Udaberria Erriberako Merkatura hurbiltzen ari da, ikastaro gastronomikoen eskaintza berriarekin

Receta de carrillera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Udaberria Erriberako Merkatura hurbiltzen ari da, ikastaro gastronomikoen eskaintza berriarekin

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak dozenaka ikasle hartzen ditu astero. Sukaldaritzako ezagutzak handitu gura dituzten, edo, beste barik, gastronomiaren munduarekiko jakin-mina duten ikasleak dira. Udaberri ukitu nabarmenena duen urteko hilabetea hasteko aste gutxi falta dira eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) eskaintzen dituen tailerretako batera joatera gonbidatzen ditu etorkizuneko ikasleak.

Bilbao Zerbitzuak-en asko baloratzen dugu berrikuntza, eta ESHBI horren adibide da. Gainera, gure udal-merkatu guztietako postuek eskaintzen duten aparteko lehengaia du oinarri”, nabarmendu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Martxoa gustu eta maila guztietara egokituko diren hainbat ikastarorekin dator. Hilabetean zehar, bilbotarrek arrain, hanburgesa eta masail ikastaroak izango dituzte, besteak beste. Bilbao Zerbitzuak-ek webguneko proposamen gastronomiko anitzetik nabigatzera animatzen du jendea, parte-hartzailearen gustu eta gaitasunetara gehien egokitzen den tailerra aukeratzeko.

Martxoko ikastaroak

        • Masail ikastaroa: tradizioa eta fusioa. Martxoak 11
        • Marinatuak: atuna eta izokina. Martxoak 17
        • Japoniar sukaldaritza ikastaro osoa: Martxoak 7, 14, 21 eta 28
        • Sukaldaritzako hastapen ikastaroa: Martxoak 8, 15, 22 eta 29
        • Etxeko hanburgesak: Martxoak 30

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak aratuste zaporea eta usaina du

Tostadas de carnaval

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatuak aratuste zaporea eta usaina du

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola ere aratuste moduan jarri da. Urteko jairik lotsagabeenetako batek, aratusteek, markatutako otsailean, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) gozozaleenentzako ikastaroak eta tailerrak eskainiko ditu. Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi eta alkateordeak parte hartzera animatu du jendea, eta, aurreratu duenez, “egiten ikasi ahal izango dugun errezeta bat Aratusteetako ohiko tostadak izango dira”.

Ostiralean, otsailak 10, sukaldaritza maite duten guztiek, postre gustukoenetako bat, gazta tarta, prestatzeko teknika ikasteko edo hobetzeko aukera izango dute. Otsailaren 18an, Aratusteak baliatuz, Sukaldaritza Eskolak jai horretako torrada tradizionalak prestatzeko ikastaroa emango du.

Udaberriari begira…

Hilabete igaro ondoren, eta udaberriaren atarian, martxoaren 17an, marinatuen tailerra egingo da. Bertan, Sukaldaritza Eskolako ikasleek elikagaiak prestatzeko teknika horren sekretu gehiago ezagutuko eta atuna eta izokina prestatuko dituzte. Azkenik, apirilaren 1ean, Eskolako sutegiak txerri-haragiari zuzenduta egongo dira. Ikastaro horretan, sekretua eta harrapakina produktu nagusi izango dituzten platerrak prestatzen irakatsiko da.

Ikastaroei buruzko informazioa

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Udalak, ESHBI-k eta Gurutze Gorriak elikadura osasungarriari buruzko tailerrak jarri dituzte abian, osasun-desberdintasun egoeran dauden pertsonentzako

Taller de alimentación saludable

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Bilboko Udalak, ESHBI-k eta Gurutze Gorriak elikadura osasungarriari buruzko tailerrak jarri dituzte abian, osasun-desberdintasun egoeran dauden pertsonentzako

    • Osasun eta Kontsumo Saileko programa egoera zaurgarrian dauden kolektiboei zuzenduta dago, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan ikasteko puntu bat aurkituko dutenak.
    • Gizarte-bazterketako egoera larrian egonik Gurutze Gorriaren elikadura-bonua jasotzen duten pertsonak hilean bi aldiz joango dira antolatutako tailerretara.
    • Bilbao Zerbitzuak elkarteak adierazi du herriko hornidura-merkatu nagusia elementu eragile bihurtu dela, eta urtean zehar ekitaldi publiko eta pribatu ugari hartu dituela.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Elikadura Osasungarriko Tailerren programaren edizio berri bat jarri du abian. Tailer horiek osasun-desberdintasuneko egoeran dauden pertsonei zuzenduta daude, eta ikasteko gune ezin hobea izango dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Ziklo berri horretan, Bizkaiko Gurutze Gorriko erabiltzaileek, egoera ahulean daudenek, eta beste kolektibo onuradun batzuek parte hartuko dute, bai eta Osasun eta Kontsumo Saileko eta Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolako (ESHBI) profesionalek ere, azken hauek klaseak ematen. Gurutze Gorriarekin martxoaren 7an eta 21ean, apirilaren 13an eta 18an, maiatzaren 4an eta 16an eta ekainaren 6an eta 15ean egingo dira tailerrak.  

Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, Joseba Lozano ESHBIko zuzendariarekin eta Guillermo Vázquez Bizkaiko Gurutze Gorriaren koordinatzailearekin batera, programaren xehetasun guztiak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan.  

Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerren udal-programaren barruan tailer teorikoak eta praktikoak ematen dira, dohainik, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzeko helburuarekin, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten hurbileko produktua baliatuz. Osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsona heldu zaurgarriei zuzenduta daude tailerrak. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko langile espezializatuek prestakuntza teorikoa San Frantziskoko Udaltegian emango dute, eta praktikak, berriz, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan egingo dira, ESHBIko profesionalen eskutik.

Osasuna sustatzea auzotik, ekintza-unitate gisa

Elikadura Osasungarriko Tailerrak diseinatzeko, aldez aurreko lana egin zen zonako Tokiko Osasun Sarearekin edo, bestela, prozesuan inplikatutako erakundeekin, elikadura osasungarria sustatzeko kolektibo hartzaileak eta edukiak definitzeko. Prozesu hori osasuna sustatzeko sortu zen, auzoa ekintza-unitate gisa erabiliz betiere.

Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak programa egoki bezain beharrezko honen garrantzia nabarmendu du, funtsezko hiru alderdiri balioa emanez: “helburuak, gure esku dago osasuna ehuntzea, eta, batez ere, arlo horretan desberdintasun-egoera bizi dutenentzat; lankidetza, oraingo honetan, Gurutze Gorria eta ESHBI bezalako erakunde garrantzitsuena, ekimen honetan laguntzen baitute eta baldintzarik gabeko babesa eskertzen diet bene-benetan; eta, nola ez, Bilbao Zerbitzuak-i gure udal-merkatu guztien buruan baitago. Harro nago ikustean herriko hornidura-merkatu nagusia elementu eragile bihurtu dela, eta urtean zehar ekitaldi publiko eta pribatu ugari hartu dituela”.

Gurutze Gorria, elikadura kontzientearen eta jasangarriaren alde

Gurutze Gorriak konpromiso irmoa dauka elikadurarekin, eta hura gizarte osoarentzat modu osasungarrian sustatzea du helburu. Horretarako, erakundeak garrantzi handia ematen dio osasunari eta jasangarritasunari buruzko ezagutza transmititzeari, jateko orduan jarrera kontzienteagoak izan daitezen. “Horren adibide argi dira Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako tailer horiek, tresnak eskaintzen dizkietenak egoera ahulean dauden gure erabiltzaileei janaria prestatzeko eta kontsumitzeko modu berriak ezagut ditzaten”. Halaxe adierazi du Guillermo Vázquezek, Bizkaiko Gurutze Gorriaren koordinatzaileak.

ESHBI-k etxera eramateko ezagutza partekatuko du

ESHBI enpresa eta unibertsitate garrantzitsuekin aritu da elkarlanean bere ibilbide luzean, eta Elikadura Osasungarriko Tailerrak mugarri gisa nabarmendu ditu. Ikastaro horiek premia bereziak dituzten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako izango dira, eta 2023an emango dira berriz ere, talde bakoitzaren beharretara egokitutako programa espezifikoago batekin. Tailer horietan, tresnak eskainiko dira, saioak amaitzean, bertaratuek elikadura osasungarriko ohiturak eta nozioak izaten lagunduko dizkieten ezagutzak barneratu ditzaten.

Hala ere, ez da hori bere egiteko bakarra. 2022an, ESHBIk 120 sukaldaritza-ikastaro eskaini zituen, hainbat gairi buruzkoak, egun bat eta lau egun arteko iraupenekoak. Guztira 1.440 lagunek eman zuten izena, hau da, plazen % 75 inguru bete zen. Aurten, dinamika berarekin jarraituko du; izan ere, urtez urte antzematen da herritarrek gastronomiarekiko eta elikadura osasungarriarekiko interesa dutela, Joseba Lozano zuzendariak adierazi duen bezala. Erriberako proiektua diseinatu genuenean, amateurrentzat izatea pentsatu genuen, eta erantzuna oso ona izan zen. Bigarren fasean, Osasun eta Kontsumo Sailarekin batera behar gastronomiko bereziak dituztenentzat diseinatutako ikastaroak ematen hasi ginenean, are gogobetegarriagoa izan zen. Gelan, prestakuntza-zirkulua itxi dugu, eta eredu praktikora pasako gara, hau da, Osasun eta Kontsumo Saileko eskola teorikoetan jasotakoa praktikan jartzera. Ikastaro horietara joaten diren pertsonek autonomia gastronomiko pixka bat handiagoa izango dute euren eguneroko bizitzan”.

Bilbao Zerbitzuak, Osasun Arloan aliatua udal merkatuetatik abiatuta

Bilbao Zerbitzuak-ek lankidetzan jarraituko du 2023an ere, sukaldaritza-ikastaroetarako eta Elikadura Osasungarriko Tailerretarako beharrezkoak diren osagaiak emanez, eta Bilboko udal-merkatuetako saltokietan eskaintzen dituzten tokiko produktuak eta kalitate handikoak parte-hartzaile guztien eskura jarriz.

Bilbao Zerbitzuak Osasun eta Kontsumo Sailaren Ibiltarien Sarearekin elkarlanean aritu gara, udal-merkatuetara hiru bisita programatuz, jarduera fisikoan elikadura osasungarria sartzearen garrantzia azpimarratzeko, bizimodu osasuntsua izateko ez ezik, ekonomia zirkularra eta hurbileko produktuen kontsumoa bultzatzeko ere bai.

2022an, Bilbao Zerbitzuak erakundeak, Elikadura Osasungarriko Tailerretan eta Ibiltarien Sarean laguntzeaz gain, instalazioetan aldaketak egin zituen; adibidez, Erriberako merkatuan instalatutako hotz industrialeko sistema aldatu zuen. Hobekuntza horren ondorioz, ingurumen-kostuetan nabarmen aurreztu da, aurreko sistemak sortzen zituen berotegi-efektuko gas fluoratuen isurketak saihestu baitira. Ez da ahaztu behar energia elektrikoaren erabilera; izan ere, hain kontsumo handia duenez, eguzki-instalazio fotovoltaikoa abian jarri izanak eta lurpeko aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko bi ekipo bikoitz jarri izanak ingurumen-hobekuntza ekarri du eta eragin handia izan du merkatuaren energia-hobekuntzan.  

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak emakumea eta neskatoa zientzian izeneko eguna hartuko du otsailaren 11n

Emakumea eta Neskatoa Zientzian izeneko Nazioarteko Egunaren kartela

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatuak Emakumea eta Neskatoa Zientzian izeneko Eguna hartuko du otsailaren 11n

Erriberako Merkatuaren atariak Emakumea eta Neskatoa Zientzian izeneko Nazioarteko Egunarekin bat egin gura duten ume guztiak batuko ditu otsailaren 11n, larunbatean. Jarduera Achucarro BCNk antolatu du, Bilbao Zerbitzuak-ekin lankidetzan, eta familientzako, eskolentzako, helduentzako eta emakume zientzialarientzako 50 ekimen baino gehiago biltzen dituen “Emakumeak Zientzian” proiektuaren parte da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak bilbotar guztiak animatu gura ditu ospakizunean parte hartzera, “jardunaldi horren helburua emakumeek zientzian egiten duten lana ikusaraztea, estereotipoak apurtzea eta zientzia Bilboko txikienei hurbiltzea delako”.

Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da eta Erriberako Merkatura hurbiltzen diren umeek pipetekin esperimentatzeko, pH-aren aldaketak ikusteko eta emakume zientzialari garrantzitsuenekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Gainera, ginkana entretenigarria egingo dute Achucarro BCNko taldearen eskutik, Erriberako Merkatuaren inguruan ibilbide gidatu bat eginez. Horrela, izenak, datuak, ideia zientifikoak… ezagutu edo errepasatuko dituzte, estereotipo eta sinesmen faltsuei aurre eginez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Ikasi pintxo garaikideak prestatzen Erriberako Merkatuan

Bandejas de pintxos

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Ikasi pintxo garaikideak prestatzen Erriberako Merkatuan

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak ikastaroen eta tailerren proposamen berritzaile eta erakargarriarekin hasiko du urtea. Otsailetik aurrera, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) gozatzeko eta ikasteko denbora eskainiko die gastronomiarekiko jakin-mina duten edo sukaldaritzako ezagutza handitu gura duten guztiei. Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi eta alkateordeak parte hartzeko deia egin du. Adierazi duenez, “Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan ESHBIren sukaldaritza ikastaroetara joaten diren ikasleak pozik eta oso inpresio onarekin irteten dira”.

Lehenengo ikastaroa pintxo garaikideena izango da, eta otsailaren 8an, 15ean eta 22an, asteazkenetan, egingo da. Lehenengo saioan, bakailao tenpura Errioxako saltsan eta atun marinatua ozpinetan ondutako tipularekin eta lima-maionesarekin prestatzen irakatsiko da. Bigarren saioko tailerrean ahate eskabetxatuaren magreta eta txerri-masaila thai saltsarekin landuko dira. Hirugarren saioa, otsailaren 22koa, itsasoko produktuei buruzkoa izango da. Bertan, txakolinean egindako muskuiluak eta baratxuri beltzaren ali-oliarekin betetako txipiak prestatuko dira.

Ikastaroei buruzko informazioa

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Behatokia izeneko hiri behatokiak Erriberako Merkatua bisitatuko du urtarrilaren 21ean

Una actuacion en Azkuna Zentroa

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Behatokia izeneko hiri behatokiak Erriberako Merkatua bisitatuko du urtarrilaren 21ean

Azkuna Zentroan egin zen lehen topaketaren ondoren, urtarrilaren 21ean, larunbatean, Behatokiaren bigarren saioa egingo da Erriberako Merkatuan, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan betetzen duten lekuari buruz eztabaidatzeko. “Hiria mahai gainean. Elikagaien krisia eta hiri-diseinua” lelopean, Urbanbat Hiri Berrikuntzarako Bulegoak garatutako proiektua Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak – Alhondiga Bilbao programaren barruan dago.

Elikadurak leku garrantzitsua betetzen du komunikabideetan eta eremu publikoan. Hori dela eta, topaketa honetan hainbat kultura-, politika- eta hirigintza-gai jorratuko dira, nekazaritza-espazioen babesa edo nekazaritza ekologikoko kontsumo-kooperatiben hazkundea, besteak beste. Horrez gain, hiriaren eta elikaduraren arteko harremana ere aztertuko da.

“Bilbao Zerbitzuak-en oso konprometituta gaude hiri-nekazaritzaren sustapenarekin, merkatuetan gero eta bertako ekoizle gehiago egotearekin eta hornidura-merkatuak hurbileko kontsumorako sarbide gisa aldarrikatzearekin. Beraz, eskertuta gaude elkarrizketa-gune honetan parte hartu ahal izateagatik. Bertan, tokiko hainbat eragilek eta bisitarik hiriaren erronkei aurre egiteko ikerketa-ekintza proiektuak proposatuko dituzte”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak.

Elkarrizketa-gune hori Situation Room gisa planteatuko da, eta bertan, dimentsio anitzeko krisi-testuinguru hori hirian zelan agertzen den eta arteak eta kulturak hiri-bizigarritasunaren baldintzak hobetzen zelan lagun dezaketen ikusiko da. Gainera, bisitariei gure ingurune hurbileko krisi-egoerari buruzko datuak jaso eta bistaratzeko aukera emango dien partaidetzarako dispositibo batekin osatuko da.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan 2023rako

Pintxos de diferente tipo

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan 2023rako

Aurten, ehunka bilbotarrek bisitatu dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) emandako sukaldaritza ikastaroetako batera joateko. 2023a ez da desberdina izango, eta sukaldaritzarekiko jakin-mina duten edo sukaldaritzako zenbait trikimailu ikasteko interesa duten pertsona guztiek tailer ugari izango dituzte.

“Ikastaro horiek guztiek pertsona asko erakartzen dituzte urtero, ikasten duten bitartean une atsegina pasatzeko. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak-en pozik gaude jarduera honetan parte hartu ahal izateaz, eta interesa duten guztiei izena eman dezaten dei egiten diegu”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Urtea modurik onenean hasteko eta Gabonetako bazkari eta afariak atzean utzita, ESHBIk pintxo ikastaroa emango du larunbatean, urtarrilak 14, 11etan. Tailerrean, bertaratzen direnek hirugihar eta otarrainxka brotxeta eta bakailao pintxoa prestatzen ikasiko dute. Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 21ean, azken urteetan gehien zabaltzen ari den sukaldaritzetako baten txanda izango da: sukaldaritza begetarianoa.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbotarrak udal merkatuetan zehar dabiltza Gabonetako azken erosketen bila

Personas haciendo sus compras navideñas en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Bilbotarrak udal merkatuetan zehar dabiltza Gabonetako azken erosketen bila

Covid-19aren osasun krisiak baldintzatutako bi Gabonen ostean, milaka familia bilbotar mahai inguruan elkartuko dira berriro jai hauetan. Bilboko Udal Merkatuek, eta bereziki Erriberako Merkatuak, Gabonetako menuetarako produkturik onenak bilatuz postuak bisitatzen dituzten pertsona guztiak hartzen dituzte egun hauetan.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak dei egin die herritarrei “egun horietan produktuak Bilboko udal-merkatuetan erostera eta tokiko merkataritzari laguntzera joan daitezen, genero guztiak kalitate ezin hobea duelako”.

Erriberako Merkatua beti nabarmendu izan da, arkitekturarengatik eta fatxada ikusgarriarengatik ez ezik, urte osoan zehar jende asko biltzen duelako. Modu berean, Bilboko beste leku turistiko batzuetatik, Zazpi Kaleetatik edo Arriaga Antzokitik, besteak beste, gertu dagoenez, erosketa-saskia betetzera joaten diren herritarrez gain, turista askok ere bisitatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Osasun eta kontsumo sailak elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza eskaini die Labayruko Azokako bezeroei

Entrada del Mercado de Labayru

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Osasun eta kontsumo sailak elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza eskaini die Labayruko Azokako bezeroei

Osasunaren Sustapeneko teknikariek prestakuntza-saioak eman dizkiete Labayruko Azokako merkatariei, eta informazio-saioak bezeroei.

Dekalogo bat banatu dute, elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkuekin.

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saila «Auzoak Abian» parte-hartze bidezko prozesu komunitarioak garatzen ari da Irala eta Ametzola auzoetan, eta, ekimen horren barruan, prestakuntza- eta informazio-saioak egin dituzte gaur, Labayruko Merkatuan, hango merkatari eta bezeroekin, batzuei eta besteei elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholku espezifikoak emateko helburuarekin.

Yolanda Díez Bilboko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak esan duenez, “saio horiekin bilatzen dugu, batetik, herritarrei bizitza osasuntsu baten funtsezko alderdien berri ematea, eta, bestetik, merkatari eta bezeroak kontzientziatzea bizitzeko era osasuntsua izateak duen garrantziaz, bai elikadura-ohiturei, baita gure egunerokoaren beste alor batzuei dagokienez”.

Saioan zehar, Osasun Dekalogo bat banatu dute, bizitza-ohitura osasuntsuak mantentzeko aholku praktikoekin. Hauek dira bertan jasotako hamar gomendioak: osasuntsu jatea, estresa eta antsietatea zaintzea, Osasuna zaintzea, alkohola eta tabakoa zaintzea, eguzkiarekin kontuz ibiltzea, ariketa fisikoa egitea, ondo deskantsatzea, bizitzarekiko jarrera positiboa izatea, komunitatean parte hartzea, eta komunitatean parte hartzea, harreman pertsonalak zaintzea eta zalantzak eta arazoak partekatzea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua Bilbon egingo den mikroantzerki jaialdiaren eszenatokia izango da

Festival de microteatro a celebrar en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 10a, larunbata
2025ko maiatzaren 10a, larunbata

Erriberako Merkatua Bilbon egingo den mikroantzerki jaialdiaren eszenatokia izango da

Bilbao Historiko elkarteak bultzatzen duen “Kapsula Gabonak” jaialdiak Bilboko hainbat saltoki eta gune bisitatuko ditu datorren ostegunetik, abenduak 15etik, aurrera. Eta, zelan ez, Erriberako Merkatua jaialdiaren parte izango da, eta ostiralean, abenduak 16, doako hiru emanaldi izango dituen “Gaur Fraidei” antzezlana hartuko du 20etatik aurrera.

“Bilbao Zerbitzuak-etik ilusio handiz gaude Erriberako Merkatua jaialdi hau hartuko duen eszenatokietako bat izango delako, gure ustez Merkatua ezinbesteko geldialdia delako Bilbon zehar egindako edozein bisitatan”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Gurutze Beitia aktoreak zuzendutako jaialdia hiriko zenbait gune enblematikora helduko da, hurbiltzen diren pertsona guztiak entretenituz eta dibertituz. Jaialdiaren helburua Gabonetako espiritua hiriko auzo historikoetara eramatea da, 20 minutu eskaseko 19 mikro ikuskizunen bidez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019