen eta Bilbao Zerbitzuak-en youtube kanalaren bidez.

“Bilbao Bel Canto musika taldeak ez du hutsik egiten Bilboko Hilerrian hildakoen eguneko hitzorduan. Aurten, bi urteko pandemiaren ondoren murrizketarik gabeko Domu Santu eguna ospatuko dugu, eta taldea ere denon ongi etorria duen normaltasunaren parte dira. Benetan eskertzen dugu elkarte liriko bikain hau gurekin izatea, zalantza barik jardunaldia gehiago edertuko dutelako”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaltzaingoak eta Gurutze gorriak Domu Santu Egunaren garapenean lagunduko dute Bilboko hilerrian

Puesto de la Cruz Roja en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Udaltzaingoak eta Gurutze gorriak Domu Santu Egunaren garapenean lagunduko dute Bilboko hilerrian

Aurreko egun hauetan, eta azaroaren 1ean, Domu Santu egunean, batez ere, Bilboko Udaltzaingoak zerbitzu berezi iraunkorra eskainiko du Bilboko Udal Hilerriko sarbideetan segurtasuna bermatzeko eta trafikoa antolatzeko. Garraio publikoan joatea gomendatzen bada ere, beren ibilgailuan doazenak hilerriko sarrera nagusitik baino ezingo dira sartuko, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Era berean, aurten ere, Bilbao Zerbitzuak-ek azaroaren 1ean boluntarioen dispositibo bat eta oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat Bilboko hilerrira joatea adostu du Bizkaiko Gurutze Gorriarekin. Barrutiko sarrera nagusiko aparkalekuan egongo dira.

Era berean, hilerriko sarrera nagusian, Gurutze Gorriko boluntarioak, bi gurpil-aulki dituztela, prest egongo dira hala eskatzen duten mugikortasun urriko bisitariak kanposantu barrutik eramateko. Horrez gain, hilerriak beste bi gurpil-aulki elektriko ditu, behar dituzten pertsonek erabil ditzaten, horrela, bisita errazteko, eta laguntzaileentzat ere erakargarriagoa, erosoagoa eta errazagoa izan dadin, laguntzaileak izan ohi direlako aulkia maneiatu behar dutenak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerrien ordutegiak Domu Santu Eguna dela eta

Acceso lateral al cementerio de Bilbao en el día de Todos los Santos

EU | ES

2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko apirilaren 22a, asteazkena
2026ko apirilaren 22a, asteazkena

Bilboko udal hilerrien ordutegiak Domu Santu Eguna dela eta

Laster, azaroaren 1ean, Domu Santu eguna izango dela kontuan hartuta, Bilboko udal-kanposantuak prest daude jada, bi urteko pandemiaren ostean aurten mugarik izango ez duen egun horretarako. Milaka bisitari bertaratzea aurreikusten da. Horrela, zerbitzu hurbila, errespetuzkoa eta kalitatezkoa bermatzeko, Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak-en bitartez, jardunaldiaren normaltasuna bermatuko duen ekintza-plan bat prestatu du.

Bilbao Zerbitzuak erakundeak gogorarazi duenez, Bilboko Udal Hilerria 8etatik 18etara egongo da zabalik, urritik maiatzera bitarteko neguko ohiko ordutegian, eta Deustukoak ere bere horretan jarraituko du, 8etatik 15etara, azaroaren 1ean izan ezik, orduan arratsaldeko 18ak arte egongo baita zabalik.

Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak, ahal den neurrian, “aldez aurretik, modu mailakatuan eta garraio publikoan” joateko aholkatu du, jende-pilaketak izango dituzten lekuen sarbideetako trafikoa arintzeko.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019