Bilbao Zerbitzuak hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketarako motorrak berotzen ari da

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak hilerriko aire zabaleko pintura azkarreko lehiaketarako motorrak berotzen ari da

Gero eta hurbilago dago. Datorren ekainaren 4an, pinturaren eta artearen zale amorratuek hitzordua dute Bilboko Udal Hilerrian. Aire zabaleko pintura azkarreko I. lehiaketa egingo da, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko leku enblematikoaren kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoa sustatzeko eta balioesteko antolatua. Lehiaketa 9:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek bost ordu izango dituzte lanak egiteko. Parte-hartzaileek ekainaren 3ko 12:00ak arte eman ahal izango dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, interesdunek Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete lehiaketaren oinarriak.

“Aire zabaleko jardueraz gozatu nahi dugu, eta parte-hartzaileek panoramaz goza, euren lanetan gure udal-hilerriko arkitektura eta paisaia arloetako ikuspegi ederrak islatzen dituzten bitartean”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko alkateorde eta Osasun eta Kontsumoko Zinegotziak. Jatorrizko asmoa lehiaketa aire zabalean egitea bada ere, eguraldiak laguntzen ez badu Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

Pintura klase magistrala eta soinu poetikoak

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa Hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marraztera egongo da bideratuta.

Gainera, eguerdiko 12:00ak aldera, Kaperak, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak une horretarako aukeratutako 15 poemen poesia errezitaldia jasoko du. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistak arituko dira. Aurreikuspenen arabera, ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango du.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko I. Lehiaketa deitu du ekainaren 4rako hilerrian

Cartel del Concurso de pintura al aire libre

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek aire zabaleko pintura lasterreko I. Lehiaketa deitu du ekainaren 4rako hilerrian

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki udal kanposantuko monumentu-, arte- eta ondare- alderdiak nabarmentzen dituztenak.

Inskripzioak ekainaren 3ko 12ak arte egin ahal izango dira Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean.

Jardunaldia beste jarduera batzuekin osatuko da; besteak beste, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura klase bat eta 12:00etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Bilbao Zerbitzuak-ek ekainaren 4an, larunbatean, Bilboko Hilerriko Aire Zabaleko Pintura Lasterreko I. Lehiaketa antolatu du udal kanposantuari kolorerik onenak ateratzeko. Parte-hartzaileek denbora nahikoa izango dute euren irudimena askatzeko, 9:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Dena den, jardunaldia jarduera gehiagorekin osatuko da, aipagarrienen artean, bertaratzen diren pertsona guztientzako pintura-klase magistral bat eta eguerdiko 12:00etan Kaperan eskainiko den poesia errezitaldia.

Parte-hartzaileek ekainaren 3ko 12:00ak arte eman beharko dute izena Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalean. Halaber, lehiaketaren oinarriak Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsulta eta deskarga ditzakete interesdunek.

Lehiaketak hil-artearekin zerikusia duten margolanik onenak sarituko ditu, bereziki monumentuekin, artearekin, paisaiarekin eta alderdi bereziekin erlazionatutakoak, bai eta hil-sinbologia eta ondare-balioa eta Bilboko udal hilerriko esparruan nagusi den bake eta harmonia sentsazioa nabarmentzen dituztenak ere. Lehiaketa Hilerri osoan zehar egingo den arren, Bilbao Zerbitzuak-ek artearen ikuspegitik leku onenak identifikatuko ditu, artistei ikuspegia errazteko. Eguraldiak laguntzen ez badu, lehiaketa Hilerriko Klaustroko galeriara eramango da.

“Hilerriko I. Argazki Lehiaketa arrakastatsuaren ondoren, beste hitzordu batekin animatu gara, oraingo honetan pintzelekin, parte-hartzaileek guk bezainbesteko ilusioa izango dutelakoan. Ziur gaude gure hilerri dotoreari beste ikuspegi batzuetatik begiratzen lagunduko digula, eta haren aberastasun artistiko, kultural, historiko-artistiko, paisajistiko eta hiletakoari balioa emango diola”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak.

Teknika librea

Lehiaketa edozein motatako pintura-tekniketara dago irekita: olioa, akrilikoak, akuarelak edo teknika mistoak. Ez da onartuko argazki-tekniken edo teknika digitalen bidez egindako lanik, ez akaberan, ez argazki bat kopiatuz egiten dena ere. Izan ere, lehiaketaren helburu nagusietakoa parte-hartzaileek euren lana jatorrizko elementuaren aurrean aire zabalean egitea da.

Formatua librea izango da, eta lanen gutxieneko neurria 80×60 zentimetrokoa; akuarela bada, gutxieneko neurria 50×30 zentimetrokoa izango da. Euskarriak zurrunak izango dira edo bastidore gainean muntatuko dira (taula edo mihisea), eta inprimazioa kolore bakarrekoa izango da, zuria edo kolore uniformekoa, testurarik gabea, laua eta zurruna. Papera eta kartoi mehea erabili ahal izango dira akuarela edo antzeko teknikak erabiliz gero, eta horiek ere euskarri zurrunaren gainean emango dira. Euskarriak zigilatu eta zenbakitu egingo dira, segurtasun-neurri gisa, lehiaketaren egunean bertan, 08:45etik 09:15era, Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan.

Lehiaketaren metodologia

Parte-hartzaile bakoitzak instalazioetan bertan egindako obra bakarra entregatuko du, sinatu barik. Lehiatzaileak obra bakoitzari eman gura dion izenburua adieraziko du, edo, hala badagokio, katalogoan sartzeko testua (gehienez 20 hitz, euskaraz, gaztelaniaz edo ele bitan), lehiaketaren egunean bertan Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan horretarako emango zaion dokumentuan. Lehiaketa amaitzean dokumentu hori lehiaketaren antolatzaileek emango dioten gutun-azal itxian sartu eta entregatu beharko du. Egileek geroago sinatuko dituzte saritutako lanak, sariak eman ondoren.

Lanak zuzenean entregatuko dira Kaperan, 13:30etik 14:15era bitartean. Obrarekin batera, lehiaketa egiten den egunean hilerrian aurkezten den unean parte-hartzaile bakoitzari eman zaion gutun-azala entregatu beharko da, itxita. Gutun-azal horretan egilearen datuak (izen-abizenak, helbide osoa, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa) eta egindako obraren izenburua jasoko dira.

Epaimahaiak ez du onartuko inskripzioa gauzatzeko unean parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan gehienez ere lan argitaragabe eta original bat aurkezten duela egiaztatzeko euskarrian jarri den zigilua ez duen obrarik. Lan hori ezin izango da lehiaketa egin baino lehen beste modu batean sortutakoa izan. Parte-hartzaile bakoitzak bere obra sortzeko behar dituen material eta baliabide guztiak eraman beharko ditu, astoa, aulkia, margotzeko produktuak, etab. Kutsadura-ondoriorik ez izateko, parte-hartzaile bakoitzak pinturak edo disolbatzaileek sortutako edo baztertutako hondarrak edo hondakinak jasotzeko material egokia ere eraman beharko du, eta ez ditu horiek txorkoetan, estoldetan eta abarretan botako, eta Bilbao Zerbitzuak-ek horretarako jarriko dituen garbiguneetan utziko ditu.

Hiru sari

  • Lehen saria, 1.000 eurokoa.
  • Bigarren saria, 500 eurokoa.
  • Hirugarren saria, 250 eurokoa.

Irabazleez gain, aurreko sariren bat lortzen ez duten lehiakideek euren lana laga ahal izango dute, saritutako lanekin batera, Bilbao Zerbitzuak-ek adierazitako egunean eta lekuan egingo den baterako erakusketan erakutsi ahal izateko.

Aukeratu gabeko obrak ekainaren 17a baino lehen eraman beharko dira, 09:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Bestela, ulertuko da egileak behin betiko uko egiten diola jasotzeari eta horren gaineko edozein eskubide erabili ahal izateari. Eraman ez diren obrak suntsitu ahal izango dira, eta ez dira inolaz ere Bilbao Zerbitzuak-en funts artistikotzat hartuko.

Poesia atzean

Egun horretan bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoak pintura-klase magistrala emango du, bai lehiaketan parte hartzen duten margolarientzat, bai bat egitera animatzen diren kanpoko pertsonentzat. Saioa hilerriko panteoietako estatuak arkatzez edo ikatzez esku hutsez marrazten ikastera egongo da zuzenduta.

Gainera, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak poesia errezitaldia eskainiko dute Kaperan. Irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek hainbat musika-pieza joko dituzte. Ekitaldiak 55 minutuko iraupena izango duela aurreikusten da.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko hilerria, Netflixek ekainean estreinatuko duen “Intimidad” serie berriaren agertokia

Carátula de la serie Intimidad ofrecida por Netflix

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilboko hilerria, Netflixek ekainean estreinatuko duen “Intimidad” serie berriaren agertokia

Bilboko udal Hilerria Netflixek ekainean telebista-pantailetan estreinatuko duen “Intimidad” telesail berriaren agertokietako bat da. Laura Sarmiento eta Verónica Fernándezek sortutako telesaila grabatzeko hainbat gune laga zituen Bilbao Zerbitzuak-ek zenbait egunez. Zortzi kapitulu horiek 20 astez filmatu dira Bizkaiko 90 lekutan.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotzi Ordezkariak adierazi duenez, “beti da ilusionagarria proiektu garrantzitsuetan parte hartzea, zinemak, telebistak eta bestelako euskarriek maite duten Bilboko udal-hilerri ospetsuaren bidez, kasu honetan bezala”.

Itziar Ituño, Patricia López Arnaiz, Verónica Echegui, Ana Wagener, Emma Suárez eta Yune Nogueiras dira ekoizpenaren protagonistak, eta emakume politiko baten bideo sexual baten filtrazioak haien bizitzetan eragina izan duten lau emakumeren istorioa kontatzen du. Garai berriek sortzen duten babesgabetasunari buruzko seriea da, ikuspegi feministatik ikusita.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” lanak irabazi du Bilboko hilerriko I. Argazki lehiaketa

Los premiados y la Concejala Yolanda Díez posando en el balcón del Ayuntamiento

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” lanak irabazi du Bilboko hilerriko I. Argazki lehiaketa

Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari egokitu zaio, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

Saritutako lanak katalogo birtual batean egongo dira ikusgai, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean.

Begoña Guillén Monteroren “Itxaropenik eza” argazkiak irabazi du Bilboko Udal Hilerriko I. Argazki Lehiaketaren lehen saria. Lehiaketa joan den apirilaren 23an egin zen, Bilbao Zerbitzuak erakundea Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean egiten ari den Bilboko udal hilerriko kultur programazioaren barruan, eta 25 pertsonak hartu zuten parte. Bigarren saria Eduardo López Arceoren “Txoria txori” irudiari eman diote, eta hirugarrena Jesús Ángel Esteras Lópezen “Zerua laztantzen” lanari.

“Lehiaketari esker, Bilboko udal Hilerria parte hartu duten argazkilarien objektibotik ezagutu ahal izan dugu, eta irudi horiek are ederrago egiten duten xehetasun asko eman dizkigute. Helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Hilerriko kultura eta ondarea sustatzea zen, argazkigintzaren bidez, adierazpen artistiko gisa, eta obren kalitatea ikusita lortu dugula ematen du”, adierazi du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Zinegotziak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak osatu dute epaimahaia, eta eurekin batera Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-eko zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Era berean lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea

Sariak apirilaren 29an, ostiralean, banatu ziren Bilboko Udaletxean, eta obrak astebetez egongo dira ikusgai Erriberako Merkatuko kartel digitaletan, astebetez, eta Bilbao Zerbitzuak elkartearen webgunean. Gainera, lehiaketaren oinarrien arabera, saritutako argazkiak eta dohaintzan emandakoak Bilboko hilerrian ere jarriko dira ikusgai, Santu Guztien kultur programazioan.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Amen omenezko ekitaldia maiatzeko lehen igandean

Cartel del evento homenaje a todas las madres

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Amen omenezko ekitaldia maiatzeko lehen igandean

Ekitaldia maiatzeko lehen igandean, maiatzaren 1ean, izango da, 12:00etan, Bilboko udal Hilerriko Kaperan. Ekitaldi horrekin, Bilbao Zerbitzuak-en helburua, Amaren Egunaren ospakizunaren bidez, familiak maite dituzten guztiekin batera egon ahal izatea da, bake eta lasaitasun giroan, jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzeko eta gure maiteekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea zein garrantzitsua den ikusteko.

Ekitaldia poesia errezitaldia izango da. Emanaldia Bidane Txopitearekin, 4kote emakumezkoen laukotea, batera egingo da. Gainera, txiribitaz eta askotariko lorez osatutako 150 lore sorta emango zaizkie ekitaldira doazenei, izakinak agortu arte.

Bizkaiko Elkarte Artistikoaren hiru rapsodak irakurriko dute poesia, eta 40 minutu ingurutan ekitaldi horretarako aukeratutako 15-18 poema errezitatuko dituzte.

Poesia irakurketa honekin batera, Bidane Txopitea 4kote emakumezkoen laukoteak 15 minutu inguruko musika errezitaldia eskainiko du.

Ekitaldia zuzenean emango da oso-osorik, eta gura denean ikusi ahal izango da Bilbao Zerbitzuak-en youtubeko kanalaren bidez.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak-ek “Bilboko udal hilerria” I. Argazki lehiaketaren epaia jakitera eman du

Desesperanza, obra ganadora del concurso

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak-ek “Bilboko udal hilerria” I. Argazki lehiaketaren epaia jakitera eman du

Lehiaketa 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, egin zen, 8:30etik 13:30era, hilerria irekita dagoen ordutegian, Bilbao Zerbitzuak-ek Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan prestatu duen Bilboko udal Hilerriko 2022ko kultur programazioaren barruan.

Bilboko udalerriko kultur politikaren barruan, lehiaketaren helburua kultur sorkuntza bultzatzea eta Bilboko udal hilerriko kultura eta ondarea sustatzea da, argazkigintza adierazpen artistiko gisa erabiliz. Bilbao Zerbitzuak-ek deitutako lehiaketan 25 pertsonak hartu dute parte, 7 emakumek eta 18 gizonek, 31 pertsonak eman dute izena.

Begoña Guillén Montero-ren “Desesperanza” lanak jaso du lehen saria; bigarren saria, berriz, Eduardo López Arceo-ren “Txoria txori” izeneko lanak jaso du, eta hirugarrena, Jesús Ángel Esteras López-ren “Acariciando el cielo” lanak.

Argazkigintzan ospe eta izen handia duten pertsonek osatu dute epaimahaia, Ignacio Pérez El Correoko argazkilariak eta Óscar González DEIAko argazkilariak eta baita Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Bilbao Zerbitzuak erakundeko presidenteak eta José Antonio Fernández Entitateko Zuzendariak ere.

Epaimahaiak “originaltasuna, kalitate teknikoa eta estetikoa, sentsibilitatea, gaitasun kritikoa eta komunikatiboa, eta proposatu zen Bilboko udal Hilerriko heriotzaren inguruko artea esanahirik zabalenean gaira egokitzen jakitea” baloratu ditu. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lanen maila altua nabarmendu du, sarituez gain. Horren ondorioz oso zaila izan da azken erabakia hartzea eta, azkenik, larunbateko 18:45ean gertatu da.

Laster emango da jakitera noiz banatuko zaizkien sariak sarituei eta non erakutsiko diren saritutako lanak katalogo digital batean. Katalogo hori Bilbao Zerbitzuak-en webgunean egongo da eskuragarri.

Poesia eta musika klasiko errezitaldia

Horrez gain, eguerdiko 12:00etan, poesia eta musika klasikoaren zaleak Kaperan egin den poesia errezitaldian izan dira. Bertan, Bizkaiko Elkarte Artistikoko kide diren María José Domínguez, María Blanca Tinquero eta José Ramón López rapsodek ekitaldirako hautatutako euskal poeten 18 poema errezitatu dituzte. Aukeratutako poeten artean Javier de Bengoetxea, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Gabriel Celaya egon dira, besteak beste.

Poesiaren irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek, Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertuaren Adagioa, Johann Pachelbelen Canon eta Luigi Boccheriniren Madrilgo kaleetako Serenata interpretatuko dituzte, besteak beste.

Amaren Egunaren ospakizuna

Maiatzaren 1ean, maiatzeko lehen igandean, 12:00etan, Amaren Eguna ospatuko dugu Bilboko udal Hilerrian, helburu batekin: familiak maite dituzten guztiekin batera egon ahal izatea da, bake eta lasaitasun giroan, jada ez dauden ama guztiak gogora ekartzeko eta gure maiteekin egotea eta merezi duten maitasuna ematea zein garrantzitsua den ikusteko.

Horretarako, amei eta abesbatzen musikari eskainitako poesia errezitaldia egingo dugu, 1945etik margolariak, poetak, rapsodak eta artea maite duten kide ugari biltzen dituen Bizkaiko Elkarte Artistikoaren, Bilbon egoitza duen Bizkaiko lehen kultur elkartearen, eskutik.

Eta 4kote emakumeen abesbatzak hartuko du parte Edurne Eguiaren, Bidane Txopitearen, Iratxe Uribelarrearen eta Igone Amestiren ahotsekin.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilbao Zerbitzuak argazki lehiaketa deitu du apirilaren 23rako Bilboko hilerrian

Cartel del recital y concurso de fotografía

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilbao Zerbitzuak argazki lehiaketa deitu du apirilaren 23rako Bilboko hilerrian

12etan poesia eta musika klasiko errezitaldia ere egingo da Kaperan

Bilbao Zerbitzuak Bilboko Hilerriko kultura eta ondare arkitektonikoa, artistikoa eta paisajistikoa sustatu eta balioetsiko ditu, apirilaren 23an udal kanposantuan egingo den argazki-lehiaketaren bidez. Lehiaketa 9etan hasiko da eta goiz osoan zehar luzatuko da, 14ak arte.

Lehiaketak Bilboko udal Hilerriarekin zerikusia duten argazkirik onenak sarituko ditu, irudiaren bidez kanposantua sustatzeko eta goratzeko helburuarekin.

Lehiaketan adinez nagusi den edozeinek hartu ahal izango du parte, bai zaleak bai profesionalak, nazionalitatea edo bizilekua edozein dela ere, baldin eta Bilbao Zerbitzuak-ekin lan-harremanik ez badu.

Parte-hartzaileek apirilaren 22ko 10ak orduko eman beharko dute izena, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren edo info@zbk.bilbao.eus helbidera bidalitako mezu elektronikoaren bidez, eta gehienez ere bi lanekin lehiatu ahal izango dira. Argazkiak 2022ko apirilaren 23an, larunbatean, atera beharko dira, 9etatik 14etara.

Gaia hilobi-arteari buruzkoa izango da, horren adierazpenik zabalenean, monumentuei, paisaiari eta berezitasunei, hilobi-sinbologiari eta ondare-balioari garrantzi berezia emanez, bai eta Bilboko Udal-hilerriko esparrua betetzen duen bake- eta harmonia-sentsazioari ere.

Informazio gehiago gura izanez gero, interesatuek Bilbao Zerbitzuak-en webgunean kontsultatu eta deskargatu ditzakete lehiaketaren oinarriak: https://bilbaozerbitzuak.bilbao.eus/

Eguerdiko 12etan, poesia eta musika klasikoa maite dutenek Kaperan Bizkaiko Elkarte Artistikoaren eskutik egingo den poesia errezitaldira joateko aukera izango dute. Halaber, zuzenean jarraitu ahal izango da Bilbao Zerbitzuak-en YouTube kanalaren bidez. Ekitaldirako aukeratutako euskal poeten 18 poema errezitatuko dira. Aukeratutako poeten artean Javier de Bengoetxea, Blas de Otero, Gabriel Aresti eta Gabriel Celaya daude, besteak beste. Ahotsak María José Domínguez, María Blanca Tinquero eta José Ramón López rapsodek jarriko dituzte.

Poesiaren irakurketarekin batera, Zuriñe De Diego (biolina) eta Miren De Diego (biola) artistek, Joaquín Rodrigoren Aranjuezko Kontzertuaren Adagioa, Johann Pachelbelen Canon eta Luigi Boccheriniren Madrilgo kaleetako Serenata interpretatuko dituzte, besteak beste.

Bilbao Zerbitzuak-etik tokiko kultura eta ondarea sustatzen lagundu gura dugu; horregatik, Argazki Lehiaketa honen deialdia egin dugu, gure Hilerria irudiaren bidez sustatzeko eta goratzeko. Horrez gain, Bizkaiko Arte Elkartearen eskutik, euskal poeten poesia-emanaldia eta musika klasikoa ere eskainiko dugu. Bizkaiko kultur elkarte horrek Bilbon du egoitza, eta 1945az geroztik margolariak, poetak, rapsodak eta artea maite duten bazkide ugari biltzen ditu. Eurekin batera, Espainiako panorama artistiko instrumentalean ibilbide nabarmena izan duten Bilbao Bel Canto String Duet taldeko Zuriñe de Diego (biolina) eta Miren de Diego (biola) musikariak arituko dira”, azaldu du Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzi delegatuak.

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Bilboko Hilerriak Klaustrorako sarrera birmoldatu eta irisgarritasuna hobetu du

Rampas de acceso a la capilla del Cementerio de Bilbao

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Bilboko Hilerriak Klaustrorako sarrera birmoldatu eta irisgarritasuna hobetu du

Bilboko Hilerria Hiriak duen espaziorik preziatuenetakoa da, ez bakarrik arkitekturari dagokionez, baita historiari eta paisaiari dagokienez ere, aberastasun artistiko handia izateaz gain. Hala ere, duen antzinatasunarengatik eta bisitatzen duten pertsona-kopuruarengatik, denborak aurrera egin ahala instalazioak hondatuz joan dira, eta Hilerriko espazioetarako irisgarritasuna izan da gehien kaltetu den elementuetako bat. Horregatik, Bilbao Zerbitzuak hainbat hobekuntza-jarduera egiten ari da modu mailakatuan.

“Balio handiko obrak dira, oinez joatea erraztu eta arazoak saihestu gura dituztelako, batez ere mugitzeko gaitasun txikiagoa izan dezaketen pertsonengan pentsatuta”, azaldu du Yolanda Díez Bilbao Zerbitzuak-eko Presidente, Bilboko Alkateorde eta Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak.

Hain zuzen, aurten Klaustrorako edo Galeriarako sarbidea hobetu da, egungo eskailerak gainditzeko eta gurpil-aulkiak, umeen orgatxoak eta mugikortasun urriko pertsonak errazago sartzeko, oztopo arkitektonikoak kenduz. Horretarako, espaloia handitu egin da, batez beste 1,80 metroko zabalerara iritsi arte, eta Klaustrora atzeko aldetik iristeko moduko ibilbidea egokitu da. Horrez gain, kalearen alde bakoitzean beherapena egin da, eta Kaperaren alboetan bi arrapala egin dira jarduketa osatzeko.

Kaleak Klaustroarekiko zuen desnibelari dagokionez, bi arrapala egokituren bitartez salbatu da. Arrapala horiek bi tartetan banatuta daude, metro eta erdiko gutxieneko zabalera duen eskailera-buru batez bereizita, eta lauza irristagaitz batean bukatuta, erorketak edo labankadak saihesteko. Babes moduan, alboetan, arrapalek altzairu herdoilgaitzezko baranda bana dute. Horrela, ibilbide egokitua sortu da Klaustrora iristeko, oztopo arkitektonikoak kenduz. Jarduketak, batez ere, adinekoen edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonen beharrei erantzuten die, hemendik aurrera Klaustrora modu erosoago eta seguruagoan sartu ahal izango direlako.

Gogorarazi behar da, lehen fasean, ibilgailuen sarrerak eta aparkalekuak, Errausketa-labeak, Biltegiak eta bulegoetarako sarbideak mugatutako eremuaren irisgarritasuna hobetu zela, espaloiak zabalduz, espaloietako pasabide naturalak jaitsiz eta Hilerriko erdiko gunea edo sarrera nagusia farolen bidez argiztatuz.

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Iñigo Urkullu Lehendakariak biktimen familia-memoriaren ondarea aitortu du, gaur egun, euskadiren memoria demokratiko bihurtua

Lehendakari, Alcalde de Bilbao y Consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales de Gobierno Vasco

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Iñigo Urkullu Lehendakariak biktimen familia-memoriaren ondarea aitortu du, gaur egun, euskadiren memoria demokratiko bihurtua

Fuente: Irekia

  • Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da 1936-1945 urteen artean demokraziaren alde egiteagatik exekutatutako pertsonak omentzeko ekitaldian, Bilboko Vista Alegre hilerrian.
  • Gerra Zibilean eta gerraostean exekutatutako biktimen 300 senide baino gehiagoren aurrean egin du aitortza
  • Gogoraren ikerketaren arabera, 2.194 pertsona exekutatu zituzten aldi horretan, erdia inguru zibilak, horietatik, 60 emakumeak eta 2.134 gizonezkoak
  • Exekutatuen zerrenda osoa kontsultatzeko: https://labur.eus/bgckw
  • Bi plaka zabaldu dira, Bilboko hilerrian bertan fusilatu eta lurperatutako, 523 pertsonen izenekin
 Iñigo Urkullu Lehendakaria Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Institutuak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Gerra Zibilean eta gerraostean (1936-1945) demokrazia defendatzeagatik exekutatutako pertsonei egiten dieten omenaldiaren buru izan da. Gaur eguerdian Bilboko Vista Alegre hilerrian egindako ekitaldian Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan ditu berarekin. Beatriz Artolazabal sailburua, Memoriaren arloko arduraduna, Jose Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Monika Hernando arloko zuzendariarekin batera joan da, baita Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren Institutuko zuzendariarekin ere. Era berean, Juan Mari Aburto alkatearekin batera, Gonzalo Olabarria Bilboko Kultura zinegotzia eta Yolanda Díez Bilboko Osasun eta Kontsumo zinegotzia izan dira. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Josu Erkoreka eta Idoia Mendia lehendakariordeak, eta Olatz Garamendi, Gotzone Sagardui, Pedro Aspiazu eta Iñaki Arriola sailburuak izan dira. Ekitaldiara, honako hauek ere bertaratu dira: Ana Otaduy, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea; Iñigo Iturrate, Julen Arzuaga, eta Jon Hernandez, legebiltzarkideak eta Gogora Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluko kideak; Ion Grambra, Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendaria Gipuzkoako Foru Aldundian eta Francisco Etxeberria, auzitegiko medikua, biak ere Gogorako Kontseiluko kideak; Esther Apraiz, Derioko alkatea; eta Igotz Lopez, Zamudioko alkatea eta memoria historikoko elkarteek hainbat kide. Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilean eta gerraostean exekutatutako pertsonak omendu ditu gaur, eta biktima horien 300 senideren aurrean egin du. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Gerra Zibilean Euskadin hildako biktimei buruz egindako ikerketan oinarrituta, 2.194 pertsona exekutatu dira, erdia inguru zibilak, horietatik 60 emakumeak dira, eta 2.134 gizonak. Familien memoriari esker ona eta aitzatespena Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu du hitza eta, lehenik eta behin, eskerrak eman dizkie familiei Gerra Zibilean eta gerraostean hildako biktima guztien “izen ona, duintasuna eta oroimena gordetzeagatik”. Aurrerantzean, gaineratu du, “familia-memoria hori gizarte-memoria bihurtzen da, zuen senideak Euskadiko memoria demokratikoaren parte dira”. “Kausa justua defendatu zuten: askatasuna, beren herrialdearen defentsa eta autogobernua, justizia soziala, printzipio eta balio demokratikoak”. Eta gehitu du: “Gaur, beste behin, ozen eta argi esaten dugu: bidegabeki hil zituzten”. “Dena eman zuten, gaur beren duintasuna aitortu, omendu eta berrezarri nahi diegu. Bere lekukoa jasoz eta totalitarismoaren eta intolerantziaren aurrean printzipio eta balio demokratikoekin dugun konpromisoa berretsiz egiten dugu”. Gaur omendutako biktima asko Vista Alegreko hilerriko hormen kontra fusilatu zituzten. Horma horiek, lehendakariaren hitzetan, “frankismoaren basakeriaren sinbolo dira gaur egun, eta, batez ere, duintasunaren, memoriaren eta askatasunaren eta demokraziaren aldeko sinbolo”. Bere hitzaldian, Iñigo Urkulluk gerrari erreferentzia egin dio, ordukoari eta oraingoei, Ukrainia aipatuz esan du: “Gerra beti da tragedia, zentzu guztietan, batez ere oinarrizko eskubideei dagokienez”. Amaitzeko, Iñigo Urkullu Lehendakariak pertsona horien guztien oroimena aitortzeak, ohoratzeak eta berreskuratzeak eragiten dion harrotasun-zirrara partekatu du: “Pertsona horiek guztiak, gizon eta emakumeak, memoria positiboa dira, konpromisodun memoria, itxaropenerako memoria”. Ekitaldiaren garapena Lehendakariak bere aurretik hitz egin duten pertsonak ere aipatu ditu. Hiru emakumek, Gerra Zibilean exekutatutako pertsonen senideak hirurak, hildakoak gogoratu dituzte, haien heriotzak beraien etxeetan zer suposatu zuen eta gaur egun gogoratzeak duen garrantziaz aritu dira.
  • Maite Canedo, Heliodoro Patricio Jorge Lakaren biloba. Gerra Kontseiluaren sententziaz exekutatua 1938ko urtarrilean, eta Derioko hilerrian lurperatua. Ortuellakoa zen, Barakaldoko bizilaguna, erasoko guardia, ezkonduta zegoen eta 4 seme-alabaren aita zen.
  • Rosario Valdivielso, 100 urtekoa, Juan José Valdivielso Labradorren alaba. Gerra Kontseiluak Gijonen fusilatu zuen 1937ko azaroan, eta udalerriko hilerrian lurperatu zuten. Ondarroako bizilaguna zen, alarguna zen hil zutenean.
  • Mª Natividad Roa, Florentzia Olazagoitia Ceciagaren biloba. Oiartzunen exekutatu zuten, epaiz kanpo, 1936ko azaroan, eta udalerriko hilerrian lurperatu zuten. Arrasatekoa zen. Hiru seme-alaba zituen eta haurdun zegoen hil zutenean.
Aurretik, bertaratutakoek bideoan ikusi ahal izan dute matxinatuek nola egiten zituzten exekuzioak, bai Gerra Kontseiluaren bidez, bai judizioz kanpo, Euskadiko lurralde bakoitzean, non biktimen zifra nagusiak ere azaldu diren. Biktimen argazkiak ere jasotzen ditu bideoak, baita haien familiei zuzendutako agur-gutunetan jasotako azken gogoetak ere. Plaka exekuzio-horman eta lore-eskaintzan Hilerriko klaustroan ekitaldiaren lehen zatia amaituta, agintariak, familiekin batera, fusilamenduak egiten ziren hormetako batera hurbildu dira. Han oraindik orain, ikusteko moduan daude tiroek harrizko horman utzitako markak. Gaur egun kontserbatzen den horma baten bi aldeetan, nitxo-ilaren alboen kontra, oroitzapenezko bi plaka jarri dira, Derioko hilerrian exekutatu eta lurperatutako pertsonen izenekin, guztira 523 pertsona. Senitartekoek, bina plaka bakoitzeko, kendu dizkiote oihalak plakei agintariak, gainerako senideak eta bertaratutakoak aurrean dituztela. Plakak zabaldu dituzten pertsonak Vista Alegreko hilerrian bertan hildako eta hobiratutako biktimen senideak dira: Gotzon Agirre, Justo Ajuria Alavaren biloba, eta Araitz Azkaraik, Juan Jose Basterrechea Arrospideren senidea; eta Alberto Perez, Ana Naranjoren biloba, eta Miren Uribe, Jose Luis Uribe Bilbaoren alaba. Bi plakak agerian utzi ondoren, bi dantzarik ohorezko aurreskua dantzatu dute eta, jarraian, lore-eskaintza egin da hormaren aurrean. Informazio-totema Derioko hilerriak bigarren horma bat du, non exekuzio gehiago ere egin ziren, eta hemen ere, gaur egun oraindik, hormako jaurtigaien markak ikus daitezke. Lekua seinaleztatzeko eta gertatutakoa zabaltzeko, exekuzioei buruzko informazioa biltzen duen totem bat instalatu da, baita Gogora Institutuaren datu-basera lotzen duen QR kode bat ere, 1936-1945 aldian Euskadin exekutatuko pertsonen izenak kontsultatzeko.https://labur.eus/bgckw Exekuzioei buruzko datuak Eusko Jaurlaritzak garai horretan Euskadin exekutatutako 2.000 pertsona baino gehiago omentzen ditu: hitzak barne hartzen ditu frankisten bandoak epai judizialik gabe burututako fusilamenduak, eta baita Gerra Kontseiluen sententziaz exekutatutako pertsonak ere. Azken horien kasuan, fusilatutako pertsonak eta garrote vil bidez exekutatutakoak ere sartzen dira. Epaiketaz kanpo exekutatutako pertsonen kopuru zehaztugabe bat dago erregistro zibiletan edo parrokiako liburuetan jasota ez dagoena edo heriotzaren benetako arrazoia ezkutatzen duten kontzeptu batzuen pean egiten duena, eta horrek Gogoraren ikerketa-lana zailtzen du. Artxiboen ikerketatik eta bibliografiatik ondorioztatzen denez, frankistek 2.194 pertsona exekutatu zituzten Euskadin Gerra Zibilean eta gerraostean (1936-1945). Horietatik 60 emakumeak dira eta 2.134 gizonak.
  Lurraldea   Sexua Guztira
  Araba Bizkaia Gipuzkoa Beste batzuk Emakumeak Gizonak
Epaiketaz kanpo 214 67 542 368 43 1.148 1.191
Gerra Kontseiluz 29 536 92 346 17 986 1.003
GUZTIRA 243 603 634 714 60 2.134 2.194
Biktimak lurraldeka eta sexuaren arabera bereizita: Material gehigarria
  • Gerra Zibilean eta gerraostean demokrazia defenditzeagatik fusilatutako pertsonen zerrenda osoa kontsultatzeko esteka: https://labur.eus/bgckw

Irudiak

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Fusilatutako pertsonen 300 senide inguru izango dira Bilboko Hilerrian egingo den omenaldian

Colección Instituto Bidasoa, N1_46_F3H46-F3

EU | ES

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Hasiera       Web mapa          Kontaktua        Salaketen kanala

2025ko maiatzaren 14a, asteazkena
2025ko maiatzaren 14a, asteazkena

Fusilatutako pertsonen 300 senide inguru izango dira Bilboko Hilerrian egingo den omenaldian

  • Eusko Jaurlaritzak eta Gogorak 1936-1945 urteen artean demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen (Gerra Zibila eta gerraostea) omenezko ekitaldia antolatu dute
  • Biktimen senideek Derioko hilerriko hormetan fusilatu eta ehortzitako pertsonen izenak dituzten bi plaka zabalduko dituzte
  • Epe horretan Euskadin exekutatutako biktimen zerrenda osoa hemen kontsulta daiteke: https://labur.eus/bgckw
  • Ekitaldia streaming bidez emango da, https://www.labur.eus/fusilatuak helbidean.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango da Eusko Jaurlaritzak eta Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, 1936-1945 urteen artean (Gerra Zibila eta gerraostea) demokrazia defendatzeagatik fusilatutako pertsonen omenez antolatzen duten omenaldian. Berarekin izango dira Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako sailburuordea; Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuko zuzendaria; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Gonzalo Olabarria, Bilboko Kulturako zinegotzia eta Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo zinegotzia. Ekitaldia martxoaren 26an izango da, goizeko 11: 00etan, Bilboko Vista Alegre hilerrian, Derion. Biktimen 300 senide ingururi bertaratzea aurreikusten da.

Eusko Jaurlaritzak garai horretan Euskadin exekutatutako 2.000 pertsona baino gehiago omentzen ditu. Exekutatuen artean, frankisten bandoak epai judizialik gabe burututako fusilamenduak eta Gerra Kontseiluen sententziaz exekutatutako pertsonak daude. Azken horien kasuan, fusilatutako pertsonak eta garrote vil bidez exekutatutakoak sartzen dira.

Ekitaldiaren garapena

Omenaldia hilerriko galerian egingo da, eta bertan Iñigo Urkullu lehendakariak eta biktimen hainbat senidek hartuko dute parte:

  • Maite Canedo, Heliodoro Patricio Jorge Lakaren biloba. Gerra Kontseiluak exekutatua 1938ko urtarrilean, eta Derioko hilerrian lurperatua. Ortuellakoa zen, Barakaldoko bizilaguna, erasoko guardia, ezkonduta zegoen eta 4 seme- alabaren aita zen.
  • Rosario Valdivielso, Juan José Valdivielso Labradorren alaba. Gerra Kontseiluak Gijonen fusilatu zuen 1937ko azaroan, eta udalerriko hilerrian lurperatu zuten. Ondarroako bizilaguna zen eta alarguna hil zutenean.
  • Mª Natividad Roa, Florentzia Olazagoitia Ceciagaren biloba. Epaiz kanpo exekutatua Oiartzunen, eta udalerriko hilerrian hobiratua. Arrasatekoa zen. Hiru seme-alaba zituen eta haurdun zegoen hil zutenean.

Aurrez, bideo bat emango da matxinatutako bandoak Euskadiko lurralde bakoitzean exekuzioak nola egiten zituen azaltzeko, bai Gerra Kontseiluaren bidez, bai judizioz kanpo, eta biktimen kopuru nagusiak azaltzeko. Gertakarien kontakizuna biktimen argazkiekin batera doa, baita haien familiei zuzendutako agur-gutunetan jasotako azken gogoetak ere, haiek izan baitzuten horretarako aukera.

Plaka exekuzio-horman eta totem informatiboa

Hilerriko galeriako hitzaldiak amaitu ostean, ekitaldia exekuzioak egiten ziren horma bateraino eramango da, eta gaur egun ere ikus daitezke bala-tiroen ildoak harrizko horman bertan.

Gaur egun kontserbatzen den horma zatiaren bi aldeetan, nitxo-ilaren alboen kontra, oroitzapenezko bi plaka jarri dira, Derioko hilerrian exekutatu eta lurperatutako pertsonen izenekin, guztira 523 pertsona.

Toki horretara agintariak, senideak eta bertaratuak hurbilduko dira plankak ezagutzera. Derion exekutatu eta lurperatutako biktimen senitartekoek egingo dute:

Gotzon Agirrek, Justo Ajuria Alavaren bilobak, eta Araitz Azkaraik, Juan Jose Basterrechea Arrospideren senideak, horietako bat ezagutuko dute, eta Alberto Perezek, Ana Naranjoren bilobak, eta Miren Uribek, Jose Luis Uribe Bilbaoren alabak, bestea.

Bi plakak agerian utzi ondoren, bi dantzarik ohorezko aurreskua dantzatuko dute eta, ondoren, lore eskaintza egingo dute.

Derioko hilerriak bigarren horma bat gordetzen du, non exekuzio gehiago ere egin ziren, eta hemen ere, gaur egun oraindik ikusgai daude jaurtigaien markak horman bertan. Lekua seinaleztatzeko eta gertatutakoa zabaltzeko, exekuzioei buruzko informazioa biltzen duen totem bat eta Gogora Institutuaren datu-basera lotzen duen QR kode bat jarri dira. Bertan 1936-1945 aldian Euskadin fusilatutako pertsonen izenak kontsulta daitezke.

 

Exekuzioei buruzko datuak

Eusko Jaurlaritzak garai horretan Euskadin exekutatutako 2.000 pertsona baino gehiago omentzen ditu: hitzak barne hartzen ditu frankisten bandoak epai judizialik gabe burututako fusilamenduak, eta baita Gerra Kontseiluen sententziaz exekutatutako pertsonak ere. Azken horien kasuan, fusilatutako pertsonak eta garrote vil bidez exekutatutakoak ere sartzen dira.
 
Frankisten errepresio estrajudiziala, arautu gabea, 1936ko uztaileko matxinada errebeldearen ondorengo lehen hilabeteetan gertatu zen batez ere. 1937ko hasieran hasi ziren auzitegi militarrak eratzen eta prozesu sumarisimoak gertatzen, frankisten legezko makineria errepresiboa martxa hartzen. Gogora Institutuaren “Txostena: Gerra Zibilean Eukadin hildako biktimak” dokumentuan jasotzen denez, judizioz kanpoko exekuzioak oso ugariak izan ziren estatu- goldea gailendu zen lurraldeetan edo hurrengo hilabeteetan frankisten eskuetan erori ziren lurraldeetan. Euskadin, errepresio mota hori ugariagoa izan zen Araban eta Gipuzkoan Bizkaian baino.
 
Epaiketaz kanpo exekutatutako pertsonen kopuru zehaztugabe bat dago erregistro zibiletan edo parrokiako liburuetan jasota ez dagoena edo heriotzaren benetako arrazoia ezkutatzen duten kontzeptu batzuen pean egiten duena, eta horrek Gogoraren ikerketa-lana zailtzen du. Artxiboen ikerketatik eta bibliografiatik ondorioztatzen denez, frankistek 2.194 biktima exekutatu zituzten Euskadin Gerra Zibilean eta gerraostean (1936-1945). Horietatik 60 emakumeak dira eta 2.134 gizonak.
 

Material gehigarria

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia  944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019

Santimami Auzoa, 4. 48170 Zamudio. Bizkaia | 944 231 019