Erriberako merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du urtebetean

Álvaro Pérez Alonso, concejal del Área de Salud y Consumo del Ayuntamiento de Bilbao, y Eduardo Lobato, delegado Comercial de Iberdrola en Euskadi, en la rueda de prensa realizada en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Erriberako merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du urtebetean

Merkatuko instalazio fotovoltaikoak 324 eguzki-panel ditu eraikineko 6 estalkitan, eta urtebetean 92,05MWh sortzea eta horietatik 79,98MWh kontsumitzea lortu du.

Horrela, Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bitartez, atmosferara 44 tona CO2 gutxiago isuri du; 61 zuhaitz landatzearen baliokidea.

Bilboko Udalak, Bilbao Zerbitzuak erakundearen bitartez, Erriberako Udal Merkatuan egin zuen eguzki-instalazio fotovoltaikoak urtebete bete du dagoeneko; urtebetean, merkatuak kontsumitutako energia guztiaren % 30 aurreztu du, hasieran aurreikusitakoa baino % 5 gehiago. Hala aurreratu dute gaur goizean prentsaurrekoan Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak, Eduardo Lobato Iberdrolak Euskadin duen Merkataritza ordezkariak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuetako gerenteak.

Sistema horrekin, aurrera egiten dugu Erriberako udal-merkatuaren deskarbonizazioan eta energia-kontsumoaren murrizketan. 2023ko martxoaren 26an abian jarri zenetik, 92,05 MWh-ko energia ekoitzi du. Horren % 86,9 merkatuan kontsumitu da, eta % 13,1 sarera itzuli da. Zehazki, merkatuak 267,18 MWh kontsumitu ditu: % 29,9 eguzki-plaketatik eta % 70,1 sare elektrikotik. Horrek esan nahi du % 40,8 murriztu dela 2022. urtearekin alderatuta zinegotziak adierazi duenez.

Merkatuko instalazio fotovoltaikoak 324 eguzki-panel ditu eraikineko 6 estalkitan, eta urtebetean, Bilboko Udalak, atmosferara 44 tona CO2 gutxiago isuri du; 61 zuhaitz landatzearen baliokidea eta 37,37 tona ikatz aurreztea.

Gainera, ekimen jasangarri horrekin batera, merkatarien aparkalekuan argindarrez kargatzeko bi puntu bikoitz ipini ziren, 22kW-ko potentziakoak, eta, horri esker, azken miliako garraioa elektrifikatzen lagunduko da.

Erriberako udal-merkatuak babes berezia du, Bilboko Hirigune Historikoan dagoelako. Ekimen horri esker, orain, gure merkatua jasangarria da, eta ondare-balioa gordetzen du” zehaztu du Álvaro Pérezek. Instalazio hori bat dator Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuekin.

Bestalde, Iberdrolak Euskadin duen merkataritza-ordezkari Eduardo Lobatok azpimarratu du proiektu hau “oso mugarri garrantzitsua izan dela guretzat, leku enblematikoa eta historikoa delako, eta garrantzi sozial handia duelako merkatarientzat eta bilbotarrentzat. Gainera, Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren arteko akordioaren eta lankidetzaren adibide bat da. Batetik, soluzio energetiko berritzaile eta jasangarriak ekartzen ditugu, eta, haiek eraikitzeko, tokiko langileak kontratatzen ditugu, eta, bestetik, merkatarien eskura jartzen dugu erabat berriztagarria eta berdea den autokontsumoko energia, eta, horrela, deskarbonizazioan laguntzen jarraitzen dugu”.

Eguzki-plaken instalazio horrek bat egiten du Erriberako Merkatuaren eraginkortasun energetikoa hobetzen joateko gauzatutako beste jarduketa batzuekin (adibidez, 2022aren amaieran hotz industrialeko sistema berri bat ezarri zen merkatuan), eta horri esker, 2023an (2019arekin alderatuta) 38.037,43 euro aurreztu ziren, eta faktura % 53,8 murriztu da, erdia baino gehiago.

Uri jasangarriago baten alde

Instalazio horri iaz Zabalguneko eta Otxarkoagako udal-merkatuetan instalatutako eguzki-energiaren sistemak gehitu behar zaizkio. Izan ere, merkatu bi horien artean, instalazioek 1.616 metroko azalera dute eguzki-paneletan, eta horietatik 900 Zabalgunean egongo dira eta 716 Otxarkoagan. Autokontsumo moduan funtzionatzen dute, eta soberakina sarean sartzen da. Horrela, Zabalguneko merkatuan sortutako soberakinarekin Deustuko eta Traukoko merkatuak hornitzen dira, eta Otxarkoagako instalazioarekin Labayruko eta Erriberako merkatuak.

Instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia % 31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren % 32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako bete beharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea.

Babes bereziko eraikina.

Erriberako merkatuaren erakinak babes berezia du Bilboko Zazpi Kaleetan egoteagatik, Estatuko multzo historiko-artistiko izendatua izan baitzen azaroaren 9ko 3290/1972 Dekretuaren bidez, eta, ondoren, kultur ondasun kalifikatuaren deklarazioa erantsi zitzaion, gainera, monumentu multzoaren kategoria emanez, abenduaren 29ko 543/1995 Dekretu bidez.

Horiek horrela, duela urtebete pasatxo eguzki-plakak jarri ziren Erriberako Merkatuan, Zazpi Kaleak Birgaitzeko Plan Berezia Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrira egokitzeko, aldaketak egin ondoren. Plan hori deskarbonizatu eta energia-kontsumoa murrizteko konpromisoaren barruan dago, eta eraikinaren tipologiatik eta historiatik eratorritako babes-sistema erabat errespetatzeko konpromisoa hartu zuen. Bilbao Zerbitzuak erakundeak eguzki-plaken instalazioak jartzearen eta martxan jartzearen aldeko apustua Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen ildotik doa. Izan ere, Lege horrek xedatzen duenez, 2030erako euskal administrazio publiko bakoitzak energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio nahikoak izango ditu kontsumoaren % 32 hornitzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ramen errezetak eta haragi elaborazio ezberdinek Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroak osatuko dituzte otsailean

Curso de comida japonesa de la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Ramen errezetak eta haragi elaborazio ezberdinek Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroak osatuko dituzte otsailean

Asiako gastronomiak leku bat hartu du Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolan. Oraingo honetan, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) ramen ikastaro berri bat antolatu du plater honen zaleentzat. Formakuntza ostiral honetan, otsailak 2, arratsaldeko 18:30tan hasiko da eta bertaratutakoei shoyu ramen eta miso adarren ohiko errezetak hurbilduko dizkie.

Haragi mota ezberdinei zapore ikaragarriak ateratzen ikasi nahi dutenentzat ere ikastaro bat izango da otsailaren 6, 13, 20 eta 27an 18:30ean.

“Prestakuntza horiekin, bertaratzen diren pertsonek ramen zopa aberatsak egiten ikasiko dute, edozein tokitan arrakasta izateko. Eta haragi errezeta on bat batuz gero, arrakasta ziurtatuta egongo da”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila

Plato variado de comida japonesa

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Erriberako Merkatuko sukaldaritza ikastaroek sushiari eskainiko diote urtarrila

Japoniar gastronomiatik nabarmentzen den platerra, dudarik gabe, sushia da. Eta orain, Asiako plater tradizional eta internazionala den honen teknikak ezagutu nahi dituzten pertsona guztiek Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) antolatu duen sukaldaritza ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Bertaratzen direnek sushirako arroza egiteko trikimailuak ikasiko dituzte, baita arrozaren ongailua ere. Horrez gain, sushi piezak egingo dituzte; makiak, uramakiak, nigiriak, sushia tenpuran eta futomakiak. Ikastaroa urtarrilaren 19 eta 26an izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Etxeko txikienek ere aukera izango dute familiarekin batera sushi platerak egiten ikasteko. Baina hori hilaren 20an izango da, 11etatik 13etara.

“Bertaratzen diren pertsonek nazioarteko gastronomia eta tokikoa uztartzen gozatuko dute, sukaldaritzarekiko pasioaz gain”, adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak 2 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2023an

Personas accediendo al Mercado de la Ribera en Bilbao

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Erriberako Merkatuak 2 milioi bisita baino gehiago jaso zituen 2023an

Urte berria hasi berri da, hortaz, aurrekoaren balantzea egin behar, eta 2023an Erriberako Merkatuak 2.096.526 sarrera lortu zituen, hilean 174.710 batez besteko bisita; azken hiru urteetako merkatuko zifrarik onena. Ildo horretan, azpimarratzekoa da uztaila eta abuztua bisitari gehien izan zituzten hilabeteak izan zirela. Aldiz, sarrera gutxien izan zituzten hilabeteak urtarrila eta azaroa izan ziren. Hala ere, merkatura sarrera gehien izan dituzten 2023ko egunak, bisita-kopuruaren arabera, honako hauek izan ziren: apirilaren 29a (13.362), apirilaren 8a (12.477), abenduaren 30a (12.262), abenduaren 7a (11.531) eta abenduaren 9a (11.159).

“Azken 3 urteetan merkatuak jaso dituen sarrera guztien bilakaera kontuan hartuta, goraipatzekoa da 2023an bisitari eta erabiltzaileak berreskuratu ditugula, 796.611 sarrera gehiagorekin”, adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Merkatuko sarbideak ere nabarmentzekoak dira. Horrela, 2023an Erribera kaleko sarrera izan zen jendetsuena, egindako sarreren %42,33 hartzen. Merced-eko sarreratik %38,17 sartu ziren, eta %19,5ek San Antongo atea erabili zuten.

Azkenik, merkatura sartzeko ordutegiari dagokionez, astegunetan eta goizeko ordutegian, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen, eta handiena 12etan izan zen, herritarrek edo turistek merkatua bisitatzen duten ordua izaten delako. Arratsaldeko ordutegian, jendetzarik handiena 17etatik 19etara egon zen, eta handiena 18etan. Larunbatetan, jendetzarik handiena 11etatik 13etara egon zen.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Haragiak, sasoiko errezetak eta sukaldaritzako teknika berriak Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Varias personas en un curso de cocina

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Haragiak, sasoiko errezetak eta sukaldaritzako teknika berriak Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Errezeta errepertorioa handitu nahi duten sukaldariek, baita beren trebetasunak hobetu eta sukaldaritzaren munduan are gehiago murgildu nahi dutenek ere, izena eman dezakete Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako (ESHBI) sukaldaritza ikastaro berrietan.

ESHBIk eskaintzen dituen ikastaroekin gozatu eta ikasi ahal izango dute bai afizionatuek, bai sukaldaritzazaleek. Seguro senideak eta lagunak teknika berriekin harrituko dituztela”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak, Álvaro Pérez Alonsok.

Sutegietan hasi nahi dutenentzat, urtarrileko astearteetan, zehazki 9, 16, 23 eta 30ean, eguneroko bizitzarako erabilgarriak diren errezeten mozketei, teknikei, osagaiei eta elaborazioei buruzko klase praktikoak emango dira.

Urtarrilaren 17, 24 eta 31n, asteazkenak, neguko denboraldiko sukaldaritzarako gordeko dira, garaiko errezeta tipikoekin eta sasoiko produktuekin.

Haragi-zaleentzako ere ikastaroak egongo dira. Urtarrilaren 12an txerri harrapakin eta sekretu ikastaroa izango dute, eta otsailean mota guztietako haragi ikastaroa gauzatuko da, zehazki 6, 13, 20 eta 27an.

Ikastaro guztiak 18:30ean hasiko dira.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Neguko sukaldaritza ikastaroak iritsi dira Erriberako Merkatura

Curso de carne de cerdo

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Neguko sukaldaritza ikastaroak iritsi dira Erriberako Merkatura

Neguarekin gorputza berotzen duen zerbait hartzeko gogoak sortzen zaizkigu, eta zopa edo krema bat beti dira aliatu on bat. Horretaz jabetuta, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) zopa eta kremen sukaldaritza ikastaro berri bat eskainiko du plater bikain eta errazekin hotzari aurre egin nahi dioten guztientzat. Prestakuntza urtarrilaren 10ean izango da, 18:30ean.

Aste horretan bertan, baina ostiralean, hilak 12, txerri-okela ikastaroa eskainiko da (sekretua eta harrapakina) produktu honek eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutarazteko. Bi errezeta egingo dira haragi horren mozketa desberdinekin, edozein ahosabai liluratzeko. Ikastaro hau ere 18:30ean emango da.

Negu-garaiko jakiak ezagutzera emateko asmoarekin, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) neguko denboraldiko sukaldaritza ikastaroa emango du urtarrilaren 17, 24 eta 31n. Saioak 18:30etan hasiko dira eta denboraldiko produktuei etekinik handiena aterako diete garai honetako errezeta tipikoekin.

“2024a sukaldaritzaren maitale eta zaletuentzako urtea izan daiteke ESHBIk eskaintzen dituen ikastaroekin. Ikasteaz gain, bertaratzen direnek teknika berriak ezagutuko dituzte produktuak ahalik eta gehien aprobetxatzeko”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Libu liburudenda proiektuko liburuen bilketa solidarioa urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Erriberako Merkatuan

Algunas personas detenidas en el puesto de recogida de libros del proyecto librería Libu en la entrada principal del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Libu liburudenda proiektuko liburuen bilketa solidarioa urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Erriberako Merkatuan

Zubietxe Elkarteak Libu Liburudenda proiektuaren barruan antolatzen duen liburu bilketa solidarioa urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Erriberako Merkatuan. Lagundu nahi duten pertsonek nahi ez dituzten liburuak utzi ahal izango dituzte merkatuko hainbat gunetan prestatu diren edukiontzietan.

“Zubietxe Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak artatzen eta kultura mundu guztiarentzat eskuragarri egiten. Gainera, iraunkortasunaren aldeko apustua egiten du, nahi ez ditugun liburuei bigarren bizitza bat emanez. Hauek bezalako proiektuak beti izango dute gure babesa”, goraipatu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Ekimena abenduaren 14an estreinatu zen merkatutik hasitako eta liburu-dendarainoko giza kate batekin, liburuak lotura gisa erabiliz; gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak ikusarazteko eta ikasteko, lanerako eta benetako integraziorako espazioen alde egiteko helburuarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbotarrak eguberriko menuak egiteko, Bilboko udal merkatuetatik igarotzen dira

Personas comprando en uno de los puestos de los mercados municipales de Bilbao

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Bilbotarrak eguberriko menuak egiteko, Bilboko udal merkatuetatik igarotzen dira

Eguberriak Bilboko Udal Merkatuetara iritsi da garai honetako produktu tipikoen kolore, usain eta zaporeekin espazio guztiak betez. Kardua eta azalorea, mahatsak, itsaskiak eta arrainak, edo haragi klasiko eta tradizionalak saltokiak betetzen dituzte jada. Izan ere, bilbotarrek egunak daramatzate hiriburuko merkatuetatik igarotzen senide eta lagunak harrituko dituzten Eguberriko menuak egiteko behar dituzten osagaien bila.

Pazko lore tradizionalen kolore gorri bizia erakusmahaiak apaintzen dituzten arren, merkatariak saltokiak apaintzen ahalegindu dira egun berezi hauetan merkatuak jasoko dituen bisitariak konkistatzeko beste urte batez beren produktuekin.

Alvaro Perez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak herritarrak animatu ditu “hiriko udal merkatuetan produktuak erostera eta egun horietan tokiko merkataritzari laguntzera. Kalitatea bermatuta dago”.

Kalitate eta prezio ezin hobeko produktuak eskaintzeaz gain, merkatuak leku ezin hobea dira familian gozatzeko eta ikasteko. Etxeko txikienek aukera gastronomiko berriak aurkitu ahal izango dituzte, erosketa saskia gustukoen dituzten produktuekin betetzen laguntzen duten bitartean.

Gainera, datozen asteetan, munduko hainbat tokietako turistak ere igaroko dira Bilboko Udal Merkatuetatik, bereziki Erriberako Merkatutik eraikinaren arkitektura eta fatxada ikusgarria ikusteko. Edonola ere, Erriberako Merkatutik pertsona ugari igaro ohi dira urte osoan zehar, bereziki gabonetako garai hauetan.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak bisita gidatuak programatu ditu Otxarkoaga Merkatuko eguzki plaken instalazio berrietara

Primera visita a la instalación de placas solares en el Mercado de Otxarkoaga

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Bilbao Zerbitzuak bisita gidatuak programatu ditu Otxarkoaga Merkatuko eguzki plaken instalazio berrietara

Gaur eta ostegun bitartean, Otxarkoaga Heziketa Zentroko 150 ikaslek baino gehiagok merkatuko instalazio fotovoltaikoak bisitatuko dituzte.

Bisitak herritarrei ere zabalduko zaizkie gaur eta ostegunean, 12:30etatik 14:00etara. Hurbildu nahi dutenek, izen-ematea www.bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunean egin beharko dute

Bilbao Zerbitzuak antolatutako ekimen hau joan den asteartean, abenduak 12, Bilboko auzoko sei elkartek hasi zuten

Otxarkoagako Merkatuak eguzki-panel bertikalak fatxadan instalatu dituen Espainiako lehena da

Gaurko goizean Otxarkoagako Merkatutik Otxarkoaga Prestakuntza Zentroko ikasleak igaro dira merkatuko instalazio fotovoltaiko berriak bisitatzeko; eguzki-panel bertikalak fatxadan instalatu dituen Espainiako lehena. Bilbao Zerbitzuak programatutako hiru bisitek 40 minutuko iraupena izan dute, eta Joanes Mandaluniz, ingeniari eta obra zuzendariaren eskutik izan dira; eguzki plaken 716 metro karratuen funtzionamendua gazteei azaltzeko. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatu den Álvaro Pérez Alonsok ere parte hartu du bisitan, eta “egindako obraren kalitate gorena” azpimarratu nahi izan du.

Jarri diren eguzki-panelak Erriberako Merkatuan duela gutxi jarri direnen berdinak dira, kalitate handikoak. Horrela, merkatuaren aurrealdeak ikusgarritasuna irabaziko du, Otxarkoaga auzoarentzat benetako ikono bilakatuz“, adierazi du zinegotziak.

Guztira, Otxarkoaga Heziketa Zentroko 150 ikasle baino gehiago igaroko dira instalazioetatik, ostegun honetan, 10:00etatik 12:00etara, beste hiru talde itzuliko direlako bisita-zikloa osatzera. Herritarrek ere sistema fotovoltaiko berria ikasleen egun beretan ezagutu ahal izango dute, baina 12:30etik 14:00etara. Merkatuan ibili eta bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute www.bilbaozerbitzuak.bilbao.eus webgunearen bidez.

Ibilbidean zehar, eguzki-plakek duten autokontsumoko funtzionamendua erakutsiko zaie. Izan ere, horri esker, soberan dagoen energia konpentsazio gisa sarera pasako da orain, eta Trauko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu. Proiektuak 276 metro karratuko okupazioa izango du fatxadan eta 440 metro karratuko okupazioa Angela Arregui plazako pergolan. Urtean 91.200 KWh-ko energia ekoitziko du eta Otxarkoagako Udal Merkatuak gaur egun kontsumitzen duen energiaren %45 aurreztea ahalbidetuko du.

Horrez gain, monitorizazio telematikoko sistema berriak denbora errealean sortzen ari den errendimendua eta energia erakutsiko die merkatua bisitatzen duten pertsona guztiei. Horrela egiaztatu ahal izan zuten hilaren 12an bisita egin zuten Bilboko auzoko sei elkarteek, Bilbao Zerbitzuak ekimenak bultzatutako ekimenari hasiera emanez. Bisitan Otxarkoagako familien elkarteak (AFO), Otxarkoagako bizilagunen elkarteak (AVO), Otxarkoagako mutualitateak, erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak, Tendel elkarteak, beharleku elkarteak eta Tular elkarteak parte hartu zuten.

Atmosferara isuritako emisioak murriztea

Ingurumenaren ikuspegitik, instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia %31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren %32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako betebeharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak %40 murriztea.

Egindako proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioaren arabera, jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistema berri horiek aukera emango dute ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako CO₂ren emisioak murrizteko; urtean 28.110,3 kg isuria eragotziko duena eta urtero 4.935 zuhaitz moztea sahiestuko duena.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Star Wars” unibertsoa Erriberako Merkatuaren atarira itzuliko da autismoaren eta aspergerren inguruan sentsibilizatzeko

Photocall del evento en el que ha participado el Presidente de Bilbao Zerbitzuak, Álvaro Pérez Alonso

EU | ES

2025ko maiatzaren 09a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 09a, ostirala
2025ko maiatzaren 09a, ostirala

"Star Wars" unibertsoa Erriberako Merkatuaren atarira itzuliko da autismoaren eta aspergerren inguruan sentsibilizatzeko

Gaur larunbata, abenduak 16, Autismoaren Espektroko Nahasmendua eta Asperger duten Familien Prestakuntza eta Aisialdia Sustatzeko Elkarteak, aprendeTEAk, antolatzen duen autismoari eta aspergerrari buruzko sentsibilizazio-ekitaldia egingo da Erriberako Merkatuaren atarian, seigarren urtez jarraian.

“Pozik gaude ekitaldi hau hartzeaz, are gehiago sentsibilizazio-ekitaldi garrantzitsua eta beharrezkoa denean”, adierazi du Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatuak.

Aurreko urteetan bezala, azokaren atarian dozenaka haurrek, familiekin batera, argazkiak aterako dituzte photocallean 501 Legioko kideekin, “Star Wars” unibertsoko figurante homologatuekin. Gainera, mahai bat egongo da aprendeTEAren liburuxkekin, non egiazko informazioa eskainiko den Autismoa eta Asperger duten pertsonei buruz dauden mitoak gezurtatzeko eta, horrela, bertaratutakoak nahasmendu horiek dituzten pertsonekiko sentsibilizatzeko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019