Erriberako Merkatuak sukaldaritza ikastaro berriak antolatu ditu Gabon hauetan

Curso para cocina en familia de tarta de queso

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuak sukaldaritza ikastaro berriak antolatu ditu Gabon hauetan

Gabonak aukera ezin hobea dira plater erakargarri bezain goxoak partekatzeko eta gozatzeko. Sukaldaritza zale amorratuentzat, plater aberats eta originalekin gonbidatuak harritzeko gogoz daudenentzat, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) hainbat ikastaro antolatu ditu abendu honetan. Lehenengoa hilaren 20an izango da, 18:30etan, eta tartar bat zerotik egiten ikasiko da, atun gorri eta izokinarekin. Santo Tomas egunaren omenez, abenduaren 21ean (10:30), taloak egiteko ikastaroa ere egingo da. Eta platerei sormenezko testurak nola gehitu bilatzen dutenek apar ikastaroa izango dute, sifoiarekin, 22an (18:30). Horrez gain, risottoen zaleek krematsua eta zapore handikoa gera dadin behin-betiko teknikak ikasteko aukera izango dute, hilaren 26an (18:30).

Gabon hauetan ere familientzako gazta tarta ikastaroa izango da datorren 23an, 11etan. Txikiek gozoki artean gozatuko dute eta gozogintzako errezeta goxoak prestatzen ikasten.

«ESHBI Erriberan gustu eta maila guztietarako ikastaroak daude, oinarrizkoenetatik aurreratuenetaraino, tradizionalenetatik berritzaileenetaraino. Beraz, aukeraketa edozein izanda ere dibertsioa eta ikaskuntza, bermatuta daude», adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika hitzordua Erriberako Merkatuan, Santa Zeziliaren ospakizuna dela eta

Cartel de festival de música de Santa Cecilia

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Musika hitzordua Erriberako Merkatuan, Santa Zeziliaren ospakizuna dela eta

Aste honetan, Erriberako Merkatua musikaz eta alaitasunez beteko da Santa Zezilia, musikaren gremioaren zaindariaren omenez. Jaialdi hau Euskal Herriko musikari eskainitako astearen parte izango da, EHMEk (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako “Musikalean” programari esker. Musika eskolek bat egiten dute ospakizun honekin eta Bilbao Musika Eskolak ekitaldi hunkigarriak prestatu ditu egun berezi hau ospatzeko.

Azaroaren 21ean, asteartea, Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituen txistulari kalejirak bere prozesio animatua Erriberako Merkatuan amaituko du 19:30ak inguruan. Azaroaren 22an, asteazkena, Bilbao Musika Eskolako fanfarrea izango da azokan, eta turistak, bezeroak eta oinezkoak harrituta utziko dituzte, kantu dantzagarrien errepertorio zoragarri batekin, bertaratutako guztiak musika herrikoi eta tradizionalaren erritmora mugituko baitira. Musika ez da egun honetako protagonista bakarra izango, dantza tradizionaleko ikasleak ere jaira batuko baitira, klasean ikasitakoa praktikan jarriz eta gure herrietako plazetan ohikoak diren erromeria eginez.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérezek merkatua bisitatzera animatu ditu bilbotarrak eta turistak, eta honako hau adierazi du: «Bilbao Zerbitzuak elkartetik oso harro gaude kalitatezko kultura eta gastronomia Erriberako Merkatua bezalako gune enblematiko batean batu ahal izateaz». Gainera, gaineratu duenez, «Aukera bikaina da Erriberako Merkatutik paseatzen duten turistek euskal kulturaren beste alderdi bat ezagutzeko, hala nola musika eta dantza. Bitartean, bezeroek beren lurraldeko ohitura bikainez gozatzeko aukera izango dute, lekua bisitatu eta saskiak tokiko produktu onenekin betetzen dituzten bitartean”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek belar mozketaren maiztasuna murriztu du udal hilerriko belardietan, bertako intsektuen biodibertsitatea sustatzeko

Santuario de insectos, anfibios y aves

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak-ek belar mozketaren maiztasuna murriztu du udal hilerriko belardietan, bertako intsektuen biodibertsitatea sustatzeko

Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko udal-hilerriaren jasangarritasuna eta ingurumen-biodibertsitatea sustatzen jarraitzen du. Hartutako azken neurrietako bat aurtengo bigarren seihilekoan jarri da martxan, eta Hilerriko 1, 2, 3 eta 4 etxadietako 40.000 m2-etako belarra urtean behin edo bitan moztea da. Horrela, intsektu dibertsitate handiagoa hartuko duen belardia sortu nahi da.

Adituek eta Europako eta Ipar Amerikako zazpi herrialdetako birnaturalizazio-prozesuak aztertu dituzten ikerketek ondorioztatu dutenez, belar mozketak urtean behin edo birritan egiten diren parterretan argi eta garbi ikusten da artropodoen (intsektuak, araknidoak, tximeletak, etab.) biodibertsitatea handitu egiten dela, eta horrek izurriteak murrizten dituela.

“Jakin badakigu ekimen horrek, berez, ekarpen mugatua egingo diola biodibertsitate globalari, baina zenbait espezie eskualde mailan desagertzea saihets dezake, gure belardietako belarra gutxiagotan mozteak biodibertsitatea sustatzen laguntzen duelako”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegia

Bilboko Udal Hilerria hilerri jasangarri bihurtzeko helburu orokorrerako, Bilbao Zerbitzuak-ek 39. etxadiaren ondoko belardian basa-bizitzarako lorategia sortu du udazken honetan, intsektu, anfibio eta hegaztien santutegi izan dadin. Horretarako, bertako landare eta egitura berde ugari landatu dira, tokiko biodibertsitatea garatzen eta ezartzen laguntzeko. Izan ere, inguruneari elementu artifizialak eman zaizkio, hala nola intsektuentzako babeslekuak, hegaztientzako hiru kaxa-habia, anfibioentzako urmael bat eta bi ur-iturri animalientzako hidratazio-gune gisa.

“Espazio hau aukeratu da leku diskretua delako, Hilerriko ohiko igarotze-bideetatik urrun. Bertan, bisitariek lorategi-espazio natural batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta, ipar-mendebaldeko haize nagusien babesean eta eguzki ordu ugariko espazio zabalean”, azaldu du Álvaro Pérez zinegotziak.

Ekimena Ehorztetxe eta Udal Hilerrien Elkartearen (AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan dago. Izan ere, Bilboko Udal Hilerria bere sorreratik dago hilerrietako natura, ondare, kultura eta arte balioak sustatzea helburu duen elkarte horren barruan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan eguzki-panelak jartzeko lanei ekin die Bilbao Zerbitzuak erakundeak

Fachada del Mercado del Ensanche

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Zabalguneko eta Otxarkoagako merkatuetan eguzki-panelak jartzeko lanei ekin die Bilbao Zerbitzuak erakundeak

Zabalguneko Merkatuko eguzki-panelak garabiarekin altxatu ziren atzo, 23etan.

Otxarkoagako Merkatuko obrak eguen honetan hasiko dira, eta horren ondorioz Bilboko merkatu hori Estatua osoko lehenengo merkatua izango da fatxadan horrelako instalazio bertikal bat izango duena.

Merkatu bien artean, instalazioek 1.616 metro koadroko azalera izango dute eguzki-paneletan, eta autokontsumo moduan funtzionatuko dute, eta soberakina konpentsaziorako erabiliko da (Zabalguneko merkatuan sobran dagoen energiak Deustuko eta Traukoko merkatuak hornituko ditu; Otxarkoagako instalazioak, berriz, Labayruko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu energia elektrikoz).

Bilbao Zerbitzuak lanean ari da dagoeneko Zabalguneko udal-merkatuan eguzki-panelak jartzeko. Hain zuzen ere, atzo gauean, 23etatik aurrera, panelak igoko ziren garabiarekin kaletik teilatura. Otxarkoagako udal-merkatuan, ostegun honetan hasiko dira lanak, eta Estatuko lehenengo merkatua izango da fatxadan eguzki-panel bertikalak izango dituena.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsoren arabera, “Bilbao Zerbitzuak hainbat lan egiten ari da energia-hobekuntzaren arloan, Bilboko udal-merkatu guztiak ingurumen aldetik guztiz jasangarriak izatea bermatzeko, eta proiektu hau, hain zuzen ere, energia-hobekuntzako obra horien parte da. Helburu horrekin sustatzen dugu hazkundea energia berriztagarrien erabileran oinarritzea, sorkuntza fotovoltaikoko instalazio elektrikoak ezarriz”.

Merkatu bi horien artean, instalazioek 1.616 metroko azalera izango dute eguzki-paneletan, eta horietatik 900 Zabalgunean egongo dira, 716 Otxarkoagan. Autokontsumo moduan funtzionatuko dute, eta soberakina konpentsaziorako erabiliko da. Hau da, soberako energia sarera igaroko da, eta, horrela, konpentsazio bat lortuko da konpainia elektrikoaren fakturan. Zehazki, Zabalguneko merkatuko soberako energiak Deustuko eta Traukoko merkatuak hornituko ditu; Otxarkoagako instalazioak, berriz, Labayruko eta Erriberako merkatuak hornituko ditu energia elektrikoz.

Zabalguneko eraikinaren estalkiaren gainean, instalazio fotovoltaiko independente bi jarriko dira, eta horri esker gaur egun kontsumitzen den energia elektrikoaren % 47 aurreztuko da. Beste alde batetik, Otxarkoagako merkatuan jarriko den eguzki-instalazio fotovoltaikoak 276 metro koadroko azalera hartuko du fatxadan (bertikalean), eta horregatik ezaugarri hori izango duen lehenengoa izango da Espainian; gainera, 440 metro koadro okupatuko ditu Angela Arregui plazako pergolan, estalkiaren gainean. Horri guztiari esker, gaur egun Otxarkoagako Merkatuak kontsumitzen duen energiaren % 45 aurreztuko da.

Gainera, monitorizazio telematikoko sistema berri bati esker, merkatariek eta bezeroek denbora errealean jakin ahal izango dute zein den errendimendua eta zenbat energia sortzen ari den. “Ekimen horiek Bilboko herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen baitu; izan ere, energia berriztagarria den aldetik, energia garbia da, oso gutxi kutsatzen du”, gaineratu du Álvaro Pérez Alonsok.

Atmosferara isuritako emisioak murriztea

Ingurumenaren ikuspegitik, instalazio horiek mugarri bat gehiago dira epe luzera berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko helburuak lortzeko hasitako bidean. Horretarako, energia-efizientziako neurriak bultzatuko dira; izan ere, energia-efizientzia % 31ra iritsi behar da 2030erako; energia-aurrezteak eta energia berriztagarrien sustapenak guztizkoaren % 32ko kuota lortu beharko dute; eta, horrez gain, badira 2030erako betebeharreko beste betebehar batzuk, hala nola, 1990arekin alderatuta, berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztea.

Egindako proiektu teknikoaren datuekin egindako simulazioaren arabera, jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistema berri horiek aukera emango dute ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako CO2ren emisioak murrizteko eta atmosferara isuritako COren emisioak saihesteko.

Zabalguneko merkatuan instalatuko den instalazio fotovoltaikoak eragotziko du urtean 45.601,08 kg isurtzea atmosferara CO2ren emisioetan. Eta era horretan saihestuko da urtero 7.101 zuhaitz moztea.

Otxarkoagako merkatuan instalatuko den instalazio fotovoltaikoak eragotziko du urtean 28.110,3 kg isurtzea atmosferara CO2ren emisioetan. Eta era horretan saihestuko da urtero 4.935 zuhaitz moztea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroek sukaldaritza amateurrari eskaintzen diote negua

Foto anunciadora del curso de cocina de talo en Santo Tomás

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroek sukaldaritza amateurrari eskaintzen diote negua

Negu hotza badator, eta horrekin batera plater bero bate dastatzeko gogoa. Koilara-platerak bezala, urteko sasoi honetako klasiko bat. Errezeta errepertorioa zabaldu nahi duten sukalde zaleentzat, Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) sukaldaritza amateurrari buruzko ikastaroak aurkezten ditu.

Lau egunez, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak buztan ikastaroa hartuko du, abenduaren 13an (18:30), janari mexikarra, 15ean (18:30), eta bakailaoa bizkaitar erara eta pil-pil erarako ikastaroa hilaren 16an (11:00). Santo Tomas egunaren omenez, abenduaren 21ean (10:30), taloak egiteko ikastaroa ere egingo da.

«Sukaldaritzako ikastaro hauetan, etxe barruan eta kanpoan sukaldari handia izateko funtsezko oinarriak ikasiko dira. Bilbao Zerbitzuak elkartetik parte hartzera eta zuen senide eta lagunak harrituko dituzten sukalde-sekretu paregabeak ezagutzera animatzen zaituztegu», adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

Gabonetako sukaldaritza ikastaroa ere izango da abenduaren 12an eta 19an, 18:30ean. Bertaratu nahi dutenek Gabonetako menu bikaina egingo dute, zapore, teknika eta osagai tradizionalekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriko eguzki plakek ia % 60 murriztu dute instalazioan erabilitako energiaren kostua

Instalación de placas solares en uno de los tejados

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko udal hilerriko eguzki plakek ia % 60 murriztu dute instalazioan erabilitako energiaren kostua

2021ean, Bilbao Zerbitzuak-ek 266 eguzki-plaka instalatu zituen Bilboko Udal-hilerrian, nitxoen hamar eraikinetako estalkiaren gainean eta langileen aldagelen eraikineko bi isurkiko teilatuan, 14., 63. eta 16. etxadien eta mantentze-lanen eraikinen artean, hain zuzen ere. Martxan jarri zenetik (2022ko urtarrilaren 23tik) urtebete baino gehiago igaro denean, instalazioaren ekonomia- eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioak oso emaitza positiboak eman ditu.

Ekoitzitako energiari dagokionez, % 62,4 Hilerrian bertan kontsumitzen da, eta % 37,6 soilik itzultzen da sarera. Eta kontsumitutako energiaren % 40,6 eguzki-plaketatik dator. “Urteko egun edo urtaro bakoitzeko klimatologiaren arabera, uda da produkziorik eta aprobetxamendurik handieneko garaia termino absolutuetan, eta neguan, aldiz, eguzki-argiak egun eta ordu gutxiago dituenez, ekoizpena txikiagoa da, baina ehunekoari dagokionez aprobetxamendu handiagoa dago, askotan ekoitzitako energiaren autokontsumoa % 100ekoa baita”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Eguzki plakak martxan jartzeari eta horien funtzionamenduari esker, 2022an fakturatutako energiaren aurrezpen ekonomikoa 5.948 eurokoa izan da, hau da, 2021ean baino % 59,4 gutxiago Bilboko Udal Hilerriko energia elektrikoaren horniduraren kostuan. Eta 2027ra arte mantentze-lanen kostuak ez du inolako gasturik eragingo.

“Eguzki-instalazio fotovoltaikoari esker, ohiko elektrizitate-sorkuntzaren ondoriozko 35,83 tona C0 murriztu ahal izan ditugu, eta 30,17 tona karbono aurreztu, hau da, 49 zuhaitz landatzearen baliokidea 2022an”, gogorarazi du Álvaro Pérez zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa irabazi duten errezeten prestaketa TeleBilbaon

Ganadores del I Concurso de recetas de cocina vinculadas al Día de Todos los Santos

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa irabazi duten errezeten prestaketa TeleBilbaon

TeleBilbaoko La Kapital programak Bilbao Zerbitzuak-ek antolatutako Domu Santu Egunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketaren errezeta irabazleen prestaketa eman zuen atzo.

Lehiaketako irabazleek eurek azaldu zioten Joseba Solozabali zelan bururatu zitzaien errezeta hori, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan zuzenean prestatzen zuten bitartean.

ESHBI edizioan, irabazleak Lander Matabuena Molina “Santu-hezur faltsuak” errezetarekin, eta Erik Marrero Serra bere “Kalabaza santua” errezetarekin izan ziren. Hasiberrien edizioan, irabazleak Mónica Coego Cancela “Txokolatezko eta hurrezko paneletlak” errezetarekin eta Mª Carmen Puga Gutierrez “Santuaren eskutxo kurruskaria” errezetarekin izan ziren.

Álvaro Pérez Alonso Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak eta ESHBIko zuzendariak, Joseba Solozabalekin batera, 400 € eman zizkieten irabazleei sari gisa, 25 €-ko balioa zuten 16 erosketa-kupoitan, Bilboko edozein udal-merkatutan erabiltzeko.

“Lehiaketa honek arrakasta handia izan du, eta adin eta esperientzia maila guztietako 22 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu”, nabarmendu zuen Álvaro Pérez Alonsok. “Aukera paregabea da Domu Santu Eguneko gastronomia tradizionala zabaltzeko eta herritarrak sukaldaritzara hurbiltzera eta udal merkatuetako elikagai fresko eta osasungarriekin sukaldaritzako errezetak egitera animatzeko”, gaineratu zuen.

Bilbao Zerbitzuak-ek eskerrak eman gura dizkie lehiaketan parte hartu duten 22 pertsonei, eta zorionak eman Erriberako Merkatuko Gastronomia Gelan sukaldaritza-ikastaroetan parte hartzeko 200 €-ko saria lortu zuten 6 finalistei.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Azaroa itsas zaporearekin Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Curso de pescados y mariscos en la Escuela de Cocina del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Azaroa itsas zaporearekin Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetan

Zalantzarik gabe, arraina eta itsaskia dira Bilboko Udal Merkatuetako produktu garrantzitsuenetako bi. Egunero, bezero hurbiltzen dira etxetik gertuen daudenetara, saskia gure kostaldea ahalik eta ondoen betetzera. Horregatik, azaroaren 8tik aurrera, asteazkenarekin, eta lau egunez, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan arrainei eta itsaskiei buruzko ikastaro bat egingo da.

Parte-hartzaileak Mikel Escudero Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolako (ESHBI) sukaldariak gidatuko ditu. Eskolak bi ordukoak izango dira eta azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira, 18:30ean. Bertaratzen direnek arrainak garbitzen eta mozten ikasiko dute, baita zaporeak gehien nabarmentzen dituzten teknikak eta saltsak ere.

Errezeta hauek prestatuko dira: lupia tipulin kremarekin eta bizarrekin, antxumea itsas pestuarekin, atun-tatakia ozpinetako tipularekin eta kirtenarekin, izokina eztiarekin eta ezkaiarekin jazmin arrozarekin, txirlak marinelarekin, muskuiluak eta otarrainxkak saltsan thai estiloan eta arrain-zopa ikastaroaren amaiera gisa.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok itsas zaporeko tailer honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak. «Bilbao Zerbitzuak ekimenak gure Udal Merkatuek eskaintzen duten eskaintzaren kalitatea eta aniztasuna nabarmendu nahi ditugu, betiere hurbiltasunetik eta elikadura osasungarria sustatuz».

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Musika ez da faltako Domu Santu egunean, azaroak 1, kaperan egingo den VI. Kontzertu lirikoarekin

Bilbao Bel Canto

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Musika ez da faltako Domu Santu egunean, azaroak 1, kaperan egingo den VI. Kontzertu lirikoarekin

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. «Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat», adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

«Bilbao Bel Canto» musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 15 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean. Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbao tokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak youtube plataforman.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek 100 urte bete dituen aspaldiko merkatari bat jaso du Erriberako merkatuan

Foto de familia del homenaje a Aurora Cascón en su centésimo cumpleaños

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilbao Zerbitzuak-ek 100 urte bete dituen aspaldiko merkatari bat jaso du Erriberako merkatuan

Gaur, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatua, Álvaro Pérez Alonso, eta Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendari kudeatzailea, José Antonio Fernández Celada, Aurora Cascón hartu dute Erriberako Merkatuan bere ehungarren urtebetetzea zelarik. Aurora merkatuko 65. postuko arrain-saltzailea izan zen hainbat hamarkadatan, eta establezimendu horretan ohikoa haurtzarotik.

“Aurora da gure udal-merkatuak bilbotarrei eta bizkaitarrei salgairik onenak eskaintzeko gogor lan egin duten emakume eta gizonen istorioez beteta daudelaren adibide bizia. Aurora bezalakoek gure azokak bizirik iraunarazten lan egitera bultzatzen gaituzte, merkatuek produktuak eskaitzeaz gain, hiribilduaren eta herritarren historia eraikitzen baitute”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso zinegotziak.

Ekitaldian, Aurorarekin bere seme Félix Elola egon da, baita gaur egun andrea zaintzen duten Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzako profesional batzuk ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019