Udaleko ibiltarien sareak gosari osasungarria egingo du Otxarkoagako merkatuan

Foto de familia de la red de caminantes y la concejala Yolanda Díez

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Udaleko ibiltarien sareak gosari osasungarria egingo du Otxarkoagako merkatuan

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen ibilbideak.

Gosari osasungarriekin bi helburu betetzen dira: ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria hartzeko ohitura sustatzea, eta konfiantzazko produktuak, hurbilekoak eta osasungarriak erosteko udal merkatuak sustatzea.

“Ibiltarien Sarea”, herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko udal programak 4.187 ibiltari erregistratu ditu 2021eko urritik 2022ko martxora bitartean.

Gaur goizean, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotzi ordezkariak Ibiltarien Sareko parte-hartzaileak hartu ditu Otxarkoagako udal merkatuan, eta fruta freskoz eta urez egindako kopau osasungarria hartu dute egunaren martxarekin jarraitu baino lehen.

Herritar guztiei zuzendutako osasuna sustatzeko doako udal programak pandemiaren aurreko parte-hartze altua berreskuratu du urritik aurrera. Egunero 30 pertsonak, batez beste, parte hartzen dute urriaren 4an hasi eta ekainaren 29an amaituko diren ibilaldi hauetan. Hasi zenetik martxora arte, 4.187 ibiltari izan dira.

“Zuekin guztiekin berriz elkartzen naizen bakoitzean ilusioz betetzen naiz, egiaztatzen baitut gure biztanleria sasoian dagoela zentzu guztietan, fisikoki eta sozializatzeko gogoz. Harro sentitzen naiz hartaz, ibilbideetan parte hartuz ohitura osasungarriak praktikatzeko jarrera eta borondatea erakusten dutelako. Herritar guztiak gonbidatzen ditut, edozein adinetakoak, jarduera honetan parte hartzera. Jarduera honek, osasuna sustatzeaz gain, beste iturri osasungarri bat sustatzen du, gure udal-merkatuak, non konfiantzazko produktuak, gertukoak eta osasungarriak erosten diren”, ziurtatu du Yolanda Díezek.

Edizio honetan, osasun ona izateko elikadura egokiak duen garrantziaz jabetzeko asmoz, Bilboko udal merkatuetara bisitak eginez programatu dira Ibiltarien Sarearen 15 ibilbideak. Izan ere, oso garrantzitsua da sasoiko elikagaiak kontsumitzea, heldutasunaren garai onenean daudenean. Zaporea ez da abantaila bakarra: osasunerako hobeak dira, merkeagoak, tokiko ekonomia bultzatzen dute, eta ingurumenerako onak dira.

Programa osatzen duten 15 ibilbideak txandakatu egiten dira, eta interesdunek Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailak argitaratutako “Ibiltarien Sarea” gidan kontsulta ditzakete, udaltegietan eta udalaren webgunean.

2021-2022 ikasturtean, Ibiltarien Sarea astelehenetik barikura egingo da, 11:00etatik 13:00etara, eta beti izango da langile profesional bat bidea zuzentzeko eta laguntzeko. Aurreko urteetan bezala, erabiltzaileen ibilbide gogokoenak Kañuko bidea, itsasadarraren ondokoa, Aliron bidea, Ametzola eta Hiru parkeetakoak dira. Batez beste jende gutxien biltzen duten ibilbideak dira zailtasun handieneko bideak, desnibelagatik, (Arnotegi, Artxanda) eta urigunetik gehien urruntzen diren bideak (Ollargan eta Larreagaburu).

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Tokiko kalitatezko produktuak klik bakarrean

Fotografía retocada del Mercado de la Ribera

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Tokiko kalitatezko produktuak klik bakarrean

Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartean parte hartzen duten postuak aspalditik eskaintzen die bezeroei erosketak www.kibus.online/bilbao webgunetik egiteko aukera, eta horrek bizitza errazten die edozein arrazoirengatik erosketa aurrez aurre egin ezin duten pertsona askori.

Apirilaren 23an eta 30ean, larunbatak, 11:00etatik 13:00etara, Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkarteak bezeroen artean online erosketa sustatzeko ekintza egingo du. Modalitate hori iragartzeaz gain, postuetako langileek 10 euroko erosketa-kupoia oparituko diote aipatutako webgunean izena ematen duen pertsona bakoitzari, hurrengo erosketan gastatzeko.

“Jende askok ez du astirik aurkitzen astean zehar udal merkatuetara hurbiltzeko; horregatik, Erriberako Merkatuak online erosketa egiteko eskaintzen duen aukera modu ona da tokiko eta kalitatezko produkturik onena guztion eskura jartzeko”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Etxeko txikienentzako sukaldaritza ikastaroak

Icono taller de cocina para niños y niñas

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Etxeko txikienentzako sukaldaritza ikastaroak

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak hiru jardunaldi hartuko ditu Aste Santuan. 8 urtetik gorako umeek gozatu egingo dute, sukaldaritzako errezeta ugari egiten ikasten duten bitartean. Ikastaroak apirilaren 20, 21 eta 22an egingo dira, praktikoak izango dira eta bakoitzak bi ordu iraungo ditu, 11:00etatik 13:00etara.

Lehenengo eguna arrozari eta pastari eskainiko zaie, barazkiekin eta oilaskoarekin salteatutako arroza eta gnocchiak gazta-saltsarekin egingo dituzte. Bigarren egunerako, ikastaroak antolatzen dituen Bilboko Goi Mailako Ostalaritza Eskolak (ESHBI) mugak irekitzea erabaki du eta jardunaldia nazioarteko sukaldaritzari eskainiko dio, gyoza errezetak, Vietnamgo biribilki beroak eta Vietnamgo biribilki hotzak eginez. Azken egunean, edozein menu bikain behar den moduan bukatzeko, sukaldari txikiak gozogintzan arituko dira, Carrot Cake gozo bat eginez.

“Asko gustatzen zaigu belaunaldi gazteenek Erriberako merkatua ezagutzea eta egiten ditugun jardueretan parte hartzea, eta are gehiago ikasten duten bitartean egiten badute”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Interesa dutenek Bilbao Ostalaritza Goi Eskolan eman dezakete izena.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatuan giltzurruneko arazoak dituztenentzat

Yolanda Díaz en uno de los cursos

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak Erriberako Merkatuan giltzurruneko arazoak dituztenentzat

Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonentzako “Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak” hartuko ditu hilean behin. Sukaldaritza ikastaroak, herritar guztien % 10ari eta 65 urtetik gorakoen % 25ari eragiten dien gaixotasun hori pairatzen dutenei zuzenduta egongo dira.

Tailerretan nutrizio-aholkularitza eskainiko da, eta horren barruan jarraibide dietetikoak, pazienteek euren elikadura gaixotasunaren faseko behar espezifikoetara egokitu ahal izan dezaten.

“Pozik gaude Alcer elkartearekin batera programa hau aurrera eramateaz, bai eta Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen laguntza izateaz ere; izan ere, Erriberako Merkatuak eskaintzen dituen hurbileko produktu ugariekin emango dituzte tailerrak”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Saioak:

  • Apirilaren 26an
  • Maiatzaren 18an
  • Ekainaren 14an
  • Irailaren 14an
  • Urriaren 18an
  • Azaroaren 23an
  • Abenduaren 13an

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Udaberriarekin batera Asiako eta Indiako sukaldaritza iritsi dira Erriberako Merkatura

Gyozas y Baozi

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Udaberriarekin batera Asiako eta Indiako sukaldaritza iritsi dira Erriberako Merkatura

Apiriletik aurrera, Asiak Erriberako Merkatua bisitatuko du. Erriberako Merkatuaren bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak, mota askotako hainbat gastronomia ikastaro hartuko ditu. Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) sukaldariek emango dituzte, eta errezeta berriak ikasi eta plater berriak prestatzeaz gain, ikasleek euren sorkuntzak probatzeko aukera izango dute saio bakoitzaren amaieran.

Lehen ikastaroa apirilaren 6an izango da, asteazkenean, eta Ramen ospetsuaren prestakuntzan oinarrituko da. Ikastaro horren ardura duen sukaldariak shoyu ramen eta miso ramen errezeta japoniarrak prestatzen irakatsiko du.

Hurrengoa apirilaren 26an, asteartean, emango da eta, kasu honetan, gyozak eta baoziak izango dira protagonista nagusiak. Hurrengo egunean, apirilaren 27an, inork ezin du Pan Bao ospetsua egiteko ikastaroa galdu. Oraingo honetan, errezetak Pan Bao ahate kurruskariarekin eta Pan Bao pulled pork-arekin izango dira. Hilabetea aldatzean herrialdea ere aldatuko dugu. Maiatza Indiako sukaldaritzarekin hasiko da Macher Malaikari (arrain-xerra koko-esnetan) eta Keema sua pulao (basmati arroza haragiarekin eta eneldoarekin) egiten ikasteko ikastaroarekin.

Japoniako sukaldaritzara itzuliz, maiatzeko azken bi ostiraletan (20 eta 27) sushiak Sukaldaritza Eskolako sukaldeak bisitatuko ditu. Japoniako sukaldaritzako plater izarra bilbotarren artean gehien kontsumitzen denetakoa da, baina oso gutxik dakite ondo eta erraz egiten.

Azkenik, ekainean sukaldaritza japoniarrari buruzko ikastaro orokorra emango da. Ikastaroak, asteazkenetan egingo diren lau saio izango ditu.

  • Ekainak 1: Gyozak eta atun gorri tartarra
  • Ekainak 8: Udon oilaskoa eta miso zopa
  • Ekainak 15: Kimuchi yakimeshi arroza eta Yakisoba
  • Ekainak 22: Tonkatsu txerria eta teriyaki atuna

“Oso pozik gaude Erriberako Merkatua gastronomia-ikastaro horietan parte izateaz, eskaintzen den errezeta barietatearengatik batez ere; errezeta horiek, zalantza barik, sukaldaritzaren inguruan ditugun ezagutzak zabalduko dituzte”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumoko zinegotzi ordezkariak.

Ikastaroei buruzko informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatua, Repsol gidako eguzkiekin

Soles cocinando

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Erriberako Merkatua, Repsol gidako eguzkiekin

Repsol Gidako Eguzkien banaketa dela eta, Bilboko Erriberako Merkatuak ekintza bat jaso du. “Honekin ausartu zaitez” lelopean, Repsol Gidako hiru Eguzki dituen eta Euskadi Gastronomika sareko kide den Nerua jatetxeko Josean Alija sukaldariak hainbat errezeta egin zituen atzo showcooking batean, sasoiko produktuak erabiliz. Ekintza horretan, Jesús García de Cos Turismo eta Merkataritza sailburuordeak eta Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi delegatuak hartu zuten parte. “Beti da atsegina horrelako ekintzak udal merkatuetara iristea, erabiltzaileek eta bisitariek errezetetan gure merkatuetako sasoiko produktuak erabiltzen dituzten lehen mailako sukaldariekin goza dezaten”, azaldu du Diezek.

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Udalak “Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” jarri ditu martxan, osasun eta kontsumo sailaren bitartez

Yolanda Díez atendiendo a los medios

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Bilboko Udalak “Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” jarri ditu martxan, osasun eta kontsumo sailaren bitartez

Osasun eta Kontsumo Sailak bultzatutako programaren helburua elikadura-ohiturak hobetzen eta horren inguruko ezagutza gehiago izaten laguntzea da, elikadura osasungarriari, jasangarriari eta aurrekontu egokia duenari buruzko kezkak eta soluzio praktikoak partekatzeko.

Saio teorikoak San Frantziskoko Udal Zentroan emango dira, Saileko langile espezializatuekin, eta praktikak Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen eskutik.

“Elikadura Osasungarriari buruzko Tailerrak”, ALCER Bizkaia elkartearekin lankidetzan, giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei ere egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

Programak tokiko eta sasoiko elikagaien kontsumoa sustatzen du hiribildua hornitzen duten udal-merkatuetako saltokietan.

Yolanda Díez Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumoko Zinegotzi Ordezkariak “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailerrak” aurkeztu ditu gaur goizean Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan. Tailer teorikoz eta praktikoz osatutako programa da, eta bere helburua osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen elikadura egokitzea da, gainera, Bilboko udal-merkatuek eskaintzen duten gertuko produktua aprobetxatuz. Ekitaldian Belen Herrera ALCER Bizkaia Elkarteko presidentea izan da, hilean behin saioak giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzenduta egongo direlako.

“Programa beharrezkoa zen. Batez ere, osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden pertsonen artean. Eta hori gauzatzeko modurik onena Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolan tailer praktikoak emango dituzten Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako (ESHBI) profesionalen saioak dira, profesional horien esku jarriz Bilbao Zerbitzuak erakundearen eskutik gure udal merkatuek egunero eskaintzen dizkiguten gertuko produktuen aukera”, azaldu du Yolanda Diezek.

Espazio horren helburua zaurgarritasun- eta osasun-arloko desberdintasun-egoeran dauden bilbotarren elikadura-ohiturak eta nutrizioari buruzko oinarrizko ezagutzak hobetzen laguntzea da, elikadura osasungarri eta jasangarriagoari aurrekontu egokiarekin aurre egiteko moduari buruzko kezkak partekatzeko eta soluzio praktikoak sortzeko.

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak” – “Osasuna ehuntzen”

“Elikadura osasungarriari buruzko tailerrak”, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako “Osasuna Ehuntzen” komunitate-partaidetza prozesuko jardueretako bat da. Prozesu hori osasuna sustatzeko sortu zen, auzoa ekintza-unitate moduan erabiliz. Iazko abenduan egindako jardunaldi batean, Tokiko “Osasuna Ehuntzen” Sareak elikadura osasungarriari buruzko tailer teoriko-praktikoa proposatu zuen.

Horregatik, lehenengo fase honetan, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, auzoan bizi diren helduei zuzentzen dizkie tailerrak, osasun-arloko desberdintasunak dituzten pertsonei lehentasuna emanez.

Saioak

  • Lehen tailerra: apirilak 28 (saio teorikoa), maiatzak 4, 12 eta 19 (sukaldaritza)
  • Bigarren tailerra: maiatzak 26 (saio teorikoa), ekainak 2, 9 eta 16 (sukaldaritza)
  • Hirugarren tailerra: urriak 6 (saio teorikoa), urriak 13, 20 eta 27 (sukaldaritza)
  • Laugarren tailerra: azaroak 3 (saio teorikoa), azaroak 10, 17 eta 24 (sukaldaritza)

Giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako “Elikadura osasungarriari buruzko tailerra”

Gainera, hilean behin, “Elikadura Osasungarriari Buruzko Tailer” batzuk giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonei egongo dira zuzenduta. Gaixotasun horrek herritar guztien % 10ean du eragina, eta 65 urtetik gorakoen % 25ean.

ALCER Bizkaia Elkarteak 45 urte daramatza osasuna sustatzeko proiektuak gauzatzen. Elkartearen lana beti egon da bizi-ohitura osasungarriak eskuratzeari lotuta, giltzurrunen narriadura prebenitzeko. Erakundeak nutrizio-aholkularitzako zerbitzua du. Zerbitzu horretatik, euren elikadura gaixotasunaren faseko behar espezifikoetara egokitzeko aukera ematen dien jarraibide dietetikoak eskaintzen zaizkie pazienteei.

Tailer horiek kontsultan azaltzen diren jarraibide dietetiko eta tresna guztiak praktikan jartzeko beste aukera bat dira, bai aurredialisian, bai dialisian eta transplantatuta dauden pazienteentzat” adierazi du Yolanda Díezek. “Nutrizioa da honi eta patologia guztiei aurre egiteko giltzarrietako bat, eta funtsezkoa da paziente bakoitzaren gaixotasunaren fasearen araberako elikadurari eustea”, amaitu du.

Saioak: Apirilak 26, Maiatzak 18, Ekainak 14, Irailak 14, Urriak 18, Azaroak 23 eta Abenduak 13

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuak hotz-sistema jasangarri berria izango du

Cámara con sistema de frío industrial

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Erriberako Merkatuak hotz-sistema jasangarri berria izango du

Martxotik aurrera eta sei hilabete inguruz, Erriberako Merkatuak obrak egingo ditu gaur egun duen hotz-sistema ordezkatzeko. Instalazioaren ordezkapena jasangarritasuneko eta ingurumen-hobekuntzako neurria da, eta, neurri handian, hotz industrialeko egungo instalazioaren zaharkitze teknikoak eragin du.

Gaur egungo ekipoak, eragiketa eta mantentze kostu handiak izateaz gain, ez dira oso eraginkorrak, atmosferan eragin kaltegarria duten hozte-gasen erabileran oinarritzen direlako, eta, gainera, gas-horniduraren gehiegizko gastua eragiten dute, instalazioaren karbono-aztarna handituz. “Instalatuko den hotz-sistema berriak eragin handia izango du ingurumenaren hobekuntzan eta karbono-aztarna txikiagoan; izan ere, hodietan hozgarria kargatuz egiten den hoztearen ordez ura erabiliko da. Alternatiba horrek ingurumena gehiago errespetatzen du eta eraginkorragoa da”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez.

Zehazki, Erriberako Merkatuko hotz industrial sistemaren ordezkapena Bilboko Udalaren 2019-2023 Aginte Planeko “1. jarduketa-ildoa, Jarduera ekonomikoa eta enplegua” izenekoaren barruan dago; zehatzago, “1.8 Jarduera. Alde Zaharraren garapena merkataritza-, kultura- eta bizikidetza-gune gisa” izenekoaren barruan.

Informazio gehiago

Galeria de imágenes

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak gastronomia ikastaroen eskaintza zabaldu du martxorako

Brownie como ejemplo de repostería

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Erriberako Merkatuko sukaldaritza eskolak gastronomia ikastaroen eskaintza zabaldu du martxorako

Erriberako Merkatuko Sukaldaritza Eskolak gozogintzako ikastaro bat hartuko du martxoan, hilaren 9, 16, 23 eta 30ean, 18:30ean. Lau arratsalde horietan, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako profesionalek ikastaroa emango dute, eta ahosabairik zorrotzena ere konkistatuko duten zazpi errezeta prestatuko dituzte guztira.

Brownieak, Tatin tarta edo piku biscuit gozoak dira prestatuko diren elaborazioetako batzuk. Errezeta horiek konplikatuak eta eskarmenturik gabeko norbaitentzat egiten zailak diruditen arren, senideak eta lagunak ezustean harrapatzea eta sukaldaritzako benetako profesional gisa geraraztea lortuko dute.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak parte hartzeko deia egin du. “Gure aisialdia ikasteko eta, aldi berean, entretenitzeko erabiltzea ere osasuna da”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan

Torrijas o Tostadas de Carnaval

EU | ES

2025ko maiatzaren 11a, igandea

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 11a, igandea
2025ko maiatzaren 11a, igandea

Sukaldaritza ikastaro berriak Erriberako Merkatuan

Otsailean zehar, Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritza Eskolak gustu eta ahosabai guztietara egokitutako sukaldaritza ikastaroak eskainiko ditu. Otsailaren 9tik aurrera eta hurrengo hiru asteazkenetan, okela maite dutenek zortea izango dute, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolak bere haragi ikastaroa emango baitu.

3 eguneko ikastaro honetan 6 errezeta prestatuko dira haragi gorriekin, haragi zuriekin eta hegaztiekin. Prestatuko diren plateren artean hauek egongo dira, besteak beste: oilasko-terrina pepitoria eran perretxiko, arto eta almendra-kremarekin, ahatea laranja erara mango-chutneyarekin eta galeper-tinbala eskabetxean.

Bestalde, Inauteri garaia datorrela aprobetxatuz, otsailaren 24an, ostegunean, ospakizun horren ezaugarri diren tostadak eta torrijak egiten ikasteko ikastaroa emango da.

Horrez gain, tako mexikarrak eta pasta freskoa egiten ikasteko sukaldaritza-ikastaroak emango dira eta, gainera, sukaldaritza jasangarriari buruzko ikastaroa ere eskainiko da.

Kontsultatu ikastaro guztiak

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019