Udal hilerriek arreta eta segurtasuna indartu dute domu Santu eguneko jaiari begira

Bilbao Bel Canto

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Udal hilerriek arreta eta segurtasuna indartu dute domu Santu eguneko jaiari begira

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian. Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, 18ak arte luzatuko dela.

Arreta presentziala ere indartuko da Bilboko bulegoetan urriaren 29an eta 30ean eta azaroaren 1ean, 8:30etik 17etara. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Bilboko udaltzainek parte hartuko dute Bilbao Zerbitzuak erakundeak martxan jarritako operatiboan, jardunaldiaren ohiko igarotzea bermatzeko.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok –hilerria bisitatuko du azaroaren 1ean, 11etan- aldez aurretik, modu mailakatuan eta garraio publikoan joatea aholkatu du.

VI. Kontzertu Lirikoa Hilerriko Kaperan 13etan izango da “Bilbao Bel Canto” ren eskutik. Kontzertua sarrera librea izango du lekua bete arte, eta zuzenean emango da TeleBilbao tokiko telebista-katetik eta Bilbao Zerbitzuak YouTube kanalaren bidez.

Bilboko udal hilerriak prest daude datorren azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, jende ugariren bisita jasotzeko. Gure kulturan oso errotuta dagoen tradizioa da eta besperako egunetan ospatzen da. Hori horrela, urtero bezala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ekintza-plan bat aktibatu du, Bilboko eta Deustuko udal-hilerriek kalitatezko zerbitzua eta ingurunearekiko eta familiekiko errespetuzkoa eskain dezaten. “Ahal den neurrian, aldez aurretik joatea aholkatzen da, modu mailakatuan eta garraio publikoan, leku horietarako sarbideak trafikoz arintze aldera”, eskatu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Zein ordutegitan bisita daitezke Bilboko eta Deustuko hilerriak?

Bilboko Udal Hilerria irekita egongo da 8etatik 18etara, neguko ohiko ordutegian (urritik maiatzera luzatzen dena). Deustuko hilerriaren ordutegia 8etatik 15etara izango da, azaroaren 1ean izan ezik, arratsaldeko 18ak arte irekita mantenduko dela.

Aurrez-aurreko langile gehiago eta identifikagarri, Domu Santu Egunean zalantzak argitzeko

Egun hauetan Bilboko udal hilerriak bisitatzen dituzten pertsonek ez dute inolako arazorik izango. Hiriburuko hilerri nagusiko arreta-zerbitzuan pilaketak saihesteko helburuarekin, bulegoetako aurrez aurreko zerbitzuan pertsona bat gehiago egongo da urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean. Ondorioz, arreta emateko zerbitzuaren ordutegia goizeko 11etatik arratsaldeko 17etara izango da. Era berean, urriaren 21etik azaroaren 1era bitartean, ofizioetako langileak txaleko islatzaile horiz identifikatuta egongo dira gainerako esparruetako arreta hobetzeko asmoz. Deustuko Hilerrian ere ofizioetako pertsona batek familiei arreta-zerbitzua eskainiko die azaroaren 1ean, 10etatik 14etara.

Udaltzainek ibilgailuen joan-etorria eta sarrera antolatulatuko dute

Asteburu honetan, urriak 28 eta 29, eta azaroaren 1ean Bilboko Hilerrira etor litekeen jendetzak esparru barruan bizikidetza-arazorik sor ez dezan, aparkalekuko ibilgailuak sartzeak eta irteteak sortzen dituzten arazoak direla eta, Bilboko Udaltzaingoaren laguntza izango du Bilbao Zerbitzuak erakundeak. Hori horrela, Bilboko Udaltzaingoak etengabeko zerbitzu berezia emango du sarbideetako trafikoa antolatzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak dioen bezala, garraio publikoan joateko gomendioa egin bada ere, beren ibilgailuan joaten direnek hilerriko sarrera nagusitik bakarrik egin beharko dute, Txorierriko BI 737-Erandio/Larrabetzu errepidetik bertatik. Ibilgailuek horretarako erreserbatutako eta egokitutako espazioetan aparkatu beharko dute.

Erabiltzaileek berek nota jarriko diote eskainitako zerbitzuei

Bilbao Zerbitzuak erakundeak herritarrei ematen dizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko, urriaren 28an eta 29an eta azaroaren 1ean hilerrira joaten diren bisitariei inkesta bana emango zaie iristen direnean, ordura arte egindako hobekuntzak eta jasotako zerbitzuak baloratzeko. 3.000 inkesta banatzea aurreikusi da.

Musika ez da faltako VI. Kontzertu Lirikoarekin, 13etan Kaperan

Domu Santu Egunean musikak protagonismo berezia hartuko du Kontzertu Lirikoarekin. Aurten seigarren edizioa beteko du eta azaroaren 1ean, 13etan, Kapera girotuko du, Bilboko Gotzainak eskainiko duen 12etako mezaren amaieran. “Jardunaldiaren une oso berezia izaten da kontzertua, musikak berak hartzen ari den mailagatik baina tokiagatik ere; Kapera Bilboko Udal Hilerrian dagoen punturik ederrenetako eta interes bereziko bat”, adierazi du Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérez Alonsok.

“Bilbao Bel Canto” musika-taldeak joko du, eta Patricia Sesar sopranoa, Martín Barcelona tenorea, Clara Junguitu, biolina, Miren de Diego, biola, eta Iñaki Belasko, pianoa, osatzen dute. Bilboko musikari hauek ibilbide ezaguna dute arlo artistikoan, ahotsean zein instrumentuan, eta prestakuntza sendoa eta eguneratua gure mugetatik kanpoko hainbat ekitalditan.

VI. Kontzertu Liriko honetan musikako hainbat erro biltzen dituzten 14 obra interpretatuko dira; Kapera bezalako marko paregabean eta Domu Santu bezalako egun garrantzitsu batean.Filmetako soinu banden abestiak, abesti sakroa, nazioarteko lirikako lanak, ariak, erromantzak eta operako bikote ospetsuenak, zarzuela eta euskal zortzikoak interpretatuko dira besteak beste.

Kontzertuko sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina Klaustroaren kanpoko megafoniaren bidez eliz zeremonia eta kontzertu lirikoa entzun ahal izango dira. Bertan egon ezin diren pertsonenek kontzertua denbora errealean ikusi eta entzun ahal izango dute TeleBilbaotokiko telebista-kateaan edota Bilbao Zerbitzuak YouTube plataforman.

Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariaren bisita azaroaren 1ean

Azaroaren 1ean, Domu Santu Egunean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatua den Álvaro Pérez Alonsok, Bilboko Udal Hilerria bisitatuko du jaieguna dela eta. Ehunka lagun hurbilduko dira egun hauetan bilboko hilerrira, gehien maite izan dutenak oroitzeko eta berriz elkartzeko keinu gisa. Zinegotziak berak ere ohoratuko du bere presentziarekin jai-hitzordua.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritza amateurreko errezeten I. Lehiaketak baditu irabazleak

Las dos ganadoras del concurso en la edición de personas aficionadas reciben el premio de manos de Joseba Lozano, Director de la ESHBI y de José Antonio Fernández Celada, Director Gerente de Bilbao Zerbitzuak

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritza amateurreko errezeten I. Lehiaketak baditu irabazleak

Sei finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen sariaren irabazleak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko.

Bilbao Zerbitzuak-ek baditu Bilboko Ostalaritza Goi Eskolarekin (ESHBI) lankidetzan abian jarri duen Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritzako errezeten I. lehiaketaren irabazleak. Lehen edizio honetan, 6 finalisten artean, Mónica Coego Cancela eta Mª Carmen Puga Gutiérrez izan dira lehen saria irabazi dutenak, txokolatezko eta hurrezko panellet eta Santuaren eskutxo kurruskari gozoengatik, hurrenez hurren. Horrela baloratu du aurtengo epaimahaiak, eta erabilitako osagai osasungarriak, elaborazioaren zailtasuna, erabilitako teknikak, dastamena eta aroma, aurkezpena eta originaltasuna hartu ditu kontuan.

Guztira, 22 sukaldari amateurrek hartu dute parte proposamen berritzaile, baina, batez ere, zaporetsuekin. “Aukeraketa benetan zaila izan da, lehiakideek aurkeztu dituzten plateren mailagatik. Hemendik aurrera bilbotarren agendetan egotea, eta guztiontzat hain garrantzitsua den egun hau ohoratzeko balio izatea espero dugun ekitaldia da”, nabarmendu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Astelehenean, urriak 30, bi lehiakideek euren errezetak zuzenean prestatuko dituzte Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, grabatzeko eta ondoren Joseba Solozabalek gidatutako TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko. Behar dituzten osagai guztiak Erriberako Merkatuan eskuratuko dituzte aldez aurretik, eta Sukaldaritza Eskolak hornituko ditu.

6 finalistek saria dute

Lau finalistek 200 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko.

Bestalde, bi irabazleek, Mónica Coego Cancelak eta Mª Carmen Puga Gutierrezek, 400 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko. Halaber, 25 euroko 16 bonu jasoko dituzte, Deustu, Zabalgune, Labayru, Erribera, Otxarkoaga edo Traukoko udal merkatuetan dauden postuetako edozeinetan elikagai-produktuak erosi ahal izateko, saldoa agortu arte, 2024ko urtarrilaren 15era arte.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Urriko ostiral eta larunbatak askotariko sukaldaritzari eskainiko zaizkio Erriberako Merkatuan

Curso de hamburguesas caseras

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Urriko ostiral eta larunbatak askotariko sukaldaritzari eskainiko zaizkio Erriberako Merkatuan

Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak (ESHBI) sukaldean izango ditu bilbotarrak urriko ostiral eta larunbatetan, tailer gastronomiko ugari eskainiz. “Asteburuetan, beti izaten dugu denbora libre gehiago, eta une aproposa da ESHBIk proposatzen dizkigun ikastaroez patxadaz gozatzeko. Oraingo honetan askotariko sukaldaritzakoak izango dira, errezeta eta teknika sorta zabala bilduz, eta, gainera, familian parte hartzea sustatuz”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Gastronomia begetarianoa maite duten guztientzat, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak errezeta gozoak modu praktikoan eta errazean prestatzen ikasteko ikastaroa jasoko du. Ostiral honetan, urriaren 6a, Mikel Escudero ESHBIko sukaldariak bere ezagutzak partekatu ditu bi plater begetariano prestatzeko: alberjinia currya eta brokoli, babarrun eta edamame entsalada lima eta kokoarekin.

Italiako sukaldaritza gustuko dutenentzat, urriaren 14an, larunbata, risotto ikastaroa izango da, 11:00etatik 13:00etara. Benetako risottoak prestatzen ikasiko da, eta testura krematsu eta zaporetsu hori lortzeko huts egiten ez duten teknikak ezagutuko dira. Ikastaro horretan risottoa milanesa erara eta perretxikoekin prestatuko dira.

Eta postrerako beti tartea uzten dutenentzat, urriaren 20an, ostirala, 18:30etik 20:30era, gazta-tarta gozoak egiteko piztuko dira suak. Gozogintzako ikastaro praktiko horrek gazta tarta klasikoa hotza zein labean egindako gazta tarta goxoa prestatzen irakatsiko du. Gainera, familiako sukaldaritza-esperientzia baten bila dabiltzanentzat, urriaren 21ean, larunbata, 11etatik 13etara, familiari zuzendutako sukaldaritza ikastaro berezian gazta-tartek protagonista izaten jarraituko dute.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, euskal sukaldaritzak ere bere ikastaroa izango du urriaren 13an, ostirala, 18:30etik 20:30era, bakailaoa pil pilean eta bakailaoa bizkaitar erara prestatzeko errezeta ikonikoekin.

Sukaldaritza ikastaroak Erriberako Merkatuan

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua, Open House Bilbao 2023an

Vista panorámica del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Erriberako Merkatua, Open House Bilbao 2023an

Normalean eskura ez ditugun edo ezezagunak diren eraikinak eta espazioak doan ezagutzeko ate irekien jaialdirik handiena, Open House, Bilbora helduko da. Edizio harrigarria izango da, eta baditu datak dagoeneko, urriaren 7a eta 8a, eta, aurten ere, Erriberako Merkatua hartuko du bere bisiten artean. Ekimen horren barruan bisitatu ahal izango den Hiriko eraikin enblematikoetako bat izango da, urriaren 8an, igandean, 10etatik 19etara.

OPEN guneetara egiten diren bisita guztiak bezala, Erriberako Merkatukoa guztiz doakoa izango da, eta ez da izena eman beharko (jardueren kasuan baino ez da beharrezkoa izango aldez aurretik web bidez izena ematea). Taldeka egingo dira, iriste ordenaren arabera, ilara zainduz, eta aurretik merkatua sakon aztertu eta bisitatu duten boluntarioek gidatuko dute.

Open Housek jai giroko asteburua eskaintzen du. Bertan, garrantzitsuena parte hartzea eta gure hiriaz eta gure inguruneaz, arkitekturaz, hirigintzaz, kulturaz eta, azken batean, historiaz gehiago jakin gura izatea izango da, gidari boluntarioek lagunduta 60 gune baino gehiagotara egingo diren doako bisitaldien bidez. Erriberako Merkatua bisitatzea aukera paregabea da bizilagunek eta bisitariek hiria berrezagutzeko, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Bilbo metropolitarraren eraldaketa ezagutzea, itsasadarraren bilakaera historiko nagusiei lotutako hiru etapa edo garaitan: merkataritzaren itsasadarra, industriaren itsasadarra eta kultura eta zerbitzuen itsasadarra.

“Harro egoteko modukoa da beti gure udal-merkatuei balioa ematea, baina are gehiago, zalantzarik gabe, Open House bezalako esparru indartsuan egiteko aukera dugunean. Bilbao Zerbitzuak-etik Bilboko ate irekien jaialdi handienak eskaintzen dituen bisita guztietan parte hartzera animatzen dugu, baina bereziki Erriberako Merkatukoan. Pertsona gehienek, seguru asko, uneren batean edo bestean, merkataritza-ingurune maitagarri horretan euren erosketa-saskia kalitate eta prezio oneneko produktuz beteko zuten arren, bisitak harritu egingo ditu ohikoak eta ohikoak ez direnak”, azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek domu santu egunaren ospakizunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa antolatu du zaleentzat

Concurso de recetas de cocina ligado a la celebración de la festividad de Todos los Santos

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak-ek Domu Santu egunaren ospakizunari lotutako sukaldaritzako errezeten I. Lehiaketa antolatu du zaleentzat

Interesdunek urriaren 11ra arteko epea dute euren proposamenak aurkezteko Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez

Epaimahai kualifikatu batek 6 finalista aukeratuko ditu, eta horietatik aterako dira 2 irabazleak urriaren 26an

Bilbao Zerbitzuak-ek Domu Santu jaiari lotutako sukaldaritzako errezeten I. lehiaketa deitu du zaleentzat. Bilboko Ostalaritza Eskola Nagusiarekin (ESHBI) lankidetzan, “Bilboko Udal Hilerria gastronomiaren eta elikadura onaren bidez sustatzea eta prestigioa ematea helburu duen ekimen berria da, Osasun eta Kontsumo Sailaren Bizimodu Osasungarrirako Ohiturak kanpainarekin bat etorriz. Gainera, Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren berrikuntzetako bat da”, esanez gonbidatu du parte hartzera Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak.
Domu Santu egunarekin zerikusia duten sukaldaritza-errezetak zabaltzen lagundu gura duen edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, adinez nagusia bada eta sukaldean aritzea gustuko badu, bere nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere. Zaleentzako lehiaketa denez, ezin izango dute parte hartu modu profesionalean sukaldaritzan edo ostalaritzan aritzen diren pertsonek, hala nola sukaldariek, gozogileek, okinek, etab.

Gaiari dagokionez, Álvaro Pérez Alonso zinegotziak arrastoren bat eman du. “Gizartearen ikuspegitik, jaiak, baita sentimenduak eta emozioak ere, janariarekin laguntzen ditugu. Eta loreak tradizioa badira Domu Santu egunean, ez da gutxiago egun horren inguruko gozogintza, aspaldi sortu ziren eta oraindik ere gure artean ditugun errezeta tipikoekin: santu-hezurrak, haizezko buñueloak, panelletak, morokila pikatosteekin, gaztaina gozokiak …”

10 euro baino gutxiagoko errezetak eta ordu eta erdian prestatzeko modukoak

Parte-hartzaileek erraz prestatzeko plater nagusi edo postre errezeta bat egin beharko dute. Gehienez 10 euroko kostua izan beharko du pertsona bakoitzeko. Errezeta, gehienez ordubete eta hogeita hamar minutuan egin ahal izan beharko da osorik.

Animatzen direnek 2023ko urriaren 11ko 13ak baino lehen bidali beharko dute errezeta, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, lehiaketara aurkezten duten platerraren errezeta adieraziz.

6 finalista eta 2 irabazle urriaren 26an

Aurkeztutako errezeta guztien artean, epaimahai kualifikatu batek 6 aukeratuko ditu finalista gisa, eta urriaren 24an Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolako instalazioetan euren errezetaren sei anoa prestatu eta aurkeztu beharko dituzte, baloraziorako.

Erabilitako osagai osasungarriak, elaborazioaren zailtasuna, teknika landuak, dastamena eta aroma, aurkezpena eta originaltasuna baloratu ondoren, epaimahaiak lehiaketaren irabazleak izango diren 2 errezeta onenak aukeratuko ditu 6 finalisten artean. Urriaren 26an, errezeta biak zuzenean prestatuko dira berriro Erriberako Merkatuko Gastronomia Gelan, grabatzeko eta ondoren TeleBilbaoko programa batean zabaltzeko.

Gainera, hautatutako pertsonek euren errezetak egiteko beharko dituzten osagai guztiak Sukaldaritza Eskolak eskuratuko ditu aldez aurretik Erriberako Merkatuan. Era berean, errezetak egiteko behar diren sukaldeko tresna guztiak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak jarriko ditu, baina parte-hartzaileek euren ustez beharrezkoak diren norberaren tresnak erabili ahal izango dituzte.

4 finalistentzako eta 2 irabazleentzako sariak

Lau finalistek 200 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen duen edozein ikastarorengatik trukatzeko.

Bestalde, bi irabazleek 400 euroko bonua jasoko dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak Erriberako Sukaldaritza Eskolan antolatzen dituen ikastarorengatik trukatzeko. Era berean, 25 euroko 16 bonu jasoko dituzte, Deustu, Zabalgune, Labayru, Erribera, Otxarkoaga edo Trauko udal-merkatuetan dauden postuetako edozeinetan elikagai-produktuak erosteko 2024ko urtarrilaren 15era arte, saldoa agortu arte. Gainera, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan grabatuko den sukaldaritza programa batean parte hartuko dute. Ondoren, TeleBilbao tokiko telebistaren bidez emitituko da. Programa horretan, saritutako errezetak zuzenean egingo dituzte, eta errezeta egiteko erabili dituzten osagaiak eta prestakuntza-teknikak azalduko dituzte.

Zaleentzako lehiaketaren oinarriak (PDF)

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Hilerriko kapera “Fantasie” saxofoi eta piano bikote biurtuosoaren magiaz bete zen

Los artistas Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki posan con el concejal del Área de Salud y Consumo Álvaro Pérez Alonso

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Hilerriko kapera “Fantasie” saxofoi eta piano bikote biurtuosoaren magiaz bete zen

Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen duen kultur jarduera programaren barruan, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartu zuen joan den larunbatean, ikusmena zein entzumena musikari-bikote birtuosoaren talentutik urrundu ezinik egon ziren bertaratutako ikus-entzuleen gozamenerako.

Kapera Bermudezen saxofoiaren eta Takasakiren pianoaren magiaz bete zen ordubeteko kontzertuan. Kontzertuan estilo eta aldi desberdinetako obren programa zabala landu zen, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastu zituen piezak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Ikus-entzuleen artean, Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak ez zuen hitzordua galdu gura izan. Interpreteen maila goraipatzeaz gain –“zentzumenetarako plazer handia izan da entzutea, are gehiago Kapera zoragarri honen babesean”–, Hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko jendea erakartzeko Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar doan eskaintzen dituen kultur jardueren programari balioa eman zion.

“Oraingo honetan, musikaren talentu gazteen babesarekin eta bultzadarekin lotu da, Iñakirekin eta Yumerekin, hain zuzen ere. Izan ere, kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programako jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, “Fantasie” kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaitu, Bilboko Hilerriaren bertsio aktiboena eta biziena erakutsiz. Eskerrak eman gura dizkiegu”, amaitu zuen Álvaro Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriko kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan

Iñaki Bermúdez y Yume Takasaki

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Bilboko hilerriko kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan

Iñaki Bermudez saxofoi-jotzailearen eta Yume Takasaki piano-jotzailearen emanaldia, urtean zehar hiriko hilerri nagusiak artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio handia ezagutzera emateko ikus-entzuleak erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

“Artearen eta kulturaren sustapena da beti gure helburua, oraingo honetan talentu gazteen babesarekin, bultzadarekin eta sustapenarekin lotuta”, azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperak “Fantasie” saxofoi eta piano kontzertua hartuko du larunbat honetan, irailak 23, eguerdiko 12etan, Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki musikarien eskutik.

Emanaldia, urtean zehar Hiriko hilerri nagusiaren artearen, historiaren, kulturaren eta ondarearen ikuspegitik duen balio ezagutzera emateko, jendea erakartzeko helburuarekin Bilbao Zerbitzuak-ek doan eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Oraingo honetan, musikaren talentu berrien laguntzari eta bultzadari lotuko zaio, gonbidatutako bikote artistiko gazteari, hain zuzen ere.

Kontzertuak estilo eta aldi desberdinetako obren egitarau zabala hartuko du, Telemannetik saxofoiaren errepertorio klasikoaren gaur egungo konposatzaileenganainoko bidaia. Errezitaldiak kronologikoki nahastuko ditu abestiak, estilo desberdinak kontrastatzeko eta, horrela, errepertorio klasikoaren barruan hain ezaguna ez den instrumentu horren alderdi desberdinak erakusteko.

Iñaki Bermudez (Sopela), bere ametsa egia bihurtuz, nazioarteko bakarlari ibilbidea eta ganbera musika uztartzen dituen saxofoi jotzaile klasiko profesional gaztea da. 2019az geroztik, Dadario Woodwinds artista familiako kide da, eta musikagilearen eta interpretearen arteko harremanean sakontzera zuzentzen du bere musika-lana; musikaz duen kontzeptua bere sortzailearen ezagutzatik ikusteko modua aurkitzera; eta horrek mundu fantastikoan murgiltzera darama. Bertan, bere sentimenduak agerian uzten ditu, obraren esentziari leial, betiere.

Bestalde, Yume Takasakik (Yokohama) oso txikitatik izan zuen harreman estua pianoarekin, lau urte zituenetik. Tokioko Musika Elkargoaren Bekaren laguntzarekin, 2015ean Yusuke Kikuchiren eta Tomoaki Yoshidaren klasera batu zen. 2019an lortu zuen lizentziatura, eta urtebete geroago, 2020an, Ganbera Musikako lizentziatura. 2018az geroztik, Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten du, eta zerbaitek definitzen badu, ganbera-musikarekiko duen grina da. Horrela, proiekzio handiko hainbat taldetako partaide da.

“Artearen eta kulturaren sustapena da Bilbao Zerbitzuak-en Bilboko hilerrirako kultur programaren barruko jarduera guzti-guztiekin lortu gura dugun helburuetako bat. Eta ikus-entzuleen begikotasunak, “Fantasie” kontzertu hau bezalako topaketa bereziak programatzera animatzen gaituen erantzun bikaina ematen digu. Eskerrak eman gura dizkiegu. Kontzertu horren bidez, gure babesa erakutsi gura diegu Iñaki Bermudez eta Yume Takasaki bezalako talentu gazteei” azaldu du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

“Gainera, beti da plazerra hainbesteko historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan berriro elkartzea, oraingo honetan, urtean zehar eskaintzen ditugun ikus-entzule guztientzako kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen doako topaketa ospatzeko, Bilboko Udal Hilerria bertsiorik aktibo eta bizienean ezagutzera emateko, jendea erakartzeko asmoz”, esanez parte hartzera animatzen gaitu Pérez Alonsok.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal merkatuak neguko ordutegira itzuliko dira

horario de invierno

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Bilboko udal merkatuak neguko ordutegira itzuliko dira

Hiriko zazpiak –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko– udari agur esaten ari zaizkio, bilbotarren erritmo berrira egokitzeko.

“Denboraldi berri honetan ere, bertaratzen direnek gastronomia, tradizioa, kultura, historia… uztartzen dituen eta sarrera librea duen esperientzian murgiltzeko aukera izango dute” esanez animatu du merkatuak bisitatzera Alvaro Perez Alonso Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak.

Bilboko Udal Merkatuak udazkenari ongi etorria emateko prestatzen ari dira, neguko ordutegira itzulita. Hiriko zazpiak –Erribera, Zabalgunea, Deustu, San Inazio, Labayru, Otxarkoaga eta Trauko– udari agur esaten ari zaizkio, irekitzeko eta ixteko ordu berriak ezarriz, bilbotarren errutina berrira egokitzeko.

Bilboko Udal Merkatuetako bisitariek eta erabiltzaileek produktu freskoak, kalitatezkoak eta prezio onekoak inoiz baino hobeto esploratzeko eta eskuratzeko aukera izango dute, sasoiko fruta eta barazkietatik hasi eta arrain eta haragietaraino, kapritxoetarako eta postreetarako ere tartea utziz, hori guztia dendariek euren postuetatik eskaintzen duten gertuko giroan.

Eta badute Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotzi ordezkariak azpimarratu duen beste gauza erakargarri bat. “Gure Bilboko Udal Merkatuak, gertuko produktu osasungarriak erosteko lekuak izateaz gain, balio kultural, historiko, arkitektoniko eta turistiko kalkulaezina ere eskaintzen dute. Eraikin historikoetan dauden eta errotutako tradizioa duten merkatu horiek hiriaren benetako ikonoak dira, eta urte osoan zehar munduko hainbat lekutatik bisitatzen gaituzten milaka eta milaka turista erakartzen dituzte”.

Bilboko Udal Merkatuen ordutegiak hauek dira:

MerkatuaNeguko ordutegia
Erriberako MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara
Astelehen arratsaldean itxita egongo da
Larunbatean, 8:00etatik 15:00etara
Astelehenetik larunbatera, 7:30etik 14:30era
Deustuko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Otxarkoagako MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
San Ignazioko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Traukoko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara
Labayruko MerkatuaAstelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Larunbatean, 8:00etatik 14:00etara

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Badator udazkeneko denboraldi berria Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetara

Cocinando uno de los platos del curso

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Badator udazkeneko denboraldi berria Erriberako merkatuko sukaldaritza ikastaroetara

Badator udazkena eta horrekin batera denboraldiko zapore beroak. Errezeta berriak ezagutu gura dituztenentzat, Bilboko Ostalaritzako Goi Eskolak (ESHBI) proposamen berria egin du, eta ezin da hori pasatzen utzi. Urriaren 3, 10 eta 17an, astearteak, Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskola udazkeneko bertako hainbat eta hainbat produktu gozoz beteko da, eta sukaldaritzan aritzeko aukera ugari eskainiko ditu. “Udazkena, naturak ikasteko eta harritzeko osagai gozo eta osasungarrien uzta oparoa eskaintzen digun urte sasoia da”, adierazi du Álvaro Pérez Alonso Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko Zinegotzi Ordezkariak.

Denboraldiko sukaldaritza ikastaro hori bi orduko (18:30-20:30) hiru saiotan banatuta egongo da, bakoitza udazkeneko sukaldaritzaren alderdi berezi batean zentratuta. Lehenengo saioa urriaren 3an egingo da, eta udazkeneko haragiak izango ditu ardatz. Ikastaroko ikasleek denboraldiko zapore paregabeak nabarmentzen dituzten errezeta tradizional eta sortzaileetatik ikasiko dute. Bigarren saioan barazkiak izango dira ardatz, eta plater osasungarriak eta zaporez beteak prestatuko dituzte, barazki horietan oinarrituta. Ikastaroarekin amaitzeko, postreak izango dira protagonista urriaren 17ko saioan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbok 2023ko Mugikortasunaren Europar Astea sustatzen du, “Efizientzia energetikoa” ardatz hartuta eta arreta garraio jasangarrian eta mugikortasun aktiboan jarrita

El Concejal del Área de Salud y Consumo Álvaro Pérez Alonso y la concejala del Área de Movilidad Nora Abete en la presentación de la Semana Europea de la Movilidad en el Mercado de la Ribera de Bilbao

EU | ES

2025ko irailaren 09a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko irailaren 09a, asteartea
2025ko irailaren 09a, asteartea

Bilbok 2023ko Mugikortasunaren Europar Astea sustatzen du, "Efizientzia energetikoa" ardatz hartuta eta arreta garraio jasangarrian eta mugikortasun aktiboan jarrita

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak jarduera-egutegi bat diseinatu du sentsibilizazio kolektiboko ekintza berriekin jarraitzeko, enpresen eta gizarte-eragileen eskutik.

MEAren testuinguruan, Europako Batzordeak mugikortasun jasangarria eta garraio publikoa sustatzera eta hiri bizigarriak sortzera animatzen du jendea, energia-eraginkortasuneko tresna diren aldetik.

Bilbok Kale Nagusia Plaza Biribileraino itxiko du irailaren 16an eta 17an, “Kutsatzen ez duten ibilgailu eta teknologien erakusketari” protagonismoa emateko.

Igandean, hilak 17, guneak festa giroa biziko du, adinekoek eta txikiek mugikortasun jasangarriaren inguruko jolasak eta kirol-jarduerak egiteko.

Garraioaren sektorea da energia gehien kontsumitzen duen jarduera, guztiaren % 40, industriaren kontsumoaren (% 24,6) eta etxebizitza-kontsumoaren (% 18) gainetik.

Nora Abete Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak eta Alvaro Pérez Osasun eta Kontsumo zinegotziak Mugikortasunaren Europako Astearen edizio berria (MEA Bilbo 2023) aurkeztu dute gaur Erriberako Merkatuan. Irailaren 16tik 22ra bitartean egiten da urtero, eta aurtengoan “energia-eraginkortasuna” du izenburu. Hori dela-eta, Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an eta 17an, garraiobide jasangarriak eta mugikortasun aktiboa bultzatzeko: larunbatean, Plaza Biribiletik Mazarredora arte, eta igandean, Moyua plazaraino.

Edizio honen aurkezpenean, eta kolaboratzaileak bertan zirela, Abetek prestatutako ekimenak azaldu ditu. Helburua da, batetik, hiriko garraioa deskarbonizatzeko neurriak bultzatzea, eta, bestetik, jardunbide egokiak sustatzea, neurri jasangarriak hartzea eta hirietako trafikoaren hazkundeari lotutako arazoei irtenbide berriak bilatzea.

Mugikortasunaren Europar Astea Europako Batzordeak bultzatzen du. Helburua, arduradun politikoak nahiz herritarrak sentsibilizatzea, ohar daitezen hirian autoa arrazoizkoa ez den era batean erabiltzea kaltegarria dela, bai osasun publikoarentzat, bai ingurumenarentzat, eta, aldiz, garraiabide jasangarriagoak erabiltzea (hala nola garraio publikoa, bizikleta edota oinez ibiltzea) onuragarria dela. Ia 3.000 herrik eta hirik parte hartzen dute kanpaina honetan. Irailaren 22an amaituko da, “Nire autoa gabeko eguna” ospakizunarekin.

2023ko MEAren leloa: energia-efizientzia.

Giza jarduera guztien artean, garraioa da energia gehien kontsumitzen duena, ia % 40 (industriak baino gehiago, % 24,6). Garraioak CO2ren emisio baliokideen % 23 isurtzen du atmosferara; horrela, atmosferaren kutsadura areagotzen du eta klima-aldaketa azkartzen du, Garraioaren Behatokiaren datuen arabera.

Azpimarratu behar dugu auto pribatua garraioaren energia osoaren % 15 dela. Horregatik, Europako Batzordeak ohartarazten du sarritan ez dela behar bezala baloratzen ibilgailu pribatu bat edukitzearen urteko kostua: kalkulatzen du urteko gastua 4.500 eurokoa dela, “bakar-bakarrik energia-gastuetan”.

Horrenbestez, Europako Batzordeak edizio honetan aukeratutako leloak –“energia-efizientzia”– 2050erako karbono-isurien neutraltasuna lortzeko helburu handia iragartzen du, Europako Itun Berdean jasotakoa. Energia-kontsumoa murriztea bat dator Mugikortasunaren Europako Astearen helburu orokorrekin. Kontsumoa murrizteko, bada, hainbat ohitura sustatu nahi dira: mugikortasun jasangarria, garraio publikoa erabiltzea (batez ere energia-iturri garbiekin funtzionatzen badute), jendea aktibo egotea, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea, autoz egin beharreko alferrikako joan-etorrien kopurua murriztea, hiri bizigarriak sortzea, eta ibilgailuen abiadura murriztea, horrek erregaiaren faktura murrizten baitu (60 euroraino urtean).

Batzordearen arabera, energia-kontsumoa murrizteko ekintza kolektiboak jada eragin positiboa izan du azken hilabeteetan erregaien erreserbetan eta prezioetan, baina uste du oraindik asko dagoela egiteko, eta, beraz, mugikortasun-ohiturek ekimen kolektibo horiei laguntzen dietela bermatzeko hainbat bide aztertzea gomendatzen du.

Mugikortasun jasangarriko ekintza berriak Bilbon

2023ko MEAn zehar, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak ekintza berrien sorta bat aurkeztuko du mugikortasun jasangarriaren helburuak lortzeko eta sentsibilizazio kolektiboarekin jarraitzeko, enpresen eta gizarte-eragileen eskutik.

Neurri horien artean, Bilbobusen 35. urteurrenarekin bat etorriz, entitate horren kotxe-tokien ateak irekiko dira MEDUSA energia aurrezteko proiektu aitzindaria ezagutzera emateko. Proiektu horrek metroaren gaueko energia elektrikoa autobus-flotari bideratzen dio, autobusek energia garbiarekin funtziona dezaten.

Era berean, MEA 2023ren testuinguruan, jakitera emango dira Maurice Ravel etorbideko bidegorri berriaren proiektua eta urrian abian jarriko den TAO berriaren informazio-kanpaina. Metrominuto Bilbao ekimena ere aurkeztuko da: horren bidez, hirian zehar 5 km/h-ko batez besteko abiaduran ibiltzeko joan-etorrien distantziak eta denbora kalkulatzeko plan bat eskaintzen da.

Sentsibilizazioaren arloan, sailak “Adineko pertsona aktibo eta seguruak” izeneko hitzaldia antolatu du adineko pertsonekin Otxarkoagako auzo-etxean. Esther Martí DGTko Bizkaiko Trafikoko zuzendariak emango du. Egun horretan bertan, astelehenean, hilak 18, mahai-inguru bat antolatu da: “Bilbon emisio gutxiko eremua ezartzearen onurak”. Hainbat alor eta hiritako adituk parte hartuko dute, eta Bizkaiko hiriburuan neurri hori ezartzeari buruz eztabaidatuko dute. Jardunaldia amaitzeko, “Auto elektrikoari buruzko mitoak eraisten” hitzaldia emango da, mugikortasun elektrikoaren oraina eta etorkizuna aztertzeko.

Mugikortasun astearen aurkezpenean, Nora Abetek babesleei eta laguntzaileei eskerrak eman dizkie, Bilboko MEAko jarduerei egindako ekarpen baliotsuagatik. Era berean, herritarrak animatu ditu antolatu diren jolas eta kirol-jarduera guztiez gozatzera, besteak beste: itsasontzi eletrikoan paseoak dohainik egitea itsasadarrean barrena, “El Azulito” mikrobusean ibiltzea, Kale Nagusian auto elektrikoen probak egitea, eta umeentzat eta adinekoentzat aurreikusitako gainerako ekintzetan parte hartzea.

2023KO BILBO MEA-REN agenda

MEAren Bilboko 2023ko edizio honetan, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak aurreikusitako jarduerak berriz ere www.bilbaosinmicoche.net webgunean jasoko dira, aste honetan egin direnak bezalaxe, zeintzuetan mugikortasun jasangarri eta ekologikoa eta mugikortasun aktiboa protagonista izan baitira.

  • Larunbata, irailak 16: Ibilgailu ekologiko eta jasangarrien erakusketa Kale Nagusian (Plaza Biribilaren eta Mazarredoren artean).

    • KUTSAGARRIAK EZ DIREN ibilgailu eta teknologien erakusketa handia Kale Nagusian (Mazarredoren eta Plaza Biribilaren artean): ibilgailu pertsonalak, hidrogenoz dabilen autobusa, autobus elektrikoa, zama-lanak eta banaketa egiteko ibilgailuak, bizikleta eta motor elektrikoak.
    • Karabana isila. TESLA Owners kluba. TESLA Bilbao Week.
    • Paseoak itsasadarrean zehar, itsasontzi elektrikoetan.
  • Igandea, irailak 17: Aisiarako eta kirolerako gune irekia Kale Nagusian (Plaza Biribilaren eta Moyua plazaren artean).
    • Photocalla Artxandako Funikularrean.
    • KUTSAGARRIAK EZ DIREN ibilgailu eta teknologien erakusketa handia Kale Nagusian (Mazarredoren eta Plaza Biribilaren artean): ibilgailu pertsonalak, hidrogenoz dabilen autobusa, autobus elektrikoa, zama-lanak eta banaketa egiteko ibilgailuak, bizikletak eta motorrak.
    • Nordik Walking ibilaldia makilekin. Ibilbidea: Bilbo-Artxanda-Bilbo.
    • Txirrindulari federatuen arteko 23 urtetik beherako txirrindularitza birtuala, Laboral Kutxarekin eta Euskadi Fundazioarekin.
    • Giza futbolin bi, Athletic Fundazioarekin.
    • Zatoz Bilbao Basketekin baloia saskiratzera.
    • Zeure bizikletarekin trebetasuna erakusteko jokoak. Erakutsi zeure gaitasuna.
    • Ginkana familiarekin eta lagunekin. Hurbildu zeure bizikletaz, Bizieskolarekin (6-14 urte).
    • Erabilitako bizikletak saltzeko eta erosteko azoka.
    • Bide-hezkuntzari buruzko ikastaroa, bizikletei, patinei eta patineteei buruzkoa.
    • Bizikleten azterketa, azkar eta dohainik.
    • Bilbobus espazioa. Autobus elektrikoa; ebakigarriak banatuko dira.
    • Doako paseoak El Azuliton.
    • Bizkaibizi elektrikoa eta umeentzako jolasak.
    • Doako paseoak itsasontzi elektrikoetan, itsasadarrean zehar.
  • Astelehena, irailak 18:

    • Mahai-ingurua: Bilbon emisio gutxiko eremua ezartzearen onurak. Ibaiondo udaltegia – La Bolsa eraikina (9etan).
    • Hitzaldia: “Adineko pertsona aktibo eta seguruak”. Otxarkoagako udaltegia (12etan).
    • Hitzaldia: “Auto elektrikoari buruzko mitoak eraisten”. Ibaiondo udaltegia – La Bolsa eraikina (18etan).
  • Asteartea, irailak 19:

    • MEDUSA proiektuko obren eta instalazioen aurkezpena (metroaren gaueko energia Bilbobusen autobus elektrikoetara transferitzea).
    • Asteazkena, irailak 20:
    • METROMINUTO planaren aurkezpena. Mapa honek oinez ibiltzea sustatzeko hiriko puntu nagusiak jasotzen ditu, “Oinez dabiltzan hiriak” ekimenarekin.
    • Paseoa itsasontzi elektrikoan. Irteera, 12etan, Vincci ontziralekutik (Zirgariak eskulturaren ondoan), Uribitarte pasealekuan. Ordubete inguru iraungo du.
  • Osteguna, irailak 21:

    • Bilboko TAO berriaren aurkezpena.
  • Ostirala, irailak 22: Nire autoa gabeko eguna.

    • Prentsaurrekoa. Bidegorri berrien aurkezpena (Maurice Ravel). Arabiar Aretoan, 11etan.
    • “2023ko Ibiltariaren Saria” Jon Aldaiturriaga Zazpi Kaleetako merkatarien elkarteko gerente ohiari emango diote. Arabiar Aretoan (11etan).

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019