Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan 2023rako

Pintxos de diferente tipo

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan 2023rako

Aurten, ehunka bilbotarrek bisitatu dute Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) emandako sukaldaritza ikastaroetako batera joateko. 2023a ez da desberdina izango, eta sukaldaritzarekiko jakin-mina duten edo sukaldaritzako zenbait trikimailu ikasteko interesa duten pertsona guztiek tailer ugari izango dituzte.

“Ikastaro horiek guztiek pertsona asko erakartzen dituzte urtero, ikasten duten bitartean une atsegina pasatzeko. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak-en pozik gaude jarduera honetan parte hartu ahal izateaz, eta interesa duten guztiei izena eman dezaten dei egiten diegu”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Urtea modurik onenean hasteko eta Gabonetako bazkari eta afariak atzean utzita, ESHBIk pintxo ikastaroa emango du larunbatean, urtarrilak 14, 11etan. Tailerrean, bertaratzen direnek hirugihar eta otarrainxka brotxeta eta bakailao pintxoa prestatzen ikasiko dute. Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 21ean, azken urteetan gehien zabaltzen ari den sukaldaritzetako baten txanda izango da: sukaldaritza begetarianoa.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbotarrak udal merkatuetan zehar dabiltza Gabonetako azken erosketen bila

Personas haciendo sus compras navideñas en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Bilbotarrak udal merkatuetan zehar dabiltza Gabonetako azken erosketen bila

Covid-19aren osasun krisiak baldintzatutako bi Gabonen ostean, milaka familia bilbotar mahai inguruan elkartuko dira berriro jai hauetan. Bilboko Udal Merkatuek, eta bereziki Erriberako Merkatuak, Gabonetako menuetarako produkturik onenak bilatuz postuak bisitatzen dituzten pertsona guztiak hartzen dituzte egun hauetan.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak dei egin die herritarrei “egun horietan produktuak Bilboko udal-merkatuetan erostera eta tokiko merkataritzari laguntzera joan daitezen, genero guztiak kalitate ezin hobea duelako”.

Erriberako Merkatua beti nabarmendu izan da, arkitekturarengatik eta fatxada ikusgarriarengatik ez ezik, urte osoan zehar jende asko biltzen duelako. Modu berean, Bilboko beste leku turistiko batzuetatik, Zazpi Kaleetatik edo Arriaga Antzokitik, besteak beste, gertu dagoenez, erosketa-saskia betetzera joaten diren herritarrez gain, turista askok ere bisitatzen dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Osasun eta kontsumo sailak elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza eskaini die Labayruko Azokako bezeroei

Entrada del Mercado de Labayru

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Osasun eta kontsumo sailak elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkularitza eskaini die Labayruko Azokako bezeroei

Osasunaren Sustapeneko teknikariek prestakuntza-saioak eman dizkiete Labayruko Azokako merkatariei, eta informazio-saioak bezeroei.

Dekalogo bat banatu dute, elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholkuekin.

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Saila «Auzoak Abian» parte-hartze bidezko prozesu komunitarioak garatzen ari da Irala eta Ametzola auzoetan, eta, ekimen horren barruan, prestakuntza- eta informazio-saioak egin dituzte gaur, Labayruko Merkatuan, hango merkatari eta bezeroekin, batzuei eta besteei elikadura eta bizitza-ohitura osasuntsuei buruzko aholku espezifikoak emateko helburuarekin.

Yolanda Díez Bilboko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak esan duenez, “saio horiekin bilatzen dugu, batetik, herritarrei bizitza osasuntsu baten funtsezko alderdien berri ematea, eta, bestetik, merkatari eta bezeroak kontzientziatzea bizitzeko era osasuntsua izateak duen garrantziaz, bai elikadura-ohiturei, baita gure egunerokoaren beste alor batzuei dagokienez”.

Saioan zehar, Osasun Dekalogo bat banatu dute, bizitza-ohitura osasuntsuak mantentzeko aholku praktikoekin. Hauek dira bertan jasotako hamar gomendioak: osasuntsu jatea, estresa eta antsietatea zaintzea, Osasuna zaintzea, alkohola eta tabakoa zaintzea, eguzkiarekin kontuz ibiltzea, ariketa fisikoa egitea, ondo deskantsatzea, bizitzarekiko jarrera positiboa izatea, komunitatean parte hartzea, eta komunitatean parte hartzea, harreman pertsonalak zaintzea eta zalantzak eta arazoak partekatzea.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua Bilbon egingo den mikroantzerki jaialdiaren eszenatokia izango da

Festival de microteatro a celebrar en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Erriberako Merkatua Bilbon egingo den mikroantzerki jaialdiaren eszenatokia izango da

Bilbao Historiko elkarteak bultzatzen duen “Kapsula Gabonak” jaialdiak Bilboko hainbat saltoki eta gune bisitatuko ditu datorren ostegunetik, abenduak 15etik, aurrera. Eta, zelan ez, Erriberako Merkatua jaialdiaren parte izango da, eta ostiralean, abenduak 16, doako hiru emanaldi izango dituen “Gaur Fraidei” antzezlana hartuko du 20etatik aurrera.

“Bilbao Zerbitzuak-etik ilusio handiz gaude Erriberako Merkatua jaialdi hau hartuko duen eszenatokietako bat izango delako, gure ustez Merkatua ezinbesteko geldialdia delako Bilbon zehar egindako edozein bisitatan”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Gurutze Beitia aktoreak zuzendutako jaialdia hiriko zenbait gune enblematikora helduko da, hurbiltzen diren pertsona guztiak entretenituz eta dibertituz. Jaialdiaren helburua Gabonetako espiritua hiriko auzo historikoetara eramatea da, 20 minutu eskaseko 19 mikro ikuskizunen bidez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Yolanda Díezek “Por fin no es lunes” programaren set-a bisitatu zuen Erriberako Merkatuan

Yolanda Díez y Alaska posan juntas en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Yolanda Díezek “Por fin no es lunes” programaren set-a bisitatu zuen Erriberako Merkatuan

“Por fin no es lunes” irratsaioa Erriberako Merkatutik emititu zen zuzenean joan den larunbatean. Jaime Cantizanok zuzendutako irratsaioak Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziaren bisita izan zuen. Gainera, bilbotar asko hurbildu ziren merkatu ikoniko horretako bigarren solairura programa zuzenean ikustera. Goizetan postuetan egiten diren erosketek eragindako ohiko joan-etorrien lekuko izan ziren.

Alaska izenez ezagunagoa den Olvido Gara abeslari, aurkezle eta artistak eta Boris Izaguirre kazetari eta telebistako aurkezleak ere hartu zuten parte saioan, eta 2030 Agendarekin eta horrek dakartzan erronka ugariekin erlazionatutako gaiak jorratu zituzten, baita proposatutako helburuak betetzeko pertsonek hartu behar duten konpromisoa ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Por fin no es lunes” Erriberako Merkatuan

Cartel anunciador del programa de Jaime Cantizano en el Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

“Por fin no es lunes” Erriberako Merkatuan

Larunbat honetan, Jaime Cantizanok gidatutako Onda Cero kateko “Por fin no es lunes” irratisaioak Erriberako Merkatuko bigarren solairuko Mesedeetako hegala bisitatuko du. Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkaria egongo da Jaimerekin goizeko parte handian.

Goizeko 8etatik aurrera emitituko den saioan, Jaime Cantizano eta bere talde osoarekin batera, Alaska abeslari eta aktoreak eta Boris Izaguirre TBko aurkezleak ere hartuko dute parte. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

“Star Wars” unibertsoak Erriberako Merkatua hartuko du, autismoari eta asperger-en sindromeari buruz sentsibilizatzeko

Cartel del photocall galáctico

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

“Star Wars” unibertsoak Erriberako Merkatua hartuko du, autismoari eta asperger-en sindromeari buruz sentsibilizatzeko

Abenduaren 17an, 11:30etik aurrera, Erriberako Merkatuan autismoari eta Asperger en sindromeari buruz sentsibilizatzeko ekitaldi bat egingo da bosgarren urtez. Ekitaldia AprendeTEAk antolatu du, Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkarteak.

“Bilbao Zerbitzuaken oso gustuko dugu ekitaldi hori, gure merkatu ikonikoenean gauzatuko delako. Espero dugu Merkatuko Merkatarien Elkartearen eta 501 Legioaren parte-hartzearekin ekitaldiak bertaratuen igurikimenak gainditzea, sentsibilizazioa handiagoa izan dadin”, aitortu du Yolanda Díezek, Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasuna eta Kontsumoa Saileko zinegotziak.

Jardunaldian, merkatuaren atarian haurrek (familiekin batera) 501 Legioko kideekin argazkia atera ahal izango dute; kide horiek “Star Wars” unibertsoko figurante homologatuak dira, eta photocall batean jarrita egongo dira. Gainera, mahai bat jarriko da AprendeTEAren liburuxkekin. Argitalpen horietan, autismoari eta Asperger-en sindromeari buruzko informazioa emango da, nahasmendu horien inguruan dauden mitoak deuseztatzeko eta egiazko informazioa helarazteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Japoniako errezetak datoz Erriberako Merkatura

Sushi y comida japonesa

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Japoniako errezetak datoz Erriberako Merkatura

Urte batzuetatik hona munduan gehien kontsumitzen denetako bat Japoniako sukaldaritza da. Sushia, ramena edo udona Japoniako plater tipikoak ziren garai batean, baina gaur egun mundu osoko jatetxeetako sukaldeetan sartu dira. Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak abendutik aurrera hainbat sukaldaritza-ikastaro eskainiko ditu, milaka urte dituen kultura eta gastronomia hori bilbotarrei gerturatzeko. Klaseak Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritzak Eskolan emango dira, eta erabiliko diren produktuetako asko merkatuko postuetakoak izango dira.

Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Yolanda Díezek parte hartzera animatu ditu herritarrak. “Ikastaroetan Bilbotik milaka kilometrora sortutako plater eta errezetak egingo dituzte ikasleek, baina tokiko produktuak erabiliko dituzte horretarako, gertuko baratzetakoak eta gure itsasoetakoak. Nazioartekoa eta tokikoa uztartuko dira gastronomiarekiko zaletasunarekin eta horren ondorioz, arrakasta handia izango dute ikastaroek”.

Lehenengo ikastaroan bao ogia egingo da, eta datorren ostiralean izango da, abenduaren 9an. Urtarrilean, Gabonetako betekadak igaro ondoren, sushiaren txanda izango da. Ikastaroak bi saio izango ditu, urtarrilaren 19an eta 26an (osteguna). Ostiral horretan bertan, urtarrilaren 27an, ramena izango dugu Sukaldaritza Eskolan, Japoniako sukaldaritzako plater izarretako bat. Amaitzeko, eta plater bakarrarekin konformatzen ez diren guztientzako, otsailaren 7, 14, 21 eta 28an Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak Japoniako sukaldaritzari buruzko ikastaro orokor bat emango du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko postuek ongi etorria emango diote Gabonetako erosketen hilabeteari

Puesto de pescados, congelados y mariscos de Ana y Guiller

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Erriberako Merkatuko postuek ongi etorria emango diote Gabonetako erosketen hilabeteari

Badator abendua eta, berarekin, Bilboko milaka familia biltzen dituzten Gabonetako bazkari eta afarien garaia. Hiriko Udal Merkatuetako postuak prest daude, senideak eta lagunak harritzeko asmoz euren errezeta eta plater gogokoenak prestatzeko behar dituzten osagaien bila bertara hurbilduko diren bilbotarrak hartzeko.

“Gabonak dira beti lan gehien dagoen garaia, baina, aldi berean, garairik bereziena gure Udal Merkatuentzat. Familiek, erosketak egiteaz gain, elkarrekin egiten dituzte, eta polita da ikustea, askotan, bisita hori konpainian egiten dela”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Izan ere, kalitate eta prezio ezin hobeak dituzten produktuak eskaintzeaz gain, Erriberako Merkatua etxeko txikienekin bisitatzeko leku ezin hobea da, aukera gastronomiko berriak deskubritu ahal izan ditzaten, gustukoen dituzten produktuekin saskia betetzen laguntzen duten bitartean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Gabonetako argien piztuerak Erriberako Merkatura hurbiltzera ere animatzen du

Fachada del Ayuntamiento de Bilbao con el encendido navideño

EU | ES

2025ko uztailaren 04a, ostirala

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko uztailaren 04a, ostirala
2025ko uztailaren 04a, ostirala

Bilboko Gabonetako argien piztuerak Erriberako Merkatura hurbiltzera ere animatzen du

Bilbok ongietorria egin die Gabonei urte-sasoi honetan hain esanguratsuak diren argi eta apainduren pizte tradizionalarekin. Hainbat gune, hala nola Kale Nagusia edo Areatza, argi- eta kolore-ikuskizun bihurtzen dira, eta udalerriko kaleetatik paseatzera irteten diren askok Erriberako Merkatuan amaitzen dute eguna, indarrak hartzeko eta hotzetik babesteko. Erriberako Merkatua, hain zuzen, hiriburuko ikonikoena da.

“Pixkanaka, gure udal-merkatuak ere Gabonak “pizten” joango dira. Gabonak erosketak egiteko garai nagusia izaten da, eta espazio horiek ezin konta ahala ideia eskaintzen dizkigute”, adierazi du Yolanda Díezek, Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasuna eta Kontsumoa Saileko zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019