Apirilaren 12an, larunbata, argazkigintzaren maitaleak eta profesionalak bilboko hilerrian elkartuko dira

"Final óseo" de Garazi Monte, fotografía ganadora del III Concurso de fotografía "Cementerio de Bilbao"

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Apirilaren 12an, larunbata, argazkigintzaren maitaleak eta profesionalak bilboko hilerrian elkartuko dira

IV. Argazki Lehiaketa hau, Bilbao Zerbitzuak antolatua, apirilaren 12an, larunbata, izango da, 8:30etik 13:30era

Izena emateko epea zabalik mantenduko da apirilaren 11ko 13ak arte, Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez

Apirilaren 12an, larunbata, Bilboko Udal Hilerria kameren ikusmiran egongo da berriro Bilbao Zerbitzuak elkarteak antolatuko duen Argazki Lehiaketaren edizio berriarekin. “Lehiaketa hau aukera paregabea da gure hilerriaren edertasuna eta historia lenteen bidez harrapatzeko”, goraipatu du Alvaro Perez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Arloko zinegotziak.

Oraingo honetan, profesionalei eta zaleei zuzendutako lehiaketa 8:30ean hasiko da eta 13:30ak arte iraungo du. Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa irudien bidez harrapatu nahi dutenek izena eman ahal izango dute Bilbao Zerbitzuen webgunean, ostiraleko, apirilak 11, 13ak baino lehen (Deialdiaren oinarriak kontsultatu).
Aurreko edizioetan bezala, argazkiak larunbatean bertan atera beharko dira, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Gaia hileta-artea izango da, adierazpenik zabalenean, eta garrantzi berezia emango zaie monumentu-, paisaia- eta berezitasun-alderdiei, hileta-sinbologiari eta ondare-balioari, bai eta Bilboko udal-hilerriko barrutian dagoen bake- eta harmonia-sentsazioaren pertzepzioari ere.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak udal hilerrien araudi berria aurretiazko kontsultara ireki du

Bosque del Recuerdo del Cementerio de Bilbao, lugar para esparcir las cenizas

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak udal hilerrien araudi berria aurretiazko kontsultara ireki du

Hileta-ondarearen kudeaketa hobetzeko eta Bilboko hilerrietako zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonei eta kolektiboei errespetua eta duintasuna bermatzeko asmoz, Bilbao Zerbitzuak udal-kanposantuen araudi berriko herri-galdeketa jarriko du abian apirilaren 23ra arte. “Hilerriek garrantzi eta eragin handia dute pertsonen bizi-zikloan, bai eta bizitzaren garapenean ere; horregatik, gure auzokideen sentsibilitateak, iritziak eta proposamenak ezagutu nahi ditugu, bai eta interes-taldeenak ere”, adierazi du Álvaro Pérez Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotziak.

Parte hartu nahi duten pertsonek modu telematikoan egin ahal izango dute, Bilbao Zerbitzuak-en webgunearen bidez, edo aurrez aurre, Bilboko hilerriko bulegoetan. “Bilboko udal hilerrien araudi berria egiteko inkestaren iruzkin, iradokizun eta emaitza guztiak aztertu eta kontuan hartuko ditugu”, segurtatu du zinegotziak. Nolanahi ere, erregelamendua kontsulta publikoaren bigarren fase baten mende jarriko da, hasieran onartu ondoren eta behin betiko onartu aurretik.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek hilerriko bisita gidatuen zikloan bi ibilbide berri gehitu ditu

Álvaro Pérez Alonso presenta en rueda de prensa la actividad de visitas guiadas al Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak-ek hilerriko bisita gidatuen zikloan bi ibilbide berri gehitu ditu

2025 honetan 960 plaza eskainiko dira apirilaren 4an hasiko diren bisita gidatuetan “Pertsona ospetsuak” ibilbidearekin

Gaueko antzerki-bisita gidatuak maiatzaren 30ean eta 31n, ekainaren 1, 27, 28 eta 29an, uztailaren 26an eta 27an, eta abuztuaren 30ean eta 31n izango dira

Ibilbideak, Bilbao Zerbitzuk-en webgunean izena emateko aukera zabalik dutenak, gaztelaniaz egingo dira eta gehienez 30 lagunentzako tokia izango dute

Joan den urtean Udal Hilerrian programatutako bisita gidatuen zikloaren arrakastak Bilbao Zerbitzua-ek jarduera errepikatzera behartu du, bi ibilbide berrirekin gainera, Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotziak gaur goizean emandako prentsaurrekoan adierazi duenez. “2025 urte honetan bi ibilbide berri eskainiko ditugu: ‘Emakume bereziak’ eta ‘Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak’. Gutxienez, aurreko edizioko ibilbideek erakarri zuten jende kopuru bera hurbiltzea espero dugu, aurten 960 plaza baititugu, iaz baino 330 gehiago”, azaldu du zinegotziak.

Oraingo honetan, Bilboko kanposantuko ibilbide berriak apirilaren 4an hasiko dira, “Pertsona ospetsuak” izeneko bisitarekin; apirilaren 30ean, ekainaren 11n eta uztailaren 17an errepikatuko dena. Bisitan, hilobi, mausoleo eta panteoien bidez, Bilboko hilerrian lurperatu zituzten pertsonaia ospetsuen bizitza eta obra ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.

“Hilerri bat artearekin” bisita hilerriaren historiako azken 120 urteetako alderdi arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoetan zentratuko da, eta apirilaren 12an, maiatzaren 29an, uztailaren 9an eta irailaren 5ean eskainiko da. Bilboko udal hilerriaren alderdi orokor guztiak ezagutu nahi dituztenentzat, beste bisita bat egongo da apirilaren 6an eta 27an, maiatzaren 18an, ekainaren 15ean, uztailaren 20an eta irailaren 21ean.

Ibilaldi berriek, “Emakume bereziak” eta “Hilerria deszifratzen: sinboloak eta irudiak”, bere garaian nabarmendu ziren emakume batzuen bizitza eta obra ezagutzera emango dute, bai eta bertaratutakoei hilobiak eta monumentuak apaintzen dituzten hilobi-ikonografia aberats eta liluragarriak ere. “Istorio hauek guztiak funtsezkoak dira gure oraina ulertzeko”, nabarmendu du zinegotziak. Bilboko emakume ospetsuenen ibilbidea apirilaren 25ean, ekainaren 19an, uztailaren 25ean eta irailaren 13an eskainiko da, eta kanposantuaren ikonografia deszifratuko duen ibilbidea maiatzaren 14an, ekainaren 25ean, uztailaren 31n eta irailaren 25ean egingo da.

Azkenik, eta gaueko iluntasuna baliatuta, Bilbao Zerbitzuak-ek gaueko bisita antzeztuen emanaldi bat diseinatu du maiatzaren 30ean eta 31n, ekainaren 1, 27, 28 eta 29an, uztailaren 26an eta 27an, eta abuztuaren 30ean eta 31n. Horrela, bertaratutakoek Bilboko hilerriaren historia ezagutzeko aukera izango dute, harresien artean dauden pertsonaia ospetsuen parte-hartze antzeztuaz gozatzen duten bitartean.

30 pertsonako edukiera

Bisita gehienak gaztelaniaz izango dira, bisita orokorra izan ezik, euskarazko eta zeinu-mintzairazko paseak izango dituela, ekainaren 15ean eta maiatzaren 18an hurrenez hurren. Ibilbideak gehienez 30 lagunentzako tokia izango dute; hortaz, joan nahi dutenek, Bilbao Zerbitzuen webgunean jada sarrera eskura dezakete, eta eskainitako daten artean hobe datorkien hitzordua aukeratu. Eguneko bisiten prezioa 5 €-koa da eta gaueko bisiten prezioa 10 €-koa.

Era berean, Bilbao Zerbitzuak pertsona, enpresa edo kolektiboentzako bisitak hitzartzeko aukera eskainiko du berriro, interesdunekin adosten diren egun, ordu eta baldintzetan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko

Instalación de placas solares en uno de los tejados

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilboko hilerrian eta udal merkatuetan instalatutako eguzki plakek 254 CO2 tona baino gehiagoren isurketa sahiestu dute klima aldaketari aurre egiten jarraitzeko

Bilbao Zerbitzuak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera, ekimenak herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen duen bitartean; izan ere, 214 tona karbono aurreztu dira, hau da, 349 zuhaitzen landaketa suposatzen duena.

Instalazioei erreparatuz, kanposantuan kontsumitutako energiaren %38,3 ekoitzi da, Erriberako merkatuan %28,7a, eta Otxarkoagako eta Zabalguneko merkatuetan %60,6 eta %35a, hurrenez hurren.

Bilbao Zerbitzuak 2021ean jasangarritasunaren alde hasitako bidea Bilboko Hilerri eta Udal Merkatuetan onurak eman ditu jada, erakundeak egin duen ekonomia- eta ingurumen-txostenaren arabera. Orain, instalazio horiek energia fotovoltaikoaren kontsumoa lehenesten dutenez, sare elektrikoarekin osatuz, kanposantuan 69,9 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta horietatik 40,2 MWh, %57,5 kontsumitu da. Guztizko kontsumoaren 105 MWh-etatik, %42,5a (29,6 MWh) sarera itzuli da.

“Ekimen honek herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, klima-aldaketaren aurka borrokatzen laguntzen duen bitartean. Energia garbia da”, adierazi du Álvaro Pérez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Merkatuei dagokienez, Erriberako merkatuan 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi dira, eta guztizko kontsumotik (292,4 MWh) 81,2 MWh, hau da, %85,6a, kontsumitu da. Otxarkoagako merkatuko eguzki-instalazio fotovoltaikoak 59,3 MWh (megawatt) ekoitzi ditu, eta sortutako 97,1 MWh-etik 58,8 MWh kontsumitu ditu, %99,2a. Azkenik, Zabalguneko Merkatuan, 47,9 MWh energia elektriko ekoitzi da, eta %35a merkatuan bertan kontsumitu da. Ekoitzitako gainerako energia Deustuko eta Labayruko merkatuetara bideratu da.

Uda ekoizpen handieneko garaia

Energia fotovoltaikoa klimatologiaren mende dagoenez, nabarmentzekoa da uda izan dela ekoizpen eta aprobetxamendu handiena izan duen garaia. Neguan, aldiz, eguzki-argi ordu gutxiagorekin, energia gutxiago sortu da, baina jada ekoitzitako energia aprobetxatu da. Zifretara itzulita, 2024 honetan jatorri berriztagarriko sorkuntza fotovoltaikoko sistemak ohiko sorkuntza elektrikotik eratorritako 254 tona C02 baino gehiago murriztea ahalbidetu du, eta 214 tonako karbonoa aurreztea, hau da, 349 zuhaitz landatzea.

“Proiektu hau Bilbao Zerbitzuak bere eraikinen ingurumen-iraunkortasun osoa bermatzeko egiten ari den hobekuntza energetikoko obra multzoaren parte da. Oraingoz, ez da eguzki-plaka gehiago jartzea aurreikusten, baina bai bateria metatzaileak instalatzea, sortutako energia eta momentuan kontsumitzen ez dena hobeto aprobetxatzeko”, azaldu du zinegotziak.

Bilboko Hilerrian eta Erriberako, Otxarkoagako eta Zabalguneko udal-merkatuetan egin berri diren eguzki-plaka fotovoltaikoak energia berriztagarrien bidezko autokontsumorako eta biltegiratzerako pizgarrien programaren barruan sartzen dira, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere. Programa hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren parte da, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako ekimena, eredu energetiko jasangarriago eta eraginkorrago baterako trantsizioa bultzatzeko helburuarekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Martxoaren 19an Bilboko hilerriak omenaldia egingo die berriro aita guztiei

Artistas que han tomado parte en el evento

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Martxoaren 19an Bilboko hilerriak omenaldia egingo die berriro aita guztiei

Bilbao Zerbitzuak ohiko poesia eta musika klasikoko errezitaldia eskainiko die beste urte batez familiei kaperan, 12etan.

Ekitaldian Bizkaiko Arte Elkarteak hiru rapsoda errezitatuko ditu, eta Bilbao Bel Canto-ko musikariek, Martin Barcelonak ahots eta piano gisa eta Adrian Martinezek biolan, kontzertua eskainiko dute

Asteazkenean, martxoaren 19an, Bilboko Udal Hilerrian egun hunkigarria biziko da jada falta diren aitak gogorarazten, euren arima bizirik jarraitzen duelako familien adimenean eta bihotzean ere.

Urtero bezala, Bilbao Zerbitzuak ohiko poesia eta musika klasikoko errezitaldia eskainiko die familiei kaperan, 12etan. Oraingo honetan ere, ekitaldian Bizkaiko Arte Elkarteak hiru rapsoda errezitatuko ditu, eta Bilbao Bel Canto-ko musikariek, Martin Barcelonak ahots eta piano gisa eta Adrian Martinezek biolan, kontzertua eskainiko dute. “Euren ahotsek Bilboko Udal Hilerriaren 2025eko kultura agendari hasiera emango diote”, nabarmendu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok.

Ekitaldi poetiko-musikala amaitzean, primula vulgaris alba plena edo San José lore 100 loreontzi emango zaizkie bertaratutakoei, izakinak agortu arte.

9 mugarri kultural hilerrian

Aurtengo kultura programazioak 9 mugarri izango ditu; bisita gidatu eta antzeztuak, film laburren lehiaketa, aire zabaleko argazki eta pintura lehiaketak, maiatzeko lehen igandean amei egingo zaien omenaldia, orienteering proba (kirol orientazioa), saxo eta piano kontzertua eta Santu Guztien egunaren ospakizuna, besteak beste. Hauek guztiak aurtengo Bilboko hilerriaren agenda osatuko dute.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriko bisita gidatuek arrakasta handia lortu dute bertaratutakoen artean

Visita guiada al Cementerio de Bilbao. Ruta general

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilboko udal hilerriko bisita gidatuek arrakasta handia lortu dute bertaratutakoen artean

Bilbao Zerbitzuakek joan den 2024an Bilboko Udal Hilerrian programatutako bisita gidatuen zikloa, lau ibilbide tematiko eta antzeztu batekin, oso arrakastatsua izan da. “Sarrerak azkar agortu ziren, eta, erantzun ona ikusita, bisita antzeztuen pase gehiago eskaini genituen. Azkenean, bederatzi ibilbide egin ziren, eta ez lau, hasieran aurreikusita zegoen bezala”, azaldu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi Álvaro Pérezek.

Hilerriaren ikuspegi globala, historikoa eta artistikoa ezagutarazteko asmoarekin, 630 plaza eskaini ziren 21 bisitetan: 300 bisita teatralizatuentzat eta beste 330 ibilbide tematikoentzat. Emanaldi antzeztuen kasuan, sarreren %100 erreserbatu ziren eta %92,33 bertaratu ziren. Beste 11 ibilbideei dagokienez, plazen %84,55 erreserbatu ziren, eta bertaratutakoen ehunekoa ere %90etik gorakoa izan zen. Nahiz eta bisitari gehienak Euskaditik etorri arren, Madril, Bartzelona, Caceres, Valentzia, Zaragoza eta Salamankako egoiliarren jakin-mina piztu zuen, besteak beste, kanposantuak.

Era berean, programatutako bost ibilbideek, bisita orokorrak, hilerri bat artearekin, pertsona ospetsuak, gerra-guneak eta antzerki-ibilbideek, parte-hartze handia izan zuten, eta bertaratutakoek oso positiboki baloratu zuten jarduera, 5etik 4,7ko nota eskainiz. “301 inkesta egin dira, eta gehienek erantzun dute ibilbideak gomendatuko zituzketela; bikaina da hori, argi eta garbi”, goraipatu du Álvaro Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko udal hilerriak 9 mugarri garrantzitsu izango ditu aurten bere kultur programazioan

Rueda de prensa para presentar la agenda cultural del Cementerio de Bilbao en 2025

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilboko udal hilerriak 9 mugarri garrantzitsu izango ditu aurten bere kultur programazioan

Udal-hilerriak kultura, arkitektura, historia, arte eta paisaia arloetako ondare garrantzitsua duela erakutsiko du aurten ere Bilbao Zerbitzuak erakundeak, kultura-programa berriaren bitartez.

Aurtengo programazioan, berriz ere, honako hauek sartzen dira: omenaldi klasikoak, film laburren lehiaketak, argazkigintza eta pintura, eta bisita gidatuen zikloa. Aurten, bisita gidatu horiek apiriletik irailera egingo dira.

Iaz, 550 lagun baino gehiago izan ziren Bilboko Udal Hilerrian programatutako bisita gidatuen zikloan. Ziklo horren barruan lau ibilbide tematiko eta bat antzeztua egin ziren.

Bilboko Udal Hilerriaren ondare kultural, arkitektoniko, historiko, artistiko eta paisajistiko garrantzitsuak berriz ere harrituko ditu herritarrak 2025 honetan, Bilbao Zerbitzuak elkarteak aurreikusi dituen jarduera sozial eta kulturalekin. Oraingo honetan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérez Alonsok gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu duenez, programak bederatzi mugarri garrantzitsu izango ditu, hileta-ondareari balioa emateko eta lekuaren ikuspegi positiboagoa proposatzeko.

Gidatutako kultura-bisitetan iaz izandako arrakastaren ondoren, Bilbao Zerbitzuak erakundeak aurten ere egingo ditu bisitak hilerrian; guztira 21 bisita izango dira, apiriletik irailera. Bisita gidatuen ziklo horri erantzun ezin hobea eman zitzaion; hala ere, horietako bakoitzean 30 pertsona baino ezin izan dira egon, eta horrek eragotzi egin du ingurukoen eta bisitarien parte-hartzea. Bakerako eta atsedenerako leku horrek sortzen duen interes handiaren seinale da parte-hartzea, adierazi du zinegotziak.

Era berean, hilerriei buruz dagoen ikuspegi globala aldatu nahian, alegia, itxialdi-leku delako ustetik aldenduko duen ikuspegi positiboago baten alde egiteko, maiatzean Bilboko hilerrian Film Laburren Lehiaketaren bigarren edizioa egingo da. Film bakoitza gehienez ere 3 minutukoa izango da eta horiek ikusteko ekitaldi ireki bat egingo da hilerriko kapera ikonikoan, iaz bezala.

Omenaldia mendizaleei

Bilboko Udal Hilerrian lurperatuta dauden mendizale guztiak oroitzeko asmoz, Bilboko Orientación Bidea klubak, urritik abendura bitartean, orientazioko proba berri bat antolatuko du (kirol-orientazioa) panteoietan eta sepulturetan zehar, kirol honetan errotuta dauden eta hemen lurperatuta dauden pertsona guztiak omentzeko, bai eta leku hori topagune, paseatzeko, atseden hartzeko eta kultura egiteko gune izan dadin ere, azaldu du Álvaro Pérezek.

Edonola ere, hilerriaren lehenengo jarduera datorren martxoaren 19an izango da, Aitaren Egunaren barruan. Ekitaldia 12etan hasiko da Bilboko Udal Hilerriko kaperan, ohiko poesia errezitaldiaren eta musika klasikoarekin. Han, familiak maite dituzten pertsona guztiekin elkartu ahal izango dira, bake- eta lasaitasun-giro batean, helburu jakin batekin; jada ez dauden aitak gomutatzea. Ekitaldia amaitutakoan, 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) banatuko dira ekitaldira bertaratzen direnen artean, agortu arte.

Martxoan aitak gomutatuko diren legez, maiatzaren lehenengo igandean, hilaren 4an, 12etan, amak omenduko dituzte hilerrian. Aurreko urteetan bezala, poesia-errezitaldi bat egingo da, emakumezkoen ahots-talde batekin batera; eta 100 bouket/margarita/lore askotariko sorta bana emango zaie bertaratutakoei, izakinak agortu arte.

Santu Guztien eguna azaroaren 1ean ospatzen da, eta egun horretan, Bilbao Zerbitzuak erakundeak VIII. Kontzertu Lirikoa eskainiko du hilerriko kaperan. Horrako horretan ere, konpositore ospetsuenen musika-lan sakratuen hautaketa zaindua eta delikatua bilduko da emanaldi batean, eta Bilbao Bel Canto Elkarteko soprano batek, tenore batek, biolin batek, biola batek eta piano batek hartuko dute parte.

Argazkigintza eta pintura ere izango ditugu hilerrian.

Ohiko omenaldiez gain, Bilbao Zerbitzuak erakundeak Argazki Lehiaketaren beste edizio bat egingo du, laugarrena jada, tokiko kulturari eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa emateko. Lehiaketa apirilaren 19an (zapatua) izango da, 9etatik 14etara. Eta ekainaren 7an, hala nahi duten artistek Aire Zabaleko Pinturaren IV. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute, eta Bilboko Udal Hilerriaren esparruan dauden monumentuak, arteak, paisaiak eta alderdi bereziak biltzen dituzten lanak aurkeztu ahal izango dituzte.

2025 honetan ere ez da musika klasikoa faltako, Iñaki Bermúdez saxofonistak emandako saxo- eta piano-kontzertuarekin. Ekitaldia irailaren 20an izango da.

Aurten, Bilboko hilerria bizitza ospatzeko lekua izango da, gure memoria sozial propioa eta kolektiboa berreskuratzeko lekua. Berriro elkartzea Bilboko memoria bizia da; izan ere, azken finean, heriotza bizi izandako bizitza eder bat besterik ez da, gogorarazi du Álvaro Pérezek.

Bostehun pertsona baino gehiago 2024ko bisita gidatuetan

Bilbao Zerbitzuak erakundeak 2024an Bilboko Udal Hilerrian programatu zuen bisita gidatuen zikloa oso arrakastatsua izan zen; lau ibilbide tematiko eta bat antzeztua antolatu ziren. Guztira, 556 pertsonak parte hartu zuten esperientzian. Bilbotarren jakin-mina ez ezik, Madril, Bartzelona, Cáceres, Valentzia, Zaragoza edo Salamancatik iritsitako pertsonen interesa ere piztu zuen.

Gaiaren arabera, parte-hartze handia izan zen programatutako bost ibilbideetan: bisita orokorrak, artea duen hilerria, pertsona ospetsuak, gerra-eremua eta ibilbide antzeztuak; horrez gain, parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten jarduera (5etik 4,7ko nota).

Aurten berriro egingo diren film laburren, argazkien eta pinturaren lehiaketei dagokienez, aurreko edizioaren balantzea oso positiboa izan da. Izan ere, argazki- eta pintura-lehiaketek berriz ere errekorra gainditu zuten parte-hartzeari dagokionez: hurrenez hurren, 52 eta 29 pertsona. Film laburren lehiaketara, berriz -iaz egin zen lehen aldiz-, 15 talde aurkeztu ziren.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak oroimen eta duintasun gune bat sortuko du udal hilerrian

Estanque ubicado en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak oroimen eta duintasun gune bat sortuko du udal hilerrian

Proiektuaren idazketaren lizitazioa, gaur bertan atera dena, orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk egin ditzakeenak ere

Memorial berriak proiektuaren informazio panelak izango ditu eta Iñigo Arregi Elorzak egindako “Duintasuna – La dignidad” eskultura izango du buru

Era berean, Bilbao Zerbitzuak-ek jarraipena emango dio “Bilboko hilerriko 43. partzelan musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari”, eta eraikin berri bat eraikiko du lurperatze-lekuaren ondoan

Bilbao Zerbitzuak-ek gure gizartearen Memoria Historikoa berreskuratzeko bidean aurrera egitea du helburu nagusi, eta horretarako Bilboko Udal Hilerrian memoriarako eta duintasunerako gune bat sortzeko bidea hasi du. Lizitaziora atera berri den proiektuak orain arte egindako desobiratze-lanetan aurkitutako 120 pertsonen gorpuzkiak hartu beharko ditu, baina baita GOGORAk, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Eusko Jaurlaritzaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen mendekoa, burutu ditzakeenak.

“Memorialaren helburua da Espainiako gerra zibilean demokraziaren eta askatasunaren alde bizitza eman zutenen eredua duintzea, oroitzapena gordetzea eta oroimena ohoratzea”, adierazi du Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi eta Bilbao Zerbitzuak-eko presidenteak. Hain zuzen ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2021eko urria eta 2022ko abuztua bitartean Bilboko Begoñako hilerrian egindako indusketak agerian utzitako 4.700 pertsonen gurpuzkien oroimenez, proiektuak “Begoñako Argia” izeneko bigarren errekonozimendu- eta erreparazio-gune bat izango du. “Gorpuzkiak udal hilerrira eraman dira behin betiko lurperatzeko, Bilboko memoria historikoaren zati gisa, eta horrekin konprometituta gaude Bilbao Zerbitzuak-en”, gaineratu du zinegotziak.

Memorial berriak proiektuaren informazio-panelak izango ditu ere, eta “Duintasuna – La dignidad” eskultura, 3,50 metrokoa, izango du buru, Iñigo Arregi Elorzak egina eta GOGORAk hornitua, Institutuak sustatzen dituen memoria- eta duintasun-espazio guztien identifikazio-zeinu eta espazioaren mugarri gisa.

Erlijio musulmanaren hezurtegia

Era berean, 2023ko azaroan onartutako “Bilboko hilerriko 43. lurzatian musulmanen errituaren araberako ehorzketa-protokoloari” jarraipena emateko, Bilbao Zerbitzuak-ek bigarren lizitazio bat atera du lurperatze-lekuaren ondoko eremuan eraikin bat eraikitzeko, argi eta garbi bereizitako bi zatirekin. Horietako bat lurperatu eta bost urte geroago aterako diren gorpuzkiak hartzeko erabiliko da, banan-banan, familiak hala eskatuta. Bigarren tokiak sarbide mugatua izango du, eta modu mugagabean ostatatuko ditu banaka kontserbatu nahi ez dituzten edo kontserbatu ezin dituzten pertsonen gorpuzkiak, hezurtegi orokor gisa.

Zinegotziaren hitzetan, “ekimen hau komunitate musulmanaren entzute-prozesu aktibo baten emaitza da, eta Udalaren helburuen barruan kokatzen da ere, Bilbo Kulturarteko Hiri gisa sendotzeko eta Bilboko gizartearen ezaugarri den aniztasuna aitortzeko ere”.

Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta

Bi proiektuak Bilboko Balioen Agiriarekin alienatuta daude, zehazki, justizia sozialaren, aniztasunaren eta inklusioaren balioekin, giza eskubideekiko errespetuarekin, konpromisoarekin eta bizikidetzarekin. Era berean, proiektuak 11 eta 16 Garapen Iraunkorreko Helburuak biltzen ditu; hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak izan daitezen lortzea, eta gizarte justuak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea, hurrenez hurren.

“Administrazio publikoetatik baldintzak sustatu eta erraztu behar ditugu, pertsonek iragana ezagutu ditzaten, edozein indarkeria-modurekiko beldurretik aske, eta egunerokoan seguru sentitzeko, jatorri etnikoa, erlijioa, sexu-orientazioa edo ideia politikoak edozein direla ere”, ondorioztatu du Álvaro Pérezek.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Herritarrak ados daude udal hilerrietan baliabideak inbertitzearekin eta interes artistiko eta kulturaleko ondasun bezala izendatzearekin

Estanque ubicado en el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Herritarrak ados daude udal hilerrietan baliabideak inbertitzearekin eta interes artistiko eta kulturaleko ondasun bezala izendatzearekin

Hilerriek potentzial handia dute erabilera publikoko espazio gisa, zalantzarik gabe, baina gordetzen duten ondare artistiko eta kultural garrantzitsua, hori bai herritarrek estatu osoan gehien baloratzen duten alderdietako bat dela, zehazki %87,4, Hileta Sektorearen Behatokiak Sigmados-en bidez egin duen inkestaren arabera. Izan ere, ehuneko horretatik, gehien-gehienek, %80k, uste dute bake eta atsedenerako gune horiek interes artistiko eta kulturaleko ondasun izendatu beharko liratekeela bertan lurperatutako pertsona ospetsuak edo horietan eraiki diren eskulturak eta panteoiak balioan jartzeko.

Bilboko Udal Hilerria horren guztiaren adibide garbia da; izan ere, XX. mendean Bilbon izandako gertakarien historiaren aztarnak gordetzen dira oraindik bertan. Panteoien eta hilobien artean ezkutatuta bizi den ondare hori guztia ezagutaraztea da Bilbao Zerbitzuak-ek jarraitzen duen helburua. Horregatik, Bilboko kanposantuak kontzertuak, bisita gidatuak eta lehiaketak hartzen ditu urtero. “Leku hau modu desberdinean ezagutarazteko aukera bat da”, adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi Álvaro Pérezek.

Hilerriak kontserbatzeko baliabide publikoak inbertitzearen arira, %82,9a ados agertu da azterlanean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Bilboko hilerriaren eraldaketa jasangarri eta paisajistikoarekin eta basa-bizitzako lorategi bat sortu du

Santuario de insectos del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko ekainaren 24a, asteartea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko ekainaren 24a, asteartea
2025ko ekainaren 24a, asteartea

Bilbao Zerbitzuak aurrera doa Bilboko hilerriaren eraldaketa jasangarri eta paisajistikoarekin eta basa-bizitzako lorategi bat sortu du

Lorezaintzako ohiko lanez gain, aurten Bilbao Zerbitzuak 2020an Bilboko udal hilerrian hasitako paisaia eraldatzeko prozesuarekin jarraitu du. Izan ere, eta hilerri iraunkor bihurtzeko helburu orokorrari laguntzeko, Bilbao Zerbitzuak intsektuen, anfibioen eta hegaztien santutegi izango den basa-bizitzako lorategi bat sortu du 39. etxadian erantsitako belardian. “Espazioak landare eta egitura berde ugari ditu, horietako asko autoktonoak, tokiko biodibertsitatearen garapena eta ezarpena erakarri, sustatu eta laguntzeko. Bisitariek naturagune lorategidun batek eskaintzen duen edertasunaz eta lasaitasunaz gozatu ahal izango dute, atseden hartzeko, paseatzeko eta natura behatzeko leku bihurtuta”, zehaztu du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi delegatu Álvaro Pérezek.

Ekimen hau Udal Ehorztetxe Eta Hilerrien Elkartearen (UEHE / AFCM) Hilerri Biziak programaren barruan kokatzen da. Bilboko Udal Hilerria sortu zenetik elkarte horren parte da, eta hilerrien balio naturalak, ondarezkoak, kulturalak eta artistikoak sustatzea du helburu. “Helburua bertako dibertsitate biologikoa aberastuko den eta intsektuek, beste animalia askoren artean, bizitzeko leku aproposa aurkituko duten uharte bat sortzea da”, gogorarazi du zinegotziak.

Lursail hori honako hauek mugatzen dute: iparraldeko hondakinak deskargatzeko eremuak, mendebaldean kokatutako bi nitxo-eraikinek, eta hegoaldean eta ekialdean sartzeko errepide batek, lurperatzeko 40 etxadiak. Bere kokapen estrategikoak leku diskretua eskaintzen du, hilerriko ohiko igarobideetatik urrun.

Tokiko biodibertsitatea

Flora ugari eta anitzaz gain, ingurunea beste elementuekin hornitu da, hala nola bi hotel edo intsektu-aterpe, hegaztientzako hiru habia-kaxa, anfibioentzako urmael bat eta animalientzako hidratazio-puntu gisa erabiliko diren bi ur-iturri.

Lorategiak ongi zehaztutako bi eremu ditu. Lehenengoa, sarbideetatik eta horma-hobien eraikinetatik hurbilen dagoena, erabiltzaileentzat da. Bertan, zoladura bide bat sortu da eta lau banku jarri dira bertara doazenek eguzkiaz goza dezaten. Bertan daude intsektuen sei babesleku txikiak eta oinplano zirkularreko bi iturri, non uretako intsektuak eta anfibioak dauden.

Bigarren eremua (ekialdean), berriz, erakarri nahi diren izaki bizidunen garapen biologikorako ingurune egokia sortzera bideratuta dago, tokiko biodibertsitatea sustatze aldera. Izan ere, fauna babesteko, ez dago sarbide zuzenik pertsonentzat, behaketara mugatuta dagoelako. Hemen hiru hegazti-kaxa jarri dira zuhaitz handietan, eta tamaina txikiko urmael natural bat egin da ekialdean, zingiretako eta uretako intsektu, narrasti eta hegazti komunitate baten garapena sustatzeko. Aurreko guztiaz gain, harri eta enbor multzoak ere jarri dira, ausaz, intsektu, narrasti eta ugaztun txikiei babesa emateko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019