“Star Wars” unibertsoak Erriberako Merkatua hartuko du, autismoari eta asperger-en sindromeari buruz sentsibilizatzeko

Cartel del photocall galáctico

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

“Star Wars” unibertsoak Erriberako Merkatua hartuko du, autismoari eta asperger-en sindromeari buruz sentsibilizatzeko

Abenduaren 17an, 11:30etik aurrera, Erriberako Merkatuan autismoari eta Asperger en sindromeari buruz sentsibilizatzeko ekitaldi bat egingo da bosgarren urtez. Ekitaldia AprendeTEAk antolatu du, Autismo Espektroaren Nahasteak eta Asperger dituzten Familien Prestakuntza eta Aisiaren Sustapenerako Elkarteak.

“Bilbao Zerbitzuaken oso gustuko dugu ekitaldi hori, gure merkatu ikonikoenean gauzatuko delako. Espero dugu Merkatuko Merkatarien Elkartearen eta 501 Legioaren parte-hartzearekin ekitaldiak bertaratuen igurikimenak gainditzea, sentsibilizazioa handiagoa izan dadin”, aitortu du Yolanda Díezek, Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasuna eta Kontsumoa Saileko zinegotziak.

Jardunaldian, merkatuaren atarian haurrek (familiekin batera) 501 Legioko kideekin argazkia atera ahal izango dute; kide horiek “Star Wars” unibertsoko figurante homologatuak dira, eta photocall batean jarrita egongo dira. Gainera, mahai bat jarriko da AprendeTEAren liburuxkekin. Argitalpen horietan, autismoari eta Asperger-en sindromeari buruzko informazioa emango da, nahasmendu horien inguruan dauden mitoak deuseztatzeko eta egiazko informazioa helarazteko.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Japoniako errezetak datoz Erriberako Merkatura

Sushi y comida japonesa

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Japoniako errezetak datoz Erriberako Merkatura

Urte batzuetatik hona munduan gehien kontsumitzen denetako bat Japoniako sukaldaritza da. Sushia, ramena edo udona Japoniako plater tipikoak ziren garai batean, baina gaur egun mundu osoko jatetxeetako sukaldeetan sartu dira. Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak abendutik aurrera hainbat sukaldaritza-ikastaro eskainiko ditu, milaka urte dituen kultura eta gastronomia hori bilbotarrei gerturatzeko. Klaseak Erriberako Merkatuko bigarren solairuan dagoen Sukaldaritzak Eskolan emango dira, eta erabiliko diren produktuetako asko merkatuko postuetakoak izango dira.

Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Yolanda Díezek parte hartzera animatu ditu herritarrak. «Ikastaroetan Bilbotik milaka kilometrora sortutako plater eta errezetak egingo dituzte ikasleek, baina tokiko produktuak erabiliko dituzte horretarako, gertuko baratzetakoak eta gure itsasoetakoak. Nazioartekoa eta tokikoa uztartuko dira gastronomiarekiko zaletasunarekin eta horren ondorioz, arrakasta handia izango dute ikastaroek”.

Lehenengo ikastaroan bao ogia egingo da, eta datorren ostiralean izango da, abenduaren 9an. Urtarrilean, Gabonetako betekadak igaro ondoren, sushiaren txanda izango da. Ikastaroak bi saio izango ditu, urtarrilaren 19an eta 26an (osteguna). Ostiral horretan bertan, urtarrilaren 27an, ramena izango dugu Sukaldaritza Eskolan, Japoniako sukaldaritzako plater izarretako bat. Amaitzeko, eta plater bakarrarekin konformatzen ez diren guztientzako, otsailaren 7, 14, 21 eta 28an Bilbao Ostalaritza Goi Eskolak Japoniako sukaldaritzari buruzko ikastaro orokor bat emango du.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Erriberako Merkatuko postuek ongi etorria emango diote Gabonetako erosketen hilabeteari

Puesto de pescados, congelados y mariscos de Ana y Guiller

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Erriberako Merkatuko postuek ongi etorria emango diote Gabonetako erosketen hilabeteari

Badator abendua eta, berarekin, Bilboko milaka familia biltzen dituzten Gabonetako bazkari eta afarien garaia. Hiriko Udal Merkatuetako postuak prest daude, senideak eta lagunak harritzeko asmoz euren errezeta eta plater gogokoenak prestatzeko behar dituzten osagaien bila bertara hurbilduko diren bilbotarrak hartzeko.

“Gabonak dira beti lan gehien dagoen garaia, baina, aldi berean, garairik bereziena gure Udal Merkatuentzat. Familiek, erosketak egiteaz gain, elkarrekin egiten dituzte, eta polita da ikustea, askotan, bisita hori konpainian egiten dela”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak.

Izan ere, kalitate eta prezio ezin hobeak dituzten produktuak eskaintzeaz gain, Erriberako Merkatua etxeko txikienekin bisitatzeko leku ezin hobea da, aukera gastronomiko berriak deskubritu ahal izan ditzaten, gustukoen dituzten produktuekin saskia betetzen laguntzen duten bitartean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Gabonetako argien piztuerak Erriberako Merkatura hurbiltzera ere animatzen du

Fachada del Ayuntamiento de Bilbao con el encendido navideño

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko Gabonetako argien piztuerak Erriberako Merkatura hurbiltzera ere animatzen du

Bilbok ongietorria egin die Gabonei urte-sasoi honetan hain esanguratsuak diren argi eta apainduren pizte tradizionalarekin. Hainbat gune, hala nola Kale Nagusia edo Areatza, argi- eta kolore-ikuskizun bihurtzen dira, eta udalerriko kaleetatik paseatzera irteten diren askok Erriberako Merkatuan amaitzen dute eguna, indarrak hartzeko eta hotzetik babesteko. Erriberako Merkatua, hain zuzen, hiriburuko ikonikoena da.

“Pixkanaka, gure udal-merkatuak ere Gabonak “pizten” joango dira. Gabonak erosketak egiteko garai nagusia izaten da, eta espazio horiek ezin konta ahala ideia eskaintzen dizkigute”, adierazi du Yolanda Díezek, Bilboko Udaleko alkateordeak eta Osasuna eta Kontsumoa Saileko zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Osasun eta kontsumo Sailak bat egin du gurutze gorriaren “zure eskubideak jokoan” kanpainarekin

Foto de familia del acto

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Osasun eta kontsumo Sailak bat egin du gurutze gorriaren “zure eskubideak jokoan” kanpainarekin

Bizkaiko Gurutze Gorriak, Gazteen Gurutze Gorriaren bitartez, hasiera emango dio gaur urtarrilaren 4an amaituko den jostailu berria biltzeko “Zure Eskubideak Jokoan” kanpainari.

Helburua Gabon hauetan 5.000 jostailu biltzea da, eta gizarte egoera zaurgarrian dauden familiei jolas eta jostailu berriak, ez-belikoak eta ez-sexistak eskaintzea, pertsona horiekin benetan lan egiteko sistemaren barruan, balioen transmisioaren eta jolas osasungarriaren helburuak bete daitezen. Jolasa umeen oinarrizko eskubidetzat hartzea eta txikienengan sortzen dituen onurak ezagutaraztea funtsezkoa da hainbat erakunderen laguntza duen kanpainan.

Pintxo Solidarioa Erriberako Merkatuan abenduaren 10eko goizean

Horien artean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Bilbao Zerbitzuak-en bidez, Erriberako Merkatuko merkatarien eskutik, Pintxo Solidarioa ekimena antolatuko du datorren abenduaren 10eko goizean. Ekimen horren bidez bildutako diru guztia jostailuak erosteko erabiliko da.

Kanpainaren bilketa-gune, ordutegi eta informazio guztiak Cruz Roja Bizkaia webgunean kontsulta daitezke. Prestatutako bilketa-guneetan jostailuak emateaz gain, dohaintzak eginez ere lagundu ahal izango zaio kanpainari, www.cruzrojabizkaia.org/juguetes helbidean gaitutako ordainketa-kanal digitalaren bidez, 900 104 971 telefono-zenbakiaren bidez, JOSTAILU hitza duen SMSa 38088 zenbakira bidaliz (3 €) edo BIZUMa bidaliz 38061 zenbakira (gutxienez 5 €), entregako gune fisikoetara joan gura ez dutenei dohaintza errazteko. Bildutako diru guztia jostailuak erosteko erabiliko da.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotziak parte hartzeko deia egin du. “Atzo Bilbo argiz bete zen, eta gaur gure itxaropenaren eta ilusioaren bonbilla berezia piztu gura izan dugu hemen. Zuei esker jostailu bat jaso ahal izango duten ume horien alaitasunarekin etxe asko argituko dituen bonbilla hori. Haiek izan behar dute festen eta Athletic eta Bilbao Basket taldeek ere parte hartzen duten jostailuen bilketa masibo honen protagonista eztabaidaezinak”.

Era berean, gogorarazi duenez, “gehiegikeria eta kontsumoa ere ohikoak dira egun horietan. Nire nahia 2023rako gure burua modu osasungarrian zaintzea eta ingurumena eta planeta jagotea da, eta abenduaren 10ean Erriberako Merkatuko merkatarien elkartearekin batera Gurutze Gorriaren alde antolatu dugun Pintxo Solidarioarekin izango gaituzue zain Erriberako Merkatuan. Bide batez, Osasun eta Kontsumo zinegotzi naizen aldetik, beste gomendio bat ere egin behar dut: menuak planifikatu egin behar dira, inguruko merkatuetan erosi, janaria botatzea saihestu…”.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

El alumnado del grado de Diseño de la Escuela de Arquitectura de la Universidad de Navarra expone gran variedad de objetos y obras de diseño en el atrio del Mercado de la Ribera

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduak Erriberako merkatura hurbildu du bere artea

Aste honetan Erriberako Udal Merkatuan erosketak egiteak pizgarria du. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Diseinu graduko ikasleek askotariko objektuak eta diseinu-lanak dituzte erakusgai Merkatuaren atarian, azaroaren 27ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa originalaren barruan.

Ekimena, azaroaren 17tik 27ra egiten den Bilbao Design Week-en barruan dago. Edizio bakoitza diseinuarekin eta sormen-industriekin erlazionatutako lurraldeko eragile askoren lankidetzarekin egiten da, hainbat unibertsitatetako diseinu graduekin, besteak beste, Nafarroako unibertsitatearekin egin den bezala.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak aste osoan zehar luzatuko den erakusketa bisitatzera animatu du jendea, artista eta diseinatzaile gazteei eskerrak emanez, euren lanak ezagutzera emateko Erriberako Merkatua aukeratu dutelako.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Yolanda Díez recoge el Premio a la Mejor iniciativa medioambiental del Concurso de Cementerios de España de 2022

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jaso du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta «Adiós Cultural» aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko zinegotziak balioa eman dio “Bilboko Udalaren estrategiari, udal-hilerriak modernitatera egokitutako zerbitzuaren bertsio berri bat izan daitezen”. Yolanda Díez alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak «Adiós Cultural» aldizkariak Bilboko hilerriari eman dion saria –Ingurumen Ekimen Onenaren atalean- jaso du gaur, Madrilen. Bilboko hilerriak hirugarren saria ere eskuratu du Jarduera Publiko Onenaren kategorian. Yolanda Díezek, hunkituta, adierazi du “nire esker ona agertu nahi dut sari honengatik, ilusio handiz jaso baitut Bilboko Udaleko alkateorde naizen aldetik, baina aldi berean, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko eta, baita Bilbao Zerbitzuak erakundearen talde osoaren ordezkari naizen aldetik; esan gabe doa aitortza hau eurentzat dela. Nire poza agertu nahi dut denon aurrean, nire lantaldean dena ematen duten profesionalak daudelako, eta gauzak ondo egiten direnean, eta Bilbon ondo egiten ditugu, saria dutelako”. Bilboko Udaleko alkateordeak Bilboko Udalaren estrategia nabarmendu du, alegia, udal-hilerriak ulertzeko eta eraldatzeko estrategia, hain konnotazio handiak dituzten espazioak izanik, modernitatera egokitutako zerbitzuak ematen dituztelako, hau da, “bizitzaren eta heriotzaren kontzeptu berrietara egokitua”. Estrategia hori funtsezko helburu hauetan laburbildu du: hilerrien interes historikoa, soziala, ingurumenaren arlokoa, artistikoa eta ondare-interesa aitortzea; bizi izan zen jendearen tokitzat aldarrikatzea, bizitzaz eta oroitzapenez betea; uriaren atal garrantzitsua, kontserbatu eta balioa eman behar zaiona; herritarrak jabearaztea hilerrietan ondare garrantzitsua dagoela, eta heriotzaren kontzeptua desdramatizatzea, bizitzaren zikloa baita; eta, nola ez, baliabide turistiko gisa duen ahala sustatzea.

Ingurumen Ekimen Onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat ere eman dio Bilboko hilerriari: hirugarren saria Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu zuen, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Yolanda Díez visitando el Cementerio de Bilbao

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Bilboko hilerriak ingurumen-ekimen onenaren saria jasoko du Madrilen

Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Adiós Cultural aldizkariak antolatutako Espainiako Hilerrien Lehiaketako Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak datorren martitzenean, azaroak 22, jasoko du Bilboko Udal Hilerriak jaso duen saria, Adiós Cultural aldizkariak antolatutako 2022ko Espainiako Hilerrien Lehiaketaren epaiaren ondoren. Bilboko Udal Hilerriak Ingurumen Ekimen Onenaren kategorian lehen postua lortu du eta Jarduera Publiko Onenaren atalean hirugarrena. Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak.

“Bilboko Udala, Osasun eta Kontsumo Saila eta Bilbao Zerbitzuak pozik eta eskertuta sentitzen gara, baina, batez ere, harro sentitzen gara aitorpen honetaz, Bilboko hilerriaren interes historiko, sozial, artistiko eta ondarezkoa eta uriburuan daukan trakzio-gaitasuna saritzen baititu” adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak, azaroaren 22an Madrilen sariak jaso baino egun batzuk lehenago.

Asturias, Bilbo, Kantabria, Redondela eta Valentzia izan dira beren ortu santuen berezitasunagatik saritutako udalerri eta eskualdeak. Bilbao Zerbitzuak erakundeak Bilboko Udal Hilerria aurkeztu zuen Espainiako 2022ko Hilerriak Lehiaketan, hiru hautagaitzatan: Monumenturik Onena, COVID-19aren osasun-krisialdian hildakoen memorialagatik; Ingurumen Ekimen Onena, eguzki-plakak instalatu direlako eta errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtu direlako urte amaierarako; eta Jarduera Publikorik Onena, uda honetan gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik.

Ingurumen ekimen onenaren lehen saria

Epaiaren arabera, Bilboko Udal Hilerria bat dator uriko ingurumen-estrategiarekin, CO2ren arloan neutrala izateko, klima-aldaketaren aurrean erresilientea izateko eta ingurumen-kalitatean osasungarria izateko erronka betetzeko. Horretarako, eguzki-plaka fotovoltaikoak instalatu ditu eta, 2022aren amaieran, errekuntza-bidezko ibilgailu guztiak ibilgailu elektriko bihurtuko ditu.

“Bilboko hilerria erabat jasangarria izatea lortu du Bilbao Zerbitzuak erakundeak”, azpimarratu du Yolanda Díez alkateordeak. Jarduera hau nitxoen hamar eraikinen teilatuetan eta hilerriko langileen aldagela-eraikineko bi isurialdeko teilatuan egin da. Hain zuzen ere, instalazioa autokontsumo erregimenean dabil, sare elektrikoari konektatuta. Hau da, soberan geratzen den energia sarera sartzen da, eta horrela konpainia elektrikoaren fakturan soberakinak konpentsatzen dira. Hala, Bilbao Zerbitzuak erakundeak soberan sortutako energiaren etekinak eskuratzen ditu, kontsumorako beharrezkoa ez bada.

Bigarren fasean, Bilbao Zerbitzuak erakundeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko 4 puntu jarriko ditu: haietako bi bisitariek erabiltzeko, eta beste biak hilerriko mantentze-lanetako ibilgailuentzat. Era berean, kontratazio-prozedura bi hasi ditu, gaur egungo errekuntza-bidezko ibilgailuen flotaren ordez ibilgailu elektrikoak erabiltzeko. Ingurumen- eta jasangarritasun-neurri horiek guztiek irabazi dute Espainiako hilerrien artean Ingurumen Ekimen Onenaren kategoria.

Jarduera publiko onenaren hirugarren saria

Epaiak beste sari bat eman dio Bilboko hilerriari, eta hirugarren saria eman dio Jarduera Publiko Onenaren kategorian, uda honetan, zehazki uztailean, gauez egindako bisita gidatu eta antzerti-formakoengatik. Castro Urdialesko (Kantabria) Ballenako hilerria lehen saria lortu badu ere, kategoria horretan Valentziako hilerriak zeuden, bigarren postua eskuratu dutenak, bai eta Reus eta Bilboko hilerriak ere, beren ekimen publikoekin hirugarren postuan geratu direnak.

Bilboko Hilerrian ehun bat pertsona bildu ziren uztailean, eta ordu eta erdian zehar, gutxi gorabehera, aukera izan zuten udal-hilerria ezagutzeko antzezpenez lagundutako ikustaldi batean; Bilbao Zerbitzuak erakundeak antolatu du, Bizkaiko Arte Elkartearekin lankidetzan. Ikustaldia beste kultur jarduera bat da, Bilboko udal-hilerria ezagutarazteko eta kulturaren, historiaren eta artearen, paisaiaren eta hileta-kulturaren aldetik hilerria zer ondare baliotsua den agertzeko egiten ari diren kultur jardueren artean.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Cartel de la Romería organizada por Bilbao Musika Eskola

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeriaren erritmoan iritsiko dira Erriberako Merkatura

Santa Zeziliaren oihartzunak erromeria moduan iritsiko dira Erriberako Udal Merkatura azaroaren 23an, 19etan, Bilbao Musika Eskolaren eskutik, pieza herrikoi eta tradizionalak interpretatuko dituen eskolako fanfarrearen eskutik, hain zuzen ere. Aukeratutako kantu dantzagarrien errepertorioak, zalantza barik, Merkatuan egiten den erosketa animatuko du. Ikastetxeko dantza tradizionaleko ikasleak ere bertaratuko dira, ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure udalerrietako plazetan aspalditik egiten dena moduko erromeria egiteko.

Hilaren 24an, 18:00etan, Bilbao Musika Eskolak txistularien kalejira egingo du Alde Zaharrean zehar, eta kalejira hori Erriberako Merkatuan azken abesti pare bat interpretatuz amaituko da.

Izan ere, musikaren gremioa ospakizunetan dago hilabete honetan. Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna da, euren zaindaria, eta aste horretan Euskadi osoko musika eskolak kalera ateratzen dira, EHMEk (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) antolatutako Musikalean programaren barruan. Gainera, aurten, Musikalean asteak Euskaraldiarekin bat egingo du, eta, beraz, ekitaldiek euskara babestearen osagai erantsia dute.

“Zalantzarik gabe, gastronomia eta musika konbinazio oso gurea da, oso bilbotarra. Bilbao Musika Eskolak Erriberako Merkatuan egiten duen geldialdi hau, gainera, erosketa egiteko pizgarri bat da, hurbiltzeko eta arratsalde atsegin batez gozatzeko aitzakia”, Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumo zinegotziak animatzen duenez.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

Suber Dúo

EU | ES

2026ko martxoaren 01a, igandea

Hasiera          Web mapa          Kontaktua      Salaketen kanala

2026ko martxoaren 01a, igandea
2026ko martxoaren 01a, igandea

Suber bikoteak kontzertua emango du Bilboko hilerriko kaperan azaroaren 20an, igandean

12etan izango den emanaldia, Bilbao Zerbitzuak-ek Hiriko hilerri nagusia ikusarazteko eta dinamizatzeko urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago.

Bilboko Udal Hilerriko Kaperan Iñaki Bermudezek eta Adam Sugak osatutako Suber bikotearen emanaldia izango da datorren igandean, azaroaren 20an, 12etan. Errezitaldia Bilbao Zerbitzuak-ek urtean zehar eskaintzen duen kultur jardueren programaren barruan dago. Programa horren helburua jendea erakartzea eta Hiriko kanposantu nagusiaren arte eta ondare balio handia ezagutzera ematea da.

Iñaki Bermudez, Sopelako bizilaguna, saxofoi jotzaile gaztea da, eta bakarlari gisa duen jarduera ganbera musikarekin uztartzen du. Yamaha Music Europe artista, Dáddario Woodwinds familiako kide eta JLV Pariseko artista, Adam Suga pianojolearekin batera arituko da. Bruselan elkartu ziren, elkar ezagutu zuten eta musika ulertzeko moduek bikotea osatzera eraman zituen. Igande honetan, azaroaren 20an, Bilboko Udal Hilerriko Kaperak egingo die harrera, euren lana Bilboko ikus-entzuleei hurbiltzeko.

“Beti da atsegina hainbeste historia biltzen duen Bilboko Hilerriko Kaperan batzea eta berriro topatzea, oraingo honetan, Bilboko Udal Hilerriaren balio artistiko eta ondare handia ezagutarazteko asmoz urtean zehar eskaintzen ditugun kultur jardueren programaren barruan ilusio bereziz itxaroten genuen topaketarako”, adierazi du parte hartzeko Yolanda Díez alkateorde eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotziak.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019